
6 minute read
2 Ezagutu hizkuntza
Gramatika
Perpausa
Perpausa zentzua duen hitz multzo ordenatua da. Bi etenen artean dago, eta aditza behar du; gainerako osagaiak aditzaren inguruan antolatzen dira.
Gogoratu
Esaldi eta perpaus hitzak baliokideak dira; hala ere, erabilera-eremu desberdina dute.
Esaldi deritzo diskurtsoaren oinarrizko unitateari, hau da, komunikazio-mezu bat osatzen duen hitz multzo ordenatu eta beregainari. Eguneroko jardunean erabiltzen da hitz hori.
Gramatika-lanetan, aldiz, perpaus kontzeptua erabiltzen da.
• Ikuspuntu fonetikotik aztertuta, perpausa fonema-segida bat da. Intonazioak adierazten du perpausa non hasi eta non amaitzen den, eta hiztunak zer asmo duen: galdetzea, aginduak ematea…
• Ikuspuntu sintaktikotik begiratuta, perpausa egitura beregaina da. Horrek esan nahi du perpausak ez duela beste egitura baten beharrik.
• Ikuspuntu semantiko tik aztertuta, perpausak zentzu osoa duen mezua transmititzen du. Mezua bat dator komunikazio-egoerarekin.
Perpauseko osagaien ordena
Perpausaren barruko osagaiak bi modutan antolatzen dira:
• Ordena ez-markatua (SOA) : euskararen berezko ordena da. Honela antolatzen dira osagaiak, ordena horren arabera: subjektua - osagaiak - aditza . Adibidez:
Victor Hugok xix. mendean eleberri ezagun bat idatzi zuen
Subjektua Osagaia Osagaia Aditza
Hala ere, zenbait kasutan aldatu egin daiteke berezko egitura hau:
Perpausean ageri den elementuetako bat luzea edo konplexua denean (mendeko perpausa denean, adibidez), aditza aurreratu daiteke: Lagunak esan zidan hantxe dagoela Parisko ikuspegirik onena Subjektua Aditza Osagai luzea (mendeko perpausa)
Aditz jakin batzuk perpausaren hasieran jartzen dira; aditz deklaratzaile deritze horiei ( esan, adierazi, entzun, ukatu, agindu… ). Esaterako:
Entzun dut Paris dela Europako hiririk ederrena Aditza Osagaiak
• Ordena markatua (SAO) : perpauseko osagairen bat nabarmentzeko erabiltzen da. Nabarmendu nahi den osagaiari galdegai deritzo, eta aditzaren aurrera eramaten da.
Victor Hugok xix. mendean idatzi zuen eleberria.
Galdegaia
Galdegaia ez ezik, perpausean mintzagaia ere badugu.
Mintzagaia eta galdegaia
Kontuan hartu
Perpaus batean, mintzagai bat baino gehiago egon daiteke. Holakoetan, mintzagai garrantzitsuena perpausaren hasieran jartzen da (mintzagai hanpatua deritzona), eta gainerakoak, perpausaren amaieran:
Jon mendira joan da gaur
Adibide horretan, Jon da mintzagai hanpatua, eta gaur, bigarren mailakoa.
Mintzagai esaten zaio perpaus batean lehendik ezagutzen den informazioari. Galdegai deritzo perpaus batean nabarmendu nahi den osagaiari.
Mintzagaia
Mintzagaia hizketaldiaren gaia da, eta hiztuna zeri buruz ari den zehazten du. Perpausaren hasieran jartzen da, galdegaiaren aurrean, hain zuzen ere. Gehienetan informazio zaharra da, bi solaskideek ezagutzen dutena (solasaldian lehenago aipatu dutelako).
Idazlea Frantzian bizi da.
Mintzagaia Galdegaia Aditza
Galdegaia
Esan dugunez, galdegaia aditzaren aurre-aurrean jartzen da, eta harekin batera ahoskatu behar da, etenik gabe. Esan daiteke nolabaiteko intonaziounitatea direla. Galdegaiak galdera bati erantzuten dio beti. Adibidez: Ikasleek Bilbon igaro dute egun osoa. → Non?
Edozein hitz izan daiteke galdegaia, baina hainbat modu daude markatzeko:
Aditza ez den elementu bat (izena, erakusleak, izenordaina, adberbioak)
Ekintza (aditza bera)
Aditzaren baieztapena
Nahikoa da hitza aditzaren aurrera eramatea. Hala ere, izenordainak, erakusleak eta aditzondoak indartu egin behar dira.
• Aditz perifrastikoetan, egin tartekatzen da aditz nagusiaren eta laguntzailearen artean.
• Aditz trinkoetan, partizioa jarri behar da aditzaren aurrean.
• Aditz perifrastikoen kasuan, perpausaren hasieran jarrita.
• Aditz trinkoei dagokienez, ba- jartzen zaio aditzari.
Aditzaren ezeztapena Aditzaren aurrean ez partikula jarriz, eta perpauseko elementuen ordena aldatuz.
ARIKETAK
1 Adierazi zer ordenatan dauden perpaus hauek:
– Itsasontzi horrek lau asteko bidaia egingo du.
Atzo lagunekin joan nintzen zinemara.
– Kartel hori Leirek diseinatu zuen iaz.
– Maiderrek izebari erosketak eraman dizkio.
2 Identifikatu mintzagaiak eta galdegaiak. Mintzagai bat baino gehiago egonez gero, adierazi zein den hanpatua eta zein bigarren mailakoa.
– Lore horiek merkatuan erosi nituen.
Udan lagunekin egon naiz Italian.
– Egongelako argia neuk itzali dut bart.
– Egunero goizean kafesnea gosaltzen dut.
3 1-2-4. Azaldu nola markatu den galdegaia perpausotan:
Zeuek ere izan duzue albistearen berri, ezta?
– Ibili badabil, baina ozta-ozta.
– Horrexegatik deitu nizun atzo!
Badator norbait Biarritzera asteburuan?
– Auto zaharrak bidali egin dituzte Kubara.
Harexek kontatu dizkit sekretuak.
– Aitaren lagunak irabazi du txapela.
– Zeuk egin behar duzu lana.
– Orduantxe iritsi ziren lagunak.
– Haraxe joan behar dugu orain.
– Apurtu egin zait mugikorra berriz ere.
– Egon badago azukrerik, baina ez dakit non.
– Iritsi zait bidali zenidan gutuna.
– Badakizu nagusia nor den, ezta?
4 Berridatzi perpausak, azpimarratutako hitzak galdegai bihurtuz.
– Gu aurreko astean zure bila joan ginen.
Munduko hiririk ederrena zen hura
Gaur hemen bazkalduko dugu. Ados?
DBH 4ko ikasleak dira horiek
5 Berridatzi perpausak, aditzak galdegai izateko. Kontuan hartu parentesi barruko oharrak.
Atzo hondartzan Mikel ikusi genuen. (baieztapena)
Trena oso astiro doa. (ekintza)
Problema horren soluzioa dakit. (baieztapena)
Jonek lorategiko lore guztiak usaindu ditu. (ekintza)
2 Ezagutu hizkuntza
Lexikoa
Hiztegi motak
Nolako informazioa behar, halako hiztegia erabiliko dugu:
• Hiztegi orokorrak: hitzari buruzko informazioa ematen dute (adiera, kategoria gramatikala, etimologia…).
• Hiztegi elebidunak: hitzak hizkuntza batetik bestera itzulita dituzte.
• Sinonimoen eta antonimoen hiztegiak : antzeko eta aurkako esanahia duten hitzak biltzen dituzte.
• Hiztegi entziklopedikoak pertsonaia historikoei, lekuei, historiari edo zientziako zenbait arlori buruzkoak dira.
• Hiztegi teknikoak jakintza-arlo bati buruzkoak dira.
Horiez gain, Interneteko hiztegiak ere badaude, baita Wikipedia Sareko entziklopedia ere.
Hiztegiak nola erabili
Hiztegia liburu bat da, eta hizkuntza bateko hitzak ordena alfabetikoan sailkatuta ditu. Euskararen hiztegi ofiziala Euskaltzaindiaren Hiztegia da. Hiztegietan, hitzen esanahiari buruzko informazioa ematen da. Hitz bakoitzak bere hiztegi-sarrera dauka; lodiz ageri da beti, eta, haren ondoan, hitzari buruzko informazioa egoten da, laburdura z adierazita. Hitz polisemikoen esanahiei adiera deritze, eta zenbakien bidez adierazten dira. Definizioen ostean, adibideak ere erantsi ohi dira, argigarri gisa.
Irakurri txerri hitzaren hiztegi-sarrerari, eta bertan ageri diren elementu guztiei: txerri 1. iz. Ugaztun apodun orojalea, gorputz lodia, ile motza eta mutur luzea dituena, bere haragiagatik hazten dena (Sus scrofa). Ik. urde. Txerria bezalaxe gizendu. Esr. Zah.: Txerri goseak, ezkurra amets. 2 . adj. (Irain hitz gisa) Lapur txerria! Gezurra diozu, zantar, txerri, lotsagabe horrek!
Hiztegi-sarreretan, datu hauek ageri ohi dira:
• Hitzaren kategoria zein den: iz. (izena); adlag. (adizlaguna); znbtz. (zenbatzailea)…
• Hitza zer euskalki takoa den: Gip. (gipuzkera); Zub. (zuberera)…
• Hitzak edo esapideak zer erabilera edota erregistro duen: g. er. (gutxi erabilia); lgart. (lagunartekoa); zah. (zaharkitua)…
• Hitzaren jakintza-arloa zein den: Bot. (Botanika); Inform. (Informatika)…
• Sinonimorik edo antonimorik duen: Sin. (Sinonimoa); Anton. (Antonimoa).
Hiztegi batzuetan, halaber, beste datu batzuk ere ageri dira, hala nola etimologia ri buruzko informazioa edota erabilerari buruzko aholkuak.
Ariketak
1 Zalantza-zakua. Bilatu beheko hitzak Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta adierazi honako hauek: a) Zer kategoria duten. b) Zenbat adiera dituzten. c) Laburdurek zer informazio ematen duten. pa egin franko txitean-pitean morfema sarrakio jin
2 Erreparatu laburdura hauei, eta adierazi zer esan nahi duten eta zeri buruzko informazioa ematen duten: Geom.; Teknol.; lok.; Pedag.; Bizk.; ik.
3 Bilatu Euskaltzaindiaren Hiztegian aurreko ariketako laburdura bakoitza duen hitz bat.
4 Esan zer adiera duen lepo hitzak kasu bakoitzean: a) Abade hitzaren etimologia, Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan. b) Gerezi hitzak euskalkien arabera zenbat aldaera dituen, Orotariko Euskal Hiztegian. c) Almanaka hitzaren esanahia eta etimologia, Literatura Terminoen Hiztegian. d) Bolondres hitzaren erabilerari buruz Euskaltzaindiaren Hiztegian zer esaten den.
– Guztiz urratuta dago alkandoraren lepoa.
Ibañetako lepoan auto-istripua izan da.
– Sartu inbutua botilaren lepotik.
Atzotik sekulako mina dut lepoan.
5 Egin bilaketak, kasu bakoitzean adierazitako hiztegian.
Puntuazio-markak (I)

Noiz erabili parentesiak [()]
• Perpaus baten barruan informazioa edo azalpenak txertatzeko. Kasu honetan, marra luzearen (—) eginkizun bera du: Geldialditxoa egin genuen Taramundin ( Asturiasko herri xarmagarri batean )
• Aipamenetan, egileen edota beren lanak aipatzeko: «Euskara, jalgi hadi kanpora!» ( Bernart Etxepare, Linguae Vasconum Primitiae )
• Antzerki-lanetan, oharrak tartekatzeko.
ATABALARIA: (Atabalean kolpe batzuk jo ondoren. ) Iraultzaren izenean, entzun bezate herri honetako andre-gizon, neska-mutil eta atso-agure guztiek, Mugarte benedikatu honetako Buruzagitza Nagusiak Mandatari Berezi bat bidali duela, orain hilabete batzuk hemen gertatu ziren gertakariak ikertzera ( Atabalean kolpe batzuk jo ditu. )
Noiz erabili kortxeteak ([])
• Testu luze batean, zati bat isildu dela adierazteko. Isiltzen den testua, halaber, etenpuntuen bidez (…) adierazten da: Goizeko seietan esnatu ziren [ ] Irtenbidea hurbil zegoela susmatu zuten.
• Parentesi barruan informazio gehigarria txertatzeko: Aulki jokoa liburuak (Uxue Alberdik [ 2016ko Euskadi Sariaren irabazleak ] idatzitakoak) hiru emakume ditu protagonista.
Ariketak
1 Nire oraingo eta lehengo iritzia. Zergatik erabili dira parentesiak eta kortxeteak perpausotan? Azaldu: a) Laster izango zuen Gregorio ezagutzeko aukera […] Egunak amaitezina zirudien. b) URBANO: (Barreka) Beti da bihartik aurrera. Zergatik ez zenuen atzo egin? c) António Guterres (Nazio Batuetako presidentea) telebistan agertu da gaur. d) «Liburuak arimaren isla dira» (Virginia Woolf). e) Badira hiru aste abestia (Mikel Urdangarinek [Zornotzako abeslariak] idatzitako kanta) tabernan entzun dut.
2 Berridatzi, parentesi barruko perpausotan informazio hauek tartekatuz. Erabili kortxeteak:
txekiar idazle existentzialista 1832-1923
– Eiffel dorrea (Gustave Eiffelek eraikitako dorre ospetsua) 324 metro garai da.
– Metamorfosia (Franz Kafkak idatzitako eleberria) 1915ean argitaratu zen.
3 Berridatzi, ikasitako puntuazio-markak erabiliz.
Edinburgo Eskoziako hiriburua leku bikaina da.
– BANQUO sartu da. O, Banquo, Banquo! Gure jaun gorena hil dute!
– «Ez dago bakerako biderik: bakea da bidea». Mahatma Ghandi.
– Kanpai-hotsak entzun genituen. Hantxe zegoen.
Edgar Degas 1834-1917 ospe handiko frantses margolari inpresionista izan zen.
