GURE ARTEAN 82. 2021eko ekaina
JOSEBA LIZARRALDE Joseba Lizarralde Floreagako ikasle ohia da. Neiker erakundean ari da lanean. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkariaren 82. alerako. Zein dira zure txikitako oroitzapenak?
Ez dut txikitako oroitzapen asko, familiako baserrian denbora asko pasatzen nuela oroitzen naiz, ahal zenean laguntzen. Aiton-amonekin denbora asko egoten nintzen eta baserria eta naturaren inguruko gauza asko erakutsi zizkidatela oroitzen naiz. Eta eskolakoak?
Hiru urte nituela eskola eraberritu behar zutela oroitzen naiz eta gaur egun herri kiroldegia dagoen eraikin batera mugitu ginela. Garai horretako irakasle batzuetaz ere oroitzen naiz. DBHn natur zientzien inguruko irakasgaiak ere oso gustuko nituen, nik uste biologiako edo natur-zientziek ikasgaiek eta mendi irteerek zerikusi handia izan dutela ikasi dudanarengan. Floreaga eskola utzi ondoren, zer ikasketa egin dituzu? Biologiako gradua ikasi nuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta ondoren Ingurugiro Agrobiologiako masterra egin nuen, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan eskaintzen zutena. Zein izan da zure lan ibilbidea?
Master Amaierako Lana Neikerren egin nuen, Euskal Txerri arrazak basoetan zuen eragina aztertuz. Masterra bukatu eta gutxira Eusko Jaurlaritzako nekazaritza, arrantza eta elikadurako beka bat eman zidaten. Bi urteko beka bat zen eta Neikerren hasi nintzen lanean Baliabide Naturalen Kontserbazio sailean. Bertan, berotegi efektuko gasak ikertzen zituen taldean ibili nintzen, esne-behi ustiategiek zenbaterainoko gas isuriak dituzten aztertzen. Neiker erakundean aritu zara eta arituko zara. Zer da Neiker? Zein dira zuen lan arlo edo eremuak? Neiker BRTA Eusko Jaurlaritzaren nekazaritza eta basogintza ikerkuntza zentroa da. Bertan, Euskal Autonomi Erkidegoko lehen sektorean inguruko ikerketa egiten da. Lehenik, Euskal Txerriko arraza autoktonoaz aritu nintzen lanean, Arabako hariztietan haziko balira txerriak lurrean nolako eragina izango luken jakiteko. Ondoren esne-
•
g o x o t e g i a
688 850 174
- 14 -
•
behiekin aritu naiz lanean, hor berotegi efektuko gasekin zentratuta ibili naiz. Sektorearen egoera eta ustiategiak ingurugiroan duten eragina aztertu dugu, nola gutxitu ditzaketen gasak eta baliabideak optimizatu. Laster ardi latxarekin hasiko naiz lanean, ikerkuntza alor hau oraindik ez dago oso zehaztua, baina berotegi efektuko gasen inguruan ikertzen jarraitzea gustatuko litzaidake. Munduaren zaintzaz asko hitz egiten da gaur. Zein jarrera indartu beharko genituzke guk? Norbanako mailan beharrezkoa litzateke kontsumoa gutxitzea eta kontsumo ohiturak aldatu beharko lirateke. Beharrezkoa da kontsumitzen ditugun gauzek denboran gehiago irautea, gehiago aprobetxatzea eta gutxiago kontsumitzea. Elikadurari dagokionez berriz, bertako eta garaiko produktuak jatea da gomendagarriena gure ekarpenak gutxitzeko. Elikatzen garen produktuen inguruan beharrezkoa da nolako eragina duten jakitea, kontsumo ohiturak aldatzeko eta jakitun izateko nolako eragina dugun. Zer garrantzi egitasmoari?
ematen
diozu
Eskola
Agenda
30
Egitasmoa egokia iruditzen zait, ingurugiroarekiko heziketa bat jasotzea beharrezkoa da. Hala ere, egiten den lanketak ez dakit benetan islatzen duen aurrean dugun arazoa. Hezkuntza munduan lagun asko dauzkat eta honetaz luze hitz egin izan dugu. Krisi klimatikoaren inguruko erreflexioak indartu beharko liratekeela uste dut, krisiak zuzenean edo zeharka harrapa gaitzake eta gai izan behar gara bere garrantzia islatzeko eta behar duen lekua emateko.