2 minute read

Ikasturteko azken proiektuak

Ikasturte berezi honi bukaera emateko, azken egunak proiektu desberdinak egiteko aprobetxatu ditugu DBHn.

Matematikan, esaterako, DBH 3 eta DBH 4ko ikasleekin inguruko eraikinen altuerak kalkulatu dituzte trigonometria erabiliz.

Advertisement

Ingelesean, berriz, bakoitzaren interesen inguruko gai bat aukeratu, informazioa bildu eta aurkezpen bat prestatu dute. “Bidaiatzeko moduak”, “Kirolak osasunean duen garrantzia” edo “animaliak” izan dira jorratutako gai batzuk.

Biologia eta geologiako eta Fisika eta Kimikako ikasgaietan berriz, ekintza ugari antolatu dituzte: • Eguzki-eklipsea ikusteko aukera izan dugu.

• DBH3koekin kostaldeko hondartzetako harea zerez osatuta dagoen aztertu dugu. Horretarako, lupa binokularren laguntzaz Getaria, Zarautz, Zumaiako eta Donostiako hondartzen hareak ikusi ditugu. Horri esker, gure itsasoak eta klimak inguruko arroketan eragiten duten meteorizazio eta higadura ulertu ditugu. Eta ez genuena espero! Animalien oskolak, itsas-trikuaren arantzak, foraminiferoak… denetarik ikusi dugu. Zorionez, aztertu dugun lagin txikian ez dugu plastikorik ikusi. • Genetikarekin amaiatzeko, geure DNA aztertu nahi genuen, baina egungo egoera dela eta segurtasun neurriak bermatze aldera banana baten DNA erauzi dugu.

• DBH4koekin Harrizko horma zaharren garrantzi biologikoaz ohartzeko, ekosistema bitxi horren azterketa egin dugu. Betidanik, horrelako hormek gure natura babesteko zein funtzio bete duten ulertu dugu, eta, bertako landarediaren eta faunaren moldaera batzuk ere aztertu ditugu.

Alex klinometroa erabiliz patioko pareta neurtuz.

Jone bere aurkezpena egiten. Ane lupa binokularra erabiliz.

Anet eta Elene DNA lortzen.

Elene eta Luka ornoarna handi bati argazkia ateratzen.

• “Scape Room” biologikoa.

• DBH2koekin energiaren gaia landu ostean, energia berriztagarrien garrantziaz jabetu gara, eta gaiari amaiera polita emateko eguzki-labeak egin ditugu!

• DBH3koekin Trigonometrian ikasitakoa praktikan jarri dugu eguzkiaren inklinazioa kalkulatzeko. Goizeko 9:15ean 28º ingurukoa zen.

Eta azkenik, aipamen berezia proiektu hauek etxetik egin beharra izan dituzuonekin. Teknologiaren laguntzaz etxe guztietara iristeko aukera izan dugulako.

Mikel aldizkarirako bere atalean lanean.

Denisen eguzki-labea. Izaro, Unai eta Ane neurketak egiten.

Andrea eta Javier etxekoekin talde lanean.

Ane eguzki-lorea etxetik eginez.

This article is from: