Gure Artean 82

Page 38

GURE ARTEAN 82. 2021eko ekaina

Ikasturteko azken proiektuak Ikasturte berezi honi bukaera emateko, azken egunak proiektu desberdinak egiteko aprobetxatu ditugu DBHn.

Matematikan, esaterako, DBH 3 eta DBH 4ko ikasleekin inguruko eraikinen altuerak kalkulatu dituzte trigonometria erabiliz.

Ane lupa binokularra erabiliz. • Genetikarekin amaiatzeko, geure DNA aztertu nahi genuen, baina egungo egoera dela eta segurtasun neurriak bermatze aldera banana baten DNA erauzi dugu.

Alex klinometroa erabiliz patioko pareta neurtuz. Ingelesean, berriz, bakoitzaren interesen inguruko gai bat aukeratu, informazioa bildu eta aurkezpen bat prestatu dute. “Bidaiatzeko moduak”, “Kirolak osasunean duen garrantzia” edo “animaliak” izan dira jorratutako gai batzuk.

Anet eta Elene DNA lortzen.

Jone bere aurkezpena egiten. Biologia eta geologiako eta Fisika eta Kimikako ikasgaietan berriz, ekintza ugari antolatu dituzte:

• DBH4koekin Harrizko horma zaharren garrantzi biologikoaz ohartzeko, ekosistema bitxi horren azterketa egin dugu. Betidanik, horrelako hormek gure natura babesteko zein funtzio bete duten ulertu dugu, eta, bertako landarediaren eta faunaren moldaera batzuk ere aztertu ditugu.

• Eguzki-eklipsea ikusteko aukera izan dugu.

• DBH3koekin kostaldeko hondartzetako harea zerez osatuta dagoen aztertu dugu. Horretarako, lupa binokularren laguntzaz Getaria, Zarautz, Zumaiako eta Donostiako hondartzen hareak ikusi ditugu. Horri esker, gure itsasoak eta klimak inguruko arroketan eragiten duten meteorizazio eta higadura ulertu ditugu. Eta ez genuena espero! Animalien oskolak, itsas-trikuaren arantzak, foraminiferoak… denetarik ikusi dugu. Zorionez, aztertu dugun lagin txikian ez dugu plastikorik ikusi.

- 38 -

Elene eta Luka ornoarna handi bati argazkia ateratzen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Gure Artean 82 by Floreaga Zezilio - Issuu