
11 minute read
Ezagutu literatura
Barrokoa
Barroko deritzo xvii. mendean Europan egon zen kultura-, arte- eta literaturamugimenduari. Barroko hitza portugesetik dator, eta «itxura irregularreko perla» esan nahi du.
Barrokoan, neurrigabetasuna da nagusi: artelanek eta literatura-lanek bizitzari eta errealitateari buruzko ikuspegi ezkorra ematen dute. Izan ere, garai hartako ezbeharrek eta gatazkek (gerrek, epidemiek, etab.) giro pesimista sortu zuten.
Garaiko gizartea
Gizarte barrokoa mailatan banatuta zegoen. Burgesiak gero eta indar handiagoa bazuen ere, nobleziak botere ia erabatekoa zuen artean. Oro har, gizarte kontserbadorea zen.
Bestalde, Kontrarreforma ren garaia da, Europa hegoaldeko herrialdeetan batez ere. Eliza katolikoak kontrol handia berreskuratu zuen, eta Inkisizioa ere sortu zuten: erlijio katolikoaren ikasbidea babesteko erakundea zen.
Artea eta kultura
Zaldunaren ametsa, Antonio de Pereda. Margolan honek ondo islatzen du Barrokoaren espiritua: denboraren iheskortasuna, eta munduko gauzen eta aberastasunen hilezkortasuna irudikatzen dira, hain zuzen ere.
Garai ezkor eta iluna izan arren, Barrokoan kultura-adierazpen ugari egon ziren. Errenazimentuak oreka eta harmonia bilatzen bazituen ere, Barrokoak guztiz kontrako ideiak eta ikuspegia bultzatu zituen: mutur retara jotzea, neurrigabetasuna eta bizitzarekiko ezkortasuna . Ideia horiek arkitekturan islatu ziren; eraikinetan forma bihurri eta apaingarriz beteak erabili ziren. Adibidez: Erromako Done Petri basilika, Versailleseko jauregia, Murtziako katedrala edo Azpeitiko Loiolako basilika.
Pinturan eta eskulturan ere berebiziko garaia izan zen. Garaiko lanen artean, aipatzekoak dira Francisco de Zurbaran, Diego de Velazquez, Cravaggio eta Rubens artisten margolanak; edo Gian Lorenzo Berninik Erromako Done Petri basilikan egindako lanak: baldakinoa eta Santa Teresaren estasia izeneko eskultura multzoa.
Literaturan ere garaiko ezaugarri nagusiak islatu ziren, hala nola harmonia eta zentzu klasikoa galtzea. Neurrigabetasuna nagusitu zen: kultismoak, lexiko jantzia eta esaldi gero eta konplexuagoak erabiltzen ziren, baita hitzjokoz betetako idazkera ere. Oro har, irakurlearen harridura bilatzen zen.
Era berean, Barrokoa antzerkiaren garaia izan zen. Espainian, adibidez, goi mailako egileak egon ziren: ezagunenak dira Lope de Vega ( Fuenteovejuna, El caballero de Olmedo… ), Tirso de Molina ( El burlador de Sevilla ) eta Calderón de la Barca (
Barrokoa garai oparoa izan zen Erroman, arkitekturari eta arteari dagokienez. Irudian, Erromako Navona plazako eraikin eta iturri ikusgarriak; Barrokoaren estiloaren adibide paregabeak dira.

Barrokoa Ipar Euskal Herrian
Euskal Herrian ere xvii . mendea garrantzi handiko sasoia izan zen. Izan ere, euskal literaturak loraldi handia bizi izan zuen, Lapurdiko idazle-talde batek bultzatuta.
Sarako Eskola
Sarako Eskola deritzo xvii . mendean Saran (Lapurdin) sortutako literatura-mugimenduari. Zenbait idazle biltzen ziren herri horretan: Esteve Materra, Pierre Argaiñaratz, Joanes Etxeberri Ziburukoa, Joanes Etxeberri Sarakoa, Joanes Haranburu eta Bernard Gazteluzar, besteak beste. Badirudi Pedro Dagerre «Axular» zela guztien buru, eta beste kide guztiak adoretu eta gidatu zituela beren lanak idatz zitzaten.

Hauek dira Sarako Eskolaren ezaugarri nagusiak:
• Idazleak kultura handiko gizon eskolatuak ziren: apaizak, medikuak…
• Haien lanetan, erlijio-gaiak lantzen zituzten gehienbat. Lan horietako batzuk garrantzi handikoak dira euskal letretan, hala nola Materraren Doktrina Kristiana eta Argaiñaratzen Devoten breviarioa
• Kristau fedean euskaraz heztea dute helburu.
• Euskarari dagokionez, herri-hizkera landua erabili zuten (Sara - Donibane Lohizuneko euskara). Gerora, hizkera eta estilo horrek ospe handia lortu zuen Euskal Herri osoan; lapurtera klasiko izenez ezagutzen dugu. Leizarragaren eredu jasotik aldendu ziren, nolanahi ere.
Lapurtera klasikoa
Sarako Eskolako idazleek ezarritako ereduak eragin handia izan zuen ondorengo belaunaldietako idazleengan. Hauek dira lapurtera klasikoaren ezaugarrietako batzuk:
• -tako/-riko menderagailua isiltzea. Adibidez: Jainkoak esan hitzak .
• -ren erabiltzea, etorkizuneko aditzak sortzeko: Alferra kastigaturik izanen da
• Hiperbatona erabiltzea: Aristotelesek du esan
Ariketak
1 Irakurri testua, eta erantzun galderei.
Egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baitzen ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa […]. Konpainia berean galde egin zen berehala, ea nori emanen zeikan liburuaren egiteko kargua . Eta bertze guzien artetik, hasi zeizkidan niri neroni aditzera emaiten, lehenbizian keinuz […] eta gero azkenean klarki eta agerriz, nik behar nituela egiteko hartan eskuak sartu.
Pedro Dagerre «Axular», Gero.
Baitzen: baizik; emanen zeikan: emango zitzaion; kargua: mandatua; agerri : agerian.
• Nori buruz ari da idazlea «konpainia on» hitzekin?
• Non nabari da Axular zela gainerako guztien buru?
• Zer eskatzen diote kideek Axularri?
2 Sarak leku garrantzitsua izaten jarraitzen du euskal kulturan. Bilatu informazioa herri horretan urtero egiten den liburu azokari buruz.
3 Lapurtera klasikoak eragin handia izan du euskararen eta euskal letren historian. Bilatu zer lotura duen lapurtera klasikoak