2 minute read

Kirolak

FUTBOLA

Anaitasuna

Advertisement

Orain bukatu den futbol denboraldia -2020-21- benetan izugarria izan da Anaitasunarentzat. Helduen Gizonezkoen eta Emakumezkoen taldeek ibilbide bikaina egin dute. Mutilek Errege Kopan Lehen mailako Leganes taldeari ia irabazi zioten. Talde biek mailaz igotzeko aukera izan dute ia azken kanporaketaraino. Zorionak!!!

ESKUBALOIA

Munoaundi Eskubaloi taldea

Orain lau urte sortu zen taldeak aurrera dihardu eskubaloia sustatzen. LHko neska eta mutil ugari aritzen dira. DBHko mutil batzuk Elgoibarreko Sanlo taldearekin batera aritzen dira.

Gaztetxoen entrenamenduetan hainbat balio lantzen dute Munoaundikoek. Besteak beste, jolasen eta ariketen bidez, eskubaloian eskumuturra nola erabili, paseak nola egin nahiz taldean nola jokatu ikasten dute gaztetxoek entrenamenduetan. Horrez gain, elkarrenganako errespetua eta taldean jokatzeko moduak ere lantzen dituzte.

XAKE

Xaken maila altua ematen ari dira Lucia eta Denis Valor, Azkoitiko taldean. Zorionak!!

ARRANTZA

Orion elkarteko kideek emaitza ezinhobeak lortu dituzte Leitzarango arrantza txapelketan

Leitzaranen hasi zen gure abenturaren hasiera, lagun giroan, natura ingurune paregabean gure zaletasunaz gozatzen. Egunean zehar arrain gutxik eman zuten aurpegia, baina guztiak oso politak izan ziren eta beraien etxera bueltatu genituen, ibaira, neurtu ondoren.

Eguna amaitzera zioala sari banaketa izan genuen eta oroitzapen eta momentu ezin hobeez beterik itzuli ginen gure etxeetara. (Joanes Karrera)

Joanes Davila (ezkerretik aurrena), Aimar Ansola (ezkerretik bigarrena) eta Joanes Karrera (eskuinetik bigarrena).

GIMNASIA ERRITMIKOA

Maiatzaren 15-16an Zubi Berri Klubak Gipuzkoako Gimnasia Erritmikoko txapelketa amateurrean parte hartu zuen. Neska kadeteak eta gazte edo jubenilak aritu ziren lehian eta emaitza onak lortu dituzte. Gazteen taldea laugarren gelditu zen uztaia eta mazelekin.

Floreagako ikaslean den Aitana Sánchez gazteetan bigarren gelditu zen mazeletan. Zorionak!!

aloña larrañaga optiko optometrista

julio urkijo, 8 tel. 943 85 25 11 20720 azkoitia gipuzkoa

ESKOLA KIROL EGOKITUA

2021eko maiatzaren 12an Azkoitiko Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko arduradunak herriko eskoletako ordezkariekin bildu ziren, eskola kirol egokitua eskaintzeko proiektua aurkezteko. Floreaga ikastetxetik Mikel Pastrian eta Maria Arenas izan ziren bileran partaide.

Datorren ikasturterako gutxieneko eskaintza bat osatzea da helburua. Maiatzaren 19rako familiekin topaketa antolatu zuten, ikasleen premiak ezagutzeko.

PILOTA

Azkoitiko Oteizako Jon Etxanizek Gipuzkoako 4 Terdiko Kadete 1. Mailako Mendebaldeko (MEN) Finala irabazi du 22-13 Ilunpeko Ezamaren aurka. Zorionak Jon!

Gipuzkoako eskuzko herri arteko txapelketan Azkoitiak lehenengo kanporaketa galdu zuen Oiartzungo talde gogorraren aurka. Paletazko herri arteko txapelketan, Azkoitia Gipuzkoako finalera iritsi zen.

PINTURA EN GENERAL INTERIORES / EXTERIORES

Javier Odriozola Etxaniz Xabier Larrañaga Goenaga

Ugarte, 3 - 1º Móvil: 609 13 46 24 659 97 62 72 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

This article is from: