2 minute read

On Txema Egizabal, in memoriam

Next Article
DBH4koen agurra

DBH4koen agurra

Txema Egizabal salestarra Logroñon hil zen maiatzaren 29an, 79 urterekin. Goian bego. Urte mordoska bat eman zuen Floreagan eta guztion maitasuna eta estimazioa irabazi zituen. Gure parrokian ere lan bikaina egin zuen.

Hileta elizkizuna Logroñon izan zen maiatzaren 30ean.

Advertisement

Ekainaren 6an, igandean, parrokiko meza nagusia bere alde izan zen eta Floreagako elizan 13an eman genuen bere aldeko meza.

Txema Egizabal 2001eko udan etorri zen Azkoitiko komunitatera, Intxaurrondoko Salestar komunitateko Zuzendari eta parrokiako Erretore urte askoan izan ondoren.

Hasieran Azpeitian Urolako Lanbide Hastapena edo CIPeko zuzendaria izan zen. Han DBH amaitu ezin izan zuten gazte batzuei, lanbide baten ikasketa praktiko batzuk egiteko aukera eskaintzen zitzaien.

ULH Mankomunitatearen esku gelditu zenean, Txema Floreaga eskolan LHko umeei Erlijioko klaseak ematen aritu zen. Haur eta Lehen Hezkuntzako elizkizun alaiak prestatzen zituen, askotan soinua bere eskuetan. Asko gozatzen kanpaldi eta ikas-bidaietan: berea alaitasunak umeak erakartzen zituen, Jolas asko egiten zuen umeekin, jolastorduetan eta eskola orduetatik kanpo, bereziki goiko patioan koadrilekin futbolean… Oso gertukoa agertu zen beti eta klaustroan oso maitea zen. Festa eta jai giro asko gustatzen zitzaizkion. Inauterietan beti mozorrotzen zen, bai Desfilean txaranga musika jotzerakoan, bai Alai Batzaren Inauterietako mozorro festan. Floreagako garai bateko Ikasle Ohien Batasunaren festa oso gustukoa zuen. Bazkari osteko animazio musikala bere ardura izaten zen. Beste hainbeste, abuztuaren 16an ospatzen zen Azkoitiko Erlijiosoen topaketa, bazkaria eta ondoreneko musika eta kantu festa. Bere kintakoekin bazkari edo afariak ez zituen barkatzen. Adiskidetasunari izugarrizko balioa eman zion beti, eta hori Azkoitian ere ondo nabarmendu zen. Eskolaz jubilatu ondoren, Azkoitiko parrokiako apaiz koadjutore izan zen hainbat urtez. Bereziki umeen katekesiaz eta gazteen sendotzarako prestaketaz arduratu zen. Eta apaizei dagozkien beste hainbat lan hartu zituen bere gain. Adibidez, oso gustuko zuen gaixoak bisitatzea eta Jauna beraiei eramatea, baita herriko azken baserriraino joan behar bazen ere.

Kantzeleko lokaletan katekesiko umeentzat parrokiako oratorio txiki bat sortzen ahalegin handia egin zuen. Beti gazteen erdian ikusten genuen. Sendotza sakramentu hartzeko prestaketan, oso zehazki prestatzen zituen talde dinamikak eta materialak. Gazte bakoitzarekiko harreman pertsonala zaintzen zuen, urtebetetzeetan deitzen zien guztiei… Sendotza ondoren ere denbora askoan talde giroa lantzen zuen, afariak eta topaketak medio…

Bar Alejandro

Fede sakoneko gizaki, salestar eta apaiza izan zen Txema. Handia gorputza, eta handia izaeraz. Barru-barrutik ateratzen zitzaion denei laguntzea, denekin konpromisoa hartzea, bere fede eta salestar bizitzaren ondorio.

Azkoititik 2015eko udan joan zen, jada gaixorik. Despedidan honako bertsoak egin zitzaizkion. Azken urteak Barakaldon eta Logroñon eman ditu. Goian bego.

Floreagara iritsi berri bi mila eta bat urtean, gazteen CIPean eta eskolan aritu zinen lanean. Gero herritar guztion alde parrokiarekin batean. Ez zaude, Txema, gaur Azkoitian, bai guztion bihotzean. Zure babesa, beti gertutik, izan dugu lagungarri. Festa giroa, mesede ugari, hitz gozoa denei sarri. Jesusen berri, alaitasunez, beti diguzu ekarri. Zure biziaz irakatsia izango dugu oroigarri.

Ibai-Ondo, 7 943 025 688 pbsport@euskalnet.net

AZK OITIA

Nagusia, 87 943 852 098

This article is from: