
3 minute read
Ezagutu hizkuntza
Gramatika
Aditzak, formaren arabera
Izenak, izenondoak eta aditzondoak bezala, aditzak ere formaren arabera sailkatu daitezke:
• Bakunak erro hutsez osatutakoak dira: egin, joan, ikusi…
• Eratorriak erro batez eta morfema batez osatuta daude: des egin, e ra karri, gorri tu
• Elkartuak bi erroz osatuta daude: itxuraldatu , on iritzi
Aditz-sintagma
Aditz-sintagma (AS) aditza ardatz duen hitz multzoa da.
Aditz-sintagmaren egitura orokorra
Aditza ez ezik, beste osagai batzuk ere izan ditzake: adberbioa (aditzondoa eta adizlaguna), osagarriak (osagarri zuzena eta zehar-osagarria) eta atributua Lehen unitatean ikusi genuenez, hainbat modutan antolatu daitezke aditzsintagmaren barruko osagaiak.
AS → (adlag.) + (adond.) + (IS NORI) + (IS NOR) + ad.
Aditz-sintagmak predikatu aren funtzioa du.
Aditza
Aditz ak ekintza , egoera edo gertaera bat adierazten du. Esaterako: etorri naiz (ekintza), gaude (egoera), izan dira (gertaera).
Aditza sailkatzeko, hainbat modu daude:
• Aditzarekin duen komunztaduraren eta hartzen dituzten osagaien arabera, NOR motako aditzak (iragangaitzak) eta NORK motako aditzak (iragankorrak) daude.
• Moldearen arabera, aditz jokatuak eta aditz jokatugabeak bereizten ditugu.
NOR eta NORK motako aditzak
• NOR motako aditz ek (aditz iragangaitzek) ez dute osagarri zuzenik (OZ) hartzen: izan, egon, ibili, etorri… Subjektua Nor kasuan doa mota honetako aditzekin. Adibidez: Aire fresko a sartu da ; Lagun ak egongelan bildu dira
• NORK motako aditzek (aditz iragankorrek) osagarri zuzena (OZ) hartzen dute: ekarri, ikasi, irakurri, eraman… Mota honetako aditzekin, subjektua Nork kasuan doa. Esaterako: Margolariak Dorian Gray ikusi zuen; Gonbidatuek anfitrioia agurtu zuten
Hala ere, NORK motako zenbait aditzek ez dute osagarri zuzenik hartzen: Urak irakin du; Ordenagailuak oso gaizki funtzionatzen du; Nik ohe berrian lo egin dut ; Autoak luze iraun digu ; Presidenteak dimititu du
• Aditz asko, testuinguruaren arabera, mota batekoak zein bestekoak izan daitezke. Nork motakoak direnean, noski, osagarri zuzena (OZ) dute. Erreparatu adibide hauei:
Galder garajean sartu da . Galderrek autoa garajean sartu du .
Nagore presaka altxatu da Nagorek hogei kiloko pisua altxatu du
Aditz jokatuak eta jokatugabeak
• Aditz jokatuek pertsona (ekintza nork egin duen) eta aldia (ekintza noiz egin den) adierazten dituzte. Hiru motatakoak dira: a) Aditz trinkoak hitz bakarreko aditzak dira: Lagunak egongelan daude b) Aditz perifrastikoek bi hitz dituzte: aditz nagusia eta aditz laguntzailea. Adibidez: Henry Wottonek erlojua begiratu zuen c) Aditz-lokuzi oek egitura berezia dute: izena + aditza. Adibidez: lo egin, gose izan, lur hartu… Aditz-lokuzio gehienak egin, eman, hartu eta izan aditzekin sortzen dira.
• Aditz jokatugabe ek ez dute pertsonari eta aldiari buruzko informazioa ematen. Hiru motatakoak dira: a) Partizipioa. Aditz osoa da, bukaera eta guzti. Bukaera gehienak -tu/-du, -i eta -n izaten dira: hartu, ikusi, egin Beste amaiera batzuk ere badira: jo, hil Hiztegietan, aditzak partizipioan agertzen dira. b) Aditzoina. Gehienetan, partizipioari amaiera (-tu, -du, -i) kenduz sortzen da: hartu → har, bildu → bil, irakurri → irakur… Amaieran -n eta -l duten aditzei ez zaie amaiera kentzen: egin → egin, hil → hil. c) Aditz-izena izen bihurtutako aditza da; hortaz, erdi aditza, erdi izena dela esan daiteke. Izena den aldetik, deklinatu egiten da; aditza den aldetik, osagarriak onartzen ditu:
Formari dagokionez, aditzoinari -te/-tze atzizkia erantsiz sortzen da aditz-izena. Aditzaren aditzoina -n letraz edo txistukariz amaitzen bada, -te eransten da: egon → egote, utz → uzte. Gainerako kasuetan, -tze eransten da: hartu → hartze, hil → hiltze.
– Aditz-izenak, sarritan, mendeko perpaus etan agertzen dira, aditz nagusiaren mende. Aditz nagusiek deklinabide-marka jakin bat hartzeko eskatzen diete aditz-izenei:
Deklinabide-marka Aditzak Adibidea
-tzea (Zer?) pentsatu, erabaki, ahaztu, lortu… Lortu dut saria irabaztea
-t(z)eak (Zerk?) eduki, mindu, harritu… Mindu nau zure hitzak entzuteak
-t(z)en (Zer?) jakin, ikasi, irakatsi, hasi… Ikasi behar dut argiago hitz egiten
-t(z)eko (Zertarako?) gai izan, gauza izan, lotsa izan…
-t(z)eari (Zeri?) utzi, ekin, iritzi…
Gai naiz hainbat gauza egiteko
Amak aspaldi utzi zion erretzeari
-t(z)era (Zertara?) zigortu, behartu, ohitu… Ohitu naiz goizetan kafea edatera
-t(z)eaz (Zertaz?) poztu, aspertu, damutu…
Aspertu naiz beti kontu bera entzuteaz
Aditz-izenaren erabilera bereziak
• Hobe duzu egiturarekin, aditzizena eta partizipioa erabil daitezke: Hobe duzu isilik egon. / Hobe duzu isilik egotea
Forma inpertsonala erabiliz gero, -t(z)ea erabili behar da: Hobe da isilik egotea
Ahaztu aditzak -tzen eta -tzea onartzen ditu, baina esanahi desberdinarekin:
– Integralak egiten ahaztu zait. → Ahaztu egin zait integralak nola egiten diren.
– Integralak egitea ahaztu zait.

→ Ahaztu zait integralak egin behar ditudala.
• Utzi aditzak -tzen eta -tzeari onartzen ditu, baina esanahi desberdinarekin:
– Jolasten utzi diot. → Norbaiti jolasteko baimena eman diot.
– Jolasteari utzi diot. → Jolasten amaitu dut.
• Merezi izan aditz lokuzioaren subjektua aditz-izena bada, Nor kasuan deklinatuko dugu:
✗ Merezi du ikaste ak
✓ Merezi du ikaste a