











Inazio Arrieta Garate
Imanol Elezgarai
Inazio Arrieta Garate
Imanol Elezgarai
Nire agurrik beroena 2022-23 ikasturtearen lehen txanpa amaitu eta Eguberrietako oporretan murgilduta gaudenean. Zuen pantailetan duzue Gure Artean aldizkariaren 86. alea, edo emailez jaso duzuelako, edo baita ere www.floreaga.eus webgunean kontsultatu duzuelako. Ikasturte honetako nobedade handia izan da 1x1 gailu informatiko eramangarrien sistema. Proiektuak martxan jartzeak denbora eta froga-akatsa-hobekuntza asko dakar. Baina gero eta hobeto moldatu gara, eta chromebooka gure ikastetxeko eta etxeetako paisaiaren ezinbesteko osagarria bihurtu zaigu. Ikasteko tresna.
Mundu birtuala lagungarri izan dezakegu, noski, hobeto ikasteko eta prestatzeko. Baina beldur naiz ez ote gauden “birtualegiak” bihurtzeko arriskuan, hots, gure inguru guztia pantaila batzuk balira bezala ikusiko ez ote dugun. Izan ere, gure mundua bizia da: horra naturako elementuak ura, lurra, haizea, sua,… Mundua bizirik dago. Eta gu gizakiok haragizkoak gara. Poza eta mina sentitzen duten haragizko pertsonak; ez bideo-joko bateko “abatarak” edo itzal hutsak; maitatuak izateko eta besteak maitatzeko premia dugun haragizko pertsonak…
Gure gizartearen egoera ekonomikoa ez da batere ona, jakintsuek diotenez, eta agian gure etxean ere aurrekontuak ajustatzeko premian gara… Elkarri laguntzeko deia nabarmena da.
Bertsozalea naiz eta aurtengo Bertso Txapelketari egin diot jarraipena. Guretzat oso aproposak iruditzen zaizkit Maialen Lujanbiok 2022ko abenduaren 18ko finalean, txapela buruan, kantatu zuen azken agurra: “…Ta munduak hartu duen itxura latzari aurre egiteko, beraz, laguna, altxa hadi... borroka irabazteko desesperantzari.”
Ikasturteko pastoral kanpainak ere antzeko gonbitea egiten digu: “Bideak irekitzen” saia gaitezen. Garai egokia da gure barrura -gure bihotzera- gehiago begiratzeko. Garai egokia Jaungoikoari begiratzeko, bakoitzak dugun geure historiaren kargarekin. Garaia egokia besteengana begira jartzeko; agian laguntza eskatzeko eta emateko aukera ugari zabalduko direlako. Bide honetan bidelagun dugu HARAGI egin den Jaungoikoa. Eta hau motibo oso handia da itxaropenari eusteko.
Olentzerok eta Hiru Errege Magoek opari asko utzi dute gure etxeetan; bereziki txikienen zapatetan. Baina agian oraindik ekar diezagukete benetako pozaren eta itxaropenaren opari handia. Horixe opa dizuet.
Eguberri eta Urte Berri 2023 zoriontsuak guztiontzat!!
Mi más afectuoso saludo ahora que ha terminado la primera etapa del curso 2022-23 y estemos inmersos en nuestras vacaciones navideñas. En vuestras pantallas tenéis el número 86 de la revista Gure Artean, bien porque lo habéis recibido por email, o bien porque también lo habéis consultado en la web www.floreaga. eus. La gran novedad de este curso ha sido el sistema de dispositivos informáticos portátiles 1x1. La puesta en marcha de los proyectos supone mucho tiempo y mucho ensayo-errormejora. Pero cada vez nos hemos adaptado mejor y el chromebook se nos ha convertido en un elemento imprescindible del paisaje de nuestro colegio y de nuestras casas. Una herramienta de aprendizaje.
El mundo virtual nos puede ayudar, por supuesto, a aprender y formarnos mejor. Pero me temo que corremos el riesgo de convertirnos en demasiado “virtuales”, de ver todo nuestro entorno como si fueran unas pantallas. Porque nuestro mundo es vivo: he aquí los elementos de la naturaleza: el agua, la tierra, el viento, el fuego,… el Mundo está vivo. Y nosotros, los humanos, somos de carne. Personas de carne que sienten alegría y dolor; no “avatares” de un videojuego o sombras vacías; personas de carne que necesitamos ser amadas y amar a los demás
La situación económica de nuestra sociedad no es nada buena, dicen los sabios, y quizá también en nuestra casa nos vemos en la necesidad de ajustar presupuestos.
Soy aficionado al bertsolarismo y he hecho un seguimiento al Bertso Txapelketa de este año. Me parecen muy adecuado para nosotros el último saludo que cantó Maialen Lujanbio en la final del 18 de diciembre de 2022, con la txapela en la cabeza:
“Y dado el aspecto áspero que ha tomado el mundo… amigo mío, levántate, para resistir,... para ganar la batalla a la desesperación.”
La campaña pastoral del curso nos invita a abrir caminos. Esta es una época propicia para mirar más a nuestro interior -nuestro corazón-. Una época propicia para mirar a Dios con la carga de nuestra propia historia que tenemos cada uno. Es un buen momento para mirar a los demás, quizás porque se abren muchas posibilidades de pedir y dar ayuda. En este camino nos acompaña Dios que se ha hecho CARNE. Y este es un motivo muy grande para mantener la esperanza.
Olentzero y los Tres Reyes Magos han dejado muchos regalos en nuestras casas; especialmente en los zapatos de los más pequeños. Pero quizá todavía nos puedan traer el gran regalo de la verdadera alegría y la esperanza. Es lo que os deseo.
¡¡Feliz Navidad y Año Nuevo 2023 para todos!!
2022ko udan bi salestar etorri dira Azkoitiko komunitatera. Inazio Arrieta Ekuadorretik etorri da eta ikastetxean zuzendaritza ardurak ditu. Mikel Uriarte Barakaldoko komunitatea eta ikastetxean zuzendaritza utzi ondoren dator: DBHn irakasle lanak eta komunitatean ardura batzuk ditu. Joan den ikasturtetik hemen jarraitzen dute Jesus Aranbarri, Esteban Arrieta, Juan Inazio Sudupe eta Koldo Vergarak. Abuztuan bisitan izan genituen Angel Larrañaga salestar
azkoitiarra eta Mikel Garmendia salestar azpeitiarra, gaur egun Tanzanian misiolari dagoena.
Abenduan, On Hugo Orozco salestarra izan genuen bisitan. On Hugo Inter-Amerika deitzen dugun Salestar zonako Arduraduna da. Iparretik hegoaldera Kanadatik Boliviaraino, bera da salestar Probintzien arduraduna edo Erregionala, Salestar Kontseilu Nagusiko kidea. Abenduaren 9tik 11ra etorri zitzaigun bisitan.
2022ko udan berriro Somalo eta Logroñoko kanpaldietan parte hartu genuen, pandemiak eragindako bi urteko hutsunearen ondoren.
Urtean zehar Alai Batzako ADS (Amigos de Domingo Savio) taldeetako bileretan parte hartu ondoren, Somalon eta Logroñon izan ziren LH4, LH5, LH6, DBH1 eta DBH4ko neska eta mutilak. Han beste tokietan ume eta nerabeekin esperientzia zoragarria bizi izateko aukera izan zuten.
2022ko uztailean Igor Ignacio, Floreagako irakaslea, Mexikon izan zen hilabetez, Ciudad Juarez hirian, misioetako boluntariadoa egiten, Salestar Misioak eta Gazteak eta Garapena taldearekin.
Ikasturtean zehar prestakuntza saio batzuetan parte hartu ondoren, uztailaren hasieran abiatu zen Mexikora. Ciudad Juarez Estatu Batuekin mugan dago, Mexikoko erdi aldean, ez Pazifiko eta Atlantiko ozeanoen parean. Hiri honek oso biolentoa izatearen ospean du, eta tiroak noiznahi aditzen omen dira hirian.
Igor Salestar komunitatean bizi izan da hilabetez, eta hango Oratorio edo Gazte Zentroko koordinazio lanak izan ditu. Helburua hau izan da: gazteei aisialdi egokia eskaintzea eta eskola laguntza ematea.
Irailean Igorrek klaustroan azaldu zigun bere esperientzia Floreagako lankide guztioi. Benetan esperientzia aberatsa izan da. Bejondeiala, Igor!!
Irailaren 7an Floreagako ateak ireki ditugu, 22/23 ikasturteari hasiera emanez. Ikasturte berezia, atzean utzi ditugu azken bi urte gorabeheratsu hauek.
Irailaren 8an aldiz, LHkoek, lehengo ohiturari jarraituz Urrategirako bidea hartu dugu aspaldiko partez. Ikasturtea indarrez hasteko eta nekea bidelagun, aldapan gora joan gara. Bidean lagunekin eta irakasleekin hitz egiteko aukera
izan dugu. Eskerrik asko gurekin etorri zareten familiei; izan ere, denok osatzen dugu Floreaga. Ea elkarrekin bizipen berriak sortzen jarraitzeko aukera dugun. Bestalde, ikasturte honetan martxan jarri da 1x1 sistema. LH5-6 eta DBH1-4 ikasleek gailu informatiko eramangarriak izango dituzte eskolako jarduetarako.
Inazio Arrieta Garate, “Ixkurre”, Floreagako Salestar komunitateko kidea da. 2022ko udan etorri zen Azkoitiko komunitatera, Ekuadorretik. Ibilbide luzea egin du Salestar bizitzan. Galdera batzuk egin dizkiogu gure aldizkariaren 86. alerako.
Zein dira zure ume garaiko oroitzapenak?
Urte asko dira herria utzi nuenetik eta bueltatu naizeneraino. Etxeko oroimenez aparte, hor daude txikitan Floreagakoak, hementxe ikasitakoa bainaiz. Orduan Merzedarioak ziren. Ikasi egiten genuen eta ikastetxo oroitzapenak onak dira. Eta horri loturik datoz oroitzapenik onenak, beti ikastetxean egindako lagunei lotuak: eskolaz aparte, kalean ematen genuen eguna. Eta hor zeuden kirola, futbola, pelota, kaleko jolasak, beti lagun artean.
Nola sortu zen zure salestar bokazioa?
Bizitza bera da norabidea markatzen duena. Nire kasuan, ez dago ezer berezitasun handikorik alor honetan. Herriko eta etxeko giroak ere laguntzen zuen. Nire kurtsoko zenbait jende salestarrekin atera ginen ikasketak jarraitzera, seminarioa zen ikastetxera. Hasierako urteetan ikasi eta kirola besterik ez genuen egiten. Pixkanaka aurrera egiten duzu eta konturatzen zara salestar bizimodu horrek baduela bere erakargarritasuna arrazoi askorengatik eta hausnarketak egiten hasten zara eta erabakia hartzen duzu. Gero, behin-behineko etapa pasatuta eta bizi izanda, eta hori izan zen momenturik erabakiorrena, behin-betiko erabakia hartzen duzu. Hor daude sakoneko arrazoiak: Jauna, Don Bosko eta bere estiloa, gazteak,bizitzaren zentzua,…
Zein izan da zure ibilbidea, salestar bizitzan?
Salestar ikasketak Urnieta eta Santander artean bukatu ondoren, Deuston egon nintzen urte luzez, hasieran irakasle eta, geroago, eskola arduradun. Hortik aurrera Frantziako
Lyonen egona naiz urtebetez eta beste bi Barakaldon. Gerora, Ekuadorren egon naiz hamalau urtez, zortzi lehenengoak Andesetako mendialdean dagoen Cayambe herrian eta ondorengo seiak Ekuadorreko hiriburu den Quiton.
Garai baten Lyonen egon zinen, frantsesa ikasten… Frantsesa ikasten baino gehiago urte beteko esperientzia probatzen izan nintzen han, Lyoneko Fourvière komunitatean. Noski, izan nuen Alliance Françaisen ikasten egoteko denbora baina hori baino askoz ere interesgarriagoa izan zen hango salestar eta ingurukoekin neraman bizimodua: komunitateko eginkizunetan sartuta, gure egoitzara etortzen ziren mundu osoko emigranteekin lanetan aritzen, astean bi edo hirutan Lyon inguruko “banlieu” eta “fabourg”-etan “animation de rue” deitzen zen eginkizunean parte hartzen. Urte oso ona, agian ez hainbesteko ardurarekin neure gain baina bai salestar bizimoduaren aberastasuna ikusteko. Berriro egiteko esperientzia!!!
Urte mordoska bat Ekuadorren. Zein izan da zure ibilbidea han?
Lehen esan bezala, 14 urte egin ditut Ekuadorren, bi etapa guztiz diferentetan.
Lehenengoa, Cayamben, Andesetan, 3.000 metrotan, salestarren hango presentziak dauzkan lan guztietan parte hartuz, batez ere eskola kontuetan. Konkretuki, lau eskola/ ikastetxe dauzkagu: bi hemen bezalako ikastetxeak, baina ikasle askoz ere gehiagorekin, batxilergoa barne. Horietako bat Cayambetik 50 kilometrotara dagoen Ibarra hirian eta hara joan beharra izaten zen. Beste ikastetxea, larunbatetan, erdi presentziala: bertako biztanle nekazariak, indigenak, mendiko biztanleak…..denak helduak, 18 urtetatik gorakoak, zaharrenak 60 urte pasakoak, emakumeak gehienak, ume txikiak klasera beraiekin zekartzatenak…..nolabait ikasi ezin izan zutenak edo ikasteko asmoa eta nahia zutenak edozein arrazoirengatik (lana aurkitu, kontratoa hobetu, etxean umeei laguntza eman, unibertsitatera sartu…). Ikastetxe honek ere zenbait urtetan 1.000 ikasletik gora izan zituen. Eta laugarren ikastetxea, arau formalik gabekoa, lanbide heziketa eskaintzen duena kalean eta arriskuan dauden gazteentzat eta, honekin batera, lana bilatu edo enpresa txikiak sortuz.
Bigarren partea Quiton egin dut. Guztiz esperientzia diferentea. Hau ere ikastetxeekin lotua baina planifikazio, ebaluazio eta kudeaketa aldetik gehiago. Quito hiruburu eta inguruan dauzkagun lau ikastetxeetan aipatutako arlo horietan laguntza emanez aritu izan naiz. Horrekin batera, Ekuadorreko salestar 22 ikastetxeetako planifikazio alorrean jardun dut.
Zein dira Ekuadorreko jendearen eta bizimoduaren balio handienak?
Orokorrean hartuta, batez ere Cayambeko esperientziatik, hauek azpimarratuko nituzke:
- Komunitate sentimenaren garrantzia. Komunitate sentitzea eta komunitateko edozein ekintzatan parte hartzea: ospakizunetan, lurraren defentsan, festatan, dolu-egoeratan,… Puntu honetan derrigorrezkoa da auzolana aipatzea, beti komunitatearekin lotua. Komunitatearen hobekuntza elkarri lagunduz era askotako lan eta eginkizun ezberdinetan.
- Bizipozaren agerpena, baikortasuna beti egoera zailenetan ere. Normalean, pertsona alaiak dira, barrutik ateratzen zaien alaitasunarekin, nahiz eta bizimodu gogorra izan.
- Egunerokotasuna eta honen ondorioak. Jende gehienarentzat ez dago aukera handiegirik etorkizuneko gauzetan pentsatzeko, hemen bezala (oporrak, asteburuak, bidaiak, jubilazioa, seguroak,…). Ez dago horretarako aukerarik. Normalean, egunean eguneroko janaz eta beharrez arduratzearekin nahikoa izaten da, hurrengo egunak ekarriko duenaz arduratu gabe. Horrek beste ondorioak ere badauzka, adibidez, lanarekin lotutakoak: lanaren urritasuna eta lan egiteko beharra, nahiz eta behin-behinekoa izan,…
- Eskerrona. Jaunarengandik hasita, egunero bizitzeko aukera dutelako. Hortik aurrera, “yupaichani”, “eskerrik asko”, edozein momentutan, edozein prozeduraz eta edozein egoerarengatik ateratzen zaie barru barrutik.
- Erlijiositatea. Bere modukoa eta oso herrikoia. Baina gordetzen dute bere bizimoduetan transzendentziarekin lotura.
Azkoitira itzulita, Floreaga Ikastetxeko Zuzendaria zara. Nola ikusten duzu Floreaga ikastetxea orain?
Bere errealitatean integraturik eta errealitate horri erantzunak eman nahirik. Azkoitian dauden berezitasunetan murgildurik, Azkoitia euskalduna eta Azkoitia anitza lotzen saiatuz eta eskainiz Floreagara hurbiltzen diren guztiei. Eta aniztasun horren eta ikastetxe aniztasunaren barruan, beste aukeren artean, gure proposamena azalduz eta luzatuz nahi duen orori: salestar eskola eta hezkuntza proposamena. Noski, hori guztia erronkarik handienaren kontestuan eta baldintzaturik: jaiotza tasa urrian. Oraindik denbora gutxi da ikasturtea hasi zela. Hala ere, zein dira Floreagako gauzarik onenak eta hobetu beharrekoak?
Gauzarik onenak pertsonak dira. Hezkuntza Komunitatea osatzen duten ikasleak, gurasoak, ikastetxeko irakasle eta langileak eta salestar familia eta lagun sentitzen diren guztiak. Horri loturik, Floreagak egiten duen hezkuntza proposamen zehatz eta berezkoa. Ikastetxe azkoitiarra, euskalduna, herritarra, guztiei irekia eta salestarra.
Ohiko kurrikulumaz aparte, eskola giroa eta, baloreak lantzeko ahalegina eta pastoralgintza.
Hobetu beharrekoen artean, eta ez dakit zenbateraino dagoen gure esku, Azkoitia eta inguruko jaiotze tasen murriztasunaren ondorioak.
Hortik aurrera, eta epe ertainerako, euskal kurrikulum berritik eratorri daitezkeen berrikuntza prozesuak ezartzea.
Azkenez, eskolaz kanpoko ekintzekin segitzea eta indartzea.
Neu ere salestar koadjutorea naiz, hau da, salestarra bai baina apaiza ez dena, konkretuki esateko.
Askotan pentsatzen dugu santutasunera iristeko edo santu izateko gauza xelebreak egin behar ditugula. Artemides Zattik bakoitzaren egunerokotasunetik santutasunera irits gaitezkeela erakusten digu. Pertsona hau erizaina zen eta horretan eman zuen bere bizitza osoa, Argentinako Patagoniago behartsuenei bere denbora, pertsona eta bizia eskainiz.
Hori da mensajea: bakoitzak ahalik eta hobekien egin bere eguneroko eginkizunak bere errealitatetik, behartsu, alboratu, babes gabe eta ahulenak kontuan izanik eta, noski, oinarritzat Jauna harturik.
Laster etorriko da On Boscoren ospakizunen garaia. Zer da On Boscorengan gehien gustatzen zaizuna?
Duela 170 urte baliagarri izan zen bere mezua gaur egun ere baliagarri suerta dakigula eta suertatzen dela.
Gazteei, batez ere behar haundidunenei eta ahulenenei, eskaintzen diela bere bizia. Eta horretarako berezko metodologia sortzen duela: salestarron artean “Sistema Prebentiboa” deitzen duguna, gaur ere inoiz baino baliagarriagoa.
Bere lan tokiak “etxe”, “ikastetxe”, “patio” eta “eliza” zirela, denak batera.
Eta, noski, askotan ahazten dena baina hau kenduz gero On Bosco izango ez litzatekeena: Jauna dela abiapuntu bere bizitza eta lan guztirako. Hau kenduz gero ez ginateke “hain On Bosco” edo hain salestar izango.
Zuretzat eta gure gizartearentzat, zer eskatuko diezu Olentzero eta Errege Magoei?
Eskatzen hasita, gauza asko eska nitzake.
Orokorrean, mundu honek dauzkan arazo guztiez ohartzeko eta konponketa aurrera eramateko denon arteko eginahala egotea.
Herrian ere badira txukundu beharrekoak: berdintasuna, errespetoa, kanpotik etorritakoen integrazioa, larri edo gaizki pasatzen ari direnenganako sentiberatasuna,… Baita ere pertsona eta familia bakoitzak dituen behar eta kezka guztien konponketa.
Azkenean, guztiok izan gaitezela gai ondokoaz arduratzeko eta guztiak saia gaitezela gure esku dagoena egiten mundu eta Azkoitia duin eta zuzenagoaren alde.
Edaria: Ura
Janaria: Entsalada mixta
Idazle bat: Luis Pedro Peña Santiago
Liburu bat: Bittoriano Gandiagaren eta Xabier Leteren guztiak
Kirola: Mendia Filma: Dersu Uzala
Bidaia bat: Kantabriko mendikatean zehar egindako ibilaldi guztiak
Mendi bat: Picos de Europa
Hondartza bat: Ribadesella
Herri edo hiri bat: Lyon eta Cayambe (Ekuador)
Musikari bat: Imanol
Museo bat: Quai d’Orsay
Kolore bat: Urdina, berdea, zuria
Urtaro bat: Denak
Zaletasunak: Mendia, irakurketa, familia eta lagunak
Imanol Elezgarai Ibañez Floreagako ikasle ohia da. Kazetaria da. Orain (Zientzia Politikoetan) doktoretza amaitzen ari da. Inoiz entzun dugu Euskadi Irratian berriak ematen, edota bere iritzi artikuluren bat irakurri dugu Maxixatzen aldizkarian. Munduko herrialde batzuk ezagutzen ditu. Galdera batzuk egin dizkiogu GA aldizkariaren 86. alerako.
te garaian, neure interes propioak sakondu nituenean. Zerbait gogokoa nabarmentzetan lagunartea azpimarratuko nuke, hori eta bizitzarako zenbait balore baitira ikasketetatik ateratzen den gauzarik garrantzitsuena.
DBH ondoren, zer ikasketa egin dituzu? Zientziatako batxilergoa egin nuen aurrena, oraindik zer egingo nuen oso argi izan gabe. Ondoren beste eremu batera salto egin eta kazetaritza gradua hasi nuen, eta hori egiten nengoela ikasteko grina piztu eta ikus-entzunezko komunikazioa egiten hasi nintzen eta biak tartekatu nituen. Bi graduak amaiturikoan masterra egin nuen Zientzia Politikoak eta Administrazioan, eta ondoren arlo horretan Doktoregoa egiteari ekin nion, gaur arte. Hilabete gutxi batzuk barru amaitzea espero dut.
Zein dira zure ume garaiko oroitzapenak?
Ez ditut asko gogoan... eta egia esateko ez naiz gai nire oroitzapenen eta kontatu dizkidatenen artean ondo desberdintzeko. Amamari etxean egindako bisitak, gurasoekin oporraldiak,... garai laburra eta difusoa da niretzako. Oroitzapen gehienak nerabezaroan hasten dira. Eta eskolako oroitzapenak?
Antzera. Gertakari solteak edo bereziak gehienbat. Ikasbidaiak, AB gauak eta horrelako ospakizunak, patioko pareta erori zen eguna,...eguneroko errutinaren inguruan klase artean hainbat gelakidek berogailuaren inguruan berriketan jarduten genuela dut gogoan; gela garbitzen geundela eginiko txorakeriak,...
Floreagan, ikasle garaian, zer izan duzu gustukoena?
Ikasle garaian ez nintzen bereziki langilea eta aplikatua, eta momenturik gogokoenak beti izan dira liburuetatik haratago zeudenak. Soinketako klaseak, ospakizunak, ikasbidaiak eta horrelakoak. Esan daiteke patio-zalea izan naizela beti ikasgela-zalea baino. Gainditzeko egin beharreko gutxiengo hori egitera mugatzen nintzen, eta askotan hori ere ez. Geroago etorri zitzaidan ikasteko grina, unibertsita-
Ze esperientzia izan duzu komunikazio lanaren arloan? Unibertsitatean nengoela Berria egunkarian egin nituen praktikak, kirol arloan. Prentsa idatzian gustura egon arren, irratian probatzeko aukera izan nuen eta han aurkitu nuen nire gustuko lan tresna. Lau urte inguru eman nituen Euskadi Irratia eta Radio Euskadiko informazio sailean lanean, askotan bietarako aldi berean. Oso esperientzia berezia izan zen eta doktoregoa amaitutakoan bueltatzeko asmoz nago. Horrez gain hainbat urtetan Maxixatzen aldizkariarekin kolaboratzen jardun dut. Artikulu edo analisiren batekin hasieran eta gaur egun iritzi-artikulu bat publikatzen didate hiru hilabetero. Nola dago zure doktoradu lana? Zein da gaia zehazki? Gauzak ondo bidean, azken txanpan. Lau urtetako lana da, beste gradu bat egitea beste, eta egia esan gogorra da ibilbidea. Lan bakartia da eta askotan zalantzak eta noraezak gain hartzen dizute. Baina ikasketa prozesu itzela da eta esperientzia interesgarriak bizitzeko aukera eman dit aldi berean. Nire kasuan sare sozialek, Twiterrek zehazki, euskal gatazkaren ondorioak diskutitzeko ematen dituzten aukerak aztertzen dihardut, gatazkaren inguruko errelato urrunduak eztabaida demokratiko batetara hurbiltzeko zer egin daitekeen gakoren bat aurkitu nahian.
Gaur egun, nola egiten da informazioaren lana?
Nik gertutik ezagutzen ditudan errealitateetan oinarrituz, azkar eta trakets. Beste arlo askotan bezala lan baldintzak orokorrean kaxkarrak dira, eta baliabideak falta dira. Informazioak askotan patxada, ikerketa eta erreflexioa eskatzen du, eta gaur egun informazio azkarrerako jarrera zabaldu da. Dena jakin nahi dugu, eta ahalik eta azkarren. Albistea ematen aurrena izan nahia eta baliabide falta batzen badituzu emaitza oso kalitate baxuko informazioa ateratzen da.
Nola baloratzen dituzu herri mailako komunikabideak eta eskolatako webgune eta aldizkariak... Zer funtzio bete dezakete?
Tokiko informazioa kazetaritzaren ezinbesteko zutabe bat da eta gizarteak hala baloratzen du. Munduko beste puntan gertaturikoak interesa piztu dezake baina nire bizilagunari zer gertatzen zaion da benetan gutako edozeini interesatzen zaiona. Maxixatzen bezalako herri aldizkariak ezinbestekoak dira, komunitatea sortu eta saretzek eta gure inguruan gertatzen diren gauzetaz jabetzeko. Hedabide handiek askotan fokoa hain zabalik dute, eta gai interesgarri zein garrantzitsu asko kanpoan geratzen dira, horien berri emateko lana betetzen dute. Antzera gertatzen da eskoletako halako tresnekin. Instituzioaren inguruko komunitate hori elikatzen dute, eta egindako jardueren berri ematen du eta horrek ere bere lekua behar du.
Fake newsak direla eta asko hitz egiten da. Zein da benetako arriskua?
Fake Newsak eta benetako gertakariak ezin bereiztea. Gaur eguneko informazio kontsumo azkarrean ez dago astirik albisteen egiazkotasuna berresteko eta kontsumitzen ditugun albisteen zati handi batek ez du egia guztia esaten edo zuzenean gezurra da. Eta albiste horiek arazorik gabe egiazkotzat jotzen ditugu, askotan gure aurreiritziak baieztatzen dituztelako.
Herrialde batzuk bisitatzeko aukera izan duzu? Zer gustatu zaizu gehien herri horietan?
Betidanik gustatu izan zait bidaiatzea eta hainbat herrialde bisitatu izan ditut nire kontura: Estatu Batuak, Balkanak, Erresuma Batuko herrialdeak,...Doktoregoari esker ere hainbat herrialde bisitatzeko aukera izan dut, Austria, Finlandia,...eta hiru hilabetez Norvegian bizitzeko aukera izan ere bai. Horietatik gauza bakar bat nabarmentzekotan Zirkulu Polar Artikoko parajeak gomendatuko nituzke. Merezi du bizitzan behin bada ere paraje horiek begiz ikusteak.
Zure informazio lana, nondik egin nahiko zenuke, zein tokitatik?
Nire interes gunea politika eta komunikazio politikoa dira, eta beraz hori partekatzeko aukera onenak Europako Legebiltzarra, Espainiako kongresua eta Eusko Legebiltzarra iruditzen zaizkit. Aukera izan nuen Madrilera eta Kataluniara berriemaile joateko eta une hartan arrazoi ezberdinak medio ez nuen aukera probestu baina gaur egun aukera tentagarriak iruditzen zaizkit. Dena den gustura nago Euskal Herrian lan egiten. Bilbon, Donostian eta Iruñean egin dut lan eta ez da interes faltako gairik ez dagoelako hortik ere.
Zein dira zure informazio bide gustukoenak?
Tresnaren bat nabarmentzekotan irratia nabarmenduko nuke, baduelako momentuko eta azken orduko elementu bereizle hori. Egunerokotasunean asko entzuten dut, albistegiak eta eztabaida saioak batez ere. Egunkari digital asko irakurtzen ditut egunero, eta normalean eguerdiko eta gaueko albistegiak ikusten ditut telebistan.
Zer notizia eman edo aldarrikatu nahiko zenuke?
Akaso familian kasuren batzuk izan ditudalako edo, oso kontzientziatuta nago osasunaren auziarekin, eta hainbat gaixotasun zital dauden arren, minbiziaren aurkako osabidea aurkitu dutenaren albistea eman nahiko nuke. Azken urteotan aurrerapen itzelak egin dira, eta uste dut edozein momentutan eman daitekeela aurkikuntza benetan erabakiorren bat.
Eskolako mundura etorriz, zein dira eskolak bereziki zaindu behar dituen baloreak?
Batez ere desberdintasunarekiko errespetua. Eskola garaiak pertsonok norbere pertsonalitatea garatzen dugun momentuarekin egiten du bat eta txiki txikitatik ikasi beharra dago ezberdina izateak, aniztasunak, ekarpena egiten diola gizarteari, eta ez alderantziz. Sexu, arraza edo erlijio ezberdintasunak elkarrekin naturaltasunez nahasten eta elkar-errespetatzen dituen hezkuntza eredu bat beharbeharrezkoa da.
Zer garrantzi ematen diezu hizkuntza ikasketei?
Hizkuntzak pertsonak eta euren errealitateak gerturatzeko tresnak dira eta bere horretan orokorrean oso garrantzitsuak dira. Hizkuntza bat jakiteak hizkuntza horien inguruan dagoen unibertso oso baterako sarbidea ematen dizu, herrialdea, kultura eta giza-harremanak beste era batera ikusi eta bizitzeraino.
Zuretzat eta gure gizartearentzat, zer eskatuko diezu Oletzero eta Errege Magoei?
Niretzat tesia garaiz eta ondo amaitzea eskatuko diet, ez da gutxi izango eta. Gizartearentzat orokorrean osasuna eta bestearen lekuan jartzeko gaitasun apur bat, enpatia, eskatuko nituzke. Horietatik pixkat lortu ezkero asko aurreratuko genuke.
Edaria:Urm
Janaria:Ondo prestaturiko edozein arrain
Idazle bat: Jasone Osoro
Liburu bat: Pasión y muerte del cura Deusto
Mutil izen bat: Markel
Neska izen bat: Leire
Kirola: Futbola
Pelikula: El hombre vicentenario
Aktore bat: Hugh Laurie
Aktoresa bat: Itziar Ituño
Bidaia bat: Norvegia Mendi bat: Anboto
Hondartza bat: Zumaiako Itzurun Nazio bat: Zapalduriko edozein, asko daude. Herri edo hiri bat: Uxue (Nafarroa)
Musikari bat: Anari Museo bat: Gallartako Meatzaritza Museoa Kolore bat: Berdea Urtaro bat: Uda
Zaletasunak: Bidaiatzea, Zinema, Musika, Kirola,...
Pertsonaia historiko bat: Ez naiz bereziki mitozalea...
Iara Barquero Floreagako ikasle ohia da. Bioteknologia alorreko ikasketak egin eta eremu horretan ari da lanean. Galdera batzuk egin dizkiogu GA aldizkariaren 86. alerako.
Zein dira eskolako zure ume garaiko oroitzapenak?
Eskola garaiari begira, oso etapa zaila izan zen niretzat, baina, aldi berean, nere bizitzako etapa zail hori eskertu behar dut, hari esker gauza asko ikasi bainituen eta gaur egun naizen pertsona izatera eraman baininduen. Etapa zaila izan arren, gaur egun nire lagunak izaten jarraitzen duten pertsonak ezagutu nituen, benetan balio duten pertsonak. Askotan txikitako kontuak ekartzen ditugu gogora. Batez ere txiki park, ikasbidaiei eta inauteriei dagozkion oroitzapenen inguruan hitz egiten dugu asko disfrutatzen baigenituen.
Alai Batza jarduera polita eta aproposa izan zen larunbatero lagunak elkarrekin egoteko. Dudarik gabe, nire ume denboraldiaren parte izan zen. Zapaturo bertara joaten ginen.
Gogoratzen naiz ia beti parte hartzen genuela zeuden jarduera eta taller desberdinetan. Kantaldi jaialdia ere aukera polita izaten zen, asko disfrutatzen genituen honi zegozkion entseguak eta ekitaldi bera ere.
Eta Somaloko eta Logroñoko kanpaldiak?
Kanpaldi batera joan izan nintzen. Errespetua eta lagunartekotasuna asko lantzen ziren jarduera desberdinen bidez. Jende berria ezagutzeko aukera polita ematen zuten.
DBH ondoren, zer ikasketa egin dituzu? Ikasten jarraitzeko intentzioa duzu?
Bioteknologia munduan egunero ikasten zaude teknika berriak probatuz eta gauza desberdinak aztertuz. Enpresa bertan, zenbait ikastaro eta proba teoriko eta praktikoa burutu behar ditugu gure lana burutu ahal izateko. Proba hauek dagozkion notarekin gainditu behar izaten ditugu. Hala ere, etorkizun bati begira, lanean aritzen naizen bitartean, kultibo zelularrei edota biologia molekularrei dagozkion ikasketak burutzeko asmoa daukat.
Donostian ari zara lanean, bioteknologia alorreko parte den Viralgen izeneko enpresa batean. Nola antolatzen duzu han zure eguneroko lana… Zein dira zuen laneko errutinak? Egun guztiak ez dira izaten berdinak, egun batzuetan laborategian egoten gara eta beste batzuetan ofizinetan dokumentazioarekin lanean. Adibidez, probaren bat egin behar badugu hurrengo egunean, egun batzuk lehenago, hari dagozkion materialak eta beharrezko dokumentazioa prest lagatzen dugu proba ulertzeaz eta prestatzeaz a
parte. Badira egunak, non, gure lana egin ahal izateko, zenbait ikastaro eta proba egin eta gainditu behar izaten ditugu. Beste egun batzuetan, zenbait bilera izaten ditugu gure arteko ideiak edota informazioa partekatzeko eta gure helburua betetzeko falta zaikizgun gauzak finkatzeko.
Zertan datza zehazki zuen lana? Zer ikertzen edota ekoizten duzue?
Hainbat AAV (bektore biral) ekoizten ditugu gaixotasun arraroak dituzten umeak sendatzeko. Horretarako, gene terapeutikoa duten txertoak egiten ditugu. Gene terapeutiko hori izango da, umeari gaixotasun arraroa edukitzeak eragiten dion gene mutagenikoaren aurka arituko dena. Zer aurrerapen espero ditzakegun epe ertainera/ luzera zure arloan?
Pixkanaka lehen egiten ez genituen txertoak egiten ari gara gaixotasun arraro desberdinei aurre egiteko. Etorkizunari begira, esaten da, paziente itsuei zelulak injektatu ahal izango dizkiegula, paziente horiek ikus ditzaten.
Hezkuntzan, eskolan, zeri ematen diozu garrantzi handiena?
Oso garrantzitsua iruditzen zait umetatik lantzea etorkizunean pertsona horren nortasuna definituko duten baloreetan eta jarreran. Elkarrenganako errespetua funtsezkoa iruditzen zait guztien artean. Nire ustez, haur batzuen jokabide desegokien aurrean neurririk ez bada hartzen, ezinezkoa da haur horiek heziketa on bat jasotzea. Baita ere, oso garrantzitsua iruditzen zait haurrek iraskasleen partetikan jasotzen duten hezkuntza. Irakasleek kontuan hartu behar dute ematen duten hezkuntza oso baliotsua izango dela etorkizunean.
DBHko garaiko koadrilarekin harremana mantentzen al duzue?
Ez guztiekin, baina txikitatik taldetxoa egin genuenen artean harremana izaten jarraitzen dugu. Nire txikitako betiko lagunak dira. Zaila egiten zaigu guztiak batera egotea gehienak kanpoan ikasten dutelako baina hala ere, txikitatik
damakigun harreman hau iñoiz ez da galdu. Denbora guztian elkarrekin kontaktuan gaude eta oraindik Azkoitin gaudenak, noizeanbehin geratu egiten gara. Guztiak edo ia gehienak gaudeneko momentuetan, afariren bat egiteko aprobetxatzen dugu.
Edaria: Garagardoa limoiarekin
Janaria: Arraina
Kirola: Futbola edo saskibaloia Pelikula: El secreto de Marrowbone Bidaia bat: Sevilla Hondartza bat: Cala Banys edo cala Sa Caleta Musikari bat: Bon Jovi Kolore bat: Beltza Urtaro bat: Udara Zaletasunak: Lagunekin eta familiekin egotea. Kirola egitea
da. Gaur egun Kalifornian dago,
Zoriontsuak orokorrean. Oso ume alaia nintzen eta txikitatik behar izan dut oso gutxi ondo pasatzeko. Gehien gogoratzen ditudan uneak barre egitearekin edota tontakeriak egitearekin lotuta daude. Etxeko giroa beti izan da oso ona; familia xelebrea baina dibertigarria garela esango nuke eta hiru anai-arreba izateak aspertzeko aukera gutxi eman zidan. Lagunartea ere beti izan dut oso maite eta denbora gehiena lagunekin pasatzen nuen kalean edo Alai Batzan.
goizetan. Bizitako guztiak elkartzen gaitu eta gaur egun oraindik ere nire bigarren familia direla esango nuke. DBH ondoren, zein izan da zure ibilbidea ikasketen arloan?
Zientzietako batxilergoa hasi nuen Azkoitia BHIn, ondorenean zer egingo nuen arrasto handirik gabe. Bi urteetan zehar arlo desberdin askotan imajinatu nuen nire burua eta azkenean ingeniaritza eta osasun mundua biak oso gogoko ditudala ikusita, ingeniaritza biomedikoa ikastea erabaki nuen. Hain gazte hartu behar izateko erabaki zaila dela uste dut karrera aukeratzea eta esango nuke orokorrean ez dela asmatzen. Baina egin beharreko apustu bat da azkenean eta era batera edo bestera zure bidea egiten joaten zara denborarekin. Lehenengo maila Mondragon Unibertsitatean hasi nuen eta niretzako leku egokiena ez zen arren, lagun oso onak egin nituen bertan. Bigarrengo mailan Madrileko Carlos III unibertsitatera aldatu nintzen berdina ikasten jarraitzeko asmoz. Orain izugarri gustura nago eta edozeini gomendatuko nioke hartutako erabakia. Asko ikasi dut azken urteetan eta jende zoragarri asko ezagutu. Gainera, Madrileko unibertsitateak eman dit aurtengo ikasturtea Kaliforniako unibertsitatean egiteko aukera eta esperientzia oso aberasgarria izaten ari da. Esan bezala, orain arteko nire ibilbidea ez da batere lineala izan eta izango delakoaren itxurarik ere ez dauka baina hori da gehien motibatzen nauena. Batek daki datorren urtean non izango naizen!
Kalifornian ari zara lanean, Ingeniaritza Biomedikoaren alorrean. Zein dira zuen hezkuntza sistemaren ezaugarriak, edo “estiloa”?
Umetan Alai Batza nire eguneroko bizitzaren zati handi bat izan zen. Larunbat arratsaldero elkartzen ginen lagunak bertan eta urtean zehar egiten ziren ekintza guztietara joaten ginen. Kantaldi-jaialdia, karnabalak, AB gaua… beti izaten genuen zerbait egiteko, pentsatzeko, prestatzeko eta horrek bizipen polit asko utzi dizkit. Zorte handia izan nuen baita tokatu zitzaidan ADS taldearekin. Gauza pila bat ikasi nituen ostiraletako bileratan, bai nire buruari buruz eta baita inguruan nituenei buruz ere. Lasai eta eroso edozer gairi buruz hitz egin eta iritzia eman nezakeen leku bat zen niretzat eta entzuna eta ulertua sentitu izan nintzen beti. Urteak pasata konturatu naiz horrek izan duen garrantziaz. Horren harira, izugarri miresten dut begiraleen lana eta pena handia ematen dit etxetik kanpo bizitzeagatik jasotakoa bueltan emateko aukera ez izateak. Gaur egun pertsona bezala naizena eta kuadrilla bezala garena, hein handi batean, Alai Batzari zor diogula esango nuke. Floreagan, ikasle garaian, zer izan duzu gustukoena? Hamahiru urtez alboan izan nituen gelakideak. Aldrebes xamarrak ginen eta irakasleei buruko minen bat edo beste eman ohi genien baina gela jatorra eta zintzoa ginela uste dut. Nabarmena zen elkarrekin genuen harreman ona eta bertako giroak eskolara joateko trabak arintze zizkidan
Estatu Batuetako hezkuntza sistema oso desberdina da. Talde lan eta proiektuetara bideratuago dagoela esango nuke azterketak gainditzera baino. Horrek lan karga arintzen du pixka bat eta ikasgaiak gehiago gozatzeko aukera eman dit. Bestalde, unibertsitate bertako irakasleekin kolaboratzeko aukera ugari eskaintzen dira eta hori ikasle bezala asko baloratzen dut; ikasitakoaren benetako balioa ikusten baituzu eta lan munduan esperientzia irabazi.
Zer aurrerapen espero ditzakegun epe ertainera zure arloan?
Ez dakit errealista den epe ertainean horrelako zerbait pasako dela pentsatzea, denbora eta diru asko behar baita, baina amets egitea debalde denez, minbiziaren sendabidea aurkitzea izango litzateke nire ustez osasun munduan eman daiteken arrakasta handienetakoa eta gero eta gertuago gaudelakoan nago.
Nola aurreikusten dituzu ikasketen burutzea eta lan munduan sartzea?
Gertu somatzen dut eta beldur pixka bat ematen dit egia esan. Estatu Batuetan konturatu naiz etxean dugun egoera eskasaz. Hemen ingeniaritza ikasteak, edota unibertsitatera joateak orokorrean, etorkizun duin bat bermatzen dizu eta Europatik etorritako ikasleak bereziki estimatzen gaituzte; langile onak eta ondo prestatutakoak garela esaten digute sarri. Espainian berriz, ezer ez da nahikoa eta talentu pila bat alperrik galtzen da. Nire helburua ikasketak ahalik eta ondoen prestatuta amaitzea da eta hortik aurrera bizitzak eramango nau eraman behar nauen tokira.
Nola bizi izan duzue Covid19aren gaia, edota bronkiolitisaren inguruko kezka?
Batxilergoko bigarren mailan harrapatu ninduen ni eztanda handiak. Guztiok bezala, aste pare bateko kontua izango zela pentsatu nuen eta epe motzean dena normaltasunera itzuliko zela. Dena dela, hasieratik gehien bat Selektibitaterako prestakuntzak kezkatzen ninduen, klaseak galtzeak eta online egin beharrak ez zidan batere graziarik egiten. Irakasleei dezente kostatu zitzaien egoera berrira ohitzea eta baita guri ere. Gauza luzerako zihoala ikusi nuenean, gogorra egin zitzaidan batez ere ikasbidaiara joan gabe gelditzea; garai hartan ikasten jarraitzeko gure motibazioa baitzen eta denbora asko generaman prestatzen. Konfinamenduan ez nintzen gehiegi aspertu eta ondo eraman nuen etxean pasa beharreko denbora.
Selektibitatea erronkatzat hartu nuen, unibertsitatera sartzeko nota altua eskatzen baitzidaten, eta horrek asko lagundu zidan. Konfinamendu ondoren hasi zitzaidan gaixotasunari buruzko kezka erreala, lehenengo positiboak gerturatu zirenean. Zorionez, familian ez zaigu gehiegi sufritzerik tokatu alde horretatik eta ezin gara kexatu. Orokorrean ordea, gazte bezala, oso garai txarrean harrapatu gintuela uste dut eta gauza asko galdu ditugu horren erruz. Hala ere, bizitza eta egunerokoa gehiago aprobetxatzen erakutsi dit Covid19ak eta gauza txikiak gehiago gozatzen ere bai. Ume eta nerabeen Hezkuntzan, eskolan, zeri ematen diozu garrantzi handiena?
Eskolan eta familian erakutsitako baloreak oso barnean daramatzat betidanik. Leialtasuna, zintzotasuna, errespetua eta enpatia niretzat ezinbestekoak dira eta edozein alorretan antzeman izan dut haien garrantzia. Pertsona zintzoa izateak asko balio du eta ez da beti erraz aurkitzen. Taldean lan egiten jakitea ere erabat beharrezkoa iruditzen zait. Nire lan esparruan behintzat egunerokoa da elkarlana eta izugarri azkarra izan arren, besteekiko tratua eta harremana zaindu ezean zaila da inora iristea. Hauek izan beharko lirateke nire ustez umeen hezkuntzaren oinarriak. Nola ikusten da Azkoitia hain urrutitik?
Txikia, egia esan, baina etxetik kanpo bizi naizenetik hare gehiago maite dut herria. Kanpoan egotera ohitu naizen arren, ez dut galdu herrimina eta gustora bueltatzen naiz beti. Etxera itzuli, nire ohean lo egin, familia ikusi, amamaren etxean bazkaldu, mendi bueltaren bat egin eta betiko lagunekin poteatzeak baino zoriontsuago egiten nauenik ez dago, aurrera jarraitzeko indarra ematen dit. Zer eskatuko diozu Olentzerori edota Errege Magoei? Osasuna ingurukoentzat eta eguraldi ona! Gabonetan etxean pasako dudan denboraz gozatzeko.
Edaria: Koka-kola
Janaria: Tortila patata
Liburu bat: Bihotz Bakartien Kluba
Mutil izen bat: Marko
Neska izen bat: Olibia
Kirola: Atletismoa
Pelikula: Green Book
Bidaia bat: Hawaii
Mendi bat: Erlo
Hondartza bat: Zarauzkoa
Nazio bat: Euskal Herria
Herri edo hiri bat: Donostia
Musikari bat: Gorka Urbizu
Urtaro bat: Udara
Zaletasunak: Lagunekin eta familiarekin egotea, argazkilaritza eta bidaiatzea
Pertsonaia historiko bat: Marie Curie
Azaroaren 17an LH 5eko ikasle-irakasleak Donostia aldera egin genuen egun bateko irteera. Motxiletan hamaiketakoa eta bazkaria prestatuta genituela, goizeko 09:00etarako autobusa hartu eta martxan jarri ginen. Lehenengo geldiunea Reale Arenan egin genuen. Bertan, jolas batzuetan aritu ginen. Hamaiketakoa egin eta gero, instalakuntzak ikusi genituen eta Txurdinen bisita ere izan genuen! Ondoren Aquariumera joan ginen. Itsasoarekin lotutako hainbat gai lantzeko aukera izan genuen, baina gure momentu gustukoena arrain espezie desberdinak ikustea izan zen. Egun ederra benetan!
Ikasturte berria hastearekin batera, EA2030en landuko dugun Garapen Jasangarriko Helburua (GJH) ere berria izango da aurten. 7.ari helduko diogu, ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA hain zuzen ere. Hemen daukazue ebaluazioan zehar egindakoaren laburpena:
Aurtengo zereginen ardura izango duten ikasleen hautaketa egina dago. Pare bat bilera egin ditugu dagoeneko. Lehenengoan, iaz udalera bideratutako proposamenei alkateak emandako erantzuna irakurri eta patio berdeko OSTADAR TXOKOAren diseinuan aritu ginen buru belarri. Ikusi zein polita gelditu zaigun! Bigarren bileran aldiz, geletako Ostadar Txokoa eguneratzeari buruz aritu ginen. Laster hasiko gara ikastetxean zer hobetu dezakegun aztertzen.
Eko-sare berria ere martxan dugu! Ikastetxeko ordezkaritza guztia hartzen duen batzordea da hau, ikasle, irakasle, guraso eta langile ez irakasleez osatua.
Aurtengo helburuaren sarrera moduan, tutoretza saio bat egin dugu gela guztietan. Energia kontsumoaren inguruan hausnartzeko bideoak ikusi ditugu, galdera-erantzunen jolasak… Horrez gain, ikasle guztiok konpromiso bana hartu dugu, irudi batean idatzi eta margotu ondoren, gelan jartzeko. Gela bakoitzeko konpromiso bat patio berdeko Ostadar Txokoan ikus dezakezue.
Udazkena izan dute bidelagun lehenengo ebaluazio honetan HHko ikasleek. Naturak ematen dizkigun baliabideak aprobetxatuz, eskolako sarrerak zein beraien ikasgelak apaindu dizkigute.
Ikastetxean Gabon giroa nagusi den honetan, apaingarri desberdinak jarri ditugu orriak berrerabiliz. Ikusi zein politak gelditzen diren!
Aurten ere bidali ditugu marrazki eta argazki batzuk “Gure kostaldea” gaitzat hartuta urtero egiten den lehiaketara. Lan politekin parte hartu dugu, ea zortea daukagun!
Urte asko pasa dira lehenengo aldiz ikastetxe jasangarrien ziurtagiria lortu genuenetik. Lau urtez behin berritu behar izaten da, eta aurten tokatzen zaigu lan horietan murgiltzea. Zeregin burokratikoekin bukatuta, laster etorriko dira prozesuaren arduradunak ikastetxearen egoera auditatzera. Ordurako dena prest izateko buru belarri gabiltza lanean. Ondo bidean, ekainean beste 4 urterako ziurtagiria jasoko dugu. Ea horrela den!
Urtero bezala, abenduaren 22an, EA2030 eguna ospatuz, basora irteera egin dugu DBHko ikasleok. Batzuk Aitza inguruan pasa dugu goiza eta besteok Lertxundi baserriko basoan. Guztiok DBH4ko ikasleek antolatutako gynkana egiten aritu gara buru-belarri. Gaurkoan beraiek izan dira gu gidatu gaituzten artzainak eta proba ederrak prestatu dizkigute: sendabelar, liken, perretxiko… aurkitzea,
txintxarri soinuarekin ardi galdua bilatzea, enbor zein animalien arrastoak kalkatzea… Guretzako hamaiketako txiki bat ere topatu behar izan dugu!
Urtea amaitzeko modu paregabea izan da, hurrengoaren zain gelditu gara!
Bueltan da normaltasuna, bueltan da eskola kirola. Aurtengo ikasturtean, aurrekoetan ez bezala, ikastetxe zein herri arteko ekintzak egiteko aukera izan dugu: mendi irteerak denok batera, bailarako beste ikastetxeetako ikasleekin antolatutako herri kirol saioak, saskibaloi edo areto futbol partiduak Floreagako elastikoarekin… Lagunartean ariketa fisikoa eginez gozatzeko parada eduki dugu eta, era berean, kirol modalitate ezberdinak ezagutzen eta probatzen ari gara.
Ikasleak osasuntsu hazteko, harremanak egiten ikasteko, kirol kulturan hezteko, euskaraz jarduteko eta bere osotasunean haurren garapenerako, ezinbestekoa da kirola egitea adin horietan, beraz, hau bermatzeko asmotan jarraituko dugu lanean hurrengo hilabeteetan ere.
Orain arte, Gabonak bitarteko lehenengo zati honetan, asteburuetan eskaini ditugun kirolak hauek izan dira: mendizaletasuna, igeriketa, eskubaloia, futbola, areto futbola, saskibaloia, txirrindularitza, herri kirolak eta tenisa. Guztietan, udaletxeaz gain, kirol horietan espezializatuta dauden talde edo kirol elkarteen laguntza izan dugu: Txerloia Tenis Kluba, Peña Elorza eta Jokin Ormaetxea txirrindularitza taldeak, Herri Kiroletako federazioa, Iraurgi SB, CD Anaitasuna, TTakun eta Izarraitz areto futbol taldeak, Anaitasuna Mendi Bazkuna, Munoandi Eskubaloi Elkartea, Zubiaurre Igeriketa Elkartea eta Oteiza Pilota Elkartea. Eskerrik asko talde guztiei ikasleei kirol hauetan lehenengo pausoak emateko aukera luzatzeagatik eta eskainitako denboragatik.
Jarraian jardunaldi ezberdinetako argazkiak ikusi ditzakezue:
2022-23 ikasturteko pastoral kanpainako kartelean honako hitzak azaltzen dira: “Bideak irekitzen”, beltzez eta hainbat koloretako testua osatuz. Gainera kokapen sinboloa ere garbi agertzen da gorriz.
Bidean aurrera ikusten ditugu pertsona baten oinak eta zapatilak. Kiroletako zapatilen zoruan gurutze bat dago nabarmen marraztuta.
Bidea aurrera, hesi bat ikus dezakegu, eta aurrerago zeruertza, … mendi eta oihanez haratago…
Beheko lerroan, Salestarrek sinboloa ezkerretara. Eskuman, berriz, hiru kokapen sinbolo. Nora egin behar dugu gure bidea ikasturtean zehar? Hona hiru helbide: Barrurantz, nork bere burua hobeto ezagutzeko eta onartzeko.
Jainkoarengana, bere errukia eta maitasuna esperimenta ditzagun.
Besteengana, elkarren arteko solidaritatea eta laguntza gehiago gara ditzagunm guztiak bidelagun baititugu. Programa egokia… Jesus Gurutziltzatuarekin batera beti egiteko bidea.
2022-23 ikasturteko lehen lauhilekoan hainbat elizkizun izan ditugu.
LHkoak Urrategira joan ziren irailaren 8an, kurtsoaren hasieran.
Urriaren 7an izan genuen ikasturte hasierako eukaristia.
Abenduaren 7an LHkoentzat Maria Sortzez Garbiaren eukaristia izan zen.
Abenduaren
Salestarren Errektore Nagusiak, On Ángel Fernández Artimek, Salestarren Familiako arduradunekin, Kontseilu Nagusiko kideekin eta beste aditu batzuekin kontsulta- eta bereizketafase baten ondoren, Aguinaldoren 2023rako mezuaren izenburua eta ildo nagusiak iragarri ditu: «Gaurko giza familian legami gisa. Don Boscoren familiaren dimentsio laikala». Aurkezpen-dokumentuan zehazten denez, Gabonsari honek bi hartzaile-talde izango ditu: ez bakarrik Familia Salestarreko talde guztiek, baita «munduan Familia Salestarraren presentzia guztietako haur, nerabe eta gazteek ere», zeren, azaltzen duenez, «gure pedagogiaren eta espiritualtasunaren berezitasunarekin haurrei, eta bereziki nerabeei eta gazteei lagundu nahi diegu deskubritzen Jesusek aipatzen duen hartzidura hori bezalakoa izan daitekeela».
Aldi berean, «dimentsio laikala deskubritzera eraman nahi gaitu»; eta, zehazki, Familia Salestarrari ogian legamia
izatea eskatzen digu, Hitza eta Jainkoaren Erresuma hedatuz legamiak ogiaren masa eraldatzen duen bezala.
Laikoen lana oso garrantzitsua da Salestarren Kongregazioaren obretan. On Angelek gogorarazi digu «Eliza % 99tik gora laikoek osatzen dutela, eta pentsa dezakegu proportzioa, mundu guztia besarkatzen badugu. Erreinuko masa eta legamia dira».
2022ko abenduaren 17an, On Fernando Prado apaiza klaretarra Donostiako Gotzain sagaratua izan zen, Artzain Onaren Katedralean.
On Jose Inazio Munilla AlicanteOrihuela elizbarrutira aldatua izan zenetik, Donostian On Francisco Perez, Iruñeako Artzapezpikua, izan da Donostiako administratzaile apostolikoa.
Urrian ADMA taldeen 2022-23 ikasturteko programazioa egin zen Deustun. ADMA taldeak Maria Laguntzailearen Debozioa zabaltzen saiatzen dira. Azkoitian hilabete bakoitzeko 24an elkartzen dira Floreagako elizan. Hitzaldia, errosarioa eta meza izan ohi dituzte.
Jesus Aranbarri salestarra izan zen bileran, Azkoitiko ordezkari.
On Fernando da gure Gotzaina orain. Bere sagaratze elizkizunean izan ziren Floreagako bi apaiz, Azkoitiko parrokiako hainbat kiderekin batera. On Fernandori gure gertutasuna adierazi genion.
Ongi etorri eta Gotzain ministerio bikaina izan dezazula!!!
On Joseph Ratzinger Aita Santua aukeratua izan zen 2005ean. 2013 utzi egin zuen bere eginkizuna. Erroman hil zen 2022ko abenduaren 31n, 95 urterekin.
Salestar Kongregazioak eta Familiak bere dolumina adierazi dute. On Angel F. Artime, Erretore Nagusiak, dionez, “Aita Santu handi bat joan zaigu, fededun, teologo eta pentsalari handi bat; filosofo, teologo eta intelektual anitzekin komunikazio-zubiak ezartzeko gai izan den gizon bat. Aita Santu errespetatua eta hurrengo urte eta hamarkadetan are baloratuagoa izango dena”. Benedikto XVI oso gertukoa izan zen Salestarrekin. Fedearen Dotrinako buru zenean, bere ondoan izan zituen Salestar batzuk bere laguntzaile.
Salestarrek, On Boscok erakutsi bezala, babes guztia ematen diote Aita Santuari.
Berriro martxan gara. Monitore taldeak prestakuntza eguna izan zuen Deustun irailaren 24an.
LH4tik hasi eta DBH3 eta 4rainoko 180 neska eta mutilek eman dute izena, ikasturte honetan ABn. . Hona hemen 2022ko ALAI BATZAren ekintzen kronika laburra.
2022ko urriaren 15a
Udarako oporrak igaro ostean, Alai Batza martxan jarri da. Pandemia aurreko egitura berreskuratu dugu eta ohikoak ziren jarduerei ekingo diegu. Ikasturteari hasiera emateko hainbat ekintza egin ditugu gaurkoan. Hasieran, ongi etorria egin zaie umeei eta aurtengo egitura nolakoa izango den azaldu ostean tarte bat izan dugu gure instalazioetan jolasteko. Ondoren, Loiolara joan gara, bertan bazkaldu eta hainbat dinamika egin ditugu. Arratsaldeko lauak gerturatu direnean, itzuliko bideari ekin diogu horrela egun bikain bati amaiera emanez.
2022ko urriaren 22a
Gaurkoan plazan izan gara Gazteak eta Garapena elkarteak antolaturiko “Egun Solidarioa” ekitaldian laguntzen. Bertan, hainbat jolas eta tailer eskaini ditugu
eta asko izan dira gurekin denbora pasatzera azaldu diren gazteak. Tailerrei dagokionez pultserak nahiz marrazkiak egiteko aukera izan dugu eta, jolasei dagokionez, Mikado eta “3 en raya” giganteetan ibiltzeko ere. Pintxo eta jolasen artean goiz bikaina pasatu dugu!
2022ko urriaren 29a
Alai Batzaren ohiko sistemara itzuliz “AB lehiaketa” deituriko dinamika bat antolatu dugu. Dinamika honek ikasturte hasieratik Gabonetara iraungo du. Helburua ahal den puntu gehien lortzea da, mailaka banaturiko sailkapen batean eta joko ezberdinetan. Gaurkoan “Furor” izeneko jokoan jolastu gara eta oso berdindutako emaitzak lortu arren LH5 izan da gaurko garailea. Hasierako momentu hau bukatu ostean, Alai Batza gelan eta estali gabeko patioan jolasteko aukera izan dugu. Barre eta algara artean segituan pasatu zaigu gaurko arratsaldea!
2022ko azaroaren 5a “AB lehiaketan” “Hitza Pasa”n aritu gara. Mailaka erantzuten ibili dira eta, “rosko” lehiatu baten ostean, Lh6 izan da gaurko garailea. Ondoren Alai Batza gelan eta patioan jolasten aritu gara. Gaurkoan gozokien denda ere martxan jarri dugu eta umeek hainbat gozoki eskuratzeko aukera izan dute.
Zona Industrial Juin Txiki, pab.6 - 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel: 943 85 24 56 - Email: gesa@gonzaloescartin.net
2022ko azaroaren 12a
Altxorraren bila jolasean aritu gara “AB lehiaketan”. Maila bakoitzak bere kolorez marraztutako 10 post-it zituen ezkutatuta eta 20 minutu zituzten ahal zituzten guztiak topatzeko. Sala eta patioko jolasen ondoren, “Just Dance” jokoan aritu gara!
2022ko azaroaren 19a
Eguraldi bikaina baliatuz, talde kirol eta jolas ugari egin genuen goiko patioan. 2022ko azaroaren 27
Alai Batza itxita egon zen, San Andres Danborrada ospatu baitzen herrian.
2022ko abenduaren 3a
Euskararen eguna ospatu genuen, “Mihi Luze” moduko hainbat jolas eginez. Gainera Play Station jolas berriak estreinatu genituen.
2022ko abenduaren 10a
Sortzez Garbiaren Jai Zubia ospatu zen eta ez genuen Alai Batza zabaldu.
2022ko abenduaren 17a
Eguberri Jaia ospatu genuen. On Bosco aretoan “AB lehiaketa” bere amaierara iritsi zen. LH4 gelditu zen txapeldun. Zorionak!!!!
Gainera merienda eman genien ume guztiei (boiloa eta zukua). Eta Diskoteka zoragarriaz eman genion bukaera urteari.
2022ko abenduaren 26a Bilboko BEC azokako PIN - Gabonetako Parkera egun pasa egin genuen. 150 lagun inguru.
Abenduaren 26an, Alai Batzako 150 lagun Barakaldoko BEC aldera joan ziren, PIN Gabonetako Parkean egunera pasatzera.
Giro ederrean igaro genuen eguna, jolas askotan parte hartuz, nahiz eta batzuetan txanda eta kola luzeak egon hainbat atrakziotan jolasteko.
Egun zoragarria!!
Azaroaren 30an, San Andres egunez, egun osoan jan-edanerako aprobetxatu zuten plazara bildu ziren herritarrek. Beste postuen artean, Floreaga Ikastetxekoek Banco Santander ondoan izan zuten beren postua. Jende izugarri ibili zen, eta gure talo paregabeak dastatzeko aukera izan zuen.
Eguerdian guztiz bete zen plaza. Herri kirol ikuskizuna bikaina izan zen plazan, goi mailako aizkolari eta harri jasotzaileekin, tartean Julen Alberdi Txikia V.a eta Jon Unanue Goenatxo III.a azkoitiarrak.
Kontzejupeko XLVIII. Pilota Txapelketaren finalak San Andres egunean jokatu ziren, 17:00etatik 19:30 aldera arte. Udaletxeko Arkupea –Kontzejupea- ikuslez inguratuta egon zen. Buruz buru jokatu zen final bakarrean Denis Galarzak 22-21 irabazi baitzion Jon Arregiri.
Azkoitiko pilotari ohi ezagunak elkartu ziren Kontzejupean sariak banatzeko, udal ordezkariekin batera, eta taldeko argazki jendetsua egin zuten amaitzeko.
Txuri Urdin elkarteak antolatuta, marrazki lehiaketa egin dute San Andres egunez. Guztira, 700 ume inguruk parte hartu dute, eta irabazleek jaso dituzte sariak. 10:00etan hasi dira lehiaketan parte hartu duten haurrak eta gaztetxoak beren lanak egiten, eta epaimahaiak haiek
egindako marrazkiak baloratu ostean, 14:00etan egin dute sari banaketa ekitaldia, plazan. Honako hauek izan dira aurtengo irabazleak: A kategorian, Jare Casas, Aner Caballero eta Cristopher Araya nagusitu dira; B kategorian, Enara Osinalde, Ariana Ayala eta Oihane Calderon; eta C kategorian, Karla Alberdi, Abdul Manan eta Amets Carrera.
Azaroaren 26an, Danborrada hasi aurretik, Juan Luis Arrizabalaga “Motza”ri omenaldi xume bat izan zitzaion Joseba Jatetxean. Kafearen orduan danborradako konpainia guztietako ordezkariak hurbildu ziren, danborrak jotzen, eta Juan Luisi, bere etxekoen aurrean, koadro bat oparitu zitzaion. Koadroan, Juan Luisen irudia, Ana Expositok egina, eta Mailu Irizarrek sortutako bertsoak ikusi eta irakurri daitezke.
Juan Luisek danborradako Floreagako konpainia baten zuzendaria izateari utzi dio. Oso une hunkigarria izan zen, eta guztion txaloa eta merezitako esker ona jaso zituen. Mila esker, Juan Luis.
Honako bertsoak: Esker onez Floreagako Familiak
Musikazale amorratua / abeslari sakon, fina, eskuzabala ta saiatua,/ hori da gauza jakina, Gabon Kantetan, Santa Agedan / ta kantu jiran berdina, apal-apal, isil-isilik / zer nolako ahalegina.
Floreagako sendi honetan / senide neka ezina.
Hemeretzi urte igaro dira / zugana hurbildu ginala, Zuzendari makila eskaini / ta zuk baietz berehala. Batzuetan zorrotz, bestetan goxo / zuzendari onak bezala. Seinale da, bai, zu zaitugula / enbor oneko ezpala. “Motza” den arren zure ezizena / luzea utzitako itzala.
Danborradarako makila diozu / beste bati pasatuko. Saiatu arren gauek ez zaitugu / merezi adina eskertuko. Bertso xume hauek hartu itzazu / esker onaren lekuko. Erretiroa hartu nahi duzu / baina ez zaitugu agurtuko. Floreagako partaide izaten / duzulako jarraituko.
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an, larunbatean izan zen. Ez genuen ikastetxean ospatu gabe utzi nahi eta abenduaren 2an, ostiralean, egin genuen ospakizuna giro bikainean! Hona kronika: Goiza trikitilari, txistulari, dantzari eta bertsolariekin hasi dugu. Ondoren, talde bakoitzak, bere gelan, MITOLOGIAri buruzko lanketa berezi bat egin du. Eta ikastetxeko ikasle guztion artean kartel erraldoi bat ere osatu dugu honako lelo honekin: “IZENA BADU, BADA. EUSKARA BADUGU, BAGARA”. Izan ere, nor izango ginateke gu geure hizkuntzarik gabe?
Lehiaketek ere izan dute beraien txokoa, ordea. LH eta DBHkoek ginkana bat egin behar izan dute. Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko hainbat galdera erantzun behar izan dituzte eta zein baino zein hobeto aritu dira! Bestalde, DBHkoek, 12:30ean, finala izan dute On Bosco aretoan. A zer giroa sortu den bertan! Hor aritu dira lehian Sugaar, Mari, Olentzero, Gentilak, Tartalo, Sorginak, Lamiak eta Basajaun. Bai, bai guzti horiek. Hain zuzen ere, hemendik aurrera gela bakoitza identifikatzeko mitologiako edo inauterietako pertsonaia bat izan dugu. Eta gaurkoan Olentzeroren taldekoak izan dira irabazleak.
Geure ikastetxean ospatzeaz gain, beste ikastetxekoekin ere elkartu gara plazan. Ibilbide desberdinak eginez, trikitilarien doinuan, Plaza Nagusira iritsi gara eta bertan, oholtza gainean, koplak abestu dizkigute Euskaraldia urte osoan izan dadila aldarrikatuz.
Guk ere, eguna aldarrikapen berdinarekin amaitu dugu txikienen atarian. HE eta HHkoak ere lan eta lan aritu dira goizean eta arratsaldean, berriz, asmakizunekin, abestiekin eta dantzekin gozatzeko aukera izan dute. Baina esan bezala, bukaerako ekitaldian mezua plazako berdina izan da: 3. Euskaraldia gaur bukatzen bada ere, HITZEZ EKITEKO GARAIA ez da gaur amaitzen!
Abenduaren 7an, Durangoko Azokak bere ateak ireki dizkigu, bere 57. edizioan, eta, eguraldia lagun, Floreagako DBH4ko ikasleak ere bertan izan gara. Izan ere, pandemia aurreko ohiturari jarraituz, lehenengo eguna ikasleen eguna izan da.
Durangora joan aurretik, ordea, Gernikan izan gara. Bertan, Gernikako Batzarretxea bisitatu dugu. Arbola Zaharra ere ikusi dugu, noski, eta bere ondorengoa den gaur egungo Gernikako Arbola ere bai. Eta bertatik, bideoak bukaeran eman digun mezuarekin atera gara: IZAN ZIRELAKO GARA ETA GARELAKO IZANGO DIRA.
Durangora iritsi orduko, Azokan sartu eta gure kulturaz blai egiteko aukera izan dugu. 248 stand zeuden liburu eta diskoz beteta. Hainbat abeslari eta musika talde ere bazeuden, diskoak sinatzen, argazkiak ateratzeko prest…: Bulego, Izaro, Pello Reparaz, Esti Markez, ETS, Alex Sardui… Idazleak ere ez ziren falta: Nerea Mendizabal, Jon Arretxe, Toti Martinez de Lezea, Aitor Arana, Garbiñe Larrea Amaitzeko, Durangoko kaleetan bueltatxo bat eman dugu eta Durangoko Azoka lehenengo aldiz egin zeneko lekua ezagutu dugu: Uribarriko Andra Mariaren elizako arkupea. Egun polita igaro dugu eta gustura itzuli gara Azkoitira geure gogoko liburu edo diskoren bat eskuetan dugularik; eta nola ez, geure historia eta kulturaz pixka bat gehiago ikasita.
Egunean Behin lehiaketan partaidetza handia izan da Floreaga Ikastetxean. Euskararen Eguna une aproposa izan da garaileei oparitxo bana emateko.
Bestalde 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira “Bertso porrie” egin dugu ikastetxean. Zorionak Maialen Lujanbio eta zorionak Nikole eta Irene!
Urriaren 22an, larunbatean, JyD – Gazteak eta Garapena Gobernuz kanpoko erakundeak antolaturiko “Solidaritate Pintxo eta Bigarren Eskuko denda” eguna egin zen Kontzejupean. Alai Batzak umeentzat jolasak antolatuko zituen herriko plazan. Pintxoen eta bigarren eskuko dendako salmentan jaso zen diru guztia Beningo Cotonouko kaleko umeen alde Salestarrek dituzten proiektuei bidali diegu. Azkoitiko elkarte edo “soziedade”, harakin, okin eta tabernariei, Ameztoi etxeari, guztioi mila esker!!!
proiektua: Mozambiken ingurumen-jasangarritasuna sustatzea, energia fotovoltaikoko instalazioen prestakuntzaren eta inplementazioaren bidez.
Xalome Uria jaso du Gazteak eta Garapena eta Salestar Misioek antolatutako zozketako saria. Berak erosi zuen erreserbako zenbakia izango zen 6216 zenbakidun billetea.
Saria azaroaren 29an eman da.
Aurten bereziki Cotonou hiriko Mama Margarita aterpean dauden umeentzat laguntza bildu da, haien egoera ekonomikoa kritikoa baita.
Saria honako hau izan da:
- Iban Larrañaga erremonte jokalari profesionalaren kamiseta, bere kideen sinadurekin.
- Julen Alberti, “Txikia IV.a” aizkolariaren kamiseta sinatua
- Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” herriko margolarien koadro eder bana.
- Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkari edo afaria.
- Elikagune taldeak emaniko janari aukeratuen saskia eta
- Xoxote artzain gazta pare bat.
Zorionak!! Eta mila esker ekimen honetan parte hartu duzuen guztioi!!!
Azkoitiko udalak antolatzen duen “Garapenean Bidelagun” proiektuan parte hartu dugu, beste zazpi talderekin batera. Proiektuaren aurtengo edizioa prestatzeko bilera irailaren 12an egin zen.
Azaroaren 22an Prentsaurrekoa izan genuen, udaletxean. Han adierazi genuenez, Gazteak eta Garapena fundazioa Azkoitian errotua dago eta Salestar Misioekin elkarlanean aritzen da. Amerikan nahiz Afrikan kalean bizi diren gazteei laguntzen diete, “betiere gazteak prestakuntzara bideratuz”. Gure lana ez da karitate kontua soilik, justizia kontua
baizik. Taldeak hainbat ekimen gauzatzen ditu urtean zehar Azkoitian; adibidez, Beningo kaleko umeen aldeko zozketa, bigarren eskuko produktuen denda zein Solidaritate Pintxoa.
Udalari eta herriari gure esker ona adierazi genien, jasotako babes guztiarekin. 2022an Udalak emandako laguntzarekin, Senegaleko Dakar hiriko prestakuntza profesionalaren proiektu batean parte hartu dute. Mila esker!!
Garapenean Bidelagun azoka solidarioan parte hartu genuen, azaroaren 27an, Herriko Plazan.
Jóvenes y Desarrollo taldeko Bilboko bulegoko kideen eskaintza onartuz, Cruz Noguerak zuzentzen duen EURI ARTEAN antzerki taldearen bi ikuskizun izan genituen azaroan On Bosco aretoan.
Azaroaren 7an Txotxongiloak izan genituen HH eta LH12 mailetako umeentzat. Saioaren amaieran arkatz batzuk oparitu zizkiguten, non hazi txiki batzuk dauden, arkatza gastatzean lurrean landatzeko.
Azaroaren 28an “Hesiaren beste aldeko istorioak” antzerkia izan genuen DBH2 eta DBH4ko ikasleentzat. Kibu izeneko etorkin batek bere istorioa kontatu zigun, dantza eta antzezpenen bitartez.
Hona hemen DBHko ikasle batzuen iritziak: Oso interesgarria izan zen ikusi genuen antzerkia. Gauza asko irakatsi zizkiguten, eta askotan pentsatzen jartzen ez garen gauzekin pentsatzen jarri gintuzten. Pertsona baten atzetik, zer istorio duen jakin gabe hitz egiten dugu askotan eta antzerki honetan, Kiburen bizimodua azaldu ziguten. Benetan istorio gogorra jasan zuen Kibuk. Afrikako Plaza batean abestu zuen Kibuk, bere askatasunei buruz, gobernua kritikatuz, eta bere emaztea etxera iritsi zenean, azkar ihes egiteko esan zion, bere bila zetozela. Kibuk; leihotik salto egin eta ihes egin zuen. Hortik aurrera, guztia jarri zitzaion hankaz gora. Korrika ihes egin zuen, lurrera nekatuta erori zen arte. Ez zekien nun zegoen, baina bera bakarrik zegoen, ez zeukan inor ondoan. Emaztea bilatu zuen eta biak hasi ziren abentura bila, baina abenturaren erdian, emazteak, haurdun zegoela, bere bizia amaitutzat eman zuen, eta Kibuk, bajualdia izan zuen, baina ez zuen burua jaitsi eta aurrera jarraitu zuen ahal zuen bezala. Bere dantza eginez, hasi eta amaitu zuen antzerkia, umore pixka bat emateko antzerkiari, oso gogorra izan baitzen kontatutako istorioa. Gero, galderak egiteko eskatu ziguten,
eta nahiz eta ez genizkion galdera asko egin, erantzun zizkiguten egindakoak. Oso baliagarria izan zen antzerkia, eta tarteka, horrelakoak ondo etortzen dira. (J.E. Dbh2A)
Atzo Don Bosco aretora joan ginen antzerki bat ikustera. Bertan, Cruz izeneko gizon bat hasi zen istorio bat kontatzen. Istorio honek azaltzen du nola sortu ziren hainbat azal koloretako pertsonak. Istorio bukatu ondoren, Fermo izeneko dantzari profesionala senegaldarra hasi zen dantzan. Horren ondoren, Kiburen historia interpretatzen hasi zen. (…) Kibu Europara iritsi zen baina bere herrialdera bueltatzeko esaten zioten… Hori zergatik gertatzen zen pentsatzen, Kibu konturatzen da ez dela inoren errua; horrelakoak garela. Gero, galdera batzuk egin genituen. Nik galdera bat egin nuen. Hau galdetu nuen: “Hemen gertatzen den bezala, desberdinaren beldurra al dago zuen herrian?” eta Cruzek erantzun zidan: “Bai nire herrialdean gertatzen zen. Venezuelan garai batean petrolio asko zegoen eta gente asko etortzen leku desberdinetatik, eta beldurra genien” (A.B Dbh4B).
Lehen hiruhileko honetan Jaikin bi ekintza berezi egin ditugu, batetik urrian sukaldaritza tailerra eduki genuen eta orain abenduan gabonetako festa.
Sukaldaritza tailerrean eskuak zikinduta baina umore onean jo eta su aritu ginen, pintxo dotore batzuk eta postrerako kopa goxo goxo bat prestatzen.
Gabonetako festan berriz, abenduaren 17an, denetik egiteko aukera izan genuen, lehenik eskulan txiki batzuk, ondoren gose puntua lortzeko jolas batzuk eta azkenik arratsaldeari errematea emateko merienda eder batez gozatu genuen.
Urtea amaitzear badago ere, urte berriarekin batera bueltan izango gara. Ondo pasa gabonak!
Leitao
Amal Zouggagh
Julen Oteiza
Oihane Larrañaga
Intza Ibarzabal
Unai Salgueiro
Sara Martin
Gari Zubizarreta
Kepa Alkorta
Urte Berri eguna da maitagarria eta bete dadila desio zoragarria
Eider Uranga
Urte Berri eguna Hiru Errege mago zurekin elkartzeko desiatzen nago Kepa Alkorta
Gabonak oso onak Olentzerorekin eta opari onak ta ardoarekin
Janire Santiago
XXXI. Gabon Kantak jaialdia egin dute Floreaga ikastetxeak eta ikastetxeko guraso elkarteak antolatuta. Sei abesbatzak eta bakarlari batek parte hartu dute.
XXXI. Gabon Kantak jaialdiko kontzertua eskaini dute gaur, 12:00etan hasita, Baztartxo antzokian. Floreaga ikastetxeak eta ikastetxeko guraso elkarteak antolatu du ekitaldia. Kontzertuko lehen saioa Floreaga ikastetxeko LH2ko ikasleek eskaini dute; Maite Alberdiren
zuzendaritzapean, Olentzero eta astoa eta Gabonak hemen dira abestiak kantatu dituzte.
Floreaga Ikastetxeko haurren taldearen ondoren, Debako musika eskolako abesbatzak, Bergarako musika eskolako abesbatzak, Mutrikuko koralak, AB Koruak eta Floreagako Elkarrekin abesbatzak kantatu dute jaialdian. Emanaldia bukatzeko, Oihane Calderon bakarlariak Gabon gaba abestu du.
Iriarte Margolaria, 1 20720 AZKOITIA • (Gipuzkoa)
Tel.: 943 85 20 52 • Faxa: 943 85 20 91 j.artetxe@fkkopistegia.es • www.fkkopistegia.es
Guardia, 7 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel.: 943 85 07 31
Iritsi ziren Gabonak eta horrekin batera bisita bereziak. Abenduaren 21ean, Olentzero izan genuen gure artean. Han etorri zen gure txikienak agurtzera.
Urduritasunez prestatutako abestiak eskaini genizkion. Gustura geratu zer gure Olentzero eta horren truke geletarako opari ederrak ekarri zizkigun.
Abenduaren 22an Hiru Errege Magoen bisita izan genuen. Belenera bidean omen doaz, izar distiratsu bati jarraika. HE, HH eta LHko ikasle batzuk On Bosco aretoan elkartu ginen, urteko egun berezienetako bat ospatzeko asmoz. Meltxor, Gaspar eta Baltasar txundituta geratu ziren gure bertso eta dantzekin. Postal eta bertso lehiaketako sariak ere banatu ziren.
Ondoren, gutunak eman genizkien eta beraiek oparitxo bat eman ziguten. Gure gutunak arretaz irakurtzea eskatzen dizuegu.
Eskerrik asko etortzeagatik!!!!
Abenduaren 24an, 20:00 puntu-puntuan, Floreagako IGEAMPA gurasoen Mariskada zoragarriaren zozketa egin zen, guztien aurrean. Ordurako billete guztiak salduta zeuden. Jende asko bildu zen plazan ordu horretan, sariaren zain. Gainera sariduna une horretan plazan bertan egonez gero, afari bat gehituko zitzaion sariari.
Zenbaki saritua 14298 izan zen, erreserbakoa 18184.
Ez zuen inork billete sariduna aurkeztu eta Mariskada San Jose Egoitzara eraman zen 25ean eguerdian.
Gaur abenduaren 20an, LH4Ako ikasleak On Bosco aretoan ikastetxeko txikienei Eguberrietako jaialdi bat eskaini diete. Azken urteetan, jaialdia hau San Jose Egoitzako egoilarrei eskainai izan zaie, baina aurten, ikastetxean egitea erabaki
da eta bideoz grabatzea, ondoren beraiei bidaliz. Datozen egunetan, urtero egin ohi izen den bixita labur bat egingo zaie, Floreaga Ikastetxearen izenean, bertako ikasleek egin duten Gabonetako postala eskainiz.
Ohitura zaharra jarraituz, herriko San Jose Egoitza, plaza eta kaleak kantuz bete ditugu abenduaren 24ko goizean. Goizeko 10:00 abiatu dira DBHko neska eta mutilak, Olentzero eta Jesus Haurra lau pertsona artean bizkarrean eramanez, soinu eta panderoak aurrean. Plaza Berriko elkartean hamaiketako txiki bat egiteko aukera ere izan da. Eguerdian Balda Plazan elkartu dira ume eta guraso
mordoska, gaurko ibilbide musikalaren bigarren zatian parte hartzeko.
Izara eta poltsetan batu diren billete eta txanponak DBHkoen ikas-bidaietarako izango dira. Herriko inguruak pozez girotzen aritu ondoren, 14:00ak aldean amaitu dugu gaurkoa. Eskerrik asko guraso, ikasle, irakasle eta guregana hurbildu zareten guztioi!
Ikasturtearekin batera martxan jarri dugu berriro ere bertsoaren errota. Urtero bezela, udalaren laguntzaz, Bertsozale Elkartearen Ahozkotasuna ikasgelan proiektuan parte hartuko dugu. Astero, ordubetez, LH 5 eta LH 6 mailatan Bertsolaritza landuko dugu, errimak, doinuak, neurri ezberdinetako bertsoak… landuz eta horiekin guztiekin gozatuz. Gelako jardunaz gain Floreagako ikasle batzuk herriko bertso-eskolan jarraitzen dute bertsotan trebatzen. Eta bertso-eskolarako gonbidapena luzatuz hurbildu ziren ikastetxera, irailaren 22an, Eneritz eta Eneko. Ordubete pasa aritu ziren jolas bidez eta bertso kantari bertsoeskolaren berri emanez. Gozatu ederra hartu zuten LH 5 eta LH 6ko ikasleek. Harriduraz ikusi eta entzun zuten bi bertsolarien jarduna.
Eta amaiera bikaina eman genion saioari, denok elkarrekin Maialenek lehen txapela irabazi ondoren botatako agurreko bertsoa abestuz.
Lehen ebaluazioaren amaiera aldean, DBH3ko ikasleak haragiaren disekzioa egiten trebatu ziren.
Azaroaren 25ean, emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna da. Aurtengo leloa “Sexismoaren hariak eten” da.
Hori aurrera bultzateko, DBH 4ko ikasleak LH eta DBH osoko geletan Egun Onak egiten aritu dira. Une hau hartu dugu gaiaren inguruan hausnarketa egiteko. Gainera, DBHko guztion artean amets harrapakariak egin ditugu eta bertan gure aldarrikapenak idatzi ditugu. Bestalde, geletan kartel txikiak egiten ari gara guk gaiaren inguruan aldatu nahi ditugun gauzak adieraziz. Adibidez, larunbat gauetan beldurrik gabe etxeratzeko aukera izatea.
LHn ere gogor aritu dira lanean. Artile morezko kometak egin dituzte tutoretza saioan paparrean ipintzeko. Horretaz gain, “Aurre egingo dizuten emakumeak” abestiaren bideo eder bat egin dute.
Nahiz eta emakumeen aurkako Indarkeria gaur landu dugun bereziki, azalpen eta egindako lan guztiak urte osoko egun bakoitzean gogoan izatea da gure helburua.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bueltan, Vivir Quintana abeslariaren Canción sin miedo abestia euskaratu eta abestu dute Floreaga Ikastetxeko LH6ko ikasleek. Floreaga Ikastetxeko LH6ko neska talde batek abesti hau prestatu du Azaroaren 25erako, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako. Abestia, jatorriz, Vivir Quintana abeslariaren Canción sin miedo da; Portugaleteko Sastraka gaztetxekoek euskaratu zuten iaz, eta aurten, Floreagako ikasleek landu dute.
LH4Bkoek dena prest zuten San Jose Egoitzako egoiliarrei urteroko bisita egiteko, Pertsona Nagusien Astean, baina azken momentuan, aurten ere covid 19-a dela eta, ezin izan dugu San Jose Egoitzara joan. Hori dela eta, prest zuten ikuskizuna HH eta LH1eko haurrei eskaini die On Boscco aretoan.
Asko gozatu dute bai txikienek baita handienek ere. Egoiliarrei bideo baten bidez eman zaie gaurko jaialdiaren berri. ANIMO BERTAKO GUZTIEI!
Urriaren amaieran honako testua publikatu zen Floreagako webgunean: Gau Beltza bertan dugu eta zergatik ez aprobetxatu horrenbeste zor diegun zientzialariei omenaldi bat egiteko? Horixe pentsatu genuen DBH3ko ikasleek eta Biologiako klasean lokomozioaparatua ikusi genuela aitzakia harturik, gure eskeletoak zientzialari desberdinen izenekin bataiatu genituen. Eta ez hori bakarrik, bakoitzak berak aukeratutako zientzialariak Biologiari/Geologiari egin dion ekarpena zein izan den ikertu dugu, Padlet bat osatu dugu eta gelakoei aurkeztu diegu gure aditua. Eta orain ikastetxe osoari. Gustatzen?
Ainara Guerra, Floreagako Dbh1eko ikasleak, irabazi aurtengo Eguberri garaiko GAZTE ASTEAren kartelaren lehiaketa. Bere irudiaz osatutako 2023ko egutegiak banatu dira herrian zehar. Zorionak!!!
Azaroaren amaieran jubilatu edo erretiratu zen Jexux Arrizabalaga “Tata”, urte askoan Udaleko Kultur teknikaria izan dena.
Herrian hainbat omenaldi jaso ditu. Guk bat egiten dugu esker onezko azalpan hauekin guztiekin. Mila esker, Jexux!! urte hauetan egindako lan bikainarengatik eta guztiei emandako tratu gozoarengatik. Ondo izan, eta ez ahaztu Azkoitia!!
Julen Etxanizek Gipuzkoako buruz buruko Txapelketa irabazi zuen Infantilen lehen maila abenduaren 23an Arrasaten, Eskola-Kirolaren barruan. Hernaniko Osesen aurkako norgehiagokan 8-2 eta 8-4 irabazi zuen.
Joseba Beristainek Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak banatzen dituen 37. GOYA sarietako jatorrizko abesti onenaren izendapen bat lortu du “Unicorn Wars” pelikulako “Batalla” jatorrizko kantuarengatik. Sari banaketa ekitaldia otsailaren 11n egingo dute, Sevillan. Zorterik onena, Joseba!!!
Anaitasuna Kakute xake taldeko Denis Valorrek irabazi zuen urtarrilaren 2an Azkoitiako xake taldeak antolatutako XXXII. Gabonetako Jaialdia. Denisek jokatutako partida guztiak irabazi zituen, eta bigarren sailkatu zen Lucia Valor. Azkoitiko, Azpeitiako eta Zumaiako 11 xakelarik hartu zuten parte.