Mundua helburu: Euskara eta Literatura 4. DBH (demoa)

Page 1

4 DBH

DAUKA
12HILEKO LIZENTZIA PROIEKTU DIGITALA
Munduahelburu
EUSKARA ETA LITERATURA
LAGINA

Aurkibidea

Ikasturteko oinarrizko edukiak

1 H iriak, t opagune

1. Komunikatu 14

Hiriburu miresgarria, Victor Hugo

Ulermena

Ikasi hitzak: Hiriak

Komunikazioa. Zeinuak. Hizkuntza-zeinua.

Lengoaia, hizkuntza, hizketa

Komunikazio-lantegia: Bidaia kulturala

Euskararen jatorria. Euskararen historia: Antzinaroa

2. Ezagutu hizkuntza 26 Hizkuntzalaritza. Hizkuntza-gaitasuna.

Perpausa. Mintzagaia eta galdegaia

Hiztegia nola erabili

Puntuazio-markak (I): parentesiak, kortxeteak

3. Ezagutu literatura 32

Euskal literatura idatziaren hastapenak

Errenazimentuko literatura (I): testuinguru orokorra

Bernart Etxepare: lehen euskal idazlea

Testu-iruzkina: Amoros sekretuki dena, Bernart Etxepare

Ulertu, hausnartu eta probatu zure konpetentziak 36

2 B izi-iturria

1. Komunikatu 40

Mirari txiki bat, Jorge Amado

Ulermena

Ikasi hitzak: Naturaren elementuak eta natura-gertakariak

Testua. Egokitasuna, koherentzia, kohesioa

Komunikazio-lantegia: Ur urdina

2. Ezagutu hizkuntza 50

Izen-sintagma. Izena. Izenordaina. Adjektiboa. Determinatzaileak

Aldaketa semantikoa

Puntuazio-markak (II): komatxoak, barra, izartxoa

3. Ezagutu literatura 58

Errenazimentuko literatura (II)

Joanes Leizarraga eta prosa erlijiosoa

Euskal prosa profanoaren sorrera: Juan Perez Lazarraga

Testu-iruzkina: Silberoren zorigaitza, Juan Perez Lazarraga

Ulertu, hausnartu eta probatu zure konpetentziak 62

3 H artu-emanetan 64

1. Komunikatu 66

Margolariaren sekretua, Oscar Wilde

Ulermena

Ikasi hitzak: Giza harremanak

Narrazio-testuak: ezaugarriak

Deskribapen-testuak. Lekuak deskribatzea.

Pertsonak deskribatzea: izaera eta aldartea

Komunikazio-lantegia: Beldurrak airean

2. Ezagutu hizkuntza 76

Aditz-sintagma. Aditza. Adberbioa. Aditz-sintagmaren

gainerako osagaiak: osagarriak, atributua.

Aditz polisemikoak

Letra larria eta letra xehea

3. Ezagutu literatura 84 Barrokoa.

Sarako eskola. Pedro Dagerre «Axular»

Testu-iruzkina: Alferraren kondena, Pedro Dagerre «Axular»

Ulertu,

Komunikazio-lantegia:

3.

1. Komunikatu

Zeharo desberdinak, Jane Austen

Ikasi hitzak: Zirrarak Kazetaritza-testuak: iritzi-generoa

Komunikazio-lantegia: Zer deritzozu?

2. Ezagutu hizkuntza 160 Aditza: ahalera

Perpaus elkartuak: menderakuntza (I)

Siglak, akronimoak eta laburdurak

Menderagailuak nola idatzi

3. Ezagutu literatura 166 Antzerki neoklasikoa.

Prosa didaktikoa: Bizenta Mogel.

Juan Antonio Mogel eta bizkaiera literarioa Literatura-dosierra: Errefrauak, Juan Antonio Mogel Ulertu, hausnartu eta probatu zure konpetentziak

IKASKUNTZA-EGOERA ITZALA UZTEN DUTEN ERRONKAK Literatura bidaide 10
12
38
hausnartu eta probatu zure konpetentziak 88 Portfolioa 90
ITZALA UZTEN DUTEN ERRONKAK Nolakoa da zure fanzinea? 92 4 J auzia iraganera 94 1. Komunikatu 96 Gertakari harrigarriak
Ulermena Ikasi hitzak:
IKASKUNTZA-EGOERA
, hainbat egile
Aurkikuntzak Azalpen-testuak
Ezetz jakin! Euskararen historia: Erdi Arotik Ilustraziora. Ilustraziotik xx. mendera 2. Ezagutu hizkuntza 108 Deklinabidearen berrikuspena Maileguak eta latinezko esapideak Maileguak eta erdal hitzak nola idatzi 3. Ezagutu literatura 116 xvii. mendea: Oihenart. Joan Tartas eta zuberera literarioa Testu-iruzkina: Joanaren betegintzarrea, Oihenart. Ulertu, hausnartu eta probatu zure konpetentziak 120 5 K ulturak bizi gaitu 122 1. Komunikatu 124 Ogi baten erdia eta liburu bat, Federico García Lorca Ulermena Ikasi hitzak: Kultura Argudio-testuak Komunikazio-lantegia: Hartu hitza! 2. Ezagutu hizkuntza 134 Aditza: baldintza Perpaus elkartuak: juntadura eta alborakuntza Neologismoak eta garbizaletasuna Zenbakien idazkera
Ezagutu literatura 142 Ilustrazioa
Manuel Larramendi.
Mendiburu
Testu-iruzkina: Euskarazko erretorika nola den, Agustin Kardaberaz Ulertu, hausnartu eta probatu zure konpetentziak 146 6 M aite-maite 1 48
(I): testuinguru orokorra
Kardaberaz,
eta gipuzkera literarioa
150
Ulermena
Portfolioa 172
170

, amets

1. Komunikatu

Belea, Edgar Allan Poe Ulermena

Ikasi hitzak: Ametsak

Hizkuntza-erregistroak eta gizalegea

Komunikazio-lantegia: Atseden betean

Euskara gaur egun. Euskararen geroa eta erronkak

2. Ezagutu hizkuntza

Aditza: subjuntiboa

Perpaus elkartuak: menderakuntza (II)

Argota eta teknizismoak Loturik ala bereiz?

3.

Erromantizismoa (I): testuinguru orokorra

Erromantizismoa Ipar Euskal Herrian: Elizanburu, Piarres Topet Testu-iruzkina: Munduan malerusik,

8 N ire tribua

1. Komunikatu 204

Astroen igarpena, William Shakespeare Ulermena

Ikasi hitzak: Familia

Testu administratiboak

Komunikazio-lantegia: Denon erabakia

2. Ezagutu hizkuntza 214

Aditza: agintera

Perpaus elkartua: menderakuntza (III)

Hizkera sexista -a itsatsia

3. Ezagutu literatura 222

Erromantizismoa Hego Euskal Herrian:

Bilintx, Iparragirre, Eusebio M Azkue

Testu-iruzkina: Olerki mitologikoak, Eusebio M Azkue

9 A bentura-amaiera

1. Komunikatu 230 Eskribau bitxia, Herman Melville

Ikasi hitzak: Lan-mundua Testu profesionalak

Komunikazio-lantegia: Lanerako prest

2. Ezagutu hizkuntza 240 Aditz trinkoak

Aditza: alokutibotasuna

Ohiko gramatika-akatsak

Kalko okerrak

Nola aipatu bibliografia lan akademikoetan

3. Ezagutu literatura

Baladak eta kronikak

Testu-iruzkina: Bereterretxeren kanthorea

Eranskinak

ORTOGRAFIA

1. Letra larriaren eta letra xehearen erabilera

2. Puntuazio-marken erabilera

3. Maileguen idazkera

4. Zenbakien idazkera

5. Aditzoinaren idazkera

6. Loturik ala bereiz?

DEKLINABIDEA

1. Izenaren deklinabidea

2. Erakusleen deklinabidea

3. Izenordainen deklinabidea

4. Zenbatzaileen deklinabidea: bat eta batzuk

ADITZAK

248

Ulertu, hausnartu eta probatu zure konpetentziak 252

Portfolioa 254

1. Aditz laguntzailea: indikatiboa eta baldintza

2. Aditz laguntzailea: ahalera, subjuntiboa eta agintera

LITERATURA

1. Literatura-baliabideak

2. Euskal literatura: xvi.-xix mendeetako mugarriak

ITZALA UZTEN DUTEN ERRONKAK Kontratatuta zaude! 174
Bizitza
176
IKASKUNTZA-EGOERA
7
178
190
Ezagutu literatura 196
Piarres Topet Ulertu, hausnartu eta probatu zure konpetentziak 200
202
Ulertu,
hausnartu eta probatu zure konpetentziak 226
228
Ulermena

IKASKUNTZA-EGOERA

LITERATURA BIDAIDE

Ikaskuntza-egoera honek literatura eta bidaiak uztartzen ditu; izan ere, erabat bateragarriak dira biak. Literatura, azken batean, bidaiatzeko modua ere izan daiteke: ezagutu gabeko lurraldeetara eramaten gaitu, eta beste pertsonaia eta errealitate batzuk ezagutarazten dizkigu. Argi zioen Emily Dickinson estatubatuar idazleak: «Urrutira bidaiatzeko, liburu bat duzu onena».

Hori gutxi balitz bezala, literaturak lotura estua du lurraldearekin. Gure herriak, hiriak eta eskualdeak idazleen jaiolekuak eta bizitokiak dira, baita eleberri askoren kokalekuak ere. Hori dela eta, lurraldea ezagutzeak aukera ematen digu gure kulturan, artean eta literaturan sakontzeko, eta horiekin loturak egiteko. Euskal literaturan —batez ere hasierako mendeetan— garrantzitsuak izan diren zenbait lekuei buruz ikertzea proposatzen dizuegu, eta horiek ezagutarazteko literaturaibilbide bat pentsatzea eta diseinatzea.

IKASKUNTZA-SEGIDA

Ideia-jasa egingo dugu

Idazleak, gurean

Ibilbidearen lehen

geralekua: Bernart Etxepare

Turismo-gidak aztergai Ibilbidearen bigarren geralekua: Errenazimentuko idazleak

10
1. unitatea 2. unitatea

Literatura-mapa

ERRONKA

Erronka hau proposatu nahi dizuegu: literatura-ibilbide bat egitea, Ipar Euskal Herrian zehar. Literatura-ibilbideak ibilbide turistikoak dira, eta liburu bateko kokalekuetan edo idazle baten biografiako lekurik garrantzitsuenetan oinarrituta daude. Hortaz, turismoa egiteko aukera ez ezik, literaturaz gehiago ikasteko modu paregabea ere badira.

Literatura-ibilbideak modu sortzailea eta erakargarria dira literatura ikasteko, baita hiriak eta lekuak ezagutzeko ere. Gure literatura-ibilbidea sortzeko, hain zuzen ere, euskal literatura klasikoko zenbait lani eta idazleri buruzko informazioa bilatu, eta horien bizitza ikertuko dugu. Gainera, aukeratutako egileen testuak erantsiko ditugu gure gidan. Bestalde, Ipar Euskal herriko zenbait tokitako ondare historikoa eta kulturala ere ezagutaraziko dugu. Horrela, gure lurraldea beste modu batean ezagutzeko aukera emango diegu euskal kulturan eta literaturan interesa duten bidaiariei eta turistei.

ERRONKA HONEN BIDEZ, HAU EGITEN IKASIKO DUZU…

• Euskal literatura (bereziki literatura klasikoa) balioesten.

• Euskal literatura klasikoko idazleak eta lanak ondo ezagutzen.

• Gure lurraldea hobeto ezagutzen, eta gure herrietako ondare kulturala eta artistikoa balioesten.

• Informazioa hainbat iturritan bilatzen, hautatzen eta konparatzen, haren fidagarritasuna eta egokitasuna ebaluatuz eta lanaren helburua kontuan hartuz.

• Bildutako idatzizko testuen itxura eta edukia balioesten, haien kalitatea eta egokitasuna balioetsiz.

• Testu idatziak planifikatzen eta amaierako testu egokia sortzen.

11
3. unitatea Idatzi testuak Ibilbidearen azken geralekua: Sarako eskola Sortu podcastak Argitaratu literatura-ibilbidea Mapa interaktiboa

Hausnartu eta erantzun

Hiriko bizimodua vs. landa-girokoa

Nola lor daitezke hiri jasangarriak?

migrazio-uholde erraldoien ondorioz, gero eta jende gehiago dago hirietan. Azken datuen arabera, munduko biztanleriaren % 55 hirietan bizi da; aurreikuspenek diotenez, 2050ean % 70era iritsiko da kopuru hori. Hiriak neurrigabe hazteak arazoak ere sortu ditu; izan ere, azpiegitura egokiak eraiki, zerbitzu publikoak bermatu, eta garraiosare eraginkorra pentsatu beharra dago, besteak beste. Horra hor xxi. mendeko erronka nagusietako bat: hiri jasangarriak diseinatzea.

Zer alde dago batetik bestera? Zer abantaila eta zer desabantaila ditu bakoitzak?

Munduko zer hiri ezagutzen duzu?

Zer erronka dituzte xxi. mendeko hiriek, jasangarritasunarekin lotutako helburuak lortzeko?

Nolakoak dira bisitatu dituzun hiriak? Zein duzu gogokoen?

Zein ezagutu nahiko zenuke? Zergatik?

12
HIRIAK
19
Istanbul (Turkia) bi kontinenteren artean dagoen munduko hiri bakarra da; 15 milioi biztanle ditu.

Zer ikasiko duzun

IKASKUNTZA-EGOERA

1 Komunikatu

Euskararen jatorriak misterioa izaten jarraitzen du. Hizkuntzalari eta ikerlari asko saiatu dira euskararen jatorria aurkitzen eta ahaideak bilatzen; gaiari buruzko zenbait teoria ere planteatu dituzte. Hala ere, alferrik izan dira ahalegin guztiak. Argituko ote da misterioa noizbait?

JARRAITU ERRONKAREN

SEGIDA HONI UNITATEAN:

KOMUNIKATU

IDEIA-JASA EGINGO DUGU

1.1 Gure literatura-ibilbidearen ezaugarri orokorrak pentsatuko ditugu: hartzailea (DBHko ikasleak, turista helduak…), baliabideak (baliabide digitalak, ikus-entzunezkoak…), euskaraz gain beste hizkuntzarik erabiliko dugun…

KOMUNIKAZIO-LANTEGIA

IDAZLEAK, GUREAN

2 Ezagutu hizkuntza

Hizkuntzalaritza hizkuntza ikertzen duen zientzia da, eta hainbat adar ditu: Fonologia, Fonetika, Sintaxia, Morfologia, Semantika eta Pragmatika. Zer dakizu horiei buruz? Zer aztergai du bakoitzak? Azaldu, labur-labur.

3 Ezagutu literatura

1545ean argitaratu zen, Bordelen, euskaraz inprimatutako lehen liburua: Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae. Alabaina, lehenago ere izan ziren euskaraz idatzitako beste zenbait testu. Zer dakizu Donemiliagako glosei buruz? Eta Aimery Picaud-ek idatzitako hiztegiaz?

2.1 «The Hemingway Basque Route» ibilbidea aztertuko dugu, Eusko Jaurlaritzaren webgunean. Estatubatuar idazleak Euskal Herrian zehar egindako bidaia ezagutuko dugu, ideiak hartzeko.

LITERATURA

IBILBIDEAREN LEHEN GERALEKUA: BERNART ETXEPARE

3.1 Unitatean zehar Bernart Etxepareren biografiari buruz ikasitakoa osatuko dugu.

3.2 Etxeparerekin lotutako lekuei buruzko informazioa bilatuko dugu: Eiheralarre, Donibane Garazi, Sarasketa…

3.3 Etxepareren zenbait testu aukeratuko ditugu, gure gidan eransteko. Adibidez: «Sautrela» eta «Kontrapas».

+ orientazio gehiago www.anayaharitza.es webgunean

13

1

Komunikatu Irakurgaia

Zer irakurriko duzun

Victor Hugok —xix. mendeko frantses idazleak— Frantziako hiriburuari buruzko beste ikuspegi bat ematen digu testu honetan. Irakurri arretaz zer dioen, eta bidaia harrigarria egingo duzu Parisko historian zehar.

Hiriburu miresgarria

Duela 350 urteko Paris, xv . mendeko Paris, hiri erraldoia zen.

Jakina denez, Paris sehaska-itxurako Cité uharte zaharrean sortu zen. Uhartearen ertzak izan ziren hiriaren lehen harresiak, eta Sena ibaia, berriz, lehen lubakia. Parisek uharte gisa iraun zuen zenbait mendetan zehar, bi zubi zituela: bata iparraldean, eta bestea hegoaldean. Gero, lehen dinastiako errege-erreginen ondoren, uhartean estuegi eta mugitu ezinik zegoenez, ibaiaren beste aldera egin zuen salto. Orduan, harresien bidez, Senaren bi aldeetako lurrak mugatzen hasi ziren. Mende oso batean zehar, etxeak estutu, pilatu eta altxatu egin ziren itxitura hartan. Etxebizitza sakonagoak eraikitzen hasi ziren, eta pisu bat bestearen gainean jartzen. Etxe bakoitzak bestea gainditzen zuen, gora egiten zuten, eta denak lehiatzen ziren ondokoen gainetik burua atera, eta aire pixka bat arnasteko. Kaleak gero eta sakonagoak eta estuagoak ziren. Libre zegoen espazio oro bete, eta desagertu egin zen. Azkenean, etxeak ere harresiaren beste aldera igaro, eta aise sakabanatu ziren lautadan zehar. Paris bezalako hiriak beti ari dira hazten, eta horrelako tokiak dira, hain zuzen, hiriburu bihurtzen direnak. Herrialde bateko korronte geografiko, politiko, moral eta intelektual guztiek hara jotzen dute. Zibilizazio-putzuak dira, nolabait esateko; edo estoldak, non, mendez mende eta tantaz tanta, merkataritza, industria, adimena eta biztanleria (hau da, nazioaren bizia eta arima den guztia) etengabe iragazi eta oratzen diren. Harrezkero, egunetik egunera deformatu da hiria. Paris erromanikoaren gainean, Paris gotikoa eraiki zen, eta, gerora, hori ere desagertu da. Baina, jakin dezakegu zer Parisek ordeztu duen hiri gotikoa? Tuileries-en, Katalina Medici-ren Paris ikusten dugu; Udaletxean, berriz, Henrike II.arena (biak gustu oneko eraikinak oraindik ere); Royale plazan, Henrike IV.aren Parisen zantzuak ikusten dira: adreiluzko fatxadak, harrizko kantoiak eta arbelezko teilatuak; Luis XIV.aren Paris Invalides-en dago, handi, aberats, urreztatu eta hotz; Luis XVI.arena Panteoian, gaizki kopiatutako Erromako San Pedro hartan; Errepublikako Paris ere badugu; baita Napoleonena ere, Vendôme plazan. Monumentu bereizgarri horietako bakoitzaren inguruan, antzeko gustu, itxura eta estiloko etxeak eraiki ziren.

14
➜ Irakurgaia www.anayaharitza.es webgunean entzun dezakezu.

Gaur egungo Parisek, beraz, ez du inolako fisionomia orokorrik. Hainbat mendetako laginen bilduma bat da, eta ederrenak desagertu egin dira. Hiriburua hazten ari da etxe berriak eraikitzen dituztelako, eta a zer nolako etxeak! Martxa horretan, Paris berrogeita hamar urtean behin berrituko da. Horrenbestez, hiriko arkitekturaren esanahi historikoa apur bat ezabatzen da egunero. Monumentuak gero eta bitxiagoak dira. Gure gurasoek harrizko Paris ezagutu zuten. Gure seme-alabek, ordea, igeltsuzkoa ezagutuko dute.

Baina, gaur egungo Paris miresgarria iruditzen bazaizue ere, berregin ezazue xv. mendeko Paris, berreraiki ezazue zeuen buruan, begiratu iezaiozue argiari orratzen, dorreen eta kanpandorreen ilaran zehar, zabaldu ezazue begirada hiri ikaragarrira. Azkenik, hiri zaharraren zirrara sentitu nahi baduzue —hiri berriak eskaini ezin dizuena—, igo zaitezte, jaiegun bateko egunsentian, hiriko puntu alturen batera, zeinetatik hiriburu osoa ikus dezakezuen, eta entzun ezazue karilloien esnatzea. Hasieran, tintin-hots sakabanatuak dira, eliza batetik bestera igarotzen direnak. Gero, kanpandorre bakoitzetik zarata-zutabe bat irteten da, harmoniazko ke-lainoa balitz bezala. Ondoren, soinuak areagotu egiten dira pixkanaka-pixkanaka, bata bestearekin nahasten dira, eta kontzertu eder bat sortzen dute. Urrutira, Saint-Martin abadiako kantu garratz eta kraskatua entzungo duzu. Harago, Bastilleko ahots latza eta iluna. Beste muturrean, Louvreko dorre handia. Jauregiko errege-karilloiak txorrotxio liluragarriak jaurtiko ditu etengabe, norabide guztietan, eta, denbora-tarte zehatzetan, txorrotxio horiekin Andre Mariako kanpandorreko kolpe-hots baxuak tartekatuko dira.

Sinets iezadazue: benetan merezi du opera hori entzutea. Normalean, egunez entzuten den murmurioa hiriaren hizketa da, eta gauez entzuten dena, berriz, bere arnasa. Orain entzuten duguna, ordea, hiriaren kantua da. Entzun, beraz, kanpandorreen tutti hori, eta gehitu milioi erdi bat pertsonen zurrumurrua, ibaiaren etengabeko kexua, haizearen bafada amaigabeak eta urrutiko muinoetako lau basoen kuarteto grabe eta urruna, lau organo-kaxa ikaragarriren soinua duena. Esadazue ba ote den munduan gauza aberats, alai eta distiratsuagorik, kanpai- eta ezkila-zarata hori baino, musika-labe hori baino. Badago gauza ederragorik, hirurehun oineko harrizko txiruletan abesten duten brontzezko hamar mila ahots horiek baino, orkestra oso bat den hiria baino, burrunba ekaitz bihurtzen duen sinfonia baino?

Hiztegia

Cité (Île de la Cité): Paris erdian dagoen uhartetxoa; hirian jatorria da.

Lubaki: zulo luze eta meharra, alde bietara ezponda utziz, lurrean egiten dena.

Karilloi: melodia bat jotzen duen kanpai multzoa, bereziki erloju bati, orduak jotzeko, atxikia dena.

Kuarteto: lau musika-tresna edo ahotsetarako musika-lana.

Oin: luzera-neurri zaharra, 30 bat cm-ren baliokidea zena.

15
15 U  1
Victor Hugo, Parisko Andre Maria. Alianza (moldatua).

Komentatu testua

1 Nolako itxura zuen hasierako Parisek?

2 Noiz eraiki zituzten lehen harresiak?

3 Zergatik dio narratzaileak Paris «hainbat mendetako lagina» dela?

4 Zer gomendio ematen die narratzaileak xv. mendeko Paris sentitu nahi dutenenei?

5 Zer gertatzen da jaiegunetako egunsentietan?

6 Azaldu zer ezaugarri dituen karilloien esnatzeak eta kanpai-hotsen kontzertuak.

7 Zer-nolako zirrarak eragiten dizkio kanpai-hotsen multzoak narratzaileari?

8 Denbora-lerroa. Osatu Parisko historiaren denbora-lerroa, testuan ageri diren aroei, eta pertsonaia historikoei eta eraikinei buruzko informazioa bilduz.

Erreparatu testuaren egiturari

9 Zer pertsonatan dago idatzita testua?

10 Narratzailea hainbat aldiz zuzentzen zaio irakurleari. Bilatu horren adibideak, eta azaldu aditzaren zer modu erabili duen horretarako.

11 Azaldu testuko literatura-baliabide hauek:

«Ibaiaren etengabeko kexua».

«Uhartean estuegi eta mugitu ezinik zegoenez, [Parisek] ibaiaren beste aldera egin zuen salto».

«Egunez entzuten den murmurioa hiriaren hizketa da, eta gauez entzuten dena, berriz, bere arnasa».

«Etxe bakoitzak bestea gainditzen zuen, eta denak lehiatzen ziren ondokoen gainetik buru atera, eta aire pixka bat arnasteko»

12 Zer testu mota da nagusi irakurgaian? Arrazoitu erantzuna.

Bilatu informazioa

13 Bilatu informazioa Victor Hugo idazleari buruz, eta idatzi:

a) Biografia labur bat.

b) Zer lan ezagun idatzi zituen.

c) Parisko Andre Maria lanak zer garrantzia duen, eta zer pertsonaia ageri den eleberrian.

14 Zer gertaera lazgarri gertatu zen 2019an Parisko Andre Mariaren katedralean?

15 Zein da Parisko ikur nagusia? Zergatik ez da ezer esaten horri buruz testuan?

Hausnartu testuari buruz

16 «Paris berrogeita hamar urtean behin berrituko da», dio testuak. Binaka jarrita, komentatu:

• Zer esan nahi du aipuak? Lotu testuan Parisko bilakaerari buruz esaten denarekin.

• Zer dakizue Bilboko eraberritze-prozesuari buruz? Nola aldatu da hiria azken urteotan?

• Ezagutzen duzue antzeko kasurik munduan?

17 «Zibilizazio-putzuak dira hiriak, zeinetan mendez mende merkataritza, industria, adimena eta biztanleria etengabe iragazi eta oratzen diren»

Taldeka, eztabaidatu:

• Zer esan nahi du aipuak, zuen ustez?

• Nolako tentsioak sortzen dira herrialde bateko hiriburuaren eta gainerako lurraldearen artean?

18 GHJ. Aurreikuspenek diotenez, datozen hamarkadetan hazi egingo da hirietan bizi den biztanleria-kopurua. Hausnartu:

• Zer-nolako arazoak eragin ditzake horrek?

• Nola planifikatu behar da hirien hazkundea? Azaldu zer erabaki hartu behar dituzten agintariek honako hauei buruz: etxebizitza , mugikortasuna eta garraioa , osasuna , berdeguneak , zerbitzu publikoak

ULERMENA
➜ Ikasi gehiago Paris hiriak arteekin duen loturari buruz www.anayaharitza.es webguneko baliabide-bankuan. 16
Saint-Honoré kalea, arratsaldean, Camille Pissarro.

Hiriak

1 Hiriak espazio konplexuak dira. Azaldu honako hauek zer diren:

auzoa etorbidea etxadia

barrutia saihesbidea geltoki intermodala

2 Ikasi gehiago hiri hitzari buruz:

a) Azaldu hiri hitza oinarrian duten honako hauen esanahia: hiriburu, hiri-bazter, hiri-estatu, hiri santu.

b) Bilatu hiritar hitza Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta azaldu:

• Hitzaren jatorrizko esanahia zein den.

• Hiritar eta herritar hitzek zer lotura semantiko duten, eta zer testuingurutan diren sinonimoak.

• Hiritartasun kontzeptua zer den.

3 Polis hitzak, antzinako grekoan, «hiria» esan nahi zuen. Ikertu polis hitzarekin lotutako alderdi hauei buruz:

a) Azaldu hitz hauen esanahia: metropoli, megalopoli, akropoli, nekropoli Gero, bilatu zein diren Europako hamar metropoli handienak eta munduko bost megalopoli nagusiak.

b) Toponimo askok polis hitza dute. Bilatu horren adibide diren AEBetako bi hiriburu eta Greziako hiri bat.

c) Politika hitza ere polis- etik dator. Zergatik?

4 Urbs latindar hitza ere iritsi da guregana, gaztelaniazko zenbait maileguren bitartez. Bilatu urbanismo hitzaren esanahia, eta eman euskarazko ordaina.

5 Zer da hiri globala? Bilatu informazioa, eta azaldu hiri horiek zer garrantzi duten hainbat arlotan: ekonomian, finantzetan... Gero, aipatu munduko bost hiri global garrantzitsuenak, aurtengo sailkapenaren arabera.

Hitzen kutxa

6 Hiri-tribu deritze hirietan bizi diren, eta antzeko zaletasunak dituzten gazteen taldeei. Tribu bereko kideek janzkera eta itxura fisiko bertsua izaten dute. Bilatu informazioa honako hauei buruz:

otakuak punkiak

hipsterrak gotikoak gamerrak

• Tribu bakoitzak ere baditu bere lekuak hirian: tabernak, dendak, aisialdirako guneak… Non ibiltzen dira goian adierazitako hiritribuetako kideak?

IKASI HITZAK
Asian eta Amerikan daude munduko metropolirik handienetako batzuk. Goian, Txinako Hong Kong hiria; behean, Brasilgo Rio de Janeiro hiria.
U 1 17

1 Komunikatu Komunikazioa

Komunikazioaren elementuak

Edozein komunikazio-ekintzak oinarrizko sei elementu hauek ditu:

• Igorlea: informazioa transmititzen duena.

• Hartzailea : informazioa jasotzen duena.

• Mezua: transmititzen den informazioa.

• Kodea: mezua sortzeko erabiltzen den zeinu eta arau multzoa.

• Kanala: mezua transmititzeko bidea.

• Testuingurua : komunikaziorako ezinbestekoa den egoera multzoa.

Komunikazioa

Komunikazioa bi pertsonen edo gehiagoren arteko informazio-trukea da.

Edozein komunikazio-egoeratan, ezinbestekoa da informazio-trukea egotea, komunikazio-ekintzan parte hartzen dutenek informazioa transmititzeko asmoa izatea, eta transmisio hori zeinuen bitartez egitea:

• Informazio deritzo komunikazio-ekintzan transmititzen den edukiari, hau da, parte-hartzaileek partekatzen duten mezuari.

• Parte-hartzaileek informazioa transmititzeko asmoa izan behar dute, elkarrekin komunikatzen direnean.

• Informazio hori zeinu en bidez transmititzen da beti.

Zeinuak

Zeinu deritzo zentzumenen bitartez hauteman, eta errealitate jakin bat irudikatzeko erabiltzen dugun elementuari.

Zeinuaren eta zeinu horrek irudikatzen duen errealitatearen arteko lotura kontuan hartuz, hiru zeinu mota bereizten dira:

• Zantzua : irudikatzen duen errealitatearekin kausa-efektu lotura duen zeinua da; normalean, seinale fisiko bat izaten da, hala nola kea (sutearen zantzua), sukarra (gaixotasunaren zantzua)…

• Ikono deritzo irudikatutako errealitatearekin lotura duen zeinuari. Adibidez: herrialde baten mapa, argazkia edo karikatura.

• Sinboloa : irudikatutako errealitatearekin loturarik ez duen zeinua da. Esaterako: anbulantzia baten hotsa, semaforo baten argi gorria…

Hizkuntza-zeinua

Hizkuntza-zeinua errealitatea irudikatzeko erabiltzen den hitzezko elementua da. Ahoz edo idatziz hautematen dugu.

Hizkuntza-zeinua hizkuntzaren oinarria da, eta bi aurpegi ditu: adierazlea eta adierazia . Ikus dezagun:

Adierazlea

• Adierazlea: zenbait fonemak osatutako kate fonikoa da.

• Adierazia : kontzeptua bera da, hots, gizatalde bateko kideek buruan duten irudikapen abstraktua.

zaldi = /z/+/a/+/l/+/d/+/i/

Adierazia

Hizkuntza-zeinua arbitrarioa da: adierazlearen eta adieraziaren arteko lotura ez da naturala, konbentzio edo itun baten ondorioz adostutakoa baizik. Hori dela eta, euskaraz zaldi deritzonak beste adierazle batzuk ditu inguruko hizkuntzetan: caballo, cheval, horse…

18

Lengoaia, hizkuntza, hizketa

Lengoaia gizakiok pentsamenduak eta sentimenduak transmititzeko dugun berezko ahalmena edo gaitasuna da. Gaitasun hori, gehienetan, hizkuntza-zeinuen bitartez gauzatzen dugu.

Giza ahalmena den heinean, pentsamendua egituratzeko eta transmititzeko erabiltzen dugu lengoaia. Horrenbestez, komunikazio-tresna ez ezik, pentsamenduaren euskarria ere bada.

Hizkuntza da gizatalde batek elkarrekin komunikatzeko erabiltzen duen ahozko eta idatzizko zeinuen multzoa.

Hizkuntzek zeinu multzo bat dute (hitzak), baita hitz horiek konbinatzeko sistema arautu bat ere (gramatika). Soinu-kopuru mugatu bat erabiliz, eta milaka hitz eta zenbait arau konbinatuz, gizakiok gai gara mugarik gabeko mezu-kopuru bat sortzeko.

Hizketa deritzo hiztun batek une jakin batean hizkuntzaz egiten duen erabilera konkretuari.

Hizkuntza gertakari abstraktua eta soziala da; izan ere, gizarte oso batek konpartitzen duen kodea da. Halaber, hizkuntza aldagaitza dela diogu: ezinbestekoa da kode hori bere horretan irautea, hiztunek elkar ulertzeko.

Hizketa, aldiz, gertakari konkretua da, norbanako ari dagokiona. Hori dela eta, aldakorra dela diogu: hiztun batetik bestera aldatu egiten da hizkuntza erabiltzeko modua.

ARIKETAK

1 Aukeratu egunean zehar izan duzun komunikazioegoera bat, eta aztertu elementuak.

2 Bilatu zer diren kodifikazioa , dekodifikazioa eta inferentzia, eta azaldu zer lotura duten komunikazioprozesuarekin.

3 Zer dela eta diozu hori? Adierazi zer motatako zeinuak diren honako hauek:

a) Produktu kimiko baten etiketan dagoen garezurra

b) Hotel baten sarreran dauden izarrak

c) Haurtxo baten negarrak

d) Herrialde bateko bandera

e) Tarta batean piztuta dauden zenbait kandela

f) Londresko metroaren planoa

4 Azaldu zer zeinu erabiltzen dituen kirol-epaile batek, partida batean zehar. Azaldu zeinuen esanahia.

5 Hizkuntza-zeinuak aldatu egiten dira hizkuntza batetik bestera. Adierazi nola esaten diren egunaren zatiak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Animalien komunikazioa

Animaliek ere badute komunikatzeko gaitasuna. Hegazti askok, adibidez, soinuak igortzen dituzte, beste hegazti batzuei informazioa emateko: arriskuak, elikagaiak…

Hala ere, mugatua da animalien komunikazio-gaitasuna: estimuluen ondorio da (gosea, arriskua), eta egitura sinplifikatua du (soinuak, mugimenduak).

6 Irakurri testutxo hau, eta eztabaidatu, taldeka jarrita. Erantzun beheko galderei:

Bada paradoxa bat, hizkuntza-zeinuari dagokionez. Batetik, aldagaitza dela esan dezakegu: adierazle bati adierazi bat dagokio, nahitaez. Lotura hori ezin daiteke apurtu; bestela, ezingo genuke elkarrekin komunikatu. Baina, aldi berean, hizkuntza-zeinua aldakorra dela diogu; izan ere, badakigu hitz batzuen esanahia aldatu egiten dela historian zehar.

• Zer gertatuko litzateke hiztun batek hitz baten adierazlea aldatuko balu? Nola eragingo lioke horrek komunikazioari?

• Ezagutzen duzue historian zehar aldatu den hitzik? Jarri adibideak, eta azaldu.

• Bateraezinak iruditzen zaizkizue hizkuntzazeinuaren bi ezaugarri horiek?

Txorien kontzertua, Frans Snyder.
7 Bilatu idiolektoa zer den, eta azaldu kontzeptu horrek zer-nolako lotura duen ikasitakoarekin. U 1 19

BIDAIA KULTURALA

Zuen institutuko DBH 4ko frantseseko ikasleek aukera paregabea izango dute datozen egunotan: Parisera bidaia egitea. Aurreko hiru ikasturteetan ikasitako frantsesa gogoratzeko eta praktikatzeko aukera izateaz gain, ikasleak Frantziako hiriburuko sekretuak ezagutzen saiatuko dira.

Bost egun emango dituzte, guztira, Parisen, eta ia denetik egiteko asmoa dute: ibilbide kulturala eta historikoa hiriburuan zehar, frantsesa praktikatzeko lantegiak paristar gazteekin, erosketak denda ospetsuetan, jatetxe ezagun batean frantses sukaldaritza dastatzeko aukera, etab. Bidaia luzea dirudi, baina Frantziako hiriburuan badago zer eginik.

Bon voyage!

Entzun

1 Bidaiaren lehen egunean, ikasleek bisita historikokulturala egin dute Parisen zehar. Entzun eta erantzun galderei:

• Parisko zer bost leku edo eraikin ospetsu bisitatu dituzte ikasleek?

• Zeri dedikatuta daude Garaipenaren Arkuko lau zutabeak?

• Zer interesgune ditu Invalides eraikinak?

• Zer dio gidariak Auzo Latinoko bi kafetegi ospetsuk duten harremanari buruz?

• Eta Concorde plazaren tamainaz?

2 Adierazi esaldi bakoitza Parisko zer monumenturi dagokion.

– Kristo aurreko monumentu bat dauka.

– 1793an inauguratu zuten.

Hasiera batean, paristarrek ez zuten gogoko.

– Herriaren handitasunaren erakusgarri da.

Napoleonen hondarrak daude han.

– Marka hautsi du, bisitari-kopuruari dagokionez.

3 Osatu esaldiak, testuko informazioa erabiliz.

… izeneko plazan amaitzen da Parisko kale nagusietako bat, … delakoa.

Eiffel dorrea … zela eta eraiki zuten, eta … metro garai da.

Café de la Flore eta Les Deux Magots kafetegietan biltzen ziren … mendeko … ezagunak, hala nola … eta …

– Louvre museoak … pieza historiko ditu.

Concorde plazako obeliskoa … ekarri zuten.

4 Gidariak zenbait esapide tartekatu ditu, frantsesez. Azaldu zer esan nahi duten, eta bakoitzak zer funtzio duen diskurtsoan. Behar izanez gero, bilatu sarean:

20 Komunikazio-lantegia
Bienvenus! Oh la la! Voilà! Mais, oui. C’est ça! On y va? Au revoir, et à bientôt! Super!
Komunikazio-egoera: «Parisko sekretuak ezagutzen»

Solasean

5 Bilatu Parisko plano bat, eta adierazi ikasleek egindako ibilbidea. Gero, kokatu aurreko ataleko leku guztiak, baita hauek ere: Georges Pompidou Zentroa , Hôtel de ville udaletxea , Orsay museoa , Opera , Sorbona . Kontatu, bi lerrotan, leku horietako bakoitza zer den.

6 Zer-nolako komunikazio-arazoak izan ditzake ikasle talde batek atzerrira egindako bisitaldi batean? Hiruko taldetan jarrita, egin zerrenda.

7 Paris hiri globala da. Taldeka jarrita, ikertu eta eztabaidatu honako hauei buruz:

a) Hiri multietnikoa denez, mundu osoko kulturak ezagutzeko aukera dago han. Bilatu informazioa honako hauei buruz:

Institut du Monde Arabe Quai Branly Museoa

Parisko Eskual Etxea

Guimet Museoa

Marais judutar auzoa

b) Frantziako hiriburua lehen mailako ekonomiagunea da. Bilatu informazioa, eta komentatu nolako eragina duen Parisek arlo hauetan: Moda , Turismoa , Finantzak , Kultura , Hezkuntza

8 Hausnartu turismo-gidarien lanari buruz, binaka jarrita:

• Zer-nolako ezagutzak izan behar ditu gidari on batek?

• Badu garrantzirik hitzik gabeko komunikazioak bere lanean?

• Bururatzen zaizue bisita gidatuak egiteko modu berritzailerik? Egin proposamenak, zuen adineko gazteengan pentsatuta.

Sortu audiogida bat

9 Taldeka, audiogida bat sortuko duzue.

1. Egin bosteko taldeak. Talde bakoitzak bere audiogida sortu beharko du, gainerako ikaskideei ibilbide historiko-kulturala proposatzeko.

2. Lehenik eta behin, erabaki audiogida zer lekuri buruzkoa izango den. Gero, bilatu informazioa toki horretako interesgune nagusiei buruz: eraikin historikoak, museoak, aisialdirako guneak… Halaber, bilatu aukeratutako lekuari buruzko datu orokorrak, datu historikoak…

3. Erabaki zer ibilbide egingo duzuen.

4. Idatzi gidoi txiki bat; ibilbidearen berri emango duzue. Gainera, bisitatu beharreko lekuak azalduko dituzue, labur-labur. Datu praktikoak ere aipa ditzakezue: prezioak, ordutegiak, jatetxeak, kafetegiak…

5. Grabatu 3-5 minutuko audioa, idatzitako gidoiari jarraituz. Gogoratu grabaketa leku isil batean egin behar duzuela.

Hausnartu!

Demagun enpresa batek interesa duela, zuen audiogida erosteko. Hausnartu:

• Noren interesekoa izan daiteke produktua?

• Zer egingo zenukete audiogida hobetzeko?

10 Iritsi da bisitaldiaren eguna! Trukatu audiogidak zuen artean, eta egin bisitaldi kulturala. Gero, talde handian, komentatu ibilbide guztiak.

21 U  1
Parisek xarma handiko txokoak ditu, hala nola Montmartre auzoa. Artisten eta pertsona bohemioen bizilekua izan da historian zehar.

Hizkuntza eta gizartea Euskararen jatorria

Hasi aurretik…

Taldeka, eztabaidatu aipu honi buruz:

«Zalantzarik gabe, euskararen iraupena da gertaera historikorik harrigarrienetako bat. Zenbait milurtekotan inbasioak eta eragina izan dituen jatorrizko hizkuntza baten biziraupen kasu bakarra da Europan, eta, osagai arrotz asko onartu baditu ere, jatorrizko nortasuna mantendu du».

Dakizunez, euskara hizkuntza bakartua da, ez baitakigu zer jatorri duen. Horrek ez du esan nahi beste hizkuntza batzuekin loturarik ez duenik; izan ere, euskaldunek historian zehar harreman estua izan dute inguruko herriekin. xix mende-amaieran eta xx mende-hasieran, euskararen jatorria ikertzeko eta ezagutzeko ahaleginak egin zituzten hainbat ikerlarik eta hizkuntzalarik. Horrela, euskararen jatorriari buruzko zenbait teoria proposatu zituzten. Jarraian, teoria aipagarrienak aztertuko ditugu.

Euskara eta iberiera

Teoria eusko-iberiarraren arabera, euskara Iberiar penintsulan hitz egiten ziren hizkuntzetatik geratzen zaigun aztarna da. Erromatarrek penintsula konkistatu aurretik, iberiera mintzatzen zen Mediterraneo inguruan, eta ikertzaileek antzekotasunak aurkitu zituzten iberieraren eta euskararen hitz batzuen artean: abar (iberiera) – adar (euskara), bios (iberiera) – bihotz (euskara)… Hortaz, teoria honen arabera, euskara eta iberiera ahaideak ziren. Erromatar konkistaren ondorioz, Iberiar penintsulako hizkuntza guztiak desagertu ziren, euskara izan ezik.

Teoria eusko-iberriarrak berebiziko indarra izan zuen xx mendera arte, eta hainbat ikertzailek babestu zuten: Larramendik, Astarloak, Humboldt-ek… Hala ere, gaur egun ez du inolako funtsik.

Euskara eta Afrikako hizkuntzak

Hainbat hizkuntzalarik, hala nola Schuchardt-ek eta Tovarrek, antzekotasunak aurkitu zituzten euskararen eta Afrika iparraldeko zenbait hizkuntzaren artean; amazigera da hizkuntza horietako bat. Ikerlariek diotenez, maila fonetikoan eta lexikoan dute antz handiena euskarak eta Afrikako hizkuntzek; maila morfologikoan eta sintaktikoan, aldiz, ez zuten antzekotasunik aurkitu. Teoria honen babesleen arabera, duela milaka urte, Sahara inguruko herriek iparralderantz egin zuten, eta Europara iritsi ziren. Garai batean, teoria honek ospe handia izan zuen; hala ere, gaur egun baztertuta dago.

Iberiar penintsularen ekialdean egon ziren iberriarrak, Mediterraneoko kostalde osoan zehar.

Elxeko Dama da iberiar artearen adibide gorena. Gaur egun Madrilen dago, Arkeologia Museo Nazionalean.

Euskara eta Kaukasoko hizkuntzak

Teoria honek euskara eta Kaukasoko hizkuntzak lotzen ditu (georgiera, txetxeniera…). Kaukaso mendiak Europa hego-ekialdean daude, Armeniako eta Georgiako lurretan, Itsaso Beltzaren eta Kaspiar itsasoaren artean hain zuzen. Zenbait hizkuntzalarik erakutsi zutenez, euskarak parekotasun handiak ditu Kaukasoko hizkuntzekin, bereziki georgierarekin: ergatiboaren erabilera ( Nork kasua), pluralgilea aditzetan, perpauseko hitzen ordena, zenbait eremutako lexikoa (abeltzaintza, nekazaritza)… Errusiako eta Georgiako hizkuntzalariek babestu zuten teoria hau nagusiki.

1 Komunikatu
22

Beste teoria batzuk

• Euskara bertako hizkuntza dela ere babestu izan dute askok. Ikertzaile batzuek, hala nola Joxe Migel Barandiaranek eta Koldo Mitxelenak, euskara hementxe sortu zela uste zuten. Euskaldunak, hortaz, Cro-Magnon gizakiaren ondorengoak dira, eta Neolito Arotik beren kultura eta hizkuntza bertako lurraldean garatu dute. Barandiaranen ustez, hizkuntzan bertan dago horren froga: euskarak, lanabesak izendatzean, Harri Aroko gizakien bizimodua adierazten du; izan ere, hainbat tresnen izenak, haitz hitzetik sortuak dira ( aizkora, aitzur, aizto… ).

• Substratu baskonikoaren proposamena Theo Venneman alemaniar ikerlariak egindako proposamena da. Vennemanek dioenez, azken izotzaldiaren garaian, duela 20 000 urte inguru, Europako herri asko Pirinioetan bildu ziren, aterpe bila. Hantxe sortu zen protoeuskara. Izotzaldia bukatuta, giza talde horiek sakabanatu egin ziren, eta Piriniotako hizkuntza eraman zuten Europan zehar. Indoeuropar hizkuntzak iritsi zirenean, desagertu egin zen protoeuskara, Pirinio inguruan —gaur egungo euskal lurraldean— izan ezik.

Tubalismoa

Garai batean, funtsik gabeko zenbait teoria sortu ziren euskararen jatorriari buruz. Kontakizun mitikoetan oinarritutakoak ziren gehienak; Tubalismoa dugu horietako bat.

Teoria horren arabera, euskara Babelgo nahastean sortutako 72 hizkuntzetako bat da. Geroago, Tubalek —Noeren ilobak— euskara ekarri zuen Iberiar penintsulara. Teoria honek ez du inolako oinarri zientifikorik, eta jatorri biblikoa ematen zion euskarari. Garai bateko ideologiarekin bat zetorren, eta euskara goraipatzeko erabiltzen zen.

ARIKETAK

1 Bilatu informazioa William Humboldt-i buruz, eta erantzun galdera hauei:

• Nondik datorkio lotura euskararekin?

• Zer lan argitaratu zituen, Euskal Herrira bidaia egin ondoren?

• Zer ondorioztatu zuen, euskarari dagokionez?

2 Lotu iberieraren hitzak euskal hitzekin. cais iliberris neska ilun ildun hiri berri gaitz hisca

3 Zer da Babelgo mitoa? Bilatu eta idatzi, labur-labur.

4 Bilatu informazioa protoeuskarari buruz, eta azaldu zer den, 4-5 lerrotan.

5 Interpretatu. Taldeka, irakurri aipu hau, eta hausnartu:

«Euskararen benetako misterioa iraupena da, ez jatorria». Koldo Mitxelena

• Zer esan nahi du Mitxelenak? Lotu aurreko orrialdean ageri den aipuarekin, eta azaldu.

• Ados zaudete Mitxelenak eta Tovarrek diotenarekin?

• Jakingo da inoiz zein den euskararen jatorria?

Noeren ontzia, Ararat Menditik. Simon De Myle.
hizkuntzalaria
Koldo Mitxelena euskal
U 1 23

1 Komunikatu

Hizkuntza eta gizartea

Euskal tribuak

Erromatarrak heldu orduko, sei tribu nagusi zeuden Euskal Herrian: autrigoiak, karistiarrak, barduliarrak, baskoiak, beroiak eta akitaniarrak

Tribu bakoitzak bere lurraldea zuen; hala ere, lurralde horiek ez datoz guztiz bat gaur egungo banaketa administratibo-politikoarekin.

Euskararen historia: Antzinaroa

Aurreko puntuan aurreratu dugunez, euskaldunek beste herri eta kultura batzuekin izan dute harremana historian zehar. Izan ere, Euskal Herria leku estrategikoan dago, eta herri asko, hala nola zeltak edota erromatarrak, gure lurraldetik igaro dira. Jarraian ikusiko dugu prozesu historiko horrek gure bizimoduan, mundu-ikuskeran, kulturan eta hizkuntzan zer-nolako aztarnak utzi dituen.

Antzinako herriak eta euskara

• Zeltak K. a. x. mendean heldu ziren penintsulara, Alemaniako Rhin ibaiaren ingurutik etorrita. Dirudienez, Euskal Herria zeharkatu, eta Ebro ibaiaren hegoaldera jo zuten. Gurean ez, baina penintsulako beste leku askotan eragin handia izan zuten. Haien konkistaren ondoren, zeltiberiera izeneko hizkuntza sortu zen.

Zeltak aztarna txikia utzi du euskaran. Hala ere, zelteratik mailegatu ditugu zenbait hitz (gezi, maite…) eta leku-izen (Zegama, Nerbioi, Arno…).

• Galiarrak Frantzia iparraldetik iritsi ziren Akitaniara, eta Garona ibaiaren inguruan kokatu ziren. Hala ere, ordurako ez zen euskara egiten eremu

Gasteiz Haro Santander Donostia Bilbo Burgos Belorado Soria Calahorra Logroño Iruñea Baiona Jaka Huesca Aran Harana Périgueux Bordele Agen Marseilla Tolosa Narbona Perpinyà Girona Bartzelona Lleida Zaragoza Tarazona Ejea Andorra la Vella Auch Tarbes Pau Montpellier Euskararen eremua Ebro Garona Kantauri itsasoa Mediterraneo itsasoa Euskararen antzinako lurraldearen mapa. 24

Erromatarrak eta euskara

Erromatarrak K. a. 180 urte inguru an iritsi ziren gurera. Izan ere, Europa osoan hedatu zuten inperioa, eta, Iberiar penintsulan sartzeko, ezinbestekoa zuten gure lurraldea zeharkatzea. Bi eskualde nagusitan zatitu zuten Euskal Herria: Saltus Vasconum zeritzona (Euskal Herriko alde menditsua hartzen zuen horrek; hau da, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako mendialdea), eta Ager Vasconum delakoa (Arabako lautada, eta Nafarroa erdialdea eta hegoaldea). Garai hartan, Pompaelo (Iruñea) zen hiri nagusia.

Erromatarren kulturak eragin handia izan zuen konkistaturiko lurralde guztietan. Nonahi hedatu zituzten beren mundu-ikuskera, kultura, hizkuntza, berrikuntza teknikoak, ohiturak… Euskal Herrian ere aztarna nabarmena utzi zuten. Oro har, erromanizazio-prozesua egon zen, bereziki Ager eskualdean.

Latin ak, erromatarren hizkuntzak, eragin handia izan zuen euskaran :

• Lexikoa da adibiderik argiena. Adituen ustez, gaur egungo euskal hitzen % 60-65 inguruk latindar jatorria dute. Adibidez: aingura (ancora), gaztelu (castellum), eliza (ecclesiam), gurutze (crucem)…

• Gramatikan, egitura sintaktiko eta aditz-molde berriak sortu ziren latinaren eraginez: latinezko -tum atzizkitik sortu zen euskal -tu atzizkia; atzizki hori aditzak sortzeko erabiltzen da: jarraitu, ukitu, hartu

ARIKETAK

6 Egiaztatu. Ikertu zeltaren aztarnak euskal toponimian:

a) Bilatu informazioa Ultzama toponimoaren etimologiari buruz, eta egin loturak Soriako Osma toponimoarekin.

b) Zer lotura dute Gipuzkoako Deba ibaiak eta Kantabriako Deva ibaiak? Bilatu etimologia, eta azaldu.

7 Esan euskal hitz hauetako bakoitzak zer latindar hitz duen oinarrian: abendu, pago, kate, lore, errege, denbora, errota, tipula, gorputz, gela.

8 Binaka, bilatu euskal jatorria duten leku-izen hauek,eta kokatu mapa batean: Lascuarre, Urbel, Ochánduri, Ayerbe, Aran, Úzquiza, Ezcaray, Igüerri, Ollauri, Sajazarra. Gero, erantzun:

• Gai zarete toponimo horien etimologia azaltzeko?

• Zer esan nahi ote dute toponimoak osatzen ditutzen -uri , -be, -zarra , -bel , -caray elementuek?

• Bilatu toponimo horien etimologiari buruzko azalpenak, eta azaldu.

Irulegiko eskua; <<sorioneku>> hitza dauka idatzita.

Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K.a. i . mendekoa: ‘sorioneku’ www.berria.eus (2022-11-14).

• Zer da Irulegiko eskua? Non aurkitu dute?

• Zergatik da hain garrantzitsua aurkikuntza hori?

• Euskararen historiari buruzko zer ikuspegi berri dakar aurkikuntzak? Zer diosku antzinako baskoien idazketari buruz?

9 Taldeka jarrita, irakurri 2021ean egindako aurkikuntza honi buruzko albistea, eta hausnartu:
U 1 25

Ezagutu hizkuntza Gramatika

Hizkuntzalari handiak

Honako hauek dira historiako hizkuntzalaririk garrantzitsuenetako

batzuk:

• Ferdinad de Saussure suitzarra (1857-1913) da hizkuntzalaritzaren sortzailea. 1916an, hizkuntzalaritzaren oinarri teorikoak ezarri zituen, Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa lanean.

• Roman Jakobson errusiarrak (1896-1982) hizkuntza-funtzioen teoria proposatu zuen.

• Noam Chomsky (1928) estatubatuarrak hizkuntza-jabekuntzari buruzko teoria berritzaileak proposatu zituen.

• Gurean ere bada hizkuntzalaririk. Euskal Koldo Mitxelena (19151987) da euskal hizkuntzalaririk garrantzitsuena. Gaur egungoen artean, Itziar Laka (1962) dugu aipagarriena.

Hizkuntzalaritza

Hizkuntzalaritza hizkuntza aztertzeaz arduratzen den zientzia da.

Konplexutasun handiko fenomenoa denez, zenbait maila erabiltzen dira hizkuntza aztertzeko: maila fonetikoa, maila morfologikoa, maila sintaktikoa, maila semantikoa eta maila pragmatikoa

Maila horietako bakoitzean, hainbat metodologia eta teknika erabiltzen dira; Hizkuntzalaritzaren barruko diziplinek dute hizkuntzaren maila horiek aztertzeko ardura.

Hizkuntzalaritzaren barruko diziplinak

Hauek dira Hizkuntzalaritzaren barruko diziplinak:

Fonologia

Hizkuntzaren alderdi fonikoak aztertzen ditu. Fonemak ditu aztergai; hau da, hizkuntza baten hots-sistemaren barruan bereizgarriak diren unitateak. Adibidez: gari ≠ gazi /r/ ≠ /z/ Ikus daitekeenez, fonemek esanahia bereizteko balio dute.

Fonetika

Hizketaren soinuak aztertzen ditu, hau da, komunikazio-egoera edo solasaldi erreal batean fonemak nola sortzen eta ahoskatzen diren. Esaterako: /b/ fonema, kasuaren arabera, [b] herskaria edo [ß] frikaria izan daiteke. Hiztun batentzat alderik ez badago ere, zientziaren ikuspuntutik desberdin ahoskatzen dira soinuak.

Morfologia

Hitzen barne egitura eta barne osagaiak aztertzen ditu. Morfemak ditu ikergai; hau da, hizkuntzaren barruan esanahia duen unitaterik txikienak. Morfema horiek elkarrekin nola konbinatzen diren ere aztertzen du. Adibidez: paristar hitz eratorria da, hitz bakun batek (Paris) eta atzizki batek (-tar) osatutakoa.

Sintaxia

Hitzak elkarrekin nola konbinatzen diren aztertzen du, sintagmak eta perpausak sortzeko. Esaterako: Gure aitona irakurzale amorratua da, eta ehunka liburu ditu etxean perpaus elkartua da, bi perpaus bakunek osatzen baitute.

Semantika

Hitzen esanahia aztertzen du, une jakin batean eta historian zehar. Hitzen esanahien artean zer-nolako loturak sortzen diren ere aztertzen du: sinonimia, antonimia, polisemia, homonimia…

Pragmatika

Hizkuntzaren erabilera du aztergai, komunikazio-egoera errealetan. Testuinguruaren arabera hizkuntza nola erabiltzen dugun aztertzen du. Esaterako: «Nolako zortea!» esaldiak, testuinguruaren arabera, zentzu desberdina izan dezake.

2
Diziplina Azalpena
26

Hizkuntza-gaitasuna eta gramatika

Hizkuntza-gaitasun (edo gramatika-gaitasun) deritzo hiztun batek bere hizkuntzaz duen berezko ezagutzari.

Barruan duten hizkuntza-gaitasunari esker, hiztunak gai dira enuntziatu jakin bat zuzena ala okerra den esateko, eta mezu koherenteak eta egokiak sortzeko, betiere hizkuntzaren arauen arabera.

Hizkuntza-jabekuntza —hau da, hizkuntza bat ikastea— prozesu naturala , inkontzientea eta konplexua da, eta bizitza osoan zehar gertatzen da, lehen hotsak ahoskatzen ditugunetik hiltzen garen arte. Hori dela eta, ez dute hizkuntza-gaitasun bera haur batek eta heldu batek: nagusitu ahala, hizkuntzaz jabetu, eta gero eta egitura konplexuagoak ikasten ditugu.

Hizkuntza-gaitasunari gramatika edo gramatika-gaitasun ere esaten zaio. Hortaz, komunitate bateko kide guztiak dira gramatikaren jabe, denek baitute beren hizkuntzari buruzko berezko gaitasun hori, hizkuntzaren elementuak nola konbinatzen diren azaltzeko gai ez badira ere.

ARIKETAK

1 Bost minutuko geldialdia. Lotu esaldi bakoitza Hizkuntzalaritzaren diziplina batekin:

– «Bai neska atsegina!» esaldiak, batzuetan, esanahi ironikoa du.

– Euskaraz, aditzak komunztadura du Nor , Nori eta Nork kasuekin.

Beste hizkuntza batzuen aldean, fonema bokaliko gutxi daude euskaraz.

-tsu, -bera eta -ti atzizki izenondo-sortzaileak dira.

Zuberoako euskaran, /u/ fonema bi modutara ahoskatzen da: [u] eta [ü].

Hausnartu aditzaren esanahiaren bilakaera.

2 Hiruko taldetan, ikasi gehiago Fonetika ri buruz:

a) Ahoskatu fonema hauek: /p/, /t/, /n/, /f/. Ahoskatu ahala, erreparatu soinua sortzeko moduari.

b) Gero, erantzun: zer organo erabili dituzue fonema bakoitza ahoskatzeko? Non kokatu duzue mihia kasu bakoitzean?

c) Orain, bilatu informazioa honako hauei buruz, eta lotu bakoitza goiko fonema batekin:

ezpainbikaria

Gramatika kontzeptua

Gramatika hitz polisemikoa da; aipatutakoaz gain, beste esanahi hauek ere baditu:

• Hizkuntzalaritzaren atal tzat jotzen da askotan. Hizkuntzaren arauak azaltzea du helburu, eta morfologia eta sintaxia hartzen ditu barruan.

• Hizkuntza bat deskribatzen duen lana ri ere esaten zaio horrela. Euskal gramatiken artean, honako hauek ditugu:

– Sareko Euskal Gramatika sarean eskura dagoen gramatika da.

– Euskaltzaindiaren arauak euskara arautzeko Euskaltzaindiak hartutako erabakiak dira.

3 Binaka jarrita, egin eskema bat, eta azaldu orain arte ikasitako lotura semantiko hauek: sinonimia , antonimia , polisemia , homonimia , hiperonimia , hiponimia . Jarri adibideak.

4 Bilatu informazioa Noam Chomskyren gramatika unibertsala kontzeptuari buruz, eta azaldu, laburlabur.

5 Egin kontsultak euskal gramatiketan:

a) Bilatu Euskaltzaindiaren 4., 5., 15. eta 87. arauak, eta lotu bakoitza Hizkuntzalaritzaren diziplina batekin.

b) Bilatu Euskara Batuaren Eskuliburuan honako hauei buruz zer esaten den:

– aditz-izena

– batera / elkarrekin

– ere lokailua – omen

apikari hobikaria ezpain-horzkaria horzkaria
27 U  1

2 Ezagutu hizkuntza

Gramatika

Perpausa

Perpausa zentzua duen hitz multzo ordenatua da. Bi etenen artean dago, eta aditza behar du; gainerako osagaiak aditzaren inguruan antolatzen dira.

Gogoratu

Esaldi eta perpaus hitzak baliokideak dira; hala ere, erabilera-eremu desberdina dute.

Esaldi deritzo diskurtsoaren oinarrizko unitateari, hau da, komunikazio-mezu bat osatzen duen hitz multzo ordenatu eta beregainari. Eguneroko jardunean erabiltzen da hitz hori.

Gramatika-lanetan, aldiz, perpaus kontzeptua erabiltzen da.

• Ikuspuntu fonetikotik aztertuta, perpausa fonema-segida bat da. Intonazioak adierazten du perpausa non hasi eta non amaitzen den, eta hiztunak zer asmo duen: galdetzea, aginduak ematea…

• Ikuspuntu sintaktikotik begiratuta, perpausa egitura beregaina da. Horrek esan nahi du perpausak ez duela beste egitura baten beharrik.

• Ikuspuntu semantiko tik aztertuta, perpausak zentzu osoa duen mezua transmititzen du. Mezua bat dator komunikazio-egoerarekin.

Perpauseko osagaien ordena

Perpausaren barruko osagaiak bi modutan antolatzen dira:

• Ordena ez-markatua (SOA) : euskararen berezko ordena da. Honela antolatzen dira osagaiak, ordena horren arabera: subjektua - osagaiak - aditza . Adibidez:

Victor Hugok xix. mendean eleberri ezagun bat idatzi zuen

Subjektua Osagaia Osagaia Aditza

Hala ere, zenbait kasutan aldatu egin daiteke berezko egitura hau:

Perpausean ageri den elementuetako bat luzea edo konplexua denean (mendeko perpausa denean, adibidez), aditza aurreratu daiteke: Lagunak esan zidan hantxe dagoela Parisko ikuspegirik onena Subjektua Aditza Osagai luzea (mendeko perpausa)

Aditz jakin batzuk perpausaren hasieran jartzen dira; aditz deklaratzaile deritze horiei ( esan, adierazi, entzun, ukatu, agindu… ). Esaterako:

Entzun dut Paris dela Europako hiririk ederrena Aditza Osagaiak

• Ordena markatua (SAO) : perpauseko osagairen bat nabarmentzeko erabiltzen da. Nabarmendu nahi den osagaiari galdegai deritzo, eta aditzaren aurrera eramaten da.

Victor Hugok xix. mendean idatzi zuen eleberria.

Galdegaia

Galdegaia ez ezik, perpausean mintzagaia ere badugu.

Mintzagaia eta galdegaia

Kontuan hartu

Perpaus batean, mintzagai bat baino gehiago egon daiteke. Holakoetan, mintzagai garrantzitsuena perpausaren hasieran jartzen da (mintzagai hanpatua deritzona), eta gainerakoak, perpausaren amaieran:

Jon mendira joan da gaur

Adibide horretan, Jon da mintzagai hanpatua, eta gaur, bigarren mailakoa.

Mintzagai esaten zaio perpaus batean lehendik ezagutzen den informazioari. Galdegai deritzo perpaus batean nabarmendu nahi den osagaiari.

Mintzagaia

Mintzagaia hizketaldiaren gaia da, eta hiztuna zeri buruz ari den zehazten du. Perpausaren hasieran jartzen da, galdegaiaren aurrean, hain zuzen ere. Gehienetan informazio zaharra da, bi solaskideek ezagutzen dutena (solasaldian lehenago aipatu dutelako).

Idazlea Frantzian bizi da.

Mintzagaia Galdegaia Aditza

28

Galdegaia

Esan dugunez, galdegaia aditzaren aurre-aurrean jartzen da, eta harekin batera ahoskatu behar da, etenik gabe. Esan daiteke nolabaiteko intonaziounitatea direla. Galdegaiak galdera bati erantzuten dio beti. Adibidez: Ikasleek Bilbon igaro dute egun osoa. → Non?

Edozein hitz izan daiteke galdegaia, baina hainbat modu daude markatzeko:

Aditza ez den elementu bat (izena, erakusleak, izenordaina, adberbioak)

Ekintza (aditza bera)

Aditzaren baieztapena

Nahikoa da hitza aditzaren aurrera eramatea. Hala ere, izenordainak, erakusleak eta aditzondoak indartu egin behar dira.

• Aditz perifrastikoetan, egin tartekatzen da aditz nagusiaren eta laguntzailearen artean.

• Aditz trinkoetan, partizioa jarri behar da aditzaren aurrean.

• Aditz perifrastikoen kasuan, perpausaren hasieran jarrita.

• Aditz trinkoei dagokienez, ba- jartzen zaio aditzari.

Aditzaren ezeztapena Aditzaren aurrean ez partikula jarriz, eta perpauseko elementuen ordena aldatuz.

ARIKETAK

1 Adierazi zer ordenatan dauden perpaus hauek:

– Itsasontzi horrek lau asteko bidaia egingo du.

Atzo lagunekin joan nintzen zinemara.

– Kartel hori Leirek diseinatu zuen iaz.

– Maiderrek izebari erosketak eraman dizkio.

2 Identifikatu mintzagaiak eta galdegaiak. Mintzagai bat baino gehiago egonez gero, adierazi zein den hanpatua eta zein bigarren mailakoa.

– Lore horiek merkatuan erosi nituen.

Udan lagunekin egon naiz Italian.

– Egongelako argia neuk itzali dut bart.

– Egunero goizean kafesnea gosaltzen dut.

3 1-2-4. Azaldu nola markatu den galdegaia perpausotan:

Zeuek ere izan duzue albistearen berri, ezta?

– Ibili badabil, baina ozta-ozta.

– Horrexegatik deitu nizun atzo!

Badator norbait Biarritzera asteburuan?

– Auto zaharrak bidali egin dituzte Kubara.

Harexek kontatu dizkit sekretuak.

– Aitaren lagunak irabazi du txapela.

– Zeuk egin behar duzu lana.

– Orduantxe iritsi ziren lagunak.

– Haraxe joan behar dugu orain.

– Apurtu egin zait mugikorra berriz ere.

– Egon badago azukrerik, baina ez dakit non.

– Iritsi zait bidali zenidan gutuna.

– Badakizu nagusia nor den, ezta?

4 Berridatzi perpausak, azpimarratutako hitzak galdegai bihurtuz.

– Gu aurreko astean zure bila joan ginen.

Munduko hiririk ederrena zen hura

Gaur hemen bazkalduko dugu. Ados?

DBH 4ko ikasleak dira horiek

5 Berridatzi perpausak, aditzak galdegai izateko. Kontuan hartu parentesi barruko oharrak.

Atzo hondartzan Mikel ikusi genuen. (baieztapena)

Trena oso astiro doa. (ekintza)

Problema horren soluzioa dakit. (baieztapena)

Jonek lorategiko lore guztiak usaindu ditu. (ekintza)

Ez dut erosi eskatu zenidan liburua. Adibidea Nola markatu Galdegaia
U 1 29
Artistaren lorategia, Givernyn, Claude Monet.

2 Ezagutu hizkuntza

Lexikoa

Hiztegi motak

Nolako informazioa behar, halako hiztegia erabiliko dugu:

• Hiztegi orokorrak: hitzari buruzko informazioa ematen dute (adiera, kategoria gramatikala, etimologia…).

• Hiztegi elebidunak: hitzak hizkuntza batetik bestera itzulita dituzte.

• Sinonimoen eta antonimoen hiztegiak : antzeko eta aurkako esanahia duten hitzak biltzen dituzte.

• Hiztegi entziklopedikoak pertsonaia historikoei, lekuei, historiari edo zientziako zenbait arlori buruzkoak dira.

• Hiztegi teknikoak jakintza-arlo bati buruzkoak dira.

Horiez gain, Interneteko hiztegiak ere badaude, baita Wikipedia Sareko entziklopedia ere.

Hiztegiak nola erabili

Hiztegia liburu bat da, eta hizkuntza bateko hitzak ordena alfabetikoan sailkatuta ditu. Euskararen hiztegi ofiziala Euskaltzaindiaren Hiztegia da. Hiztegietan, hitzen esanahiari buruzko informazioa ematen da. Hitz bakoitzak bere hiztegi-sarrera dauka; lodiz ageri da beti, eta, haren ondoan, hitzari buruzko informazioa egoten da, laburdura z adierazita. Hitz polisemikoen esanahiei adiera deritze, eta zenbakien bidez adierazten dira. Definizioen ostean, adibideak ere erantsi ohi dira, argigarri gisa.

Irakurri txerri hitzaren hiztegi-sarrerari, eta bertan ageri diren elementu guztiei:

txerri 1. iz. Ugaztun apodun orojalea, gorputz lodia, ile motza eta mutur luzea dituena, bere haragiagatik hazten dena (Sus scrofa). Ik. urde. Txerria bezalaxe gizendu. Esr. Zah.: Txerri goseak, ezkurra amets. 2 . adj. (Irain hitz gisa) Lapur txerria! Gezurra diozu, zantar, txerri, lotsagabe horrek!

Hiztegi-sarreretan, datu hauek ageri ohi dira:

• Hitzaren kategoria zein den: iz. (izena); adlag. (adizlaguna); znbtz. (zenbatzailea)…

• Hitza zer euskalki takoa den: Gip. (gipuzkera); Zub. (zuberera)…

• Hitzak edo esapideak zer erabilera edota erregistro duen: g. er. (gutxi erabilia); lgart. (lagunartekoa); zah. (zaharkitua)…

• Hitzaren jakintza-arloa zein den: Bot. (Botanika); Inform. (Informatika)…

• Sinonimorik edo antonimorik duen: Sin. (Sinonimoa); Anton. (Antonimoa).

Hiztegi batzuetan, halaber, beste datu batzuk ere ageri dira, hala nola etimologia ri buruzko informazioa edota erabilerari buruzko aholkuak.

ARIKETAK

1 Zalantza-zakua. Bilatu beheko hitzak Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta adierazi honako hauek:

a) Zer kategoria duten.

b) Zenbat adiera dituzten.

c) Laburdurek zer informazio ematen duten.

pa egin franko txitean-pitean

morfema sarrakio jin

2 Erreparatu laburdura hauei, eta adierazi zer esan nahi duten eta zeri buruzko informazioa ematen duten: Geom.; Teknol.; lok.; Pedag.; Bizk.; ik.

3 Bilatu Euskaltzaindiaren Hiztegian aurreko ariketako laburdura bakoitza duen hitz bat.

4 Esan zer adiera duen lepo hitzak kasu bakoitzean:

– Guztiz urratuta dago alkandoraren lepoa.

Ibañetako lepoan auto-istripua izan da.

– Sartu inbutua botilaren lepotik.

Atzotik sekulako mina dut lepoan.

5 Egin bilaketak, kasu bakoitzean adierazitako hiztegian.

a) Abade hitzaren etimologia, Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan.

b) Gerezi hitzak euskalkien arabera zenbat aldaera dituen, Orotariko Euskal Hiztegian.

c) Almanaka hitzaren esanahia eta etimologia, Literatura Terminoen Hiztegian.

d) Bolondres hitzaren erabilerari buruz Euskaltzaindiaren Hiztegian zer esaten den.

30

Puntuazio-markak (I)

Noiz erabili parentesiak [()]

• Perpaus baten barruan informazioa edo azalpenak txertatzeko. Kasu honetan, marra luzearen (—) eginkizun bera du: Geldialditxoa egin genuen Taramundin ( Asturiasko herri xarmagarri batean )

• Aipamenetan, egileen edota beren lanak aipatzeko: «Euskara, jalgi hadi kanpora!» ( Bernart Etxepare, Linguae Vasconum Primitiae )

• Antzerki-lanetan, oharrak tartekatzeko.

ATABALARIA: (Atabalean kolpe batzuk jo ondoren. ) Iraultzaren izenean, entzun bezate herri honetako andre-gizon, neska-mutil eta atso-agure guztiek, Mugarte benedikatu honetako Buruzagitza Nagusiak Mandatari Berezi bat bidali duela, orain hilabete batzuk hemen gertatu ziren gertakariak ikertzera ( Atabalean kolpe batzuk jo ditu. )

Noiz erabili kortxeteak ([])

• Testu luze batean, zati bat isildu dela adierazteko. Isiltzen den testua, halaber, etenpuntuen bidez (…) adierazten da: Goizeko seietan esnatu ziren [ ] Irtenbidea hurbil zegoela susmatu zuten.

• Parentesi barruan informazio gehigarria txertatzeko: Aulki jokoa liburuak (Uxue Alberdik [ 2016ko Euskadi Sariaren irabazleak ] idatzitakoak) hiru emakume ditu protagonista.

ARIKETAK

1 Nire oraingo eta lehengo iritzia. Zergatik erabili dira parentesiak eta kortxeteak perpausotan? Azaldu:

a) Laster izango zuen Gregorio ezagutzeko aukera […] Egunak amaitezina zirudien.

b) URBANO: (Barreka) Beti da bihartik aurrera. Zergatik ez zenuen atzo egin?

c) António Guterres (Nazio Batuetako presidentea) telebistan agertu da gaur.

d) «Liburuak arimaren isla dira» (Virginia Woolf).

e) Badira hiru aste abestia (Mikel Urdangarinek [Zornotzako abeslariak] idatzitako kanta) tabernan entzun dut.

2 Berridatzi, parentesi barruko perpausotan informazio hauek tartekatuz. Erabili kortxeteak:

txekiar idazle existentzialista 1832-1923

– Eiffel dorrea (Gustave Eiffelek eraikitako dorre ospetsua) 324 metro garai da.

– Metamorfosia (Franz Kafkak idatzitako eleberria) 1915ean argitaratu zen.

3 Berridatzi, ikasitako puntuazio-markak erabiliz.

Edinburgo Eskoziako hiriburua leku bikaina da.

– BANQUO sartu da. O, Banquo, Banquo! Gure jaun gorena hil dute!

– «Ez dago bakerako biderik: bakea da bidea». Mahatma Ghandi.

– Kanpai-hotsak entzun genituen. Hantxe zegoen.

Edgar Degas 1834-1917 ospe handiko frantses margolari inpresionista izan zen.

Ortografia
Os Teixois herrixka, Taramundi (Asturias).
31 U  1
Ballet-eszena, Edgar Degas.

3 Ezagutu literatura

Euskal literatura idatziaren hastapenak

Euskal literatura idatziaren hasiera xvi. mendean izan zen, 1545. urtean. Izan ere, urte hartan argitaratu zen euskaraz idatzitako lehen literatura-lana: Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae. Alabaina, lehenagoko hainbat testigantza idatzi ere heldu zaizkigu.

Lehen testigantza idatziak

• Euskararen testigantza idatzirik zaharrenak erromatarren garaikoak dira. Frantziako Akitania eskualdean aurkitutako hilarri eta aldare etan idatzitako jainkoen eta garaiko pertsonen izenak dira gehienak, adibidez: ANDEREXO, ASTOILUN, SEMBE…

• xi mendean, Donemiliagako glosak ditugu. Errioxako Donemiliaga Kukula monasterioko liburu batean, euskaraz idatzitako lehen esaldiak aurkitu ziren, gaztelaniazko lehenengo hitzetako batzuekin batera. Latinez idatzitako liburua izan arren, apaiz batek glosa edo ohar argigarriak idatzi zituen euskaraz, marjinetan: Izioqui dugu eta Guec ajutu ez dugu Dena den, hizkuntzalariak ez dira oraindik gai izan esaldion esanahia argitzeko. Edonola ere, Donemiliagako glosek aditzera ematen dute garai hartan euskaraz egiten zela Errioxan.

• Mende bat geroago, Aimery Picaud izeneko frantses erromesak Euskal Herria zeharkatu zuen, Donejakue bidea egiten ari zela. Bidaiako bizipen guztiak liburu batean jaso zituen, latinez. Euskaldunek tratu txarra eman omen zioten; hala ere, hiztegitxo bat ere osatu zuen, bidaian entzundako zenbait hitzen latinezko eta euskarazko ordainekin.

Lergako (Nafarroako) elizan aurkitutako hilarrian ere badira euskarazko testigantza idatziak. Hilarri hori K.o. ii. mendekoa da, eta UMME SAHAR hitzak ditu idatzita.

• Ondorengo mendeetan, oso urriak izan dira euskaraz idatzitakoak. Zenbait testu ofizialetan (hala nola Nafarroako xiii . mendeko Foru Orokorrean), beste hitz eta esaldi batzuk ere aurkitu dira: «[…] De cada deven yr a la veya o el echaiaun o ela echandra ».

Donemiliagako glosak

ARIKETAK

1 Bilatu Akitaniako inskripzioetan aurkitutako beste euskal hitz batzuk, eta azaldu esanahia. Gero, bilatu informazioa eusko-akitaniera delakoari buruz.

2 Ikertu gehiago Donemiliagako glosei buruz:

a) Bilatu Donemiliaga Kukulako monasterioei buruzko informazioa.

b) Zer kodexetan eta zer glosatan daude euskarazko hitzak? Eta gaztelaniazkoak?

c) Zer diote ikerlariek lehen euskal esaldiez? Idatzi adituen teoriak.

3 Irakurri Aimery Picauden hiztegiko pasarte hau, eta identifikatu euskarazko hitzak eta latinezko ordainak. Gero, erantzun galderei: Barbara enim lingua penintus habentur. Deum vocant Urcia, Dei genitricem Andrea Maria, panem ogui, vinum ardum, carmen aragui, iscem araign, domun echea, dominum domus iaona, dominam andrea, eccleiam elicera, […] tricium gari, aquam uric, regem ereguia, sanctum Iacobum Ianoa domne Iacue.

• Nola esaten dira hitz horiek guztiak gaur egungo euskaran?

32

Errenazimentuko literatura (I): testuinguru orokorra

Errenazimentua garai berritzailea izan zen, bai bizimoduan, bai artean eta sorkuntzan, goitik behera aldatu baitzituen Erdi Aroko gizarte-sistema, pentsamoldea eta bizitza nahiz artea ulertzeko era. Italian sortu zen, xiv mendean; gero, xv . eta xvi . mendeetan, Europa osora zabaldu zen. Gurera beranduxeago iritsi zen, xvi . mende inguruan.

Humanismo izeneko arte- eta kultura-mugimenduak eragin handia izan zuen Errenazimentuan. Mugimendu hori Italian sortu zen, xiv. mendean, Petrarka poeta-pentsalariaren eskutik, besteak beste. Hauek dira Humanismoaren ezaugarriak:

• Antzinate klasiko ko bizimoduari eta arteari buruzko interesa (Grezia eta Erroma).

• Gizakiaren erabateko protagonismoa ( antropozentrismoa ); beraz, albo batera uzten da Erdi Aroko teozentrismoa (Jainkoa munduaren erdigunea).

• Herri-hizkuntz ekiko eta tokian tokiko hizkuntzekiko interesa. Latinak garrantzia galdu zuen; haren lekua beste hizkuntza batzuek hartu zuten: frantsesak, italierak, gaztelaniak…

Garaiko gizartea

Errenazimentuan, aldaketa handiak egon ziren politikan eta gizartean: burgesia sortu zen, nolabaiteko hazkunde ekonomikoaren ondorioz, nobleek pribilegioak mantendu zituzten arren. Halaber, feudalismoa desagertu egin zen; feudalismo deritzo Mendebaldeko Europan Erdi Aroan indarrean egon zen sistema politiko, ekonomiko eta sozialari. Sistema hori jauntxoen eta mendekoen arteko basailutza-harremanetan oinarritzen zen.

Artea eta kultura

Arteari dagokionez, Antzinate klasikoko joerak eta edertasun-kanona berreskuratu ziren. Era berean, erlijioak garrantzia galdu ahala, beste gai batzuk lantzen hasi ziren: mitologia, edertasuna, paisaia bukolikoak... Italian egon ziren artista, berritzaile eta arte-eskola garrantzitsuenak. Literaturaren arloan, Guttenbergek goitik behera aldatu zuen idazteko eta irakurtzeko modua, inprimatzeko makina asmatu zuenean. Izan ere, inprimatzeko makinari esker, idazleek errazago zabaldu zituzten beren lanak. Dante Aligheriren Jainkotiar Komedia eta Garcilaso de la Vegaren sonetoak dira garaiko idazle eta lanik aipagarrienetako

batzuk. Erasmo Rotterdamgoa, Antonio de Nebrija eta Tomas Moro hiru humanista ospetsu izan ziren. Irudian, Holbein Gaztea artistaren Erasmo Rotterdamgoa.
33 U  1
Italiako Florentzia hiria garaiko kultura eta artegune nagusia izan zen; artista ospetsu asko aritu ziren han. Irudian, Sandro Botticelli artistaren Udaberria margolana Gai mitologikoa lantzen du.

3 Ezagutu literatura

Bernart Etxepare: lehen euskal idazlea

Ez dakigu gauza handirik Bernart Etxepareri buruz. Dirudienez, 1470eko hamarkadan jaio zen, Nafarroa Behereko Sarasketa herrian. Apaiz-ikasketak egin, eta Donibane Garazi ondoko Eiheralarre herriko erretore izendatu zuten. Badakigu espetxean izan zela, arrazoi politikoak zirela eta. Ez dakigu, ordea, zenbat denbora igaro zuen han. Noiz hil zen ere ez dakigu, ezta lana argitaratu zenean bizirik zegoen ere.

Linguae Vasconum Primitiae

Lehen esan dugunez, Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae da euskara hutsez idatzitako lehenengo literatura-lana. Bordelen argitaratu zen, 1545ean. Liburua Nafarroa Behereko euskaran dago idatzita, eta hitzaurre batek eta 15 olerkik osatzen dute. Olerkiak lau multzotan sailkatu daitezke, gaiari dagokienez:

• Hitzaurrea : Etxeparek eskerrak ematen dizkio Bernard Lehete bere babesleari (liburua argitaratzeko dirua eman zion gizonari), eta harrituta agertzen da, ordura arte inork ez duelako euskaraz idatzi. Euskarazko lehen idazletzat du bere burua.

• Erlijio-olerkiak (I. eta II. olerkiak): kristau-ikasbidearekiko eta Ama Birjinarekiko maitasuna erakusten du.

• Maitasun-olerkiak (III.-XII. olerkiak): maitasun lurtarra eta emakumea laudatzen ditu.

• Olerki autobiografikoa (XIII. olerkia): espetxean izan zela azaltzen du.

• Euskara goraipatzeko olerkiak (XIV. eta XV. olerkiak): «Sautrela» eta «Kontrapas» Etxepareren olerkirik ezagunenak dira, eta euskara goraipatzeko idatzi zituen.

Olerki gehienek 4 bertso-lerroko ahapaldiak dituzte; ahapaldi bakoitzak 15 silabako lau bertso-lerro ditu. Bertso-lerro horiek, halaber, barne banaketa bat dute, 4/4/4/3 silaba-eskeman oinarritua.

ARIKETAK

4 Taldeka irakurri. Irakurri Linguae Vasconum

Primitiae liburuaren hitzaurrearen zati hau, eta erantzun:

Zeren baskoak baitira abil, animos eta jentil, eta haietan izan baita zientzia guztietan letratu handirik, miraz nago , jauna, nola batere ez den saiatu bere lengoaia propioaren faboretan euskaraz zerbait obra egiten eta eskributan imeitera, publika dadin mundu guztira bertze lengoaiak bezala hain eskribatzeko ona dela. […] Jauna […] inprimarazi ezazu eta zure eskutik orok dugun joia ederra, inprimiturik euskara, oraino izan ez dena.

Bernart Etxepare, Linguae Vasconum Primitiae.

Letratu : jakintsu; miraz nago : harrituta egon; imeitera : jartzera; joia : bitxi; oraino : oraindik.

• Zeri buruz ari da Etxepare?

• Zer asmakuntza ageri da testuan?

• Nola lotuko zenituzke Etxepareren hitzak Errenazimentuko izaera berritzailearekin?

5 Bilatu sautrela eta kontrapas hitzen esanahia Orotariko Euskal Hiztegian, eta egin loturak Etxepareren olerkiekin.

6 Bilatu informazioa Etxepare Institutu ari buruz, eta

erantzun: Zer eginkizun du? Zergatik jarri zioten izen hori, zure ustez?

34
Linguae Vasconum Primitiae (1545) liburuaren lehen edizioaren azala.

Amoros sekretuki dena

Andre eder jentil batek bihotza deraut ebatsi , harzaz orhit nadinian deus ere ezin iretsi ; nik hura nola, nahi nuke hark banenza onetsi ; ezin benturatuz nago, beldur dakion gaitzi.

Ene gaizki penatzeko hain ederrik sortu zen, gauez eta egunaz ere gaizki nizi penatzen; harekila bat banadi , bihotza zait harritzen, neure penen erraitera are ez niz ausartzen.

Ene gogoa baliaki , maite bide ninduke; ni errege balin banintz, erregina lizate; hura hala nahi baliz, elgarrekin ginate ; haren haurrak eta eniak haurride oso lirate.

Artizarrak berzetarik abantaila darama: halaber da anderetan ni penatzen nuiena. Hanbat da eder eta jentil, harzaz ero narama zori onean sortu date haren besoan datzana.

Deraut ebatsi : lapurtu dit; orhit nadinian : oroitzen naizenean; iretsi: idatzi; baneza onetsi: maiteko banindu; ene gaizki penatzeko: nik sufritu dezadan; sortu : jaio; nizi : naiz; harekila bat banadi: harekin egoten banaiz; baliaki: baleki; ginate: ginateke; eniak: nireak; haurride: senide; berzetarik : besteen artean; hanbat : hain; ero narama : erotzen nau; date : da.

Ulertu testua

1 Zein da olerkiaren gaia? Azaldu lerro batean edo bitan.

2 Gaia kontuan hartuz, zer multzotan kokatuko zenuke olerkia?

3 Egin loturak olerkiaren izenburuaren eta edukiaren artean.

4 Nola irudikatzen duzu «Ni poetikoa»? Eta maitea? Azaldu, olerkiko informazioa erabiliz.

Aztertu ezaugarriak

5 Aztertu olerkiaren metrika eta errima:

a) Zenbat ahapaldi dituen, eta zenbat bertso-lerro dagoen ahapaldi bakoitzean.

b) Zer neurri duten bertso-lerroek.

c) Ahapaldi bakoitzeko zer hitzek duten errima.

6 Bilatu Literatura Terminoen Hiztegian etena eta hemistikioa zer diren, eta aplikatu banaketa hori olerkian. Kontuan hartu, halaber, teorian aipatutako 4/4/4/3 silaba-banaketa.

7 Bilatu literatura-baliabide hauek olerkian: hiperbatona, konparazioa eta hiperbolea

8 Aztertu Ipar Euskal Herriko euskararen ezaugarriak:

a) Bilatu zer den genitibizazioa, eta aurkitu adibideak.

b) Deklinabide-kasu bereziak.

c) Azaldu hitzon esanahia: amoros, benturatu, elgar.

Hausnartu

9 Bilatu informazioa maitasun adeitsua delakoari buruz, eta azaldu nola irudikatzen duen maitale-maitea harremana. Gero, egin loturak olerkiarekin.

10 Ulerterraza ala zaila iruditu zaizu olerkia? Arrazoitu, hizkuntza-aldakortasunari buruz dakizuna erabiliz.

Testu-iruzkina 35 U 1
Bernart Etxepare, Linguae Vasconum Primitiae. Euskaltzaindia.

Amaitzeko

ANTOLATU IKASITAKOA

Osatu eskema, «Gramatika» atalean ikasitakoa erabiliz.

HIZKUNTZALARITZA:

... aztertzen duen ... da.

Hainbat adar ditu; adar bakoitzak bere ikergaia du.

ULERTU ETA APLIKATU

1 Lotu galdera hauetako bakoitza Hizkuntzalaritzaren adar batekin. Arrazoitu erantzuna:

• Zein da Atsegin dut beldurrezko filmak ikustea perpausaren subjektua?

• Zer osaera du berregokitzapen hitzak?

• Esanahi bera dute itaun eta arrapostu hitzek?

• Nola ahoskatzen dira tx eta tz txistukariak?

• Zer da gizalegea eta zer dira kortesiazko esapideak?

• Zenbat fonema kontsonantiko ditu ingelesak?

2 Azaldu egoera hauek egokiak ala desegokiak diren, Pragmatika ren ikuspuntutik:

a) Kaleko emakume ezezagun bati galdetu diozu postetxea non dagoen, hika erabiliz.

b) Ikaskideari apunteak uzteko eskatu diozu; mesedez esan diozu.

c) Oporretan non egon den galdetu diozu lagunari, eta jertse berria erosi duela erantzun dizu.

d) Gizon bat sartu da banketxean, eta mehatxuka hitz egin dio langileari.

3 Adierazi zer ordenatan dauden perpaus hauek:

– Atzo DBH 4ko ikasleek irabazi zuten txapelketa.

Jonen lagunak mendira joan dira gaur.

– Orduantxe ohartu nintzen gertatutakoaz.

Amonak ilobei zenbait aholku eman zizkien.

– Etorri zatozela esan didate lagunek.

4 Aztertu aurreko ariketako mintzagaiak eta galdegaiak:

a) Adierazi perpaus bakoitzaren mintzagaia. Egotekotan, zehaztu mintzagai hanpatua eta bigarren mailakoa.

b) Azaldu nola markatu den galdegaia.

5 Aldatu perpauson galdegaia, parentesi barruko galderari erantzuteko. Beharrezkoa denean, indartu.

– Nagorek niretzat oparia ekarri du. (Norentzat?)

Osabarentzat erosiko nuke nik hori. (Zer?)

– Haiek berandu iritsi ziren festara. (Nor?)

Atzo autoa aparkatu nuen han. (Non?)

Institutuko alarmak joko du orain. (Noiz?)

Fonologia Fonetika Sintaxia Morfologia Semantika Pragmatika
36

anayaharitza.es

6 Bilatu leiho, hodei eta txio hitzak Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta erantzun galdera hauei:

a) Zenbat adiera ditu hitz bakoitzak?

b) Zer esan daiteke hitz horien kategoriari buruz?

c) Erreparatu leiho eta hodei hitzen bigarren adierari, eta txio hitzaren hirugarren adierari. Zertan dira berdinak?

d) Zer jakintza-arlori dagozkio? Zer laburdura erabili da horren berri emateko?

7 Bilatu hitz hauen jakintza-arloak: atomo, arkitrabe, faringitis, mitokondria, tuberkulu, fonologia, hemistikio. Idatzi jakintza-arlo bakoitzaren laburdura.

8 Berridatzi, ikasitako puntuazio-markak erabiliz. Arrazoitu.

– «Izan ala ez izan, horra hor auzia». William Shakespeare, Hamlet

– «Sautrela» eta «Kontrapas» Linguae Vasconum Primitiae liburuko euskaraz idatzitako lehen liburuko olerkiak irakurri ditugu gaur.

– Diegok Txileko lagun kutunak 43 urte ditu.

– Idoiak telefonoa hartu zuen. Nora jo behar zuen?

9 Idatzi parentesiak antzerki-testu honetan:

Cyrano eta Kristian elkarrekin, arrosaneren etxe aurrean. arrosaneren balkoiko leihoan argia ikusi dute. Kristianek besotik heldu dio C yrano ri.

K ristian : Arrosane da! Ikusten duzu?

C yrano : Ikaratuta. Leihoan!

K ristian : Nireak egin du, hiltzen ari naiz… Ahapeka. Bukatu da!

C yrano : Isilik, burugabe hori! Deitu behingoz!

K ristiane k harri-koskorrak jaurti ditu leihora. arrosane irten da.

a rrosane Balkoia erdi irekiz. Nor da?

Edmond Rostand, Cyrano de Bergerac. Espasa (moldatua).

EUSKARAREN HISTORIAREN TXOKOA

10 Esan esaldi hauek egia (E) ala gezurra (G) dioten. Zuzendu gezurra diotenak

Euskararen jatorriari buruzko teoria guztiak ez dira zientifikoak.

– Tubalismoak euskara eta Afrikako hizkuntzak lotzen zituen.

Mitxelenak teoria eusko-iberiarra babestu zuen.

– Euskararen lurraldea, antzina, handiagoa zen.

– Zeltek aztarna handia utzi zuten euskaran.

– Latinak euskal lexikoan bakarrik eragin zuen.

11 Erreparatu euskal tribuen mapa honi, eta erantzun:

a) Konparatu mapa hau oraingo mapa politikoadministratibo batekin: gaur egungo zer

IKASKUNTZA-EGOERA

HAUSNARTU ETA EGIAZTATU

Ikaskuntza-egoerako 1., 2. eta 3. ariketetan, gure literatura-ibilbidea diseinatzeari ekin diogu. Orain, banaka jarrita, egin hausnarketa zuen lanari buruz:

Alderdiak Erabat lortuta Nahiko lortuta Lortuta Ia lortuta

PROBATU ZURE KONPETENTZIAK

Egin anayaharitza.es webgunean dagoen konpetentzien araberako autoebaluazioa.

U 1
Karistiarrak
Barduliarrak Akitaniarrak Kantauri itsasoa
Autrigoiak Baskoiak
Beroiak
webgunean gehiago praktikatzeko ariketa interaktiboak aurkituko dituzu.
Arretaz irakurri eta aztertu ditut proposatutako ereduak.
37
Ibilbidearen lehen geralekua diseinatzen lagundu dut. Cyranoren omenezko eskultura, Bergerac-en (Frantzian)

Nagusitu ahala, baina, aldatu egiten da besteekin harremanak izateko dugun modua. Denborarekin aldatu egiten dira gure gustuak, interesguneak eta nahiak, eta horiexen arabera sortzen dira harreman berriak, hain zuzen ere. Badira, halaber, txiki-txikitatik irauten dutenak ere. Harremanak pazientziaz eta maitasunez zaintzea da arrakastaren gakoa.

Hausnartu eta erantzun

GIZA HARREMANAK

Esango zenuke pertsona soziala zarela?

Zertan dira desberdinak ingurukoekin dituzun harremanak?

Erraztasuna duzu beste pertsona batzuk ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko? Berdin erlazionatzen zara ikaskideekin, kuadrillako lagunekin, senideekin eta irakasleekin? Azaldu.

Zein da besteekin harreman ona izateko gakoa?

Zer datorkizu burura, asertibotasun, enpatia eta begirune hitzak entzutean?

Zer balioesten duzu zuk beste pertsonengan?

64
39
Festa Clichy bulebarrean, Louis-Abel Truchet.

Zer ikasiko duzun

IKASKUNTZA-EGOERA

1 Komunikatu

Erretratuetan, ezaugarri fisikoak ez ezik, pertsona baten ezaugarri psikologikoak ere deskribatzen dira. Horien artean daude izaera eta aldartea: alde batetik, pertsonak zer zaletasun, bizimodu, ohitura… dituen; bestetik, pertsona hori une jakin batean nola sentitzen den, eta zer zirrara dituen.

JARRAITU ERRONKAREN

SEGIDA HONI UNITATEAN:

KOMUNIKATU

IDATZI TESTUAK

7.1 Idatzi aukeratutako idazleen biografia laburrak, baita ibilbideko lekuen deskribapenak ere, bildutako informazioa erabiliz.

LITERATURA

IBILBIDEAREN AZKEN GERALEKUA: SARAKO ESKOLA

8.1 Axularri eta Sarako eskolako beste idazleei buruz gehiago ikertuko dugu.

8.2 Sarako eskolarekin lotutako lekuei buruzko informazioa bilatuko ditugu: Sara, Urdazubi, Donibane Lohizune, Ziburu…

2 Ezagutu hizkuntza

Nola definituko zenuke aditz-sintagma? Zenbat osagai ditu, eta zer adierazten du bakoitzak? Zenbat adberbio mota daude? Zeri deritzo atributu ? Noiz doa atributua mugatuan, eta noiz mugagabean? Binaka, saiatu erantzuten.

3 Ezagutu literatura

Garai ezkorra eta iluna izan arren, Barrokoan kultura-adierazpen ugari egon ziren. Euskal letretan, adibidez, garai benetan oparoa izan zen: Sarako Eskola izeneko idazle taldearen garaia da, baita Axular idazle handiarena ere. 1643an, Gero maisulana idatzi zuen Axularrek; askoren ustez, euskal literaturaren gailurra da lan hori.

8.3 Axularren Gero laneko zenbait testu aukeratuko ditugu, gidan eransteko.

8.4 Puntu honetan bildutako informazioa erantsiko dugu.

SORTU PODCASTAK

9.1 Idatzitako testuak grabatuko ditugu, podcastak sortzeko. Horrela, beste hartzaile batzuengana ere iritsiko gara.

MAPA INTERAKTIBOA

10.1 Gure literatura-ibilbidearen bertsio interaktiboa ere egingo dugu, tresna digitalak erabiliz.

ARGITARATU LITERATURA-IBILBIDEA

11.1 Argitaratu literatura-ibilbidea eskolako webgunean. Sare sozialak ere erabili ahal dituzue, zuen lanaren berri emateko.

+ orientazio gehiago www.anayaharitza.es webgunean

65

1

Komunikatu Irakurgaia

Zer irakurriko duzun

Irakurgaiko protagonistek, Henry

Wotton jaunak eta haren lagun

Basil Hallward margolariak, solasaldi interesgarri bat izan dute, Hallwardek egindako azken margolanari buruz. Dorian Gray gazteari egindako erretratuaz aritu dira, hain zuzen ere. Izan ere, ez da nolanahiko margolana.

Margolariaren sekretua

Arrosa-usain bizi batek lurrintzen zuen estudioa, eta, udako haize gozoak lorategia astintzen zuenean, lilen usain trinkoa sartzen zen atetik, elorri zuriaren lurrin finagoarekin nahasita.

Hiztegia

Diban: etzanda edo erdi etzanda egoteko altzaria, gehienetan bizkarralderik gabea.

Asto: zerbaiti azpitik eusteko zernahi egitura, bereziki zurezkoa.

Grosvenor: Londresko arte-galeria zaharra, garrantzi handikoa xix mende-amaieran.

Adonis: gizon gazte ederra.

Oinaze: nahi bizien edo grinen aseezinak sortzen duen atsekabea.

Persiar dibanetik, lord Henry Wotton-ek mimosen ezti-koloreko distirak ikusten zituen, eta txorien noizean behingo itzal fantastikoak, leiho handia estaltzen zuten zetazko errezelen atzean, itzal txinatarrak balira bezala.

Gelaren erdian, asto baten gainean, mutil gazte ezin ederrago baten erretratua zegoen, tamaina naturalekoa, eta aurrean eserita, Basil Hallward margolaria. Gaztearen irudi liluragarriari begira, gozamen-irribarre batek argitu zion aurpegia.

—Zure lanik onena da, Basil; ez duzu inoiz horrelakorik egin —esan zuen Henryk—. Argi dago datorren urtean Grosvenor-era bidali behar duzula.

—Ez dut uste inora bidaliko dudanik —erantzun zuen margolariak.

Lord Henryk txundituta behatu zion, bekainak altxatuz.

—Ene bada! Arraroak zarete, gero, margolariok! Ospea lortzeko edozer egin, eta, heltzen zaizuenean, lehenbailehen uxatu nahi. Kirtenkeria galanta! Horrelako erretratu batek Ingalaterrako margolari gazte guztien gainetik jarriko zintuzke, eta margolari zaharrak ere jeloskor utziko lituzke.

—Hara, ez egin barrerik —esan zuen Hallwardek—, baina ezin diot inori erakutsi. Nitaz gehiegi jarri dut margolan honetan.

Lord Henry sofan luzatu, eta barreka hasi zen.

Irakurgaia www.anayaharitza.es webgunean entzun dezakezu.

—Zutaz gehiegi? Ez nekien hain handiustea zinenik, Basil. Zure aurpegi latzak ez du ezertan ere boliz eta arrosaz egina dirudien adonis gazte horren antzik.

66

—Entzun, Harry —esan zuen artistak—. Badakit ez dudala haren antzik. Ez nuke nahi, gainera. Zoritxarrak beti jazartzen ditu itxuran eta adimenean gailentzen diren guztiak. Hobe da ezertan ez nabarmendu. Zure gizarte-maila eta aberastasuna, nire adimena eta artea, Dorian Grayren edertasuna… Denok sufritzen dugu, oinaze handiak ditugu, jainkoek emandako dohainen ondorioz. —Dorian Gray… Horrela du izena? —galdetu zuen lord Henryk, estudioa zeharkatuz.

—Horrelaxe du, bai. Eta ez nuen zuri esateko asmorik. —Zergatik ez, bada?

—Hari buruzko zerbait agerian jartzea izango litzateke. Gogoko ditut sekretuak. Bizitza modernoari misterioa ematen dioten gauza bakarrak dira. Hiritik irteten naizenean, esate baterako, ez diot inoiz inori esaten nora noan. Esango banu, zirrara guztia galduko luke. Agian, ergelkeria izugarria da, baina erromantizismoa ematen dio nire bizitzari. Tentel hutsa naizela uste izango duzu…

—Ez horixe —erantzun zuen lord Henryk—. Ez ahaztu gizon ezkondua naizela. Nik ez dakit inoiz nire emaztea non dagoen, eta berak ere ez daki ni zertan ari naizen. Elkarrekin gaudenean, zentzurik gabeko istorioak kontatzen dizkiogu batak besteari, aurpegi ahalik eta serioena jarriz.

Geroxeago, lord Henryk erlojua atera zuen.

—Joan egin behar dut, Basil —esan zuen—. Baina, lehenik, azaldu behar didazu zergatik ez diozun Dorian Grayren erretratua inori erakutsi nahi. Benetako arrazoia nahi dut.

Basil Hallwardek zuzen-zuzen begiratu zion begietara lagunari.

—Harry, barru-barruko sentimenduz margotutako erretratu guztiak artistaren erretratuak dira, ez modeloarenak. Modeloa aitzakia baino ez da. Margolanean ez da hura agertzen, margolaria baizik. Erretratu honetan nire arimaren sekretua islatu dut, eta horrexegatik ez diot inori erakutsi nahi.

Lord Henryk barreari eman zion.

—Eta, zein da sekretu hori? —galdetu zuen.

Margolaria isilik gelditu zen, une batez.

—Azalduko dizut —esan zuen, azkenean—. Duela bi hilabete gau-jai batera joan nintzen, lady Brandon-en etxera. Ez nituen han hamar minutu ere egingo, emakume aberatsekin eta akademiko aspergarriekin hitz egiten, norbait niri begira sentitu nuenean. Bat-batean, Dorian Gray ikusi nuen lehenengoz. Gure begiek topo egin zutenean, zurbilduta gelditu nintzen. Izu-sentsazio arraro bat jabetu zen nitaz. Zalantzarik gabe, aurrean nuen gizonak nortasun zirraragarria zuen, eta, utziz gero, nire barru guztia xurgatuko zuen, nire izatea, nire arima, nire artea bera. Ikaratuta, sarrerako aterantz abiatu nintzen. Lady Brandon aurkitu nuen han. «Hallward jauna, ez zara hain goiz joango, ezta?», galdetu zidan bere ahots zoliaz. Ezin izan nuen ezer egin hura ondotik kentzeko. Errege-familiako jendea aurkeztu zidan, adineko zenbait emakume ospetsu. Halako batean, lehentxoago hunkituta utzi ninduen gaztea aurkitu nuen aurrez aurre, nigandik oso hurbil. Gure begiek topo egin zuten berriro. Orduan, arinkeria handiz, gaztea aurkezteko eskatu nion lady Brandoni.

67 U  3
Oscar Wilde, Dorian Grayren erretratua. Anaya (moldatua).

Komentatu testua

1 Istorioa giro sofistikatuan gertatzen da. Bilatu testuan horren adierazgarri diren pasarteak:

a) Egongelako giroa eta dekorazioa.

b) Pertsonaien gizarte-klasea.

2 Zer gomendio egin zion Henryk Basili, haren lana ikusita?

3 Zergatik egin zion uko Basilek lana Grosvenor-era bidaltzeari?

4 Henryk barregarri iritzi dio Basilen ezetzari eta jarrerari. Azaldu.

5 Zer dio Henryk margolariei buruz? Bilatu hiztegian banitate hitza, eta egin loturak.

6 Nolakoa da Dorian Gray? Bilatu testuan haren itxurari buruz esaten den guztia.

7 Zer diote batak eta besteak sekretuak izateari buruz? Azaldu zer nabarmenkeria egiten duen bakoitzak, sekretuak izatearekin lotuta.

8 Zer sentitu zuen Basilek, Dorian Gray lehenengoz ikusi zuenean? Zer erreakzio izan zuen?

9 Eta bigarrenez ikusi zuenean, nola jokatu zuen? Zerk eragin zuen jarrera-aldaketa hori, zure ustez?

Erreparatu testuaren egiturari

10 Testuan, flashback bat dago. Identifikatu eta azaldu.

11 Barne- ala kanpo-narratzailea du testuak? Arrazoitu erantzuna.

12 Narrazioaren zer atali dagokio eleberri hau, zure ustez? Azaldu.

13 Bilatu testuan hitz hauen sinonimoak:

harroputz margulduta lelokeria bertute gailendu

Bilatu informazioa

14 Dorian Grayren erretratua Oscar Wilderen lanik ospetsuenetako bat da. Bilatu argumentua eta idatzi, 10 lerrotan.

15 Begiak eta begirada ohiko gaia izan dira literaturan:

• Zer irudikatzen zuten Erdi Aroko eta Errenazimentuko idazleentzat?

• Bilatu Gutierre de Cetina idazlearen «Madrigal» olerkia eta Mikel Markezen «Zure begiek» abestia, eta egin loturak gaiarekin.

Hausnartu testuari buruz

16 «Nolako bihotza, halako aurpegia»; «Aurpegiak asko esaten du», diote esaera zaharrek. Azaldu esanahia.

17 «Barru-barruko sentimenduz margotutako erretratu guztiak artistaren erretratuak dira, ez modeloarenak. Margolanean ez da hura agertzen, margolaria baizik» . Taldeka jarrita, eztabaidatu:

• Ados zaudete hitz horiekin?

• Uste duzue artistek arimaren zati bat jartzen dutela beren lanetan?

• Horrela bada, artelan horiei esker gehiago jakin dezakegu artistei buruz?

18 Bilatu informazioa Pigmalion mitoa delakoari buruz, eta egin loturak Wilderen lanarekin. Gero, azaldu zeri deritzon psikologian Pigmalion efektua.

ULERMENA
Ikasi gehiago literatura-topikoei buruz www.anayaharitza.es webguneko baliabide-bankuan.
68
Pigmalion eta Galatea, Jean-Léon Gêrome.

IKASI HITZAK

Giza harremanak

1 Bilatu informazioa, eta azaldu zer aztergai duten giza zientzia hauek: Psikologia , Soziologia eta Antropologia

2 Sortu sinonimo-bikoteak hitz hauekin, eta azaldu hitz-pare bakoitzak zer lotura duen giza harremanekin:

ohitura elkarbizitza komunitate gatazka begirune

errespetu bizikidetza liskar erkidego usadio

3 Bilatu protokoloa zer den, eta azaldu zertako erabiltzen dugun.

4 Taldeka jarrita, eztabaidatu sare sozialei buruz. Erantzun galdera hauei:

• Zer dira sare sozialak? Saiatu definizio bat idazten, denon artean.

• Zer sare sozial erabiltzen dituzte zuen adineko gazteek? Zertarako erabiltzen dute sare sozial bakoitza?

• Nola aldatu dute harremanak izateko modua?

• Onuragarriak ala kaltegarriak: zer deritzezue sare sozialei?

5 GJH. Binaka, irakurri, hausnartu eta komentatu.

Izaera da izaki bat tankeratzen duten nolakotasun eta ezaugarrien multzoa; hots, izateko modua edo era.

• Azaldu izaera mota bakoitzak zer ezaugarri dituen: barnerakoia , kanporakoia , egozentrikoa , nartzisista

• Nola eragiten du izaerak gizakion portaeran? Baldintzatzen ditu besteekin ditugun harremanak? Azaldu, eta eman adibideak.

• Nolako izaera duzu? Saiatu zeure izaera deskribatzen, 2-3 lerrotan. Gero, irakurri ikaskideari, eta esan iritzia azaltzeko.

• Lagungarria da harreman onak izatea, osasun mental egokia izateko?

Hitzen kutxa

6 Ordenatu letrak, aurkitu izaerarekin lotutako hiru kontzeptu, eta lotu definizioekin.

ukeototuazptan usoatematiu onarokatolut

a) Pentsamenduak, zirrarak eta ekintzak kontrolatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.

b) Norberaren burua estimatzea.

c) Nork bere buruaz duen iritzien multzoa.

• Azaldu auto- aurrizkiaren esanahia, eta jarri aurrizki hori duten beste hiru adibide.

Neska perladuna, Johannes Vermeer.
U 3 69

1 Komunikatu Komunikazioa

Lekua eta denbora narrazioetan

• Lekua izan daiteke erreala (egiazkoa) ala fikziozkoa (asmatua), baita barrukoa (bulegoa, trena…) edo kanpokoa ere (basoa, plaza…).

• Denborari dagokionez, honako hauek daude: barne-denbora (kontakizunean zehar gertatzen dena) eta kanpo-denbora (ekintzak zer garaitan gertatzen diren).

Narrazioa

Narrazioetan, pertsona batzuen inguruko gertaerak kontatzen dira, errealak edo fikziozkoak, zenbait leku-denboratan jazoak. Hauek dira narrazioaren elementuak: argumentua , narratzailea , pertsonaiak , lekua eta denbora

Narratzailea

Narratzaileak istorioa kontatzen du. Barne tik edo kanpo tik konta dezake:

Barnenarratzailea: istorioaren barnetik kontatzen du ekintza, lehen pertsona erabiliz.

Narratzailea protagonista: ekintzetan parte hartzen duen pertsona nagusia da.

Nik mila galdera egiten nizkion kapitainari, eta erantzun bakoitzak beste mila galdera sortzen zizkidan. Ondo ulertu nuen, azkenean, ontziaren funtzionamendua.

Kanponarratzailea: kanpotik kontatzen du ekintza, hirugarren pertsona erabiliz.

Pertsonaiak

Narratzaile orojakilea: badaki pertsonaia guztiek zer pentsatzen, oroitzen eta sentitzen duten.

Narratzaile objektiboa: kanpotik kontatzen ditu gertakariak, ikusten eta entzuten duena kontuan hartuz.

Oroitzen ditut haren esku zorrotzak. Gogoratzen dut haren ahotsa; ahots lasaia, nahigabetua eta sudurkaria.

J. L. Borges, «Funes el memorioso».

Jules Verne, Hogei mila legoako bidaia itsaspetik. Narratzailea lekukoa: protagonistaren gorabeherak eta gertakariak kontatzen ditu, lekuko zuzena baita.

Liluraturik gelditu zen mutila, karparen barrualdea ikusi zuenean. Sekula ez zukeen pentsatu ere egingo basamortuaren erdian halako karparik egon zitekeenik.

Paulo Coelho, Alkimista.

Harrizko eskaileratik irtenda, McGonagall andereñoak kolpetxo bat eman zuen atean. Isilka zabaldu zen atea, eta barrura sartu ziren biak. McGonagall andereñoak itxaroteko esan zion Harryri, eta bakarrik utzi zuen hantxe.

J. K. Rowling, Harry Potter eta sekretuen ganbera

Pertsonaiak errealak edo fikziozkoak izan daitezke, eta ekintzan parte hartzen dute. Hainbat motatakoak daude:

• Garrantziaren arabera, pertsonaia nagusiak eta bigarren mailakoak ditugu. Pertsonaia nagusiak ekintzaren eragileak dira: protagonista deritzo ekintzak aurrera eraman nahi dituenari, eta antagonista, protagonistaren helburua zapuztu nahi duenari.

• Izaeraren arabera , bi motatako pertsonaiak daude: lauak , nortasunik gabekoak, istorioan garapen psikologikorik ez dutenak; eta biribilak , nortasun konplexua dutenak.

Ordena

Narrazio bateko ekintzak hainbat modutan konta daitezke:

• Kontaketa lineala edo kronologikoa : gertatu diren ordenari jarraituz kontatzen dira ekintzak.

• Erditik hasita ( in media res ): lehenik, gertakaririk garrantzitsuenak kontatzen dira; ondoren, lehenago eta geroko gertakariak.

• Halaber, denbora-lerroa eten daiteke, iraganeko gertakari bat kontatzeko ( flashback deritzo teknika horri), edo etorkizunerako jauziak egiteko ( flashforward delakoa).

70

1

Irakurri testua, eta erantzun galderei.

Hego poloa

Hegoalderantz nabigatzen jarraitu genuen, eta, martxoaren 14an, izotz-blokeak ikusi genituen ur gainean; batzuek hainbat miliatako luzera zuten, eta hirurogeita hamar eta laurogei metro bitarteko altuera. Nautilus azalean zegoen.

Ned Landek lehendik ikusiak zituen izozmendiak; itsaso artikoetan ikusi zituen, arrantzan zebilela. Conseilek eta biok lehenengoz ikusi genituen, ordea.

Martxoaren 16an, goizeko zortziak aldera, kapitainaren esku trebeen gidaritzapenan, Nautilusek Zirkulu Polar Antartikoa ebaki zuen. Izotzez inguratuta geunden, eta zeruertza ez zen ikusi ere egiten. Ezin dut eskualde berri haien edertasuna deskribatzeko moduko hitzik aurkitu.

Izotzek ikuspegi miragarriak eskaintzen zizkiguten, eta ekialdeko hiriak zirela ematen zuen, haien meskita eta dorreekin.

Martxoaren 18an, izotz-masa erraldoiak zeharkatu ondoren, elkarri itsatsitako mendi multzo baten hesiak guztiz geldiarazi zuen Nautilus.

—Izotzezko itsasoa! —esan zuen kanadarrak—. Itsaso hori ez du inork zeharkatu.

—Hala ere, horren atzealdean zer dagoen jakin nahi nuke —erantzun nion.

—Zer uste duzu, Aronnax jauna? —galdetu zidan kapitainak.

—Ez aurrera ez atzera gelditu garela, kapitaina.

—Aterako gara hemendik, eta aurrera egingo dugu.

Globoaren meridianoek elkar gurutzatzen duten lekura

iritsiko gara: Hego polora.

Jules Verne, Hogei milia legoako bidaia itsaspetik. Anaya (moldatua).

c) Nor dira pertsonaiak? Nor da protagonista, zure ustez?

d) Non gertatzen da istorioa? Leku erreala ala fikziozkoa da?

e) Zein da barne-denbora? Zenbat egun irauten du istorioak? Badago kanpo-denbora zein den jakiterik? Arrazoitu.

2 Identifikatu testu bakoitzaren narratzaile mota:

A Zalgurdia patio erraldoi batean gelditu zen. Zaldizainak lurrean jarri zizkidan maletak, atetzar baten ondoan. Isil-isilik, eserlekura itzuli, aho-uhalak astindu, eta desagertu zen.

Bran Stoker, Drakula. Anaya.

B Duela hamar urte baino gehiago sartu zen Nerea egunkarian lanean, eta ordutik sail guztietatik igaro da. Askotan pentsatu du horoskopoa asmatzea bakarrik falta zaiola benetan sail guztietatik pasatu dela esateko. Karmele Jaio, Amaren eskuak. Elkar.

C Bere pentsamenduetan murgilduegi zegoen nire protestari berehalako erantzuna emateko. Burua esku baten gainean zeukan; begirada, gutunazaletik atera berria zuen paperezko orrian iltzaturik. Gero, gutunazala hartu, argira hurbildu eta arretaz aztertu zuen. —Porlockena da letra— esan zuen, pentsakor. Bere buruarekin ari zen hizketan, nirekin baino gehiago, baina haren hitzek neure haserrea uxatu zuten. Arthur Conan Doyle, El valle del terror. Anaya.

D 2003ko martxoan joan nintzen New Yorkera. Elizabeth Macklin idazleak gonbidatuta joan nintzen. Kirmen Uribe, Bilbao-New York-Bilbao. Elkar.

3 Istorio-laukia. Hirunaka jarrita, hasiera eta amaiera idatziko dizkiozue 1. ariketako testuari. Jarraitu urrats hauei, zuen kontakizuna sortzeko:

a) Lehenik, egin ideia-jasa: erabaki zer gertatuko den istorioaren hasieran eta amaieran. Pentsatu, halaber, pertsonaia bakoitzak zer garrantzia eta bilakaera psikologiko izango duen, istorioa non eta noiz gertatuko den, etab.

b) 1. ariketako testua, istorioaren korapiloa bada ere, kontakizunaren hasieran kokatuko duzue. Hau da, zuen testua in media res hasiko da. Hortaz, flashback eta flashfoward teknikak erabiliko dituzue, istorioaren hasiera eta amaiera kontatzeko, hurrenez hurren.

a) Zer ekintza kontatzen dira? Non kokatuko zenuke testua: eleberriaren hasieran, korapiloan ala amaieran?

b) Barne- ala kanpo-narratzailea du kontakizunak?

c) Idatzi 20 lerro atal bakoitzean, eta sortu testu koherente eta kohesioduna.

d) Irakurri testua beste talde bati, eta komentatu.

Uda Artikoan, William Bradford.
ARIKETAK U 3 71

1 Komunikatu

Komunikazioa

Deskribapen motak

Hartzailearen asmoaren arabera, deskribapenak bi motatakoak dira:

• Deskribapena objektiboa da igorleak, informatzeko asmoz, pertsonak, lekuak eta gauzak ahalik eta zehatzen aurkeztea.

• Deskribapena subjektiboa da igorleak, deskribapena egiteaz gain, bere iritzia azaltzea.

Deskribapen-testuen ezaugarriak

• Izen eta izenondo ugari erabiltzen dira, pertsonen, lekuen eta gauzen nolakotasuna adierazteko. Lekuen deskribapenetan, halaber, ohikoak dira adberbioak , elementuen kokalekua azaltzeko.

• Izan , egon eta eduki aditzak dira nagusi.

• Aditzak orainaldian eta lehenaldian egoten dira.

• Konparazioak eta metaforak erabiltzen dira, baita hiperbolea eta pertsonifikazioa ere.

Deskribapen-testuak

Deskribatzea pertsonak, lekuak edo gauzak nolakoak diren azaltzea da. Deskribapen-testuetan, hitzen bidez adierazten dugu ikusten edo irudikatzen duguna, ahoz edo idatziz.

Deskribapen-testuek hainbat erabilera dituzte. Narrazio-testuetan, adibidez, sarri agertzen dira, pertsonaiak eta leku-denborak aurkezteko. Deskribapen literario esaten zaie mota horretako deskribapenei. Bidaia-liburuetan, informazio-orrietan eta publizitatean ere egoten dira deskribapenak, hartzailea erakartzeko eta produktu baten onurez konbentzitzeko asmoz. Bestalde, testu zientifiko eta unibertsitateko eskuliburuetan ere ohikoak dira: deskribapen zientifiko deritze azken horiei.

Lekuak eta eszenak deskribatzea

• Leku bat deskribatzea paisaia edo toki bat nolakoa den azaltzea da. Leku bat deskribatzeko, elementuak zer ordenatan azalduko ditugun erabaki behar dugu; hainbat modutan egin daiteke hori: orokorretik zehatzera edo zehatzetik orokorrera; barrutik kanpora edo kanpotik barrura, goitik behera edo behetik gora…

• Eszena bat deskribatzen dugunean, ikusten ari garena azaltzen dugu: paisaia nolakoa den, pertsonaiak non dauden, zertan ari diren… Eszenak zer-nolako zirrarak eragiten dizkigun ere azaldu ohi dugu.

Pertsonak deskribatzea

Pertsona-deskribapenak hainbat motatakoak izan daitezke:

• Prosopografia : pertsona baten ezaugarri fisikoen eta itxuraren berri ematen du.

• Etopeia : pertsona baten ezaugarri psikologikoak eta izaera nolakoak diren azaltzen du.

• Erretratua: ezaugarri fisikoak ez ezik, pertsona baten izaera ere deskribatzen du; nork bere buruari egindako erretratuari autorretratu deritzo. Bestalde, karikatura deritzo, norbait barregarri uzteko helburua duen erretratuari; gehienetan, pertsona horren ezaugarri bereizgarriak neurriz kanpo puzten eta nabarmentzen dira.

Izaera eta aldartea deskribatzea

Etopeietan eta erretratuetan, honako hauek izango ditugu kontuan, pertsona baten izaera eta aldartea deskribatzean:

• Izaera ri dagokionez, besteak beste pertsonak zer zaletasun, bizimodu, ohitura eta zer nahi eta asmo dituen azalduko dugu. Nolako portaera duen eta beste pertsona batzuekin nola jokatzen duen ere argituko dugu.

• Pertsona baten aldartea deskribatzen dugunean, azaldu behar dugu pertsona hori une jakin batean nola dagoen eta zer zirrara dituen: beldurra, lasaitasuna, poza, amorrua… Halaber, argituko dugu pertsona horrek zer prozesu ri jarraitu dion pozik edo haserre egoteko, nola hazi den bere urduritasuna, beldurra edo ezinegona, etab.

72
Dama erbinude zuriarekin, Leonardo da Vinci.

ARIKETAK

1 Taldeka interpretatu. Irakurri deskribapentestua, eta erantzun.

Minas Tirith

Minas Tiritheko arkitektura apartekoa zen, eta hiria zazpi mailatan eraikia zegoen, haietako bakoitza mendian induskatua eta harresi batek inguratua, eta harresi bakoitzak ate bat zuen. Baina ateak ez zeuden lerro zuzenean: Hiriaren Harresiko Ate Handia zirkuituaren ekialdeko muturrean zabaltzen zen, baina hurrengoa ia hegoaldera begira zegoen, eta hirugarrena iparraldera, eta horrela hurrengoak ere, norabide batera eta bestera, beti ere gorantz. Horrela, gotorlekura igotzen zen bidea norabide batera biratzen zen lehenik, eta, gero, bestera, mendi-magalean barrena. Gotorlekuaren sarreratik, farolez argituriko aldapa luzea zazpigarren ateraino igotzen zen. Bide horretatik iritsi ziren Goi Patiora eta Iturriaren Plazara, Dorre Zuriaren oinaldean; garaia eta arranditsua zen, oinaldetik pinakuluraino berrogeita hamar bat braza zituen, eta goian Seneskalen bandera astintzen zuen haizeak, lautadaren gainetik mila bat oinera. Gotorleku boteretsua zen ezbairik gabe, benetan garaiezina.

Pippinek gero eta harrituago begiratzen zion harrizko hiri eskergari. Berak inoiz amestutako ezer baino zabal eta ederragoa zen: Isengard baino handiagoa eta sendoagoa, askoz ere politagoa. Hala ere, hiria gainbehera nabarmena pairatzen ari zen urterik urtera: bertan eroso bizi zitezkeen gizakien erdiak falta zituen jadanik. Kale guztietan, etxe handi edo jauregiren baten aurretik pasatzen ziren; ate eta atarien gainean letra ederrak zituzten zizelkatuta, eite arrotz eta zaharrekoak: aurreko garaietan bertan bizi izandako gizon eta familia nobleen izenak, Pippinen ustez.

J. R. R. Tolkien, Eraztunen jauna. Erregearen itzulera. Txalaparta (moldatua).

Arranditsu: arrandiaz betea, harroa, handiustea; eite: itxura.

a) Zer ordenatan deskribatzen dira hiriko elementuak?

b) Objektiboa ala subjektiboa da testua? Arrazoitu.

c) Identifikatu izenlagunak eta izenondoak.

d) Aztertu testuko aditzak eta adberbioak.

e) Erreparatu azpimarra duen zatiari, eta azaldu gaiaren progresioa, aurreko unitatean ikasitakoa erabiliz.

f) Aztertu kohesio-baliabideak testuan: – Bilatu deixiaren adibideak.

– Identifikatu eremu semantiko bereko hitzak.

– Bilatu eta sailkatu antolatzaileak.

2 Irakurri deskribapena, eta erantzun.

Edabea

Nik banekien bizia arrisku larrian jartzen nuela. Nahikoa izan zitekeen dosiaren prestakuntzan edo administrazioaren unean akats ñimiñoena egitea. Baina azkenean beldurrak gainditu zituen aurkikuntza berezi eta sakon baten tentazioak. Zori beltzeko gau batean, berandu, elementuak nahastu nituen, ikusi nuen nola irakiten zuten, basoan kea zeriela, eta irakinaldia bukatu zenean, kemen-ekinaldi batez, irentsi nuen edabea.

Izan daitezkeen oinaze-sastadarik zorrotzenak etorri zitzaizkidan; kirrinka-hotsa hezurretan, goragale hilgarria, eta jaiotzaren edo heriotzaren orduan ezin handiagoa izan daitekeen espirituaren antsia bat. Gazteagoa, arinagoa, alaiagoa sentitzen nintzen gorputzez. Banekien, bizitza berri haren lehen arnasan bertan, zitalagoa nintzela, hamar bider zitalagoa. Eskuak luzatu nituen, pozik; eta hartan ari nintzela, bat-batean ohartu nintzen altuera galdu nuela.

Ezkutuka igaro nituen korridoreak, neronen etxean arrotz; eta, nire gelara joanda, hantxe ikusi nuen, aurrenekoz, Edward Hyderen itxura.

Robert Louis Stevenson, Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia. Erein.

a) Azaldu testuak zer kontatzen duen.

b) Nolako aldartea du protagonistak? Aldatu egiten du aldartea testuan zehar? Azaldu.

c) Identifikatu pertsonaiaren aldarte nahasiaren berri ematen duten pasarteak.

d) Nolako zirrarak eragin dizkizu testuak? Kontatu, labur-labur.

U 3 73

BELDURRAK AIREAN

Komunikazio-egoera: «Efemerideak ospatzen»

xviii mende-amaieran sortu zenetik, beldurrezko generoak sekulako arrakasta izan du; hainbeste, non genero horretako liburu eta kontakizun asko gure kulturaren parte bihurtu diren. Azken urteotan, beldurrezko zenbait eleberriren efemerideak izan dira: 2022 Drakula eleberriaren 125. urteurrena izan zen; 2023, aldiz, Frankenstein eleberriaren 205. urteurrena.

Hori dela eta, herriko liburutegiak Beldurrezko Literaturaren Astea antolatu du, efemeride horiek ospatzeko. DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat, antzinako edizioen erakusketa, dokumental-emanaldia, beldurrezko irakurketa-saio musikatua eta ipuin-lehiaketa antolatu dituzte, besteak beste.

Entzun

1 Entzun beldurrezko generoaren bi kontakizun klasiko, eta erantzun galderei.

1. kontakizuna: Drakula

• Zer aieru izan du protagonistak, esnatu denean?

• Zer ezusteko izan du egongelara joan denean?

• Zer egin behar izan du kondearengana iristeko?

• Non topatu du kondea? Zer sentitu du hura ikustean eta miatzean?

• Zer asmo ilun du kondeak? Nola ekidin nahi du protagonistak hori gertatzea?

• Zer gertatu da amaieran, ustekabean? Bilatu basiliskoaren begiradak zer eragiten zuen.

2. kontakizuna: «Bihotz salataria»

• Nola sentitzen zen protagonista hasieran?

• Zerk eragin du jarrera-aldaketa harengan?

• Nola aldatu da protagonistaren aldartea kontakizunean zehar? Azaldu fisikoki eta psikologiki zer gertatu zaion.

• Zer leporatu eta zer aitortu die protagonistak amaieran poliziei?

2 Binaka jarrita, komentatu aipu hauek, kokatu bakoitza kontakizunaren barruan, eta azaldu zer dioten bi pertsonaien aldarteari buruz:

«Orduan, etsipenak hartu ninduen»

«Ordu hartan heriotza ezbehar guztien arteko aukerarik desiragarriena iruditzen zitzaidan»

«Izuz bete ninduen bertan ikusi nuenak»

«Hitz eta pitz hasi nintzen, sentsazio hura uxatu nahian»

«Konturatu nintzen oihu egin behar nuela, edo hil, eta orduan… Entzun, arren!»

3 Lehen testuan, Drakula kondearen prosopografia egiten du narratzaileak. Taldeka jarrita, saiatu gogoratzen kondeak nolako itxura zuen.

4 Aztertu narrazioaren elementuak testu bakoitzean: narratzaile mota, lekua eta denbora, pertsonaiak…

74 Komunikazio-lantegia

Solasean

5 Bi istorioetako protagonistak, une jakin batetik aurrera, erotasunetik hurbil daude. Hiruko taldetan, azaldu prozesu hori nola deskribatzen den.

6 Beldurrezko literaturaren barruan, zenbait azpigenero daude. Bilatu informazioa eleberri gotikoari eta beldur psikologikoari buruz, eta erantzun galdera hauei:

• Zein da gotiko hitzaren etimologia? Nor da azpigeneroaren sortzailea?

• Zer egile eta zer eleberri dira azpigenero horren mugarriak?

• Zer ezaugarri ditu beldur psikologikoak? Nor izan zen maisua?

• Zer azpigenerotan kokatuko zenituzke testuak? Zergatik?

7 «Bihotz salataria» Edgar Allan Poeren ipuinik ezagunenetako bat da. Binaka jarrita, bilatu ipuinaren hasiera eta korapiloa, eta osatu entzun duzun pasartea.

8 Bilatu informazioa egile hauei buruz, eta azaldu bakoitzak zer ekarpen egin dion generoari:

Guy de Montpassant

Daphne Du Maurier H. P. Lovecraft

Anna Rice

9 Taldeka jarrita, hausnartu beldurrezko generoari buruz:

• Zergatik da hain arrakastatsua, zuen ustez?

• Zer dute berezi beldurrak eta izuak, hain erakargarriak izateko?

• Zer dakizue beldurrezko zinemari buruz? Bilatu informazioa Alfred Hitchcock zinemagileari buruz, eta egin loturak. Gero, bilatu gaur egungo beste zinemagile batzuk.

Parte hartu ipuin-lehiaketan

10 Taldeka jarrita, ipuin-lehiaketan parte hartuko duzue. Idatzi beldurrezko ipuina, baldintza hauek kontuan hartuz:

1. Tartekatu narrazioa eta deskribapena zuen ipuinean: ekintza-segida kontatzeaz gain, pertsonaien itxura fisikoa, izaera eta aldartea ere deskribatuko dituzue.

2. Sortu pertsonaia biribilak, eta azaldu kontakizunean zehar aldartea nola aldatzen zaien.

3. Sortu beldurrezko giroa: izaki harrigarriak, leku misteriotsuak (hilerria, aurriak, gaztelua…), fikziozko gertakariak…

4. Guztira, ipuinak 40 lerro izango ditu.

11 Antolatu beldurrezko jaialdia ikasgelan. Taldeka, irakurri zuen ipuinak beste taldeei, eta aukeratu ipuinik onena

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Nahi baduzue, lehiaketaren oinarriak adostu ditzakezue: ipuina zer formatutan aurkeztu, epemuga, irakurketa dramatizatua egiteko baldintzak, efektu bereziak erabiltzea…

75 U  3
Eleberri gotikoetan ohikoak dira aurriak, argi-ilunak, giro misteriotsua… Irudian, Caspar David Friedrich artista alemanaren Abade-etxea hariztian margolana.

Ezagutu hizkuntza

Gramatika

Aditzak, formaren arabera

Izenak, izenondoak eta aditzondoak bezala, aditzak ere formaren arabera sailkatu daitezke:

• Bakunak erro hutsez osatutakoak dira: egin, joan, ikusi…

• Eratorriak erro batez eta morfema batez osatuta daude: des egin, e ra karri, gorri tu

• Elkartuak bi erroz osatuta daude: itxuraldatu , on iritzi

Aditz-sintagma

Aditz-sintagma (AS) aditza ardatz duen hitz multzoa da.

Aditz-sintagmaren egitura orokorra

Aditza ez ezik, beste osagai batzuk ere izan ditzake: adberbioa (aditzondoa eta adizlaguna), osagarriak (osagarri zuzena eta zehar-osagarria) eta atributua Lehen unitatean ikusi genuenez, hainbat modutan antolatu daitezke aditzsintagmaren barruko osagaiak.

AS → (adlag.) + (adond.) + (IS NORI) + (IS NOR) + ad.

Aditz-sintagmak predikatu aren funtzioa du.

Aditza

Aditz ak ekintza , egoera edo gertaera bat adierazten du. Esaterako: etorri naiz (ekintza), gaude (egoera), izan dira (gertaera).

Aditza sailkatzeko, hainbat modu daude:

• Aditzarekin duen komunztaduraren eta hartzen dituzten osagaien arabera, NOR motako aditzak (iragangaitzak) eta NORK motako aditzak (iragankorrak) daude.

• Moldearen arabera, aditz jokatuak eta aditz jokatugabeak bereizten ditugu.

NOR eta NORK motako aditzak

• NOR motako aditz ek (aditz iragangaitzek) ez dute osagarri zuzenik (OZ) hartzen: izan, egon, ibili, etorri… Subjektua Nor kasuan doa mota honetako aditzekin. Adibidez: Aire fresko a sartu da ; Lagun ak egongelan bildu dira

• NORK motako aditzek (aditz iragankorrek) osagarri zuzena (OZ) hartzen dute: ekarri, ikasi, irakurri, eraman… Mota honetako aditzekin, subjektua Nork kasuan doa. Esaterako: Margolariak Dorian Gray ikusi zuen; Gonbidatuek anfitrioia agurtu zuten

Hala ere, NORK motako zenbait aditzek ez dute osagarri zuzenik hartzen: Urak irakin du; Ordenagailuak oso gaizki funtzionatzen du; Nik ohe berrian lo egin dut ; Autoak luze iraun digu ; Presidenteak dimititu du

• Aditz asko, testuinguruaren arabera, mota batekoak zein bestekoak izan daitezke. Nork motakoak direnean, noski, osagarri zuzena (OZ) dute. Erreparatu adibide hauei:

Galder garajean sartu da . Galderrek autoa garajean sartu du .

Nagore presaka altxatu da Nagorek hogei kiloko pisua altxatu du

2
76

Aditz jokatuak eta jokatugabeak

• Aditz jokatuek pertsona (ekintza nork egin duen) eta aldia (ekintza noiz egin den) adierazten dituzte. Hiru motatakoak dira:

a) Aditz trinkoak hitz bakarreko aditzak dira: Lagunak egongelan daude

b) Aditz perifrastikoek bi hitz dituzte: aditz nagusia eta aditz laguntzailea. Adibidez: Henry Wottonek erlojua begiratu zuen

c) Aditz-lokuzi oek egitura berezia dute: izena + aditza. Adibidez: lo egin, gose izan, lur hartu… Aditz-lokuzio gehienak egin, eman, hartu eta izan aditzekin sortzen dira.

• Aditz jokatugabe ek ez dute pertsonari eta aldiari buruzko informazioa ematen. Hiru motatakoak dira:

a) Partizipioa. Aditz osoa da, bukaera eta guzti. Bukaera gehienak -tu/-du, -i eta -n izaten dira: hartu, ikusi, egin Beste amaiera batzuk ere badira: jo, hil Hiztegietan, aditzak partizipioan agertzen dira.

b) Aditzoina. Gehienetan, partizipioari amaiera (-tu, -du, -i) kenduz sortzen da: hartu → har, bildu → bil, irakurri → irakur… Amaieran -n eta -l duten aditzei ez zaie amaiera kentzen: egin → egin, hil → hil.

c) Aditz-izena izen bihurtutako aditza da; hortaz, erdi aditza, erdi izena dela esan daiteke. Izena den aldetik, deklinatu egiten da; aditza den aldetik, osagarriak onartzen ditu:

Formari dagokionez, aditzoinari -te/-tze atzizkia erantsiz sortzen da aditz-izena. Aditzaren aditzoina -n letraz edo txistukariz amaitzen bada, -te eransten da: egon → egote, utz → uzte. Gainerako kasuetan, -tze eransten da: hartu → hartze, hil → hiltze.

– Aditz-izenak, sarritan, mendeko perpaus etan agertzen dira, aditz nagusiaren mende. Aditz nagusiek deklinabide-marka jakin bat hartzeko eskatzen diete aditz-izenei:

Deklinabide-marka Aditzak Adibidea

-tzea (Zer?) pentsatu, erabaki, ahaztu, lortu… Lortu dut saria irabaztea

-t(z)eak (Zerk?) eduki, mindu, harritu… Mindu nau zure hitzak entzuteak

-t(z)en (Zer?) jakin, ikasi, irakatsi, hasi… Ikasi behar dut argiago hitz egiten

-t(z)eko (Zertarako?) gai izan, gauza izan, lotsa izan…

-t(z)eari (Zeri?) utzi, ekin, iritzi…

Gai naiz hainbat gauza egiteko

Amak aspaldi utzi zion erretzeari

-t(z)era (Zertara?) zigortu, behartu, ohitu… Ohitu naiz goizetan kafea edatera

-t(z)eaz (Zertaz?) poztu, aspertu, damutu…

Aspertu naiz beti kontu bera entzuteaz

Aditz-izenaren erabilera bereziak

• Hobe duzu egiturarekin, aditzizena eta partizipioa erabil daitezke: Hobe duzu isilik egon. / Hobe duzu isilik egotea

Forma inpertsonala erabiliz gero, -t(z)ea erabili behar da: Hobe da isilik egotea

Ahaztu aditzak -tzen eta -tzea onartzen ditu, baina esanahi desberdinarekin:

– Integralak egiten ahaztu zait. → Ahaztu egin zait integralak nola egiten diren.

– Integralak egitea ahaztu zait.

→ Ahaztu zait integralak egin behar ditudala.

• Utzi aditzak -tzen eta -tzeari onartzen ditu, baina esanahi desberdinarekin:

– Jolasten utzi diot. → Norbaiti jolasteko baimena eman diot.

– Jolasteari utzi diot. → Jolasten amaitu dut.

• Merezi izan aditz lokuzioaren subjektua aditz-izena bada, Nor kasuan deklinatuko dugu:

✗ Merezi du ikaste ak

✓ Merezi du ikaste a

U  3 77

2 Ezagutu hizkuntza

Gramatika

Pluralgilea aditzetan

Aditzak komunztadura du osagarri zuzenarekin. Elementu hori plurala bada, aditzak ere pluralgilea hartuko du. Hainbat pluralgile daude:

• -z : dator / dato z

• -z- : daukat / dau z kat.

• -tza : dakar / dakar tza

• -zki- : digu / di zki gu.

• -it- : dut / d it ut.

Aditzaren modua

Aditzaren modu ak hau adierazten du: zer jarrera duen hiztunak ekintzarekiko.

Euskaraz bost modu daude:

• Indikatiboak benetako ekintzak adierazten ditu: Emanaldia seietan hasiko da

• Baldintzak aditzera ematen du zerbait gertatzeko zer baldintza dagoen eta horrek zer ondorio dituen: Dirua izango banu , Asiara joango nintzateke

• Agintera aginduak emateko erabiltzen da: Ekar itzazu liburuak, mesedez.

• Ahalerak zerbait egiteko ahalmena adierazten du: Kafe bat har dezakegu

• Subjuntiboa helburua, nahia, aholkua eta horrelakoak adierazteko erabiltzen dugu: Ingelesa ikas dezazun nahi dut.

Aditzaren aspektua

Aspektu ak aditzaren ekintza amaituta dagoen ala ez adierazten du.

• Aditz trinko ek aspektu puntukaria dute. Horrek esan nahi du ekintza une jakin batean gertatzen dela: Berehala noa Beste zenbait kasutan, betikotasuna ere adierazten dute: Eiffel dorrea Parisen dago Ekintza denboraz kanpokoa da.

• Aditz perifrastiko ek eta aditz-lokuzio ek hiru aspektu dituzte. Aspektua aditz nagusian adierazten da:

– Burutua Ekintza amaituta dagoela adierazten du: Azokan erosketak egin ditut

– Burutugabea . Ekintza bukatu gabe dagoela adierazten du: Egunero joaten naiz lanera.

– Geroaldikoa. Ekintza oraindik gertatu ez dela adierazten du: Asteburuan futbol-partida jokatuko dugu

Aspektua adierazteko beste modu batzuk ere badira:

Aspektu burutugabea adierazteko, ohi erabiltzen da: Udan Eara joan ohi naiz

Aspektu burutua adierazteko, aditza + izan eta -ta egon/-ta eduki egiturak erabiltzen dira: Liburu hori irakurrita nago / irakurrita daukat

Geroaldikoa adierazteko, behar izan erabiltzen da: Zer egin behar duzu bihar? Aditz perifrastikoekin ere puntukaritasuna adieraz daiteke, ari izan egitura erabiliz: Ixo! Irratia entzuten ari naiz

Aditzaren aldia

Aldi ak adierazten du aditzaren ekintza noiz gertatzen den.

Euskaraz, hiru aldi daude: orainaldia, lehenaldia eta alegiazkoa. Aditz perifrastikoetan, aditz laguntzailean adierazten da aldia. Erreparatu taula honi:

Aditz trinkoak nator nentorren nentorke

Aditz perifrastikoak etorri naiz etorri nintzen etorriko nintzateke

78
Ea (Bizkaia).

1 Identifikatu eta aztertu perpausotako aditzak, behean adierazitakoak kontuan hartuz:

Aitonak beti esaten zigun: «Zer ikusi, hura ikasi».

Debekatuta dago loreak zapaltzea.

Etsituta, amore eman zuten kirolariek.

Laster ekingo diote trafikoa desbideratzeari.

– Gauza izango zinatekete gai luze hori ikasteko?

– Gehiago irakur dezazuen nahi du irakasleak.

– Nora zoaz hortik? Udaletxea beste aldean dago!

– Euriteek erabat itxuraldatu dituzte hiriko kaleak.

a) Adierazi NOR ala NORK motakoak diren. NORK motako aditzen kasuan, azaldu zer osagarri zuzen duten.

b) Esan aditz jokatuak ala jokatugabeak diren. Gero, jokatuen zein jokatugabeen artean, zehaztu zer motatakoak diren.

c) Adierazi desbideratu, esan eta itxuraldatu aditzak bakunak, eratorriak ala elkartuak diren.

2 Idatzi aditz-izenak, eta azaldu nola sortu dituzun: hustu, garbitu, itxi, bazkaldu, irakurri, jolastu, gelditu, jardun

3 Lotu-sakondu-galdetu. Osatu perpausak, aditzizenak erabiliz: igo, lotu, entzun, irakurri, ikertu, joan, egin . Azaldu aditz bakoitzaren erabilera:

– Zapatetako lokarriak … irakatsi nion umeari.

– Irakasleak hainbat liburu … behartu gaitu.

– Damutzen naiz kontzertu horretara ez …

– Albiste lazgarri hori … leher eginda utzi nau.

– Jone ez da gai bi mila metroko mendi hori …

– Erabaki dut goi-mailako ikasketak …

– Zientzialariek aspaldi ekin zioten gaixotasun horri buruz …

4 Azaldu zer ñabardura semantiko dagoen perpauspare bakoitzean:

a) Pianoa jotzea ahaztu zait. / Pianoa jotzen ahaztu zait.

b) Lan egiten utzi ditugu. / Lan egiteari utzi diogu.

c) Zaila da diru hori irabaztea. / Diru hori zaila da irabazten.

d) Abestera etorri naiz. / Abesten etorri naiz.

5 Adierazi perpaus hauetako aditzen modua eta aldia:

Non eros daitezke emanaldirako sarrerak?

Hainbatetan ibili naiz Bartzelonan.

Noiz kontatuko dizkiguzu sekretu horiek?

– Etor bitez sasoi hobeak, mesedez.

Mirenek goizetan kafea hartzen zuen.

– Mediku talde horrek ebakuntza arriskutsu asko egin ditu.

– Zuzendariak bilera deitu du, arazoa konpon dezagun.

– Zeuek ere etor zintezkete festara gurekin.

– Edonork egin lezake mendi-ibilbide hori.

6 Adierazi aurreko ariketako indikatiboko aditzen aspektua. Gero, berridatzi perpausak, aditzen aspektua beste modu batean adieraziz.

7 Berridatzi perpausak, osagarri zuzenak eta aditzak pluralean jarriz. Inguratu pluralgileak.

– Goizanek arazoa konpontzeko aholkua eman digu.

Ez genuen albiste hura espero.

– Lana lehenbailehen buka dezazun nahi dut.

Non zeneukan gordeta Ixonek egindako oparia?

8 Zuzendu akatsak, eta arrazoitu.

– Makina hau argindarrik gabe funtzionatzen da.

Ez da erraza formula horiek guztiak buruz jakitzea.

– Hobe da isilik egon, arazorik ez izateko.

– Gehiago berotuz gero, olioa irakingo da.

Astearteetan gimnasiora joaten ohi naiz.

– Merezi du egunero ikasteak, azterketa ondo egiteko.

9 Idatzi ezaugarri hauek dituzten indikatiboko aditzak. Gero, asmatu perpaus bana:

a) idatzi, burutugabea, singularreko 3. perts., iragana.

b) ireki , burutua, pluraleko 2. perts., oraina.

c) etorri , geroaldia, singularreko 1. perts., iragana.

d) heldu, burutugabea, pluraleko 3. perts., oraina.

ARIKETAK U 3 79

Ezagutu hizkuntza

Gramatika

Aditzondo motak, esanahiaren arabera

• Denbora-aditzondoak : agudo, berehala, beti, gero, inoiz…

• Leku-aditzondoak: edonon, gertu, hemen, nonahi, urrun…

• Modu-aditzondoak: azkar, bakarrik, ederki, gaizki…

• Maila-aditzondoak : biziki, ia-ia, guztiz, nahiko…

• Iritzi-aditzondoak : agian, apika, beharbada, dirudienez, menturaz…

Adberbioa

Adberbioek aditzaren ekintza noiz, nola, non, norekin, zergatik… gertatzen den azaltzen dute. Bi motatakoak dira: aditzondoak eta adizlagunak

• Aditzondoak aditzaren ondoan doaz: Berehala ireki zuen atea; Artistak poliki hitz egin zuen Formari dagokionez, aditzondoak hiru motatakoak izan daitezke: bakunak (atzo, beti, urrun, gaur…), eratorriak (ederki, presaka, asti ro ) eta elkartuak ( edo non , non bait , no nahi ).

• Adizlagunak deklinabide-marken eta postposizioen bidez sortzen dira:

Deklinabide-marken bidezkoak edozein deklinabide-markarekin sortzen dira, Nor, Nork, Nori, Noren eta Nongo kasuen markekin izan ezik. Adibidez: Gonbidatuekin zegoen, Lagunentzat ekarri nuen oparia...

– Postposizioak sintagmen arteko loturak adierazten dituzten hitz askeak dira. Gogoratu ohiko zenbait postposizio, aurreko izenaren deklinabidemarka kontuan hartuz sailkatuta:

NOR gabe, barru, inguru… ur gabe, lau egun barru, ehun gramo inguru

NOREN alde, arabera, aurka, bidez, bila, esku, ondoan, ordez, truke, zain…

bakearen alde, aitaren arabera, gerraren aurka, zure esku, amaren ondoan, trenaren zain

NORI begira, buruz, esker zuri begira, ekonomiari buruz, laguntzari esker

NON barrena, behera, gora, zehar mendian barrena, kalean behera, kaleetan zehar

NONDIK urrun, kanpo, hurbil etxetik urrun, eskolatik kanpo, itsasotik hurbil

ZEREZ bestalde, gain basamortuaz bestalde, ikasleez gain

Aditz-sintagmaren gainerako osagaiak

Osagarri zuzena (OZ) eta zehar-osagarria (ZO)

• Osagarri zuzena (OZ): aditzaren esanahia osatzen duen osagarria da. NOR kasuan doa beti, singularrean edo pluralean. Aditzarekin du komunztadura. Lagunek hizketaldi luzea izan zuten

• Zehar-osagarria (ZO): aditzaren ekintza nori zuzentzen zaion adierazten du. NORI kasuan doa. Aditzarekin du komunztadura.

Aitorrek mezu harrigarria bidali zion lagunari

Deklinabide-kasua Postposizioak Adibideak
2 80

Atributua

Atributua osagarri berezi bat da, eta izen-sintagmari buruzko informazioa ematen digu. Hala ere, osagarri hori ez zaio izen-sintagmari zuzenean lortzen, baizik eta loturazko aditz baten bitartez:

Dorian Grayren erretratua ederra da.

Atributua Loturazko aditza

Kategoria askotako izenak izan daitezke atributu: izena ( Mikel artzain ibili da ); adjektiboa, dela izenondoa (Etxea ederra da ), dela izenlaguna (Etxea harrizkoa da ); eta adberbioa ( Alain zuzen dabil). Atributuaren erabilerari buruzko araurik ez badago ere, loturazko aditza zein den, mugatuan ala mugagabean joango da atributua:

• Loturazko aditza izan bada, atributua mugatuan doa gehienetan: Xabi irakasle ona da Hala ere, atributua jarduera adierazten duen izena bada, mugagabean doa: Xabi irakasle izan da eskolan; Testigu izan naiz epaiketan.

• Loturazko aditzak egon eta eduki badira, gehienetan mugagabean doa: Zapatak txiki dauzkazu ; Kafea oso bero dago

• Loturazko aditzak bihurtu, ibili, joan, sartu, gelditu, ari izan, egin badira, atributua mugagabean doa: Gure aitona soldadu ibili zen gerran; Iñigo zuzendari egin dute

Kontuan hartu

• Zenbait izenondok ( libre, zoriontsu… ) joera dute mugagabean joateko: Libre/Librea zara nahi duzuna egiteko?

• Izenlagunez osatutako atributuak mugatuan doaz: Liburua paperezkoa da.

ARIKETAK

1 Identifikatu perpausotako adberbioak, eta esan zer motatakoak diren:

– Zenbat denbora daramagu mezu horren zain?

Telefonoz deitu diot, eta berehala erantzun du.

Agian, Londresera joan gaitezke.

Sukaldariak atzo ederki egin zuen pastela.

Aurten Ikerrek etxekoekin igaroko ditu oporrak.

Edonoiz joan zaitezke gutunaren bila.

Hor doa baloia, aldapan behera.

2 Adierazi aurreko ariketako aditzondoak zer motatakoak diren, formari eta esanahiari dagokienez.

3 Mahai-ingurua. Osatu perpausak, parentesi barrukoei postposizioa erantsiz.

– Arreba zaharra … (herri) bizi da aspaldi.

– Guztion … (laguntza) gauzatu genuen proiektua.

– Badakizu zer dagoen Amerikan, … (itsaso)?

– Gure … (aitona), diruak ez gaitu aberats egiten.

Sei … (egun) izango dira hauteskundeak.

Autoa hartu, eta … (Nafarroa) joan ginen lagunok.

Ikasi duzu zerbait ... (arte)?

4 Identifikatu perpausotako atributuak; gero, adierazi bakoitza zer kategoriatakoa den eta zergatik doan mugatuan edo mugagabean:

– Ekaitz laguntzaile sartu da lantegian.

Kontuz! Semaforo hori gorri dago.

– Benetan uste duzu zoriontsu zarela?

– Jesusek ura ardo bihurtu zuen.

Pilotariak fin dabiltza aspaldian.

– Herrixka horretako etxeak lastozkoak dira.

5 Osatu perpausak, atributuak erabiliz. Azaldu zergatik erabili duzun mugatua edo mugagabea kasu bakoitzean.

Etxean dituzun landare horiek guztiak … dira.

– Oso … da gazteentzat eskolan landu dugun gaia.

– Nekatuta zegoen hiriko bizimoduaz; beraz, … joan da Frantziako herrixka batera.

– … izan naiz enpresa horretan hogei urtez.

… zara hartu duzun erabakiarekin?

– Elkarteko … izendatu omen dute Eider.

– Istorio horretako aztiak … bihurtzen ditu guztiak.

xx mendeko eraikin horiek ... dira.

U 3 81

2 Ezagutu hizkuntza

Aditz polisemikoak

Egin, eman, hartu, jo, bota eta etorri aditzak benetan emankorrak dira. Izan ere, aditz-lokuzioak eta esapideak sortzeko erabiltzen ditugu. Irakurri taulako adibideak, eta erreparatu adierazitako aditzek kasu bakoitzean duten esanahiari:

• Gure planak porrot egin du.

• Muzin egin diot zure proposamenari.

• Komeni da zirt edo zart egin dezazun

• Kirola egiteari eman diot

• Oso leku atsegina ematen du

• Sei egun eman ditut ikasten.

• Gobernuak bankuan esku hartu zuen.

• Aintzat hartu dituzte ikasleen eskariak.

• Neure gain hartuko dut arazoa konpontzea.

• Hurrengo kalean, jo ezkerrera.

• Irina erantsi ondoren, jo arrautzak.

• Begiz jo ditut zapata eder horiek.

• Xalbadorrek bertsoa bota zuen Urepelen.

• Erroak bota ditu bonsaiak.

• Gertatutakoaren errua bota didate.

• Zuzendaria bat dator gurekin.

• Biharamunean, bere onera etorri zen.

• Kontu hori ez dator harira

1 Berridatzi perpausak, ikasitako esapideak erabiliz.

– Antzokira iristeko, joan ezkerrera kale hartatik.

Su Yei erabat bertakotu da Donostian.

– Ez dirudi egoerak hobera egingo duenik.

– Benetan balioetsi nituen Edurneren aholkuak.

Albistea entzunda, negarrez hasi zen.

– Zenbat ordu egon zara gure zain?

• Emaitza txarra izan.

• Gutxietsi, mespretxatu.

• Erabaki.

• Ohitura hartu.

• Iruditu.

• Denbora jakin bat igaro.

• Kontrola hartu.

• Kontuan hartu, balioetsi.

• Ardura hartu.

• Toki baterantz joan.

• Irabiatu.

• Aukeratu.

• Bertsoa kantatu.

• Erro berriak sortu.

• Norbaiti zerbait leporatu.

• Ados egon.

• Sena berreskuratu.

• Lotura izan / Gaiari heldu.

3 Berridatzi esaldiak, azpimarradunen ordez egin, eman, hartu eta bota aditzak dituzten esapideak erabiliz. Kontuan hartu parentesi barruan adierazitakoa. Behar izanez gero, erabili hiztegia.

Itzuli ingelesera euskal hitz hauek. (eman)

– Ez ahaztu irakasleen gomendioak. (hartu)

Kontu eske etorri zait Itsaso gaur. (hartu)

– Batzarreko erabakia errefusatu dute. (bota)

– Apustu egingo nuke irabaziko duzula. (egin)

– Bere herrian lurperatu zuten . (eman)

– Kaiolako atea irekita, txoria joan zen . (egin)

otu aukera eman hitzeman

norbaiten kontura barre egin

2 Buru pentsalariak. Sortu esapideak, hitz hauei egin, eman, etorri eta jo aditzak erantsiz: maitasuna, bide, bete-betean, iseka, burura, promes Gero, lotu bakoitza dagokion esanahiarekin. sexu-harremanak izan asmatu

Egin Eman Hartu Jo Bota Etorri ARIKETAK
Lexikoa 82

Letra larria eta letra xehea

Erabili letra larria

• Edozein testu idatziren hasieran.

• Puntuaren, galdera- edo harridura-marken eta etenpuntuen atzean.

• Bi puntuen ostean, esaldi osoa aipatzen denean; adibidez, Lord Henryk esan zion: « Z ein da sekretu hori?».

• Izen berezietan:

Pertsona-izenak eta goitizenak: Dorian Gray, Pedro Dagerre «Axular»…

– Leku-izenak (herrialdeak, hiriak, ibaiak…): P eru, K airo, D uero…

– Erakundeak, alderdiak, sindikatuak…: Iruñeko Udala, Elhuyar Fundazioa…

– Jaiegunen eta egun handien hitz guztietan: A ste S antua, M aiatzaren

L ehena…

– Planetak, izarrak eta konstelazioak: Saturno, Esne Bidea, Hartz Handia…

– Gertakari historikoak: E hun U rtetako G erra, E rromako I tuna…

• Liburuen, filmen, artelanen eta irakasgaien izenburuen lehen hitzean: H iru mosketariak, B idea altzifreekin eta izarrekin, G eografia…

• Sigletan eta erromatar zenbakietan: DBH , XXI . mendea…

Erabili letra xehea

• Urtaroen, hilabeteen eta astegunen izenetan: u dazken, o tsail, a stearte…

• Kargu ofizial eta akademikoak idazteko: m inistro, l ehendakari, i dazkari…

• Diruen, etnien eta hizkuntzen izenetan: y en, d akota, g aliziera…

• Arte-, musika- eta literatura-generoak idazteko: k ubismo, j azz, e pika…

• Musika-noten izenak idazteko: d o, l a, s ol minor…

• Erlijioen izenak eta termino politikoak idazteko: b udismo, k omunismo…

• -(t)ar atzizkia duten hitzetan: p aristar, a ngolar, i rlandar…

ARIKETAK

1 Osatu perpausak, letra xehea edo larria erabiliz. Arrazoitu.

…ihar hasiko dira …ruñeko …anferminak.

– 1992an sinatu zen …aastrichteko …tuna.

– Ehun …uro ordaindu nituen jaka honen truke.

– …torbide nagusia konpontzeko plana iragarri du …urangoko …lkateak, …inegotziekin batera.

– Laster da …artxoaren 8a, …makumearen …guna.

– …aite dut …laude …oneten …gebelarrak margolana.

2 Osatu perpausak, hitz egokiak erabiliz.

– EAEn, … eta … dira hizkuntza ofizialak.

– … itxita egoten dira denda gehienak.

Pizza eta pasta dira … sukaldaritzaren ikurrak.

Ortografiari buruzko azken arauak argitaratu ditu …

3 Bilatu definizio bakoitzari dagokion hitza, eta idatzi perpaus bana.

a) Carmen Laforeten lehen eleberria.

b) Argentinako eta Ekuadorreko mendirik garaienak.

c) Zeruan gauez ikus daitekeen zerrenda argia, izarrez osatua.

d) Frida Kahlok egindako azken margolana.

e) Perun eta Kolonbian erabiltzen dituzten diruak.

f) Shakespeare idazlearen jaiolekua.

g) 1939-1945 urteen artean izandako gertakari historikoa.

Ortografia
Bidea altzifreekin eta izarrekin Vicent Van Gogh holandar margolariaren lana da. Kröller-Müller museoan dago ikusgai, Herbehereetako Ottero herrian. Carmen Laforet (1921-2004)
83 U  3

Ezagutu literatura

Barrokoa

Barroko deritzo xvii. mendean Europan egon zen kultura-, arte- eta literaturamugimenduari. Barroko hitza portugesetik dator, eta «itxura irregularreko perla» esan nahi du.

Barrokoan, neurrigabetasuna da nagusi: artelanek eta literatura-lanek bizitzari eta errealitateari buruzko ikuspegi ezkorra ematen dute. Izan ere, garai hartako ezbeharrek eta gatazkek (gerrek, epidemiek, etab.) giro pesimista sortu zuten.

Garaiko gizartea

Gizarte barrokoa mailatan banatuta zegoen. Burgesiak gero eta indar handiagoa bazuen ere, nobleziak botere ia erabatekoa zuen artean. Oro har, gizarte kontserbadorea zen.

Bestalde, Kontrarreforma ren garaia da, Europa hegoaldeko herrialdeetan batez ere. Eliza katolikoak kontrol handia berreskuratu zuen, eta Inkisizioa ere sortu zuten: erlijio katolikoaren ikasbidea babesteko erakundea zen.

Artea eta kultura

Zaldunaren ametsa, Antonio de Pereda. Margolan honek ondo islatzen du Barrokoaren espiritua: denboraren iheskortasuna, eta munduko gauzen eta aberastasunen hilezkortasuna irudikatzen dira, hain zuzen ere.

Garai ezkor eta iluna izan arren, Barrokoan kultura-adierazpen ugari egon ziren. Errenazimentuak oreka eta harmonia bilatzen bazituen ere, Barrokoak guztiz kontrako ideiak eta ikuspegia bultzatu zituen: mutur retara jotzea, neurrigabetasuna eta bizitzarekiko ezkortasuna . Ideia horiek arkitekturan islatu ziren; eraikinetan forma bihurri eta apaingarriz beteak erabili ziren. Adibidez: Erromako Done Petri basilika, Versailleseko jauregia, Murtziako katedrala edo Azpeitiko Loiolako basilika.

Pinturan eta eskulturan ere berebiziko garaia izan zen. Garaiko lanen artean, aipatzekoak dira Francisco de Zurbaran, Diego de Velazquez, Cravaggio eta Rubens artisten margolanak; edo Gian Lorenzo Berninik Erromako Done Petri basilikan egindako lanak: baldakinoa eta Santa Teresaren estasia izeneko eskultura multzoa.

Literaturan ere garaiko ezaugarri nagusiak islatu ziren, hala nola harmonia eta zentzu klasikoa galtzea. Neurrigabetasuna nagusitu zen: kultismoak, lexiko jantzia eta esaldi gero eta konplexuagoak erabiltzen ziren, baita hitzjokoz betetako idazkera ere. Oro har, irakurlearen harridura bilatzen zen.

Era berean, Barrokoa antzerkiaren garaia izan zen. Espainian, adibidez, goi mailako egileak egon ziren: ezagunenak dira Lope de Vega ( Fuenteovejuna, El caballero de Olmedo… ), Tirso de Molina ( El burlador de Sevilla ) eta Calderón de la Barca (

Barrokoa garai oparoa izan zen Erroman, arkitekturari eta arteari dagokienez. Irudian, Erromako Navona plazako eraikin eta iturri ikusgarriak; Barrokoaren estiloaren adibide paregabeak dira.

