5 minute read

DBH4koen agurra

Next Article
Gu ere bertsotan

Gu ere bertsotan

Ekainaren batera ikasturte bukaera datorkigu ikasturtero, eta ikasturtea bukatzen den neurrian ikastalde bati agur esan behar izaten diogu. 2005ean jaiotakoak izan dira aurten bukatu dutenak. Egoerak ez digu aukera handirik eman, baina era xume batean antzokian ospatu dugu agurekitaldia.

Ekitaldiaren aurretik orain 16 urte Floreagako Haur Eskolan hasi zirenak bertako hezitzaileekin atera dute memorian gordeko duten argazkia. Segidan antzokian prestatu dituzten bideoak eta abestia ikusi eta entzuteko aukera izan dugu. Tutoreek Floreagako irakasle guztien izenean beraien eskertza jaso dute, segidan denei Floreagako pina eman zaie.

Advertisement

Ikasle hauek etapa bat bukatu dute, eta bai ondo bukatu ere! Bizitzaren ibilbidean zoriontsu izan daitezela opa diegu! Ametsetan tente!

Urte asko igaro dira elkartu ginenetik Mundu berri baten zain dauden umeak oroiturik Gaur jada mundu hortan barna bidaiatu dugu Ze zoriontsu izan garen denbora guzti hontan Malko (e)ta algara artean zenbat ikasi dugun kontzeptu ta azalpene(ta)tik baloreak gailenduz Zein gogorra egiten zaigun bukaera onartzea azkar iritsi zaigulako agurtzeko unea.

Bizipen politak izan dira Florian Baina orain gure bideak hemen banatzen dira.

Sortu dugun familia betirako izango da ESKERRIK ASKO, laguna, betirako bihotzean.

Bizipen politak izan dira Florian Baina orain gure bideak hemen banatzen dira (2)

Agur, Floria. ESKERRIK ASKO!!

DBH4ko ikasleei eskari bat egin genien:

Kaixo guztioi. DBH4 amaitzen ari zarete. Urte batzuk igaro dira Floreagan hasi zinetenetik, eta etapa bat bukatzear zaudete Erantzuteko gai bat jartzen dizuet, nork bere iritzi pertsonala adieraz dezan:

Urte hauek kontuan hartuta, zer da zuk gehien eskertzen duzuna Floreagako etapa honetan? Zer da etapa honetatik “gordetzen” saiatuko zarena? Mila esker

Hona hemen erantzun batzuk, izenik aipatu gabe:.

Floreagan hezi ta hazi garelarik, arrazoi ugari daude eskerrak emateko.

Horien artean, bertako gertutasuna; irakasleek une oro azaldu izan dute guregatiko kezka, gure ondoan egonez eta lagunduz; beraien babesa badugula sentiaraziz.

Bestalde, betidanik gailendu izan dira baloreak; bihotz oneko pertsonak izatea, hurkoa errespetatzea eta elkarbizitza zaintzea zein garrantzitsuak diren irakatsiz.

Giro eder horren oroitzapena eta ikasitakoa beti izango ditut gogoan.

Lau hilabete nituela sartu nintzen Floreagan; beraz, esan dezakegu 16 urte igaro izan ditudala bertan. Urte hauetan asko ikasi dut ikastetxean eta iruditzen zait asko dudala eskertzeko, adibidez, bertan egindako lagunak eta baita bertatik jaso ditudan baloreak, besteak beste, gure ingurukoak errespetatu behar direla. Bestalde, 16 urte hauetatik oroitzapen asko ditut: lagunekin edo ikaskideekin igaro izan ditudan une oro, egindako irteerak, ospakizunak… eskerrik asko nire bizitzako etapa honetako parte izan zareten denoi.

Txikitan sartu nintzen Floreagara eta ez nuen bela pentsatzen horren azkar iritsiko zela hari agur esateko unea. Hainbat urte, egun, ordu eta momentu igaro ditugu ikastetxe bertan, lagunen, ikaskideen, irakasleen, salestarren inguruan, baina agurtzeko unea iritsita hainbat gauza “gordetzen” saiatuko naiz etapa luze nahiz polit honetatik. Floreagatik nirekin eramango ditudana bertan erakutsitako balore guztiak izango dira, nire bidea egiteko eta helburuak lortu ahal izateko oso aproposak direla iruditzen baitzait. Amaitzeko, eskerrak ematea gustatuko litzaidake urte hauetan ni hazten lagundu didaten guztiei! Ondo izan!

Normala den bezela gauza onak eta txarrak gertatu zaizkit Floreagan. Nire oroitzapenik onenak Alai Batzan eta Floreagako giroa izan da.

Floreagan gauza asko ikasi eta lagun asko egin ditut, eskerrak ematen dizkizuet bide honetan lagundu didazuen irakasle eta lagun guztiei.

Nik Floreagatik eramango dudana, betirako izango ditudan lagun batzuk dira. Nahiz eta nik ez aukeratu nor izango ziren nire gelakideak, uste dut ezin izan zutela hobeak izan.

Gehien eskertzen dudana irakasleen laguntza eta lagunekiko adizkidetasuna da, hemen ezagutu ditut eta nire lagunik hobenak. Gordetzen zaiatuko nahizena lagunekiko harremana izango da.

Horrenbeste urte eskola berean pasa ondoren, esan dezaket, nire izateko era, bizitza ikusteko modua… Floreagari esker direla diren modukoak. Asko dugu eskertzeko, baina gehienbat jasotako tratua eta izandako laguntza bertan bizitzako etapa guztietan. Dudarik gabe, etapa luze honetatik gauza asko daramatzat. Baina gehienbat, bertan ezagututako lagunak, gaur egun oso garrantzitsuak baitira niretzat.

Nire alde izan duten konpromisoa eta laguntza eskertzen ditut.

Floreagari gehien eskertzen diodana lagunak dira, lagun min asko eramango ditut bizi osorako. Baita ekintzak ere, bidaiak, festak… momentu on horiek guztiak ahaztezinak dira. Floreagako etapa luze eta era berean motz honetatik oroitzapenak gordeko ditut betirako.

Floreagan txikitatik egonda, esperientzia oso onak gorde ditut eta benetan eskertzen diot ikastetxeari lagunak egitea txikitatik, baina baita guztiz heltzeko pausoa ematen laguntzeagatik eskerrik asko. Ez ditut ahaztuko inoiz bertako bizipenak.

Urte guzti hauek igaro ondoren pozik nago orain bukatu dela eta, baina badakit geroago faltan botako dudala eskola honetan igarotako momentu preziatuak. Batzuetan egunak luzeak, aspergarriak, ezin jasanak, amaigabeak… egin dira; baina bukatu da. Irakasleei eskertzen diet batez ere beraiek urte guzti hauetan edukitako pazientzia; gu jasan ahal izateak lan asko eman die. Beraiek ahal zuten guztia egin dute guk hemendik hurrengo urterako ondo prestatuta joateko. Bihotzez eskertzen diet orain arte edukitako irakasle guztiei. Etapa honetan gehien gordeko dudana nire klasearen aldartea, ez baitut izango datorren urtean. Faltan botako ditut klaseko guztiak.

Floreagan urte asko igaro eta gero, etapa baten amaiera iritsi da. Floreagan egindako lagun eta bizitako esperentzia ezin hobeak eramango ditut eta espero dut egunen batean berriz hemen izatea.

Eskertzen dut eskolan egondako harremana. Betidanik jakin izan dut eskolan edozer arazo izan ezkero, irakasleak laguntzeko prest egongo zirela.

Eta etapa honetatik gordetzen saiatuko naiz erakutsi didaten elkartasuna eta maitasuna.

Floreagan igarotako 14 urte hauek oso garrantzitsuak izan dira nire bizitzan, etapa bat markatu dute. Bertan gauza asko ikasi ditut, akademikoki nahiz pertsona bezala, horrez gain bertan sortutako lagun taldeak oso garrantzitsuak egin dira nire bizitzan. Faltan botako dut bertako giroa, Maria Auxiliadora eta On Bosco festak, bertako ikas bidaiak eta beste hainbat gauza.

Erakutsi didaten konportamendua. Ez ditut inoiz ahaztuko klase orduan bota ditudan barre eta momentu onak.

Floreaga ikastetxea, nire bigarren etxea bezala da. Oso oroitzapen politak dauzkat Florian eta pena handia ematen dit gehiago ez etortzeak.

Gehien eskertzen eta hemendik eramango dudana egindako harremanak dira, baita zenbait irakaslerekin egindako harremana ere. Hori da gordetzen saiatuko naizena, egindako harremanak.

Gehien eskertzen ditudan gauzak hauek dira: Irakasleek nigana izandako pazientzia eta irakasteko egin izandako plan ona.

Oso oroitzapen onak izango ditut ikastetxe honi buruz eta betidanik izango dut bihotzean.

Pol. Ugarte - Pab. 95 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

This article is from: