GURE ARTEAN 82. 2021eko ekaina
JyD- GAZTEAK ETA GARAPENA
JyD Urnietan Juan Inazio Sudupe Urnietako MAGALE Salestar ikastetxean izan zen maiatzaren 27an, Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Garapenerako erakundearen izenean. Han DBH3ko neska eta mutilek eurek prestaturik proiektu baten berri eman zuten. Gelako kideak entzule, hiru pertsona izan ziren epaile, tartean Juan Inazio. Proiektu interesgarriak prestatu zituzten: Hainbat gai aztertu zituzten talde lanean: Gizartea, Ekonomia, Teknologia, Erlijioa, Publizitatea, Diseinua… Nazio desberdinen egoera landu zuten. Gainera, aukera izan zuten nazio horietako etorkinekin zuzeneko edo online elkarrizketak egiteko.
Kamiseta batzuk ekoitzi eta saldu zituzten, eta jasotako dirua Hernanin etorkinen egoera hobetzen den GGKE bati eman diote.
Udazkeneko zozketa eta Solidaritate Pintxoa Dirudienez, aurten udazkenean aukera izango dugu Beningo kaleko umeen aldeko zozketa egiteko. Ohiko sariak izango dira: Migel “Bolante” eta Maite “Krixpin”en koadroak, kirolari ospetsuen elastikoak, bazkariak, kalitate oneko janariak… Ea zozketa presta dezakegun. Azaroaren amaiera aldean, Solidaritate Pintxoa ekimena asmoa dugu, Herriko Plazako Kontzejupean. Jende askoren laguntza beharko dugu. Mila esker aurrez!!
- 43 -