
3 minute read
Alai Batza
from Gure Artean 82
Martxoaren 26 - 27
Oporren aurreko azken asteburuan, ostiralean, DBH2 eta DBH3koek “Altxorraren bila” dibertigarri batean parte hartu zuten. Talde lanean aritu behar izan ziren erronka eta jolas ezberdinak gainditu eta denen artean altxorra topatu ahal izateko.
Advertisement
Larunbatean, aldiz, LH5koek izan zuten aukera altxorra topatzeko. Eguraldi ona lagun, ederki pasa zuten pistak asmatuta leku batetik bestera erronka ezberdinak gainditzen. Azkenean, elkarrekin altxorra topatu zuten.
Apirilaren 16 - 17
Oporren osteko lehen ostiralean, ADS taldeak izan zituzten LH5, DBH1, DBH2 eta DBH3koek. Hasieran, jolas entretenigarri bat egin eta, ondoren, gai baten inguruan hitz egiten eta hausnartzen egon ginen.
Larunbatean, aldiz, Alai Batzara LH4 eta LH6koak etorri ziren. Eguraldi hotzari aurre egin genion jolas ezberdinetan parte hartuz. Tximeleta jolasa, animaliak imitatuz erreleboak, hitzak asmatzera… Oso ondo pasa genuen.
Apirilaren 23-24
Ostiralean, giro ona lagun, LH6koek ADS taldeak izan zituzten eta iluntzean, DBH2-3koek Gazte Kluban jolas ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten. Patioan zehar oso ondo pasa genuen elkarrekin jolasetan.
Larunbatean ere, modu berean, LH5 eta DBH1koek Alai Batzan ederki pasa zuten elkarrekin. Jolas ezberdinetan parte hartu zuten eta arratsaldeari ukitu dibertigarri eta alai bat eman zioten.
Apirilaren 30 – Maiatzaren 1
Ostiralean, LH5koek, DBH1koek, DBH2koek eta DBH3koek ADS taldeak izan zituzten. Hasieran jolas dibertigarri bat egin genuen, eta, ondoren, taldeetan gelara joan eta gai baten inguruan hitz egin eta hausnartu genuen.
Larunbatean, aldiz, LH4koek eta LH6koek Alai Batzan parte hartzeko aukera izan zuten. Aste honetan jolas berriak egin genituen eta konoekin eta koloretako uztailekin oso ondo pasa genuen korrika eginez, gure punteria probatzen, gorputza mugitzen…





ZENTRO MEDIKOA - TEST PSIKOTEKNIKOAK Ibai-Ondo, 26 • 20720 AZKOITIA Tel./Fax. 843 85 27 68 E-mail: autoeskolaetxaniz@euskalnet.net
Maiatzaren 7-8
Asteburu eguzkitsua izan dugu. Ostiralean, LH6koek ADS taldeak izan zituzten eta, ondoren, Gazte Klubean, DBH2 eta DBH3koek bi jolasetan hartu zuten parte: boteboterozka eta alderantzizko ezkutaketan. Oso ondo pasa genuen.
Larunbatean, aldiz, LH5 eta DBH1koek Alai Batzan igaro zuten arratsaldea. Beroari aurre eginez jolas ezberdinetan parte hartu zuten: konoekin, koloretako uztailekin. Lagun-artean giro izugarri politean oso ondo pasa genuen.
Maiatzaren 14-15
Ostiralean, LH5, DBH1, DBH2 eta DBH3koek ADS taldeak izan zituzten. Ikasturteko azken ADS taldea izan zen beraientzat eta momentu bikaina izan zen urteari errepasoa egiteko.
Larunbatean, aldiz, eguraldi ona lagun izan genuen eta gurpil egunaz disfrutatzeko aukera izan zuten LH4koek eta LH6koek Alai Batzan. Bai, bai etxetik bizikletak, patineteak, patinak… eta kaskoa ekarri genituen eta oso ondo pasa genuen begiraleek jarritako jolasetan eta erronketan parte hartzen.
Maiatzaren 21-22
Hau izan da ikasturte honetako Alai Batzaren azken asteburua! Bikain pasatu dugu. Ostiralean, LH6koek azken ADS taldeak izan zituzten eta ondoren, Gazte Klubean, DBH2 eta DBH3koek lehiaketa berezi batean parte hartu zuten. Oso ondo pasa genuen jolas ezberdinetan erronkak gainditzen, abestiak zein ziren asmatzen… Primerako amaiera eman genion.
Larunbatean, aldiz, DBH1 eta LH5koek Alai Batzan gurpilaren eguna izan zuten. Etxetik patineteak, bizikletak, patinak eta monopatinak ekarri zituzten. Nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu, guk oso ondo pasa genuen jolas ezberdinetan parte hartzen eta oreka mantentzen saiatzen.
Udan ere ekintza berezi batzuk antolatu ditu Alai Batzak, ikasturtean bizi izandakoari jarraipena emateko asmoz. Izena emateko epea ekainaren 4an amaitu zen.