3
84

Barrokoa Ipar Euskal Herrian

Euskal Herrian ere xvii . mendea garrantzi handiko sasoia izan zen. Izan ere, euskal literaturak loraldi handia bizi izan zuen, Lapurdiko idazle-talde batek bultzatuta.

Sarako Eskola

Sarako Eskola deritzo xvii . mendean Saran (Lapurdin) sortutako literatura-mugimenduari. Zenbait idazle biltzen ziren herri horretan: Esteve Materra, Pierre Argaiñaratz, Joanes Etxeberri Ziburukoa, Joanes Etxeberri Sarakoa, Joanes Haranburu eta Bernard Gazteluzar, besteak beste. Badirudi Pedro Dagerre «Axular» zela guztien buru, eta beste kide guztiak adoretu eta gidatu zituela beren lanak idatz zitzaten.

Hauek dira Sarako Eskolaren ezaugarri nagusiak:

• Idazleak kultura handiko gizon eskolatuak ziren: apaizak, medikuak…

• Haien lanetan, erlijio-gaiak lantzen zituzten gehienbat. Lan horietako batzuk garrantzi handikoak dira euskal letretan, hala nola Materraren Doktrina Kristiana eta Argaiñaratzen Devoten breviarioa

• Kristau fedean euskaraz heztea dute helburu.

• Euskarari dagokionez, herri-hizkera landua erabili zuten (Sara - Donibane Lohizuneko euskara). Gerora, hizkera eta estilo horrek ospe handia lortu zuen Euskal Herri osoan; lapurtera klasiko izenez ezagutzen dugu. Leizarragaren eredu jasotik aldendu ziren, nolanahi ere.

Lapurtera klasikoa

Sarako Eskolako idazleek ezarritako ereduak eragin handia izan zuen ondorengo belaunaldietako idazleengan. Hauek dira lapurtera klasikoaren ezaugarrietako batzuk:

• -tako/-riko menderagailua isiltzea. Adibidez: Jainkoak esan hitzak .

• -ren erabiltzea, etorkizuneko aditzak sortzeko: Alferra kastigaturik izanen da

• Hiperbatona erabiltzea: Aristotelesek du esan

ARIKETAK

1 Irakurri testua, eta erantzun galderei.

Egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baitzen ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa […]. Konpainia berean galde egin zen berehala, ea nori emanen zeikan liburuaren egiteko kargua . Eta bertze guzien artetik, hasi zeizkidan niri neroni aditzera emaiten, lehenbizian keinuz […] eta gero azkenean klarki eta agerriz, nik behar nituela egiteko hartan eskuak sartu.

Pedro Dagerre «Axular», Gero.

Baitzen: baizik; emanen zeikan: emango zitzaion; kargua: mandatua; agerri : agerian.

• Nori buruz ari da idazlea «konpainia on» hitzekin?

• Non nabari da Axular zela gainerako guztien buru?

• Zer eskatzen diote kideek Axularri?

2 Sarak leku garrantzitsua izaten jarraitzen du euskal kulturan. Bilatu informazioa herri horretan urtero egiten den liburu azokari buruz.

3 Lapurtera klasikoak eragin handia izan du euskararen eta euskal letren historian. Bilatu zer lotura duen lapurtera klasikoak euskara batuarekin.

Sara (Lapurdi) herriaren ikuspegia. Elizaren kanpandorrean, esaldi ospetsu hau dago: «Oren guziek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobirat ehortzen». Esaldiak Tempus fugit topikoa dakar gogora.
85 U  3

Pedro Dagerre, «Axular»

Pedro Dagerre Azpilikueta «Axular» Urdazubiko (Nafarroako) Axular baserrian jaio zen, 1556an; baserriaren izenetik datorkio ezizena, hain zuzen ere. Salamancako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, baita Iruñean eta Lleidan ere; azken hiri horretan izendatu zuten diakono.

Donibane Lohizunen (Lapurdin) ibili zen abade, harik eta Sarako erretore izendatu zuten arte. 40 urte baino gehiago eman zituen han, eta 1644an hil zen. Axularren lan bakarra prosaz idatzitako Gero liburua da.

Gero

Axularren Gero Bordelen argitaratu zen, 1643an. Jatorrizko izenburua Gero: bi partetan partitua eta bereizia da, baina liburuaren bigarren zatia ez zaigu heldu. Aurrerago, beste bost edizio eta aldaketa ere izan ditu liburuak. Bigarren edizioan, adibidez, izenburua aldatuta ageri zaigu: Geroko gero.

Liburuaren bitartez, hau irakatsi nahi digu Axularrek: gerotik gerora ibiltzeak (hau da, egitekoak geroko uzteak) nolako kalte handia egiten duen. Lan moralizatzailea da, zalantzarik gabe. Euskarari buruzko zenbait gogoeta ere egiten ditu Axularrek. Liburua hiru zatitan banatuta dago:

• Gomendiozko karta : Axularrek eskerrak ematen dizkio Bertrand Etxauz babesleari.

• Irakurtzaileari: liburuaren hitzaurrea da. Liburua idazteko ideia nola sortu zitzaion azaldu, eta horrelako liburu bat euskaraz argitaratu beharra azpimarratzen du.

• 60 kapitulu. Horietan, alferkeriak gizakioi zer-nolako kaltea egiten digun erakusten du Axularrek. Kapitulu bakoitzean, auzi bat aurkeztu, eta horri buruzko argudioak ematen ditu, arrazoia erabiliz eta Bibliako eta beste liburu batzuetako adibideak jarriz.

Gero maisulana da euskal literaturan. Axularrek ordura arte erabili gabeko estiloa eta moldea erabili zituen. Lapurteraz idatzi zuen, herriko hizkeratik hurbil, baina estilo landua eta jantzia erabiliz. Haren estiloaren ezaugarri nagusiak hiperbatona, joskera-jokoak, sinonimia eta lexiko-aberastasuna dira.

ARIKETAK

4 Egiaztatu. Irakurri testua, eta erantzun galderei:

Baina ikusirik zein gauza guti edireiten den euskaraz eskribaturik, gogoan behartu naiz eta beldurtu, ez ziren bideak asko segur eta garbi.

Orain, badirudi euskara ahalke dela, arrotz dela, ez dela jendartean ausart, entregu , bithore eta ez trebe. Zeren are bere herrikoen artean ere, ez baitakite batzuek, nola eskriba eta ez nola irakur.

Baldin eta egon balitz euskaraz hainbat liburu, nola egin baita latinez, frantsesez edo bertze erdaraz eta hizkuntzaz, haiek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta baldin hala ez bada, euskaldunek berek dute falta, eta ez euskarak.

Ez dut liburutxo hau letratu handientzat egiten eta ez soil , deus ez dakitenentzat ere.

Pedro Dagerre «Axular», Gero. Guti: gutxi; edireiten: aurkitzen; ahalke: lotsatuta; entregu: gai, trebe; bithore : abil, gai; konplitu : osoa, perfektua; berek : haiek; letratu : jakintsu; soilik : bakarrik.

• Zer dio Axularrek euskarari buruz? Zergatik dio euskara «ahalke» dela?

• Zergatik ez dago euskara inguruko erdaren maila berean, egilearen ustez?

• Norentzat egin du liburua?

• Axularren estiloaren ezaugarrietako bat lexikoaberastasuna da. Bilatu horren adibideak testuan.

3 Ezagutu literatura
86
Jose Eizagirrek 1943an egindako marrazkia, Gero liburuaren argitalpenaren hirugarren mendeurrena zela eta.

Munduko gauza guztiek kondenatzen dute alferra. Zeren hartzaz bertze guztiek enplegatzen baitute bere denbora, zertako eginak baitira, hartan. Iguzkiak arrazoinekin erran ahal diezaio beranduraino ohean datzanari: «Zerk aratza hor, alfer-nagia? Nik atzo, hik baino bide gehiago iragan nian, inguratu bainuen mundu guztia, eta orai ere, hi baino goizago jaiki nauk». Zuhaitzek ere erran ahal dezakete: «Ez dakusazue nola gu ez gauden behin ere geldirik eta ez alferrik? Nola hazten, handitzen, loratzen eta geure denboretan eta sasoinetan fruituz betatzen garen?».

Bada, animalia adimendurik ez dutenek ere, behintzat erleek eta xinaurriek, arrazoinekin erranen derakute, beha diazegula , heken nekeak, trabailuak eta joan-etorriak konsidera ditzagula, eta halatan, agian, ahalketurik bederen, geure eginbidearen egitera eta trabailatzera ernatuko eta erdutuko garela.

Erleak, hain gauza ttipiak eta flakoak, betatzen du mundua eztiz eztitzeko eta ezko z argitzeko. Eta gaitz litzateke kontatzea, nola gobernatzen diren erleak elkarren artean; nola duten bere erregea, eta obeditzen duten; nola zaharrak kofau en barrena etxeko lanen egiten egoiten

Ulertu testua

1 Azaldu testuaren gaia lerro batean.

2 Zer leporatu diezaiokete Eguzkiak eta zuhaitzek alferrari?

3 Zertarako begiratu behar die gizakiak erleei eta inurriei, Axularren ustez?

4 Zer dio erleei buruz? Azaldu intsektu horren zer ezaugarri goraipatzen dituen egileak.

Aztertu ezaugarriak

5 Zer egitura du testuak? Identifikatu atalak, ikasitakoa aplikatuz.

diren; eta gazteak, bere mantenuaren eta bizikaien garrion , kanpotik ari diren.

Bada, xinaurriaren gobernuaz, zuhurtziaz, trabailuaz, etorkizuneko egiten duen probisioneaz, hornizoinaz eta biltzen duen mantenuaz, nork zer erranen du? Nork ez du miretsiko eta gogoeta eginen? Espiritu Sainduak berak igortzen gaitu animalia ttipitto hunengana , zer egin behar dugun ikastera, erraiten duela: «Zoaz, nagia, xinaurriengana, eta konsidera itzazu haren bideak eta bidexkak, joan-etorriak eta itzulinguruak, nekeak eta trabailuak, eta ikasiko duzu zuk ere nola behar duzun aitzinerat eta betiere bizi, ibili eta gobernatu. Hark erakuslerik eta kidaririk gabe, berak bere buruz biltzen du udan, neguaren iragaiteko behar duen mantenua, bazka eta bihia».

Pedro Dagerre, «Axular», Gero. Euskaltzaindia (moldatua).

Aratza : hauka etzanda; dakusazue : ikusten duzue; betatzen: betetzen; beha diazegula: begiratu diezaiegula; heken: haien; ahalketurik: lotsaturik; erdutu: etorri; ezko: argizari; kofau : erlauntza; garrion: garraioan.

6 Bilatu pertsonifikazioaren adibideak testuan, eta azaldu egileak zertarako erabili duen baliabide hori.

7 Identifikatu lapurtera klasikoaren eta Axularren estiloaren ohiko ezaugarriak testuan.

Hausnartu

8 Zer mezu eman nahi dio Axularrek irakurleari testu honetan? Azaldu zure iritzia.

9 Alferkeria ohiko gaia da literaturan. Bilatu gai horri buruzko alegia ospetsu bat, eta azaldu bi testuek paralelismorik duten.

10 Ulerterraza ala zaila iruditu zaizu? Arrazoitu.

Testu-iruzkina 87 3

ANTOLATU IKASITAKOA

Osatu eskema, «Gramatika» atalean ikasitakoa erabiliz:

Aditza

Adberbioa

ADITZ-SINTAGMA

Osagarriak

ULERTU ETA APLIKATU

1 Kopiatu koadernoan perpaus hauetako aditzsintagmak, eta identifikatu atalak:

– Gutuna bidali dio izebak lehengusinari goizean.

– Laurehun euro eman dizkidate altzariaren truke.

– Udaletxeko idazkari nagusia haserre dago gaur.

– Igone ordezkari izendatu dute ikasleek.

– Dagoeneko zazpi bonboi jan ditut gaur.

2 Adierazi aurreko ariketako aditzak iragankorrak edo iragangaitzak diren.

3 Aukeratu aditz egokia, aspektua kontuan hartuz. Arrazoitu.

Ikusten dugu / Ikusiko dugu film bat?

Iaz Peru bisitatzen genuen / bisitatu genuen.

– Ekitaldia bost minutu barru hasten da / hasiko da.

– Igandero, Plentziara joan ohi naiz / joaten ohi naiz.

4 Osatu aditz-izenekin. Azaldu bakoitzaren erabilera.

– Ikasleak ohitu dira taldean …

Aspertuta nago beti musika bera …

– Ondo deritzot umeentzat jarduerak …

Hain lagun zoragarriak … harrotzen nau.

– Noiz arte itxaron beharko dut oporrak …?

Atributua: ...

5 Zuzendu postposizio hauetan egindako akatsak:

Museoko margolanen begira eman nuen goiz osoa.

– Bi orduren barru da azterketa.

– Frantziaz barrena ibili gara oporretan.

Anboto menditik bestaldean dago Aramaio.

– Versailles jauregia Parisen hurbil dago.

Politikari gehienak ekologismoari alde daude.

6 Azaldu esanahi-anbiguotasuna perpaus hauetan, atributuari buruz ikasi duzuna kontuan hartuz:

a) Artzain joan zen. / Artzaina joan zen.

b) Mekanikari ari da azkenaldian. / Mekanikaria ari da azkenaldian.

c) Ordezkari aukeratu dute. / Ordezkaria aukeratu dute.

7 Idatzi falta den aditza, eta osatu perpausak:

hondoa … lur … harira …

Ez eskatu txanda, mesedez, zuen galderak …

– 2020an, enpresak …, baina hobera egin du.

– Behe-lainoaren erruz, hegazkinak ezin izan zuen …

Amaitzeko
88

interaktiboak aurkituko dituzu.

8 Berridatzi perpausak, esapide hauek erabiliz: eztanda egin , goia jo, bat etorri , ederra egin , adarra jo, aurpegia eman

– Txantxetan zabiltzate, ezta? Ez dut ezer ulertzen.

– Sekulakoa egin didazu, mutil!

– Ez ikaratu eta egin aurre arazoei

Onartu behar dut zure iritzi berekoa naizela

– Burtsa gaur inoizko mailarik altuenera iritsi da

Bonba zahar hura bat-batean lehertu zen

9 Ordenatu letrak, eta aurkitu hitzak: korc , af, misal , eratm, ueh, daikueslainzat, ctoslhokm, ober, adodisma, ney. Idatzi letra larria, beharrezkoa denean. Arrazoitu.

10 Bilatu eta idatzi:

a) Europako lau errege-erregina historikoren izenak.

b) Bi eskulturaren eta lau margolanen izenburuak.

c) Bost gertakari historikoren izenak.

d) Kontinente bakoitzeko ibairik luzeenaren izena.

EUSKAL LITERATURAREN TXOKOA

11 Irakurri testua, eta erantzun galderei:

Euskaldunei

Miretsiko duzue agian nik (Euskal Herriko ez naizelarik) euskaraz eskribatzeko ausartziaren hartzea. Zeren Jainkoak niri hizkuntza honen ikasteko enze apur bat eman derautanaz geroz, iruditzen zait hoben nukeiela, baldin Euskal Herrian ikasia Euskal Herriko probetxutan enplegatu ez banu.

Eta nola lanak zimendutik behar baitu hasi, eta gure salbamenduko obraren zimendua baita Doktrina Kristiana, halatan nik ere, handik hasten naizela, hartu dut gogo liburutxo honen egiteko, eta jendartera ateratzeko.

Gainerakoan badakit Euskal Herria anitz moldez mintzatzen direla, eta nor bere herriko euskara zaikala ederrenik. Eta handik gogoka emaiten deraut ene eskribatzeko molde haur ez zaiela guztiei ongi idurituko: baina nahi dut jakin dezaten halakoek nik hizkuntza honetan dakidana Saran ikasi dudala, eta hango euskara ongi erabiltzen badut ez naizela gaitz erraiteko, eta ez arbuiatzeko, zeren ez baitakit hangoa baizen

Esteve Materra, Doktrina Kristiana (moldatua).

Enze : antze, gaitasun; derautanaz gero : didanez gero; hoben nukeila: hobe nuela; moldez: modutan; zaikala : zaiola; baizen : baizik.

a) Bilatu Materraren biografia, eta lotu lehen lerroan dioenarekin.

b) Azaldu zergatik erabaki duen egileak liburua idaztea.

c) Kontatu, labur-labur, Materrak euskarari buruz zer dioen, eta egin loturak Sarako Eskolari buruz ikasitakoarekin.

IKASKUNTZA-EGOERA

HAUSNARTU ETA EGIAZTATU

Erronkaren 7., 8., 9., 10. eta 11. urratsetan, literaturaibilbidea diseinatzen jarraitu, eta argitaratu egin dugu. Hausnartu zure lanari buruz eta bete laukitxoak. Ondoren, komentatu ikaskideekin:

Alderdiak Erabat lortuta Nahiko lortuta Lortuta Ia lortuta

Testuak idazten eta podcastak sortzen parte hartu dut.

Saioan izan dudan partehartzearen autokritika egin dut.

Hobetzeko proposamenak egin ditut.

PROBATU ZURE KONPETENTZIAK

Egin anayaharitza.es webgunean dagoen konpetentzien araberako autoebaluazioa.

U 3
anayaharitza.es webgunean gehiago praktikatzeko ariketa
89

IKASKUNTZA-EGOERA

PORTFOLIOA

KONTU KONTARI

Hausnartu

Hiruhileko honetan, proiektu eder batean parte hartu duzue. Erronkaren aurkezpenean esan genuenez, bidaiatzea aitzakia paregabea izan daiteke literaturaz, kulturaz, arteaz eta ondareaz gozatzeko eta gehiago ikasteko. Literatura-ibilbideek, gainera, lurralde jakin bat hobeto ezagutzeko aukera ematen digute.

Beste proposamen batzuk

Hona hemen beste proposamen batzuk, zuen esperientzia aberasteko eta egindako lanari buruz hausnartzeko. Aukeratu gogokoen duzuena, eta ekin!

• Ireki ikuspegia! Konturatuko zinen hiruhilekoan zehar literaturarekin lotuta agertu zaizkigun zenbait leku, hala nola Bordele (Linguae Vasconum Primitiae liburuaren argitalpen-lekua) edo Arroxela (Joanes Leizarragaren lanen argitalpen-lekua) gure ibilbidetik kanpo gelditu direla. Ibilbidea osatu dezakezue, horiei buruzko informazioa erabiliz. Idatzi deskribapen-testuak, sortu podcastak edo argazkigaleriak, eta aberastu zuen literatura-ibilbidea!

Gauza bera egin dezakezue Juan Perez Lazarraga idazlearekin. Bilatu egilearen biografia eta eskuizkribuaren aurkikuntzari buruzko informazioa. Agian Madrilera bidaia egiteko zenbait aholku ere jaso ditzakezue!

• Bidaia-liburu literarioa. Sortu bidaia-liburu literarioa, zuen literatura-ibilbidea oinarri hartuta. Argazkiak ez ezik, antzinako grabatuak eta marrazkiak, oharrak, aholkuak eta gogoetak ere bildu ditzakezue.

Gainera, gaur egungo Ipar Euskal Herriko idazleak, bertsolariak eta antzerkigileak ere kontuan har ditzakezue bidaia-liburu literarioa osatzeko.

90

BERRIKUSI ZURE KONPETENTZIAK

Deskargatu www.anayaharitza.es webgunetik proiektu honi dagozkion konpetentzien errubrika. Adierazi zure ustez zer maila lortu duzun trebetasun bakoitzean, eta artxibatu zure portfolioan.

Konpetentzia Adierazlea 4. maila 3. maila 2. maila 1. maila Komunikazio-, hizkuntza- eta literaturakonpetentzia: hizkuntza eta literatura.

Kontzientzia eta kultura adierazpenen konpetentzia

Euskal literatura (bereziki Errenazimentukoa eta Barrokokoa), eta euskal kultura balioestea.

Literatura-ibilbide erakargarri bat sortzen parte hartzea, ikasitako edukiak erabiliz eta kulturaturismoa egiteko proposamenak eginez.

Biziki balioesten ditut euskal literatura (bereziki Errenazimentukoa eta Barrokokoa), eta euskal kultura.

Nire parte-hartzea bikaina izan da, eta primerako proposamenak egin ditut.

Balioesten ditut euskal literatura (bereziki Errenazimentukoa eta Barrokokoa), eta euskal kultura.

Nahiko pozik nago nire partehartzearekin, eta proposamen egokiak egin ditut.

BERRIKUSI NOLA PLANIFIKATU DUZUN LANA

Nolabait balioesten ditut euskal literatura (bereziki Errenazimentukoa eta Barrokokoa), eta euskal kultura.

Nire parte-hartzea onargarria izan da, eta proposamen onak egin ditut.

Ez ditut Errenazimientuko eta Barrokoko euskal literatura balioesten, ezta euskal kultura ere,

Nire ustez, partehartzea hobetu dezaket.

Deskargatu www.anayaharitza.es webgunetik lanen planifikazioa alderatzeko zerrenda, eta osatu, proiektua nola planifikatu duzun zuk zeuk ebaluatzeko.

Alderatzeko zerrenda: taldearen barruan egin dudan lanaren analisia

Adierazlea Ehunekoa Bai Ez

Euskal literatura klasikoari buruzko edukiak gogoratu ditut. % 20

Literatura-ibilbidean erabili beharreko informazioa adostu dut. % 20

Parte-hartze aktiboa izan dut prozesu osoan zehar. % 10

Ondo antolatu dut denbora, proposatutako ariketa guztiak egin ahal izateko. % 10

Literatura-ibilbidea sortzen parte hartu dut, egokitu zaidan lana eginez. % 10

Puntuazioa

BERRIKUSI TALDE-LANA

Deskargatu www.anayaharitza.es webgunetik talde-lana denon artean ebaluatzeko errubrika, eta ebaluatu taldean jarraitu duzuen prozesuaren urratsak. Taldekide bakoitzak galdera hauei erantzungo die, eta emaitza denon arteko ebaluazioa izango da.

Alderdiak Erabat lortuta Nahiko lortuta Lortuta Ia lortuta

Kontuan hartu dira taldekide bakoitzaren trebetasunak eta zaletasunak, lanak taldekideen artean banatzeko.

Ahalik eta adostasunik handiena bilatzen saiatu gara, egin beharreko lanari buruzko erabakiak hartzeko.

Lankidetzan aritu gara, eta arduraz jokatu dugu, proposaturiko erronka betetzeko eta amaierako produktua sortzeko.

Taldekide guztiek parte hartu dute, elkarri lagunduz.

Komunikazioa ona izan da; argi eta begirunez komentatu ditugu ideiak.

91

© GRUPO ANAYA, S.A., 2023 - C/ Valentín Beato, 21 - 28037 Madrid.

Eskubide guztiak gordeta. Legeak lan honen edukia babestu eta espetxe-zigorrak edota isunak eta kalte-galeren ondoriozko kalte-ordainak ezartzen ditu honako hauentzat: edozein literatura-lan, artelan zein zientzia-lan, edo horren eraldaketa, interpretazioa edo gauzapena (edozein euskarritan finkatuta edo edozein eratan komunikatuta), oso-osorik edo zati batean, baimenik gabe erreproduzitu, plagiatu, banatu edo komunikatzen dutenentzat.

Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.