Gure Artean 82

Page 22

GURE ARTEAN 82. 2021eko ekaina

HAUR ESKOLA

Floreagako Haur Eskolaren eskaintza Floreagako Haur Eskolaren helburua 0-3 urte bitarteko haurren heziketa osoa bultzatzea, eta, era berean, haur bakoitzaren garapen egokia bideratzen laguntzea da.

Egiten duten lan pedagogikoa, Konfiantzaren Pedagogian sustraitua, haurren heziketa integrala lortzera zuzenduta dago, eta, horretarako, hezitzaile profesionalen lagun­ tza goxo eta atseginarekin hezteko aukera eskaintzen dute.

Konfiantzaren pedagogiak garatzeko eta ZORIONTSU izateko behar duen guztiaz hornitutako gizaki moduan ikusten du pertsona. Hezitzailearen eta ingurunearen eginkizuna konfiantza ematea da, bere buruaz fio dadin eta ondorioz, modu ezin hobean garatzeko aukera izan dezan. Floreagako Haur Eskola hamaika hilabetez dago zabalik; irailetik uztailaren amaierara arte, hain zuzen ere (baita bi urteko umeentzat ere). Ordutegiari dagokionez, goizeko 7:30etik 18:30ak arte zabalik egoten da.

Ez dago matrikulazio eperik. Abuztuan izan ezik, urteko edozein momentutan matrikulatu daiteke. Bi urteko gelek ezaugarri bereziak dituzte. Edozein informaziorako floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 85 30 43 telefono zenbakira dei dezakezue. Idazkaritzako ordutegia, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara da. Ikastetxeko webgunea www.floreaga.eus

Hona hemen ikasturte honetako ekintza batzuen argaz­ kiak.

- 22 -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Gure Artean 82 by Floreaga Zezilio - Issuu