2 minute read

BELDURRAK AIREAN

Next Article
1 Komunikatu

1 Komunikatu

Komunikazio-egoera: «Efemerideak ospatzen»

xviii mende-amaieran sortu zenetik, beldurrezko generoak sekulako arrakasta izan du; hainbeste, non genero horretako liburu eta kontakizun asko gure kulturaren parte bihurtu diren. Azken urteotan, beldurrezko zenbait eleberriren efemerideak izan dira: 2022 Drakula eleberriaren 125. urteurrena izan zen; 2023, aldiz, Frankenstein eleberriaren 205. urteurrena.

Hori dela eta, herriko liburutegiak Beldurrezko Literaturaren Astea antolatu du, efemeride horiek ospatzeko. DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat, antzinako edizioen erakusketa, dokumental-emanaldia, beldurrezko irakurketa-saio musikatua eta ipuin-lehiaketa antolatu dituzte, besteak beste.

Entzun

1 Entzun beldurrezko generoaren bi kontakizun klasiko, eta erantzun galderei.

1. kontakizuna: Drakula

• Zer aieru izan du protagonistak, esnatu denean?

• Zer ezusteko izan du egongelara joan denean?

• Zer egin behar izan du kondearengana iristeko?

• Non topatu du kondea? Zer sentitu du hura ikustean eta miatzean?

• Zer asmo ilun du kondeak? Nola ekidin nahi du protagonistak hori gertatzea?

• Zer gertatu da amaieran, ustekabean? Bilatu basiliskoaren begiradak zer eragiten zuen.

2. kontakizuna: «Bihotz salataria»

• Nola sentitzen zen protagonista hasieran?

• Zerk eragin du jarrera-aldaketa harengan?

• Nola aldatu da protagonistaren aldartea kontakizunean zehar? Azaldu fisikoki eta psikologiki zer gertatu zaion.

• Zer leporatu eta zer aitortu die protagonistak amaieran poliziei?

2 Binaka jarrita, komentatu aipu hauek, kokatu bakoitza kontakizunaren barruan, eta azaldu zer dioten bi pertsonaien aldarteari buruz:

«Orduan, etsipenak hartu ninduen»

«Ordu hartan heriotza ezbehar guztien arteko aukerarik desiragarriena iruditzen zitzaidan»

«Izuz bete ninduen bertan ikusi nuenak»

«Hitz eta pitz hasi nintzen, sentsazio hura uxatu nahian»

«Konturatu nintzen oihu egin behar nuela, edo hil, eta orduan… Entzun, arren!»

3 Lehen testuan, Drakula kondearen prosopografia egiten du narratzaileak. Taldeka jarrita, saiatu gogoratzen kondeak nolako itxura zuen.

4 Aztertu narrazioaren elementuak testu bakoitzean: narratzaile mota, lekua eta denbora, pertsonaiak…

Solasean

5 Bi istorioetako protagonistak, une jakin batetik aurrera, erotasunetik hurbil daude. Hiruko taldetan, azaldu prozesu hori nola deskribatzen den.

6 Beldurrezko literaturaren barruan, zenbait azpigenero daude. Bilatu informazioa eleberri gotikoari eta beldur psikologikoari buruz, eta erantzun galdera hauei:

• Zein da gotiko hitzaren etimologia? Nor da azpigeneroaren sortzailea?

• Zer egile eta zer eleberri dira azpigenero horren mugarriak?

• Zer ezaugarri ditu beldur psikologikoak? Nor izan zen maisua?

• Zer azpigenerotan kokatuko zenituzke testuak? Zergatik?

7 «Bihotz salataria» Edgar Allan Poeren ipuinik ezagunenetako bat da. Binaka jarrita, bilatu ipuinaren hasiera eta korapiloa, eta osatu entzun duzun pasartea.

8 Bilatu informazioa egile hauei buruz, eta azaldu bakoitzak zer ekarpen egin dion generoari:

Guy de Montpassant

Daphne Du Maurier H. P. Lovecraft

Anna Rice

9 Taldeka jarrita, hausnartu beldurrezko generoari buruz:

• Zergatik da hain arrakastatsua, zuen ustez?

• Zer dute berezi beldurrak eta izuak, hain erakargarriak izateko?

• Zer dakizue beldurrezko zinemari buruz? Bilatu informazioa Alfred Hitchcock zinemagileari buruz, eta egin loturak. Gero, bilatu gaur egungo beste zinemagile batzuk.

Parte hartu ipuin-lehiaketan

10 Taldeka jarrita, ipuin-lehiaketan parte hartuko duzue. Idatzi beldurrezko ipuina, baldintza hauek kontuan hartuz:

1. Tartekatu narrazioa eta deskribapena zuen ipuinean: ekintza-segida kontatzeaz gain, pertsonaien itxura fisikoa, izaera eta aldartea ere deskribatuko dituzue.

2. Sortu pertsonaia biribilak, eta azaldu kontakizunean zehar aldartea nola aldatzen zaien.

3. Sortu beldurrezko giroa: izaki harrigarriak, leku misteriotsuak (hilerria, aurriak, gaztelua…), fikziozko gertakariak…

4. Guztira, ipuinak 40 lerro izango ditu.

11 Antolatu beldurrezko jaialdia ikasgelan. Taldeka, irakurri zuen ipuinak beste taldeei, eta aukeratu ipuinik onena

Lehiaketaren Oinarriak

Nahi baduzue, lehiaketaren oinarriak adostu ditzakezue: ipuina zer formatutan aurkeztu, epemuga, irakurketa dramatizatua egiteko baldintzak, efektu bereziak erabiltzea…

This article is from: