GURE ARTEAN 82. 2021eko ekaina
MARTA ARREGUI Marta Floreagako IGE Batzordeko kidea eta taldeko koordinatzaile edo lehendakaria da. Floreagan egin zituen ikasketak. Galdera batzuk egin dizkiogu Gure Artean aldizkariaren 82. alerako. Nor da Marta Arregui?
Arantzazura joan ginen Patxirekin abitu bila!!
12 urteko alaba eta 5 urteko semea ditut.
Nolatan sartu zinen Guraso Batzordean?
40 urteko azkoitiar bat naiz.
Madrilen 12 urtez bizi ondoren, orain dela 10 urte Azkoitira bueltatu nintzen. Floreagako ikasle ohia, Alai Batzako kide izandakoa eta ABko Begirale ohia ere ba naiz.
Pertsona alaia, burugogorra eta beti laguntzeko prest nago. Zein dira zure txikitako eta eskolako oroitzapenak?
Familiaz asko gozatu nuen txikitan. Gauza asko egiten genituen batera. Adibidez, ia igandero elkartzen ginen familia osoa Urrategira joateko. Han meza entzun, ogitartekoa jan, eta berriro herrira bueltatzen ginen. Aldapan behera kantuak abesten genituen, loreak jaso, eta abar. Auzokoekin ere oso harreman polita geneukan. Adin ezberdineko haur asko ginen eta kalean jolasean denbora asko pasatzen genuen.
Eskolako oroitzapenak berriz… On Bosco eta Maria Laguntzailearen egunak mundialak izaten ziren. Baita ere guraso eta ikasleen arteko partiduak. Eta mezetako kantak! Ikaragarri gustatzen zitzaidan koruan parte hartzea.
Ardo eta Ogi Martzelin antzezlana egin genueneko oroitzapen asko ere baditut eta oso politak. Adibidez,
Barriara irteerak, Sagarzazu Memorialak, Alai Batza eta igandeko zinea, jaialdiak… Aldizkari osoa beharko nuke eskolarekin loturiko oroitzapen on guztiak idazteko… jajaja. Ba, banekien jendea behar zutela eta arratsalde batean bileran zeudela, lehendakaria zen Nereak whatsappa bidali zidan, ea laguntzeko prest egongo ahal nitzen galdezka. Eta nola esan ezetz galdera horri?? Beti prest! Eta gure seme-alaben onerako bada, oraindik eta gehiago. Nolakoa da zure eginkizuna Guraso Batzordean?
Eginkizun garrantzitsuena IGEn sortuta dauden lan talde ezberdinen koordinaketa da. Horretaz gain, bilera deialdiak egitea edota behar den gauzetan laguntzea. Nolako giroa duzue Guraso Elkartekoen artean?
Giro ona dugu. Lana egiteko gogo handia daukagu eta hori da garrantzitsuena. Ikuspuntu ezberdinak ditugu, baina elkarrizketaren bidez beti adostasun batera heltzen gara. Zer esango zenioke Guraso Batzordean parte hartzeko zalantzan dagoen ama edo aita bati? Zalantzarik ez edukitzeko. Denok dugu tokia Guraso Batzordean eta guztion laguntza behar dugu. Azken finean, gure etxeko txikientzat egiten dugu eta zenbat eta guraso gehiagok parte hartu, lorpenak ere handiagoak izango dira.
MERTZERIA Guardia, 7 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel.: 943 85 07 31
- 16 -