
1 minute read
Errenazimentuko literatura (I): testuinguru orokorra
Errenazimentua garai berritzailea izan zen, bai bizimoduan, bai artean eta sorkuntzan, goitik behera aldatu baitzituen Erdi Aroko gizarte-sistema, pentsamoldea eta bizitza nahiz artea ulertzeko era. Italian sortu zen, xiv mendean; gero, xv . eta xvi . mendeetan, Europa osora zabaldu zen. Gurera beranduxeago iritsi zen, xvi . mende inguruan.
Humanismo izeneko arte- eta kultura-mugimenduak eragin handia izan zuen Errenazimentuan. Mugimendu hori Italian sortu zen, xiv. mendean, Petrarka poeta-pentsalariaren eskutik, besteak beste. Hauek dira Humanismoaren ezaugarriak:
• Antzinate klasiko ko bizimoduari eta arteari buruzko interesa (Grezia eta Erroma).
• Gizakiaren erabateko protagonismoa ( antropozentrismoa ); beraz, albo batera uzten da Erdi Aroko teozentrismoa (Jainkoa munduaren erdigunea).
• Herri-hizkuntz ekiko eta tokian tokiko hizkuntzekiko interesa. Latinak garrantzia galdu zuen; haren lekua beste hizkuntza batzuek hartu zuten: frantsesak, italierak, gaztelaniak…
Garaiko gizartea

Errenazimentuan, aldaketa handiak egon ziren politikan eta gizartean: burgesia sortu zen, nolabaiteko hazkunde ekonomikoaren ondorioz, nobleek pribilegioak mantendu zituzten arren. Halaber, feudalismoa desagertu egin zen; feudalismo deritzo Mendebaldeko Europan Erdi Aroan indarrean egon zen sistema politiko, ekonomiko eta sozialari. Sistema hori jauntxoen eta mendekoen arteko basailutza-harremanetan oinarritzen zen.
Artea eta kultura
Arteari dagokionez, Antzinate klasikoko joerak eta edertasun-kanona berreskuratu ziren. Era berean, erlijioak garrantzia galdu ahala, beste gai batzuk lantzen hasi ziren: mitologia, edertasuna, paisaia bukolikoak... Italian egon ziren artista, berritzaile eta arte-eskola garrantzitsuenak. Literaturaren arloan, Guttenbergek goitik behera aldatu zuen idazteko eta irakurtzeko modua, inprimatzeko makina asmatu zuenean. Izan ere, inprimatzeko makinari esker, idazleek errazago zabaldu zituzten beren lanak. Dante Aligheriren Jainkotiar Komedia eta Garcilaso de la Vegaren sonetoak dira garaiko idazle eta lanik aipagarrienetako