3 minute read

Marta Arregui

Next Article
DBH4koen agurra

DBH4koen agurra

Marta Floreagako IGE Batzordeko kidea eta taldeko koordinatzaile edo lehendakaria da. Floreagan egin zituen ikasketak. Galdera batzuk egin dizkiogu Gure Artean aldizkariaren 82. alerako.

Nor da Marta Arregui?

Advertisement

40 urteko azkoitiar bat naiz. 12 urteko alaba eta 5 urteko semea ditut. Madrilen 12 urtez bizi ondoren, orain dela 10 urte Azkoitira bueltatu nintzen. Floreagako ikasle ohia, Alai Batzako kide izandakoa eta ABko Begirale ohia ere ba naiz. Pertsona alaia, burugogorra eta beti laguntzeko prest nago.

Zein dira zure txikitako eta eskolako oroitzapenak?

Familiaz asko gozatu nuen txikitan. Gauza asko egiten genituen batera. Adibidez, ia igandero elkartzen ginen familia osoa Urrategira joateko. Han meza entzun, ogitartekoa jan, eta berriro herrira bueltatzen ginen. Aldapan behera kantuak abesten genituen, loreak jaso, eta abar. Auzokoekin ere oso harreman polita geneukan. Adin ezberdineko haur asko ginen eta kalean jolasean denbora asko pasatzen genuen. Eskolako oroitzapenak berriz… On Bosco eta Maria Laguntzailearen egunak mundialak izaten ziren. Baita ere guraso eta ikasleen arteko partiduak. Eta mezetako kantak! Ikaragarri gustatzen zitzaidan koruan parte hartzea. Ardo eta Ogi Martzelin antzezlana egin genueneko oroitzapen asko ere baditut eta oso politak. Adibidez, Arantzazura joan ginen Patxirekin abitu bila!! Barriara irteerak, Sagarzazu Memorialak, Alai Batza eta igandeko zinea, jaialdiak… Aldizkari osoa beharko nuke eskolarekin loturiko oroitzapen on guztiak idazteko… jajaja.

Nolatan sartu zinen Guraso Batzordean?

Ba, banekien jendea behar zutela eta arratsalde batean bileran zeudela, lehendakaria zen Nereak whatsappa bidali zidan, ea laguntzeko prest egongo ahal nitzen galdezka. Eta nola esan ezetz galdera horri?? Beti prest! Eta gure seme-alaben onerako bada, oraindik eta gehiago.

Nolakoa da zure eginkizuna Guraso Batzordean?

Eginkizun garrantzitsuena IGEn sortuta dauden lan talde ezberdinen koordinaketa da. Horretaz gain, bilera deialdiak egitea edota behar den gauzetan laguntzea.

Nolako giroa duzue Guraso Elkartekoen artean?

Giro ona dugu. Lana egiteko gogo handia daukagu eta hori da garrantzitsuena. Ikuspuntu ezberdinak ditugu, baina elkarrizketaren bidez beti adostasun batera heltzen gara.

Zer esango zenioke Guraso Batzordean parte hartzeko zalantzan dagoen ama edo aita bati?

Zalantzarik ez edukitzeko. Denok dugu tokia Guraso Batzordean eta guztion laguntza behar dugu. Azken finean, gure etxeko txikientzat egiten dugu eta zenbat eta guraso gehiagok parte hartu, lorpenak ere handiagoak izango dira.

MERTZERIA

Guardia, 7 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel.: 943 85 07 31

Nola baloratzen duzu gurasoen eginkizuna semealaben heziketan?

Ezinbestekoa da. Gauza batzuk etxean bakarrik erakusten dira. Niretzat gure seme-alaben heziketan ikastetxea eta gurasoak talde bat gara. Bata bestearen osagarri, eta biak beharrezkoak.

Baloratuak sentitzen al zarete ikastetxeko beste gurasoen partetik?

Orokorrean bai.

Nola ikusten duzu Floreaga, bide onetik al goaz? Zer da gehien gustatzen zaizuna? Eta hobetzeko arloren bat?

Ikastetxea ondo ikusten dut. Badira pare bat gauza gehien gustatzen zaizkidanak… Alde batetik bertan irakasten diren giza balioak. Gauza erraza ematen du, baina zoritxarrez oso galduta daude gaur egun. Baita irakasleen gertutasuna ere. Gure “umeak” ezagutzen dituzte. Gogoa antzematen zaie. Hobetzeko, beti dago zerbait. Eta behar horretaz ohartzen garenean, elkar lan egingo dugu konponbide hoberena topatzeko.

Covid19ak ekintza asko bertan behera uztera eraman gaitu. Gizartean kezka eta beldurra dira nagusi. Nola ikusten duzu?

Tristura handia ematen dit. Gure kulturan eta gure odolean dago elkarrekin egotea. Familiarekin eta lagunekin gure denbora partekatzea. Baina zoritxarrez orain ezin dugu; zentzuz jokatu behar da une hauetan. Itzuliko dira ekintzak. Nire iritziz, ez dugu beldurrarekin bizi behar, baina bai egoera ezezagun hau behar den bezala errespetatu.

Udaberrian gaude. Ekainaren 24ko bezperako gaua majikoa da, San Joan sua eta guzti. Zer erreko zenuke sutan? Zer sortzea nahiko zenuke?

Erre, Covid19a dudarik gabe!!! Baina ezinezkoa denez, gure artean sortu den mesfidantza eta oraindik barruan ditugun tristurak eta kezkak erreko nituzke. Eta sortu berriz, itxaropena denentzat arlo guztietan.

Mila esker, Marta.

TESTA

Edaria: Ur hotza Janaria: A banda arroza Idazle bat: Juan Manuel Jurado Liburu bat: Baztan trilogia Mutil izen bat: Koldo Neska izen bat: Paula Kirola: Saski Baloia Pelikula: El niño con el pijama de rayas Aktore bat: Denzel Washington Aktoresa bat: Sandra Bullock Bidaia bat: New York City Mendi bat: Xoxote Hondartza bat: Kontxa Herri edo hiri bat: Madril Musikari bat: Mikel Markez Museo bat: The British museum Kolore bat: Gorria Urtaro bat: Udara Zaletasunak: Irakurketa.Abestea.Dantza egitea eta familia eta lagunekin egotea. Pertsonaia historiko bat: Amelia Earhart

This article is from: