GURE ARTEAN 82. 2021eko ekaina
IZASKUN LETE Izaskun Lete Floreagako ikasle ohia da. Orain ikastetxeko bi haurren ama da, gainera. Eta BBVAn ordezkapenak eginez dabil lanean. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkariaren 82. alerako. Osterantzean, beste hainbat kurtso egin ditut, besteak beste, giza baliabideen kudeaketari dagokiona, duela gutxi. Zein izan da zure lan ibilbidea? Zein dira zure txikitako oroitzapenak?
Oroitzapen asko ditut, bai etxekoak eta bai eskolakoak… Txikitan baserrian bizi nintzen eta han ez nitzen aspertzen, beti bilatzen nuen zerbait entretenitzeko. Bizikletan asko ibiltzen nitzen, mendira ere sarritan joaten nintzen aulki txiki bat hartuta, gero zuhaitzaren azpian eserita egoteko… Gure amamak ere askotan esan izan dit, beti panpinez, liburuz eta jostailuz gainezka kargatuta, ibiltzen nintzela baserrian zehar… bapo bizi nitzen! Eta eskolakoak?
Eskolara gustura joaten nitzen, giro osa ona genuen gelan eta ikaskideekin eta irakasleekin ez nuen arazorik. Gainera, nire koadrilako guztiak, gutxi gorabehera, txiki-txikitan Floreagan ezagututako lagunak dira, eta eskolako ekintza gehienak ere elkarrekin egiten genituen. Astean zehar, eskolatik irtetean, kirol-entrenamenduak izaten nituen. Gehien gustatzen zitzaidan kirola futbola zen eta oso gustura ibiltzen nintzen. Larunbatero, Alai-Batzara joaten nintzen lagunekin, arratsalde pasa, goxokiak janez eta jolastera… Ostiraletan, berriz, ADS edukitzen genuen. Ia egunero, eskola amaitzean, eskolaz kanpoko ekintzaren bat izaten nuen!
Floreaga eskola utzi ondoren, zer ikasketa egin dituzu? Floreagan amaitzean, Natur-zientzien batxilergoa egin nuen, hementxe Azkoitin. Bi urte horiek, oso gogorrak izan zirela gogoratzen dut, urte zailak, eta ez nuen disfrutatu.
Ondoren, informatikako ikasketak egin nituen eta horiek amaitu ostean, merkataritza eta marketineko goi-mailako ikasketak burutu nituen Donostian. Beka bat lortu nuen Maltara joateko ingelesa ikastera, bi hilabeterako. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan zen, errepikatzeko modukoa.
- 12 -
Informatikako ikasketekin hastearekin batera, lanean hasi nintzen ostalaritzan. Gutxi gorabehera, 15 bat urte igaro nituen zerbitzari lanetan, nire lehenengo umea jaio zen arte, hain zuzen ere. Lan lotua eta gogorra da zerbitzari postua, baina oso gustuko dudan ogibidea. Eta egia esan, pena handia eman zidan lana utzi beharrak, baina familiari dedikatu nahi nion ahal nuen denbora guztia, eta ezinezkoa nuen lanean jarraitzea.
Duela bost urte, merkataritza eta marketineko ikasketekin lotuta BBVA-n ordezkapenak eginez, lanean hasteko aukera eskaini zidaten eta halaxe hasi nintzen orain arte, eta oso gustura nabil. Ume txikien ama izatea… Nola sentitzen duzu?
Oso pozik nago osatu dudan familiarekin. Bizipoza eta indarra ematen dit seme-alabak nola ari diren handitzen eta hezitzen ikusteak. Bi ume txikik lan asko ematen dute baina, aldi berean, asko erakusten dute eta egunean zehar eskaintzen dizkidaten momentuek, baita detaile txikienak ere, ez dute preziorik, ez nituzke une horiek beste ezeregatik aldatuko! Nola lortzen da enpresan lana egitea eta etxeari eustea, aldi berean? Ez dut esango batere erraza denik. Hala ere, ni lanean naizen garaietan, aiton-amonen laguntza izaten dut umeak eskolara eramateko, jasotzeko eta bazkaria emateko, beraz, ezin naiz kexatu. Ahal dugun moduan organizatzen gara! Bestetik, senarrak ere laguntzen dit umeekin eta etxeko lanak egiten, ahal duen neurrian, noski. Bestela, laguntzarik gabe, ezinezko nuke guztia aurrera ateratzea.
Zuen umeentzat Floreaga ikastetxea aukeratu duzue. Zergatik? Nik argi nuen, noizbaiten umeak izaten banituen eta Azkoitin bizi banintzen, umeak Floreagara ekarriko nituela. Ez nuen zalantzarik. Eta senarra konbentzitzen berriz, ez