3 minute read

1 Komunikatu Komunikazioa

Lekua eta denbora narrazioetan

• Lekua izan daiteke erreala (egiazkoa) ala fikziozkoa (asmatua), baita barrukoa (bulegoa, trena…) edo kanpokoa ere (basoa, plaza…).

• Denborari dagokionez, honako hauek daude: barne-denbora (kontakizunean zehar gertatzen dena) eta kanpo-denbora (ekintzak zer garaitan gertatzen diren).

Narrazioa

Narrazioetan, pertsona batzuen inguruko gertaerak kontatzen dira, errealak edo fikziozkoak, zenbait leku-denboratan jazoak. Hauek dira narrazioaren elementuak: argumentua , narratzailea , pertsonaiak , lekua eta denbora

Narratzailea

Narratzaileak istorioa kontatzen du. Barne tik edo kanpo tik konta dezake:

Barnenarratzailea: istorioaren barnetik kontatzen du ekintza, lehen pertsona erabiliz.

Narratzailea protagonista: ekintzetan parte hartzen duen pertsona nagusia da.

Nik mila galdera egiten nizkion kapitainari, eta erantzun bakoitzak beste mila galdera sortzen zizkidan. Ondo ulertu nuen, azkenean, ontziaren funtzionamendua.

Kanponarratzailea: kanpotik kontatzen du ekintza, hirugarren pertsona erabiliz.

Pertsonaiak

Narratzaile orojakilea: badaki pertsonaia guztiek zer pentsatzen, oroitzen eta sentitzen duten.

Narratzaile objektiboa: kanpotik kontatzen ditu gertakariak, ikusten eta entzuten duena kontuan hartuz.

Oroitzen ditut haren esku zorrotzak. Gogoratzen dut haren ahotsa; ahots lasaia, nahigabetua eta sudurkaria.

J. L. Borges, «Funes el memorioso».

Jules Verne, Hogei mila legoako bidaia itsaspetik. Narratzailea lekukoa: protagonistaren gorabeherak eta gertakariak kontatzen ditu, lekuko zuzena baita.

Liluraturik gelditu zen mutila, karparen barrualdea ikusi zuenean. Sekula ez zukeen pentsatu ere egingo basamortuaren erdian halako karparik egon zitekeenik.

Paulo Coelho, Alkimista.

Harrizko eskaileratik irtenda, McGonagall andereñoak kolpetxo bat eman zuen atean. Isilka zabaldu zen atea, eta barrura sartu ziren biak. McGonagall andereñoak itxaroteko esan zion Harryri, eta bakarrik utzi zuen hantxe.

J. K. Rowling, Harry Potter eta sekretuen ganbera

Pertsonaiak errealak edo fikziozkoak izan daitezke, eta ekintzan parte hartzen dute. Hainbat motatakoak daude:

• Garrantziaren arabera, pertsonaia nagusiak eta bigarren mailakoak ditugu. Pertsonaia nagusiak ekintzaren eragileak dira: protagonista deritzo ekintzak aurrera eraman nahi dituenari, eta antagonista, protagonistaren helburua zapuztu nahi duenari.

• Izaeraren arabera , bi motatako pertsonaiak daude: lauak , nortasunik gabekoak, istorioan garapen psikologikorik ez dutenak; eta biribilak , nortasun konplexua dutenak.

Ordena

Narrazio bateko ekintzak hainbat modutan konta daitezke:

• Kontaketa lineala edo kronologikoa : gertatu diren ordenari jarraituz kontatzen dira ekintzak.

• Erditik hasita ( in media res ): lehenik, gertakaririk garrantzitsuenak kontatzen dira; ondoren, lehenago eta geroko gertakariak.

• Halaber, denbora-lerroa eten daiteke, iraganeko gertakari bat kontatzeko ( flashback deritzo teknika horri), edo etorkizunerako jauziak egiteko ( flashforward delakoa).

1

Irakurri testua, eta erantzun galderei.

Hego poloa

Hegoalderantz nabigatzen jarraitu genuen, eta, martxoaren 14an, izotz-blokeak ikusi genituen ur gainean; batzuek hainbat miliatako luzera zuten, eta hirurogeita hamar eta laurogei metro bitarteko altuera. Nautilus azalean zegoen.

Ned Landek lehendik ikusiak zituen izozmendiak; itsaso artikoetan ikusi zituen, arrantzan zebilela. Conseilek eta biok lehenengoz ikusi genituen, ordea.

Martxoaren 16an, goizeko zortziak aldera, kapitainaren esku trebeen gidaritzapenan, Nautilusek Zirkulu Polar Antartikoa ebaki zuen. Izotzez inguratuta geunden, eta zeruertza ez zen ikusi ere egiten. Ezin dut eskualde berri haien edertasuna deskribatzeko moduko hitzik aurkitu.

Izotzek ikuspegi miragarriak eskaintzen zizkiguten, eta ekialdeko hiriak zirela ematen zuen, haien meskita eta dorreekin.

Martxoaren 18an, izotz-masa erraldoiak zeharkatu ondoren, elkarri itsatsitako mendi multzo baten hesiak guztiz geldiarazi zuen Nautilus.

—Izotzezko itsasoa! —esan zuen kanadarrak—. Itsaso hori ez du inork zeharkatu.

—Hala ere, horren atzealdean zer dagoen jakin nahi nuke —erantzun nion.

—Zer uste duzu, Aronnax jauna? —galdetu zidan kapitainak.

—Ez aurrera ez atzera gelditu garela, kapitaina.

—Aterako gara hemendik, eta aurrera egingo dugu.

Globoaren meridianoek elkar gurutzatzen duten lekura iritsiko gara: Hego polora. c) Nor dira pertsonaiak? Nor da protagonista, zure ustez? d) Non gertatzen da istorioa? Leku erreala ala fikziozkoa da? e) Zein da barne-denbora? Zenbat egun irauten du istorioak? Badago kanpo-denbora zein den jakiterik? Arrazoitu.

Jules Verne, Hogei milia legoako bidaia itsaspetik. Anaya (moldatua).

2 Identifikatu testu bakoitzaren narratzaile mota:

A Zalgurdia patio erraldoi batean gelditu zen. Zaldizainak lurrean jarri zizkidan maletak, atetzar baten ondoan. Isil-isilik, eserlekura itzuli, aho-uhalak astindu, eta desagertu zen.

Bran Stoker, Drakula. Anaya.

B Duela hamar urte baino gehiago sartu zen Nerea egunkarian lanean, eta ordutik sail guztietatik igaro da. Askotan pentsatu du horoskopoa asmatzea bakarrik falta zaiola benetan sail guztietatik pasatu dela esateko. Karmele Jaio, Amaren eskuak. Elkar.

C Bere pentsamenduetan murgilduegi zegoen nire protestari berehalako erantzuna emateko. Burua esku baten gainean zeukan; begirada, gutunazaletik atera berria zuen paperezko orrian iltzaturik. Gero, gutunazala hartu, argira hurbildu eta arretaz aztertu zuen. —Porlockena da letra— esan zuen, pentsakor. Bere buruarekin ari zen hizketan, nirekin baino gehiago, baina haren hitzek neure haserrea uxatu zuten. Arthur Conan Doyle, El valle del terror. Anaya.

D 2003ko martxoan joan nintzen New Yorkera. Elizabeth Macklin idazleak gonbidatuta joan nintzen. Kirmen Uribe, Bilbao-New York-Bilbao. Elkar.

3 Istorio-laukia. Hirunaka jarrita, hasiera eta amaiera idatziko dizkiozue 1. ariketako testuari. Jarraitu urrats hauei, zuen kontakizuna sortzeko: a) Lehenik, egin ideia-jasa: erabaki zer gertatuko den istorioaren hasieran eta amaieran. Pentsatu, halaber, pertsonaia bakoitzak zer garrantzia eta bilakaera psikologiko izango duen, istorioa non eta noiz gertatuko den, etab. b) 1. ariketako testua, istorioaren korapiloa bada ere, kontakizunaren hasieran kokatuko duzue. Hau da, zuen testua in media res hasiko da. Hortaz, flashback eta flashfoward teknikak erabiliko dituzue, istorioaren hasiera eta amaiera kontatzeko, hurrenez hurren. a) Zer ekintza kontatzen dira? Non kokatuko zenuke testua: eleberriaren hasieran, korapiloan ala amaieran? b) Barne- ala kanpo-narratzailea du kontakizunak? c) Idatzi 20 lerro atal bakoitzean, eta sortu testu koherente eta kohesioduna. d) Irakurri testua beste talde bati, eta komentatu.

This article is from: