3 minute read

Joseba Lizarralde

Next Article
Alai Batza

Alai Batza

Joseba Lizarralde Floreagako ikasle ohia da. Neiker erakundean ari da lanean. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkariaren 82. alerako.

Zein dira zure txikitako oroitzapenak?

Advertisement

Ez dut txikitako oroitzapen asko, familiako baserrian denbora asko pasatzen nuela oroitzen naiz, ahal zenean laguntzen. Aiton-amonekin denbora asko egoten nintzen eta baserria eta naturaren inguruko gauza asko erakutsi zizkidatela oroitzen naiz.

Eta eskolakoak?

Hiru urte nituela eskola eraberritu behar zutela oroitzen naiz eta gaur egun herri kiroldegia dagoen eraikin batera mugitu ginela. Garai horretako irakasle batzuetaz ere oroitzen naiz. DBHn natur zientzien inguruko irakasgaiak ere oso gustuko nituen, nik uste biologiako edo natur-zientziek ikasgaiek eta mendi irteerek zerikusi handia izan dutela ikasi dudanarengan.

Floreaga eskola utzi ondoren, zer ikasketa egin dituzu?

Biologiako gradua ikasi nuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta ondoren Ingurugiro Agrobiologiako masterra egin nuen, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan eskaintzen zutena.

Zein izan da zure lan ibilbidea?

Master Amaierako Lana Neikerren egin nuen, Euskal Txerri arrazak basoetan zuen eragina aztertuz. Masterra bukatu eta gutxira Eusko Jaurlaritzako nekazaritza, arrantza eta elikadurako beka bat eman zidaten. Bi urteko beka bat zen eta Neikerren hasi nintzen lanean Baliabide Naturalen Kontserbazio sailean. Bertan, berotegi efektuko gasak ikertzen zituen taldean ibili nintzen, esne-behi ustiategiek zenbaterainoko gas isuriak dituzten aztertzen.

Neiker erakundean aritu zara eta arituko zara. Zer da Neiker? Zein dira zuen lan arlo edo eremuak?

Neiker BRTA Eusko Jaurlaritzaren nekazaritza eta basogintza ikerkuntza zentroa da. Bertan, Euskal Autonomi Erkidegoko lehen sektorean inguruko ikerketa egiten da. Lehenik, Euskal Txerriko arraza autoktonoaz aritu nintzen lanean, Arabako hariztietan haziko balira txerriak lurrean nolako eragina izango luken jakiteko. Ondoren esnebehiekin aritu naiz lanean, hor berotegi efektuko gasekin zentratuta ibili naiz. Sektorearen egoera eta ustiategiak ingurugiroan duten eragina aztertu dugu, nola gutxitu ditzaketen gasak eta baliabideak optimizatu. Laster ardi latxarekin hasiko naiz lanean, ikerkuntza alor hau oraindik ez dago oso zehaztua, baina berotegi efektuko gasen inguruan ikertzen jarraitzea gustatuko litzaidake.

Munduaren zaintzaz asko hitz egiten da gaur. Zein jarrera indartu beharko genituzke guk?

Norbanako mailan beharrezkoa litzateke kontsumoa gutxitzea eta kontsumo ohiturak aldatu beharko lirateke. Beharrezkoa da kontsumitzen ditugun gauzek denboran gehiago irautea, gehiago aprobetxatzea eta gutxiago kontsumitzea. Elikadurari dagokionez berriz, bertako eta garaiko produktuak jatea da gomendagarriena gure ekarpenak gutxitzeko. Elikatzen garen produktuen inguruan beharrezkoa da nolako eragina duten jakitea, kontsumo ohiturak aldatzeko eta jakitun izateko nolako eragina dugun.

Zer garrantzi ematen diozu Eskola Agenda 30 egitasmoari?

Egitasmoa egokia iruditzen zait, ingurugiroarekiko heziketa bat jasotzea beharrezkoa da. Hala ere, egiten den lanketak ez dakit benetan islatzen duen aurrean dugun arazoa. Hezkuntza munduan lagun asko dauzkat eta honetaz luze hitz egin izan dugu. Krisi klimatikoaren inguruko erreflexioak indartu beharko liratekeela uste dut, krisiak zuzenean edo zeharka harrapa gaitzake eta gai izan behar gara bere garrantzia islatzeko eta behar duen lekua emateko.

• gox otegia •

688 850 174

Zure lanean, zein da euskararen presentzia?

Nire lanean euskararen presentzia nahiko altua da enpresa mailan. Erabiltzeko ohiturarik ez dutenak ere saiatzen dira erabiltzen euskaraz hitz egiten duen batekin. Zientzia mailan berriz ingelesa da nagusi komunikazio mailan, hor euskaraz zerbait aurkitzea zaila da lan taldetik kanpo.

Eskola eta heziketan ibilbide bat egin duzu. Zer baloratzen duzu gehien heziketan? Zeri eman beharko litzaioke indarrik handiena? Zergatik?

Heziketa akademikoari dagokionez nik uste ongi osatua dagoela gaur egun hezkuntza. Baina, bizi jardueren inguruko heziketa gehiago garatu beharko litzatekeela uste dut. Alor administratiboko gauzak eskolan erakustea ideia oso ona iruditzen zait, zer esanik ez heziketa sexual eta psikologiko sakonago eta zabalagoaren inguruan.

Covid19aren egoera xelebrean gaude. Nola ikusten duzu? Ba al duzu mezurik emateko alor honetan?

Egoera gogor baten aurrean gaude, batasuna eta enpatia iruditzen zaizkit hemendik ahalik eta ongien irteteko tresna. Bakoitzak hartzen dituen erabakiak inguruko jendearen gainean eragingo duela kontziente izan behar dugu. Bestetik, zientzia komunitatea gomendioak jarraitu eta komunikazio baliabide egokiak erabili, ongi informatuta egoteko.

Mila esker, Joseba.

TESTA

Edaria: Ura Janaria: Patata tortila Idazle bat: Ramon Saizarbitoria Liburu bat: Miguel Delibesen Las Ratas Mutil izen bat: Aitor Neska izen bat: Ane Kirola: Mendia Pelikula: Almodovarren ¿Qué he hecho yo para merecer esto? Aktore bat: Cillian Murphy Aktoresa bat: Elena Irureta Bidaia bat: Zamorara Mendi bat: Bisaurin Hondartza bat: Saturraran Nazio bat: Zelanda Berria Herri edo hiri bat: Gasteiz Musikari bat: The Cure Museo bat: Donostiako San Telmo museoa Kolore bat: Berdea Urtaro bat: Udazkena Zaletasunak: Irakurtzea eta mendira joatea

Iriarte Margolaria, 1 20720 AZKOITIA • (Gipuzkoa) Tel.: 943 85 20 52 • Faxa: 943 85 20 91 j.artetxe@fkkopistegia.es • www.fkkopistegia.es

This article is from: