GURE ARTEAN 82. 2021eko ekaina
OIHANE UCIN IRIARTE Oihane Ucin Iriarte Floreagako ikasle ohia da. Enpresa eta Humanitateetan lizentziatua, bankuen munduan aritzen da lanean. Anaitasuna Futbol Taldean aritu da azken bolada honetan. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkariaren 82. alerako.
Zein dira zure txikitako oroitzapenak?
Ume alaia eta mugitua izan naiz, geldirik egoten ez zekien horietakoa. Haurtzaroan pentsatzen dudanean, kalean lagunekin edozertara jolasten egoten nintzeneko momentuak edo familiakoekin pasatako momentuak etortzen zaizkit burura, eta ia denak oroitzapen politak dira. Eta eskolakoak?
Eskolako oso oroitzapen onak ditut. Gela ona izan ginen beti, edo hori zioten behintzat irakasleek. Adineko gehienok laguntasun handia izaten jarraitzen dugu, nire koadrila guztia eta bikotea ere eskolakoak izanik. Gehien gogoratzen ditudan momentuak egiten genituen egunpasak eta ikasbidaiak dira, lagunekin leku ezberdinak bisitatu eta ekintzak egiteak ilusioa egiten baitzidan. Floreaga eskola utzi ondoren, zer ikasketa egin dituzu? ADE + International Management Skills ikasi nuen Deustuko Unibertsitatean. Amaitu bezain laster hasi nintzen lanean, baina ikasten ere jarraitu dut. Finantza Aholkulariaren Postgradua egin berri dut eta irakasle izateko masterra amaitzear nago. Zein izan da zure lan ibilbidea?
Gradua amaitu bezain laster Begi Bistan izeneko turismo eta zerbitzu enpresa batean hasi nintzen lanean. Bertan arlo komertzialaz eta marketinaz arduratzen nintzen, baina batzuetan ekintzak gidatzea ere tokatzen zitzaidan. 2020 amaieran, egoera irregularra zela eta, Kutxabanken hasi nintzen lanean, eta bertan jarraitzen dut orain. Beti gustatu izan zait pertsonekin tratatzea, eta batzuetan egoera deserosoei aurre egitea tokatzen zaidan arren, gustura nago lanean. Munduko bazter batzuk ezagutu dituzu, zure ikasketa prozesuan. Zer gertatu zaizu harrigarriena? Ikasketa
- 18 -
prozesuan
gertatu
zaidan
gauzarik
onena
Donostian etxebizitza konpartitzea izan da Ane eta Mikelekin. Unibertsitatean oso koadrila polita egin genuen eta izugarrizko oroitzapenak ditut, astea bertan pasatzen genuenez denbora asko iragotzen baikenuen elkarrekin. Bigarren mailako udan, irakasgai bat eta Deustuk Vicente Ferrer fundazioarekin eta Bangaloreko unibertsitatearekin zituen akordioak zirela eta, Indiara joateko aukera izan genuen klaseko guztiok proiektu batean parte hartuz. Bidaia polita baina aldi berean gogorra izan zen, barrua mugitzen zuten gauza asko ikusi baikenituen. Azken urtean, aldiz, Alemaniara joan nintzen Erasmus programarekin. Etxean 7 nazionalitate ezberdinetako jendea bizi ginen, eta kultura ezberdinei buruz asko ikasteaz gain, leku mordoa bisitatzeko aukera izan nuen bertan nengoen bitartean. Anaitasunaren nesken taldean ari zara jokatzen. Zein izan da zure ibilbidea futbolean?
Pixka bat mugitu naizela esan daiteke… DBH amaitu arte Anaitasunan egon nintzen, baina 16 urte genituela, herrian taldea osatzen ez zela eta Zestoara joan beharra izan genuen 5 azkoitiarrek. Bertan bi urte egin genituen, bigarrengoan baita Jubenilen liga irabazi ere. Hurrengo urtean, ordea, Anaitasunan berriz taldea osatzen zela eta itzuli egin ginen, urte horretan berriz Jubenilen liga irabaziz. Jarraian, Zarautzek zuen proiektua gustatu zitzaidanez, bertara joatea erabaki nuen, izan ere, Euskal Ligan zeuden eta bigarren mailara igotzea zuten helburu. Urte hori izugarria izan zen, liga irabazi eta bigarren mailara igotzea lortzeaz gain, lagun asko egin bainituen, eta taldekideon arteko harremana ezin hobea izan baitzen. Bigarren mailan urtebete iraun genuen, eta jaitsitakoan beste urte bat ere egin nuen Zarautzekin Euskal Ligan. Gradua amaitzean, etxera bueltatu beharrarekin bat etorri zen Anaitasuna Euskal Ligara igo berri zela, eta berriz bertara itzultzea erabaki nuen lehengo urtean. Aurten, bigarren mailara igotzea hasiera batean helburutzat ez zegoen arren, oso oso gertu ibili gara… Herritarrez osatutako herriko talde bat izanik, ametsetako denboraldia egin dugu!