6 minute read

2 Ezagutu hizkuntza

Next Article
Ezagutu hizkuntza

Ezagutu hizkuntza

Gramatika

Pluralgilea aditzetan

Aditzak komunztadura du osagarri zuzenarekin. Elementu hori plurala bada, aditzak ere pluralgilea hartuko du. Hainbat pluralgile daude:

• -z : dator / dato z

• -z- : daukat / dau z kat.

• -tza : dakar / dakar tza

• -zki- : digu / di zki gu.

• -it- : dut / d it ut.

Aditzaren modua

Aditzaren modu ak hau adierazten du: zer jarrera duen hiztunak ekintzarekiko.

Euskaraz bost modu daude:

• Indikatiboak benetako ekintzak adierazten ditu: Emanaldia seietan hasiko da

• Baldintzak aditzera ematen du zerbait gertatzeko zer baldintza dagoen eta horrek zer ondorio dituen: Dirua izango banu , Asiara joango nintzateke

• Agintera aginduak emateko erabiltzen da: Ekar itzazu liburuak, mesedez.

• Ahalerak zerbait egiteko ahalmena adierazten du: Kafe bat har dezakegu

• Subjuntiboa helburua, nahia, aholkua eta horrelakoak adierazteko erabiltzen dugu: Ingelesa ikas dezazun nahi dut.

Aditzaren aspektua

Aspektu ak aditzaren ekintza amaituta dagoen ala ez adierazten du.

• Aditz trinko ek aspektu puntukaria dute. Horrek esan nahi du ekintza une jakin batean gertatzen dela: Berehala noa Beste zenbait kasutan, betikotasuna ere adierazten dute: Eiffel dorrea Parisen dago Ekintza denboraz kanpokoa da.

• Aditz perifrastiko ek eta aditz-lokuzio ek hiru aspektu dituzte. Aspektua aditz nagusian adierazten da:

– Burutua Ekintza amaituta dagoela adierazten du: Azokan erosketak egin ditut

– Burutugabea . Ekintza bukatu gabe dagoela adierazten du: Egunero joaten naiz lanera.

– Geroaldikoa. Ekintza oraindik gertatu ez dela adierazten du: Asteburuan futbol-partida jokatuko dugu

Aspektua adierazteko beste modu batzuk ere badira:

Aspektu burutugabea adierazteko, ohi erabiltzen da: Udan Eara joan ohi naiz

Aspektu burutua adierazteko, aditza + izan eta -ta egon/-ta eduki egiturak erabiltzen dira: Liburu hori irakurrita nago / irakurrita daukat

Geroaldikoa adierazteko, behar izan erabiltzen da: Zer egin behar duzu bihar? Aditz perifrastikoekin ere puntukaritasuna adieraz daiteke, ari izan egitura erabiliz: Ixo! Irratia entzuten ari naiz

Aditzaren aldia

Aldi ak adierazten du aditzaren ekintza noiz gertatzen den.

Euskaraz, hiru aldi daude: orainaldia, lehenaldia eta alegiazkoa. Aditz perifrastikoetan, aditz laguntzailean adierazten da aldia. Erreparatu taula honi:

Orainaldia Lehenaldia Alegiazkoa

Aditz trinkoak nator nentorren nentorke

Aditz perifrastikoak etorri naiz etorri nintzen etorriko nintzateke

1 Identifikatu eta aztertu perpausotako aditzak, behean adierazitakoak kontuan hartuz: a) Adierazi NOR ala NORK motakoak diren. NORK motako aditzen kasuan, azaldu zer osagarri zuzen duten. b) Esan aditz jokatuak ala jokatugabeak diren. Gero, jokatuen zein jokatugabeen artean, zehaztu zer motatakoak diren. c) Adierazi desbideratu, esan eta itxuraldatu aditzak bakunak, eratorriak ala elkartuak diren.

Aitonak beti esaten zigun: «Zer ikusi, hura ikasi».

Debekatuta dago loreak zapaltzea.

Etsituta, amore eman zuten kirolariek.

Laster ekingo diote trafikoa desbideratzeari.

– Gauza izango zinatekete gai luze hori ikasteko?

– Gehiago irakur dezazuen nahi du irakasleak.

– Nora zoaz hortik? Udaletxea beste aldean dago!

– Euriteek erabat itxuraldatu dituzte hiriko kaleak.

2 Idatzi aditz-izenak, eta azaldu nola sortu dituzun: hustu, garbitu, itxi, bazkaldu, irakurri, jolastu, gelditu, jardun

3 Lotu-sakondu-galdetu. Osatu perpausak, aditzizenak erabiliz: igo, lotu, entzun, irakurri, ikertu, joan, egin . Azaldu aditz bakoitzaren erabilera:

– Zapatetako lokarriak … irakatsi nion umeari.

– Irakasleak hainbat liburu … behartu gaitu.

– Damutzen naiz kontzertu horretara ez …

– Albiste lazgarri hori … leher eginda utzi nau.

– Jone ez da gai bi mila metroko mendi hori …

– Erabaki dut goi-mailako ikasketak …

– Zientzialariek aspaldi ekin zioten gaixotasun horri buruz …

4 Azaldu zer ñabardura semantiko dagoen perpauspare bakoitzean: a) Pianoa jotzea ahaztu zait. / Pianoa jotzen ahaztu zait. b) Lan egiten utzi ditugu. / Lan egiteari utzi diogu. c) Zaila da diru hori irabaztea. / Diru hori zaila da irabazten. d) Abestera etorri naiz. / Abesten etorri naiz.

5 Adierazi perpaus hauetako aditzen modua eta aldia:

Non eros daitezke emanaldirako sarrerak?

Hainbatetan ibili naiz Bartzelonan.

Noiz kontatuko dizkiguzu sekretu horiek?

– Etor bitez sasoi hobeak, mesedez.

Mirenek goizetan kafea hartzen zuen.

– Mediku talde horrek ebakuntza arriskutsu asko egin ditu.

– Zuzendariak bilera deitu du, arazoa konpon dezagun.

– Zeuek ere etor zintezkete festara gurekin.

– Edonork egin lezake mendi-ibilbide hori.

6 Adierazi aurreko ariketako indikatiboko aditzen aspektua. Gero, berridatzi perpausak, aditzen aspektua beste modu batean adieraziz.

7 Berridatzi perpausak, osagarri zuzenak eta aditzak pluralean jarriz. Inguratu pluralgileak.

– Goizanek arazoa konpontzeko aholkua eman digu.

Ez genuen albiste hura espero.

– Lana lehenbailehen buka dezazun nahi dut.

Non zeneukan gordeta Ixonek egindako oparia?

8 Zuzendu akatsak, eta arrazoitu.

– Makina hau argindarrik gabe funtzionatzen da.

Ez da erraza formula horiek guztiak buruz jakitzea.

– Hobe da isilik egon, arazorik ez izateko.

– Gehiago berotuz gero, olioa irakingo da.

Astearteetan gimnasiora joaten ohi naiz.

– Merezi du egunero ikasteak, azterketa ondo egiteko.

9 Idatzi ezaugarri hauek dituzten indikatiboko aditzak. Gero, asmatu perpaus bana: a) idatzi, burutugabea, singularreko 3. perts., iragana. b) ireki , burutua, pluraleko 2. perts., oraina. c) etorri , geroaldia, singularreko 1. perts., iragana. d) heldu, burutugabea, pluraleko 3. perts., oraina.

Ezagutu hizkuntza

Gramatika

Aditzondo motak, esanahiaren arabera

• Denbora-aditzondoak : agudo, berehala, beti, gero, inoiz…

• Leku-aditzondoak: edonon, gertu, hemen, nonahi, urrun…

• Modu-aditzondoak: azkar, bakarrik, ederki, gaizki…

• Maila-aditzondoak : biziki, ia-ia, guztiz, nahiko…

• Iritzi-aditzondoak : agian, apika, beharbada, dirudienez, menturaz…

Adberbioa

Adberbioek aditzaren ekintza noiz, nola, non, norekin, zergatik… gertatzen den azaltzen dute. Bi motatakoak dira: aditzondoak eta adizlagunak

• Aditzondoak aditzaren ondoan doaz: Berehala ireki zuen atea; Artistak poliki hitz egin zuen Formari dagokionez, aditzondoak hiru motatakoak izan daitezke: bakunak (atzo, beti, urrun, gaur…), eratorriak (ederki, presaka, asti ro ) eta elkartuak ( edo non , non bait , no nahi ).

• Adizlagunak deklinabide-marken eta postposizioen bidez sortzen dira:

Deklinabide-marken bidezkoak edozein deklinabide-markarekin sortzen dira, Nor, Nork, Nori, Noren eta Nongo kasuen markekin izan ezik. Adibidez: Gonbidatuekin zegoen, Lagunentzat ekarri nuen oparia...

– Postposizioak sintagmen arteko loturak adierazten dituzten hitz askeak dira. Gogoratu ohiko zenbait postposizio, aurreko izenaren deklinabidemarka kontuan hartuz sailkatuta:

NOR gabe, barru, inguru… ur gabe, lau egun barru, ehun gramo inguru

NOREN alde, arabera, aurka, bidez, bila, esku, ondoan, ordez, truke, zain… bakearen alde, aitaren arabera, gerraren aurka, zure esku, amaren ondoan, trenaren zain

NORI begira, buruz, esker zuri begira, ekonomiari buruz, laguntzari esker

NON barrena, behera, gora, zehar mendian barrena, kalean behera, kaleetan zehar

NONDIK urrun, kanpo, hurbil etxetik urrun, eskolatik kanpo, itsasotik hurbil

ZEREZ bestalde, gain basamortuaz bestalde, ikasleez gain

Aditz-sintagmaren gainerako osagaiak

Osagarri zuzena (OZ) eta zehar-osagarria (ZO)

• Osagarri zuzena (OZ): aditzaren esanahia osatzen duen osagarria da. NOR kasuan doa beti, singularrean edo pluralean. Aditzarekin du komunztadura. Lagunek hizketaldi luzea izan zuten

• Zehar-osagarria (ZO): aditzaren ekintza nori zuzentzen zaion adierazten du. NORI kasuan doa. Aditzarekin du komunztadura.

Aitorrek mezu harrigarria bidali zion lagunari

Atributua

Atributua osagarri berezi bat da, eta izen-sintagmari buruzko informazioa ematen digu. Hala ere, osagarri hori ez zaio izen-sintagmari zuzenean lortzen, baizik eta loturazko aditz baten bitartez:

Dorian Grayren erretratua ederra da.

Atributua Loturazko aditza

Kategoria askotako izenak izan daitezke atributu: izena ( Mikel artzain ibili da ); adjektiboa, dela izenondoa (Etxea ederra da ), dela izenlaguna (Etxea harrizkoa da ); eta adberbioa ( Alain zuzen dabil). Atributuaren erabilerari buruzko araurik ez badago ere, loturazko aditza zein den, mugatuan ala mugagabean joango da atributua:

• Loturazko aditza izan bada, atributua mugatuan doa gehienetan: Xabi irakasle ona da Hala ere, atributua jarduera adierazten duen izena bada, mugagabean doa: Xabi irakasle izan da eskolan; Testigu izan naiz epaiketan.

• Loturazko aditzak egon eta eduki badira, gehienetan mugagabean doa: Zapatak txiki dauzkazu ; Kafea oso bero dago

• Loturazko aditzak bihurtu, ibili, joan, sartu, gelditu, ari izan, egin badira, atributua mugagabean doa: Gure aitona soldadu ibili zen gerran; Iñigo zuzendari egin dute

Kontuan hartu

• Zenbait izenondok ( libre, zoriontsu… ) joera dute mugagabean joateko: Libre/Librea zara nahi duzuna egiteko?

• Izenlagunez osatutako atributuak mugatuan doaz: Liburua paperezkoa da.

Ariketak

1 Identifikatu perpausotako adberbioak, eta esan zer motatakoak diren:

– Zenbat denbora daramagu mezu horren zain?

Telefonoz deitu diot, eta berehala erantzun du.

Agian, Londresera joan gaitezke.

Sukaldariak atzo ederki egin zuen pastela.

Aurten Ikerrek etxekoekin igaroko ditu oporrak.

Edonoiz joan zaitezke gutunaren bila.

Hor doa baloia, aldapan behera.

2 Adierazi aurreko ariketako aditzondoak zer motatakoak diren, formari eta esanahiari dagokienez.

3 Mahai-ingurua. Osatu perpausak, parentesi barrukoei postposizioa erantsiz.

– Arreba zaharra … (herri) bizi da aspaldi.

– Guztion … (laguntza) gauzatu genuen proiektua.

– Badakizu zer dagoen Amerikan, … (itsaso)?

– Gure … (aitona), diruak ez gaitu aberats egiten.

Sei … (egun) izango dira hauteskundeak.

Autoa hartu, eta … (Nafarroa) joan ginen lagunok.

Ikasi duzu zerbait ... (arte)?

4 Identifikatu perpausotako atributuak; gero, adierazi bakoitza zer kategoriatakoa den eta zergatik doan mugatuan edo mugagabean: xx mendeko eraikin horiek ... dira.

– Ekaitz laguntzaile sartu da lantegian.

Kontuz! Semaforo hori gorri dago.

– Benetan uste duzu zoriontsu zarela?

– Jesusek ura ardo bihurtu zuen.

Pilotariak fin dabiltza aspaldian.

– Herrixka horretako etxeak lastozkoak dira.

5 Osatu perpausak, atributuak erabiliz. Azaldu zergatik erabili duzun mugatua edo mugagabea kasu bakoitzean.

Etxean dituzun landare horiek guztiak … dira.

– Oso … da gazteentzat eskolan landu dugun gaia.

– Nekatuta zegoen hiriko bizimoduaz; beraz, … joan da Frantziako herrixka batera.

– … izan naiz enpresa horretan hogei urtez.

… zara hartu duzun erabakiarekin?

– Elkarteko … izendatu omen dute Eider.

– Istorio horretako aztiak … bihurtzen ditu guztiak.

This article is from: