Gure Artean 82

Page 20

GURE ARTEAN 82. 2021eko ekaina

DTM DTM ibilgailuen tailer elektromekanikoa da. Azpeitian dago, Urola kalean, Lanbide erakundeko bulegoaren ondoan. Floreagako ikasle ohi batzuen ekimenez sortu zen tailerra (Eñaut Loiola eta Xabier Garate) eta orain kide talde handiagoa ari da lanean, horietako ba­tzuk Floreagako ikasle ohiak. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldiz­kariaren 82. alerako Zein izan da zuen tailerraren ibilbidea orain arte?

DTM, laurogeita hamargarren hamarkadan hasi zen, garaiko autoak prestatzen eta hobetzen “tuning” deritzon jardueran.

Autoek hobekuntza nabarmenak izan dituzte azken urteetan eta bilakaera honetan, guk ere aurrera egin behar izan dugu: elektromekanikan adituak izateko behar diren tresnak egokituz, bertako langileak formakuntzan jarraituz eta langile berriak sartuz enpresan. Nahiz eta marka guztietako autoekin lan egiten dugun, auto alemaniar eta batez ere BMW markan prestatuak gaude, kontzesionario mailan lan eginaz. Nola jarri diozue DTM izena? Zer esan nahi du?

DTM izenaren jatorria, Alemaniako autoen txapelketa batetik dator (Deutsche Tourenwagen Masters), 90.hamarkadan modan zegoen eta jarduera nagusia “tuning”a eta autoak txapelketetarako preparatzea zenez, izen aproposa iritzita jarri zen.

Eskola kontuetara etorriz, nola baloratzen duzue zuen eskolako garaia? Balorazio ona jarriko nioke. Nolako oroitzapenak inguruan?

dituzue

Floreaga

eskolaren

Orokorrean, garai onak eta alaiak ditut gogoan. Zuen iritziz, eskola batek nola prestatu behar ditu ume eta gazteak etorkizunerako? Zer balore edo trebezia izan behar ditu kontuan? Besteenganako errespetua erakutsiz, gizarte lehiakor batetarako prestatuz, kultura ezberdinak ezagutzera emanez. Ikasketez gain, hizkuntzek duten garrantzia azpimarratu. Teknologia berriekin lan egin eta hauekin jarduteko prestatu.

Covid19aren egoera xelebrean gaude. Nola ikusten duzue? Nola eragiten dizue? Denean bezala, gurean ere badu eragina. Murrizketekin, auto gutxiago dabil errepideetan eta berez gutxiago sartzen dira tailerrera.

Bost lankidek osatzen dugu lan taldea gaur egun.

Udaberrian gaude. Maiatzean Maria Laguntzailea da. Ekainaren 24ko bezperako gaua majikoa da, San Joan sua eta guzti. Zer erreko zenukete sutan? Zer sortzea nahiko zenuke?

Zein dira zuen zerbitzuak?

Mundu guztiarentzat lana sortzea izango nuke amets.

Nortzuek osatzen duzue zuen lan taldea orain? bezeroak

eskatzen

dizkizueten

Lan sinpleenetatik hasi eta diagnosi / kutsaduraren aurkako akats konplexuenetaraino aritzen gara. Olio aldaketa, elektromekanika, esekidura eta balaztak, abiadura kutxa automatikoen mantentze lanak, e.a.

Nola aldatzen ari da zuen bezalako tailerren funtzionamendua, lan-tresnen aldetik (makineria…) Autoaren bilakaerak markatzen du, behar dituzun lanerako tresnak. Parkea berritzen doan eran, makina aurrerakoiago behar dira eta langileen formakuntzan ere berritzen joatea ezinbestekoa da lehiakorra izatea nahi baduzu.

Azpeitia eta Urola bailarara etorriz, zer moduz dago kotxe eta motorrentzako afizioa?

Garai bateko abiadura “gosea” pixka bat lasaitu dela iruditzen zaidan arren, auto eta motor zaletasun handia dagoela deritzot, ibilgailu moten parkea ikusita. Zer iruditzen zaizkizue “tuneatze” kontuak?

Jatorria ikusita, zer esan! Gaur egun oso gutxi lantzen den arren, oraindik ere egiten dira tuneatze lanak, ez pentsa. Ez dago garai bateko sukarrik, autoak lantegitik irtetean oso prestakuntza onekin ateratzen direlako batez ere.

- 20 -

Inguruan dugun gaitz malapartatu hau erreko nuke gustura. Mila esker guztioi.

TESTA Edaria: Ardoa, garagardoa eta ura Janaria: Haragia Kirola: Gurpilak dituen edozein kirol eta motorra badu hobe. Pelikula: Akziozkoak Aktore bat: Nicolas Cage Aktoresa bat: Scarlett Johansson Bidaia bat: Abentura bidaiak ditut gustuko Mendi bat: Izarraitz, Pirinioak, Alpeak… Hondartza bat: Sakoneta Nazio bat: Euskal Herria Herri edo hiri bat: Azkoitia Musikari bat: Fermin Muguruza Museo bat: Azpeitiko tren museoa Kolore bat: Urdina Urtaro bat: Udaberria


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.