Gure Artean 82

Page 28

GURE ARTEAN 82. 2021eko ekaina

ALAI BATZA Martxoaren 26 - 27

Oporren aurreko azken asteburuan, ostiralean, DBH2 eta DBH3koek “Altxorraren bila” dibertigarri batean parte hartu zuten. Talde lanean aritu behar izan ziren erronka eta jolas ezberdinak gainditu eta denen artean altxorra topatu ahal izateko.

Larunbatean, aldiz, LH5koek izan zuten aukera altxorra topatzeko. Eguraldi ona lagun, ederki pasa zuten pistak asmatuta leku batetik bestera erronka ezberdinak gainditzen. Azkenean, elkarrekin altxorra topatu zuten. Apirilaren 23-24

Ostiralean, giro ona lagun, LH6koek ADS taldeak izan zituzten eta iluntzean, DBH2-3koek Gazte Kluban jolas ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten. Patioan zehar oso ondo pasa genuen elkarrekin jolasetan.

Larunbatean ere, modu berean, LH5 eta DBH1koek Alai Batzan ederki pasa zuten elkarrekin. Jolas ezberdinetan parte hartu zuten eta arratsaldeari ukitu dibertigarri eta alai bat eman zioten. Apirilaren 30 – Maiatzaren 1

Apirilaren 16 - 17

Oporren osteko lehen ostiralean, ADS taldeak izan zituzten LH5, DBH1, DBH2 eta DBH3koek. Hasieran, jolas entretenigarri bat egin eta, ondoren, gai baten inguruan hitz egiten eta hausnartzen egon ginen. Larunbatean, aldiz, Alai Batzara LH4 eta LH6koak etorri ziren. Eguraldi hotzari aurre egin genion jolas ezberdinetan parte hartuz. Tximeleta jolasa, animaliak imitatuz erreleboak, hitzak asmatzera… Oso ondo pasa genuen.

Ostiralean, LH5koek, DBH1koek, DBH2koek eta DBH3koek ADS taldeak izan zituzten. Hasieran jolas dibertigarri bat egin genuen, eta, ondoren, taldeetan gelara joan eta gai baten inguruan hitz egin eta hausnartu genuen. Larunbatean, aldiz, LH4koek eta LH6koek Alai Batzan parte hartzeko aukera izan zuten. Aste honetan jolas berriak egin genituen eta konoekin eta koloretako uztailekin oso ondo pasa genuen korrika eginez, gure punteria probatzen, gorputza mugitzen…

ZENTRO MEDIKOA - TEST PSIKOTEKNIKOAK

Ibai-Ondo, 26 • 20720 AZKOITIA Tel./Fax. 843 85 27 68 E-mail: autoeskolaetxaniz@euskalnet.net - 28 -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Gure Artean 82 by Floreaga Zezilio - Issuu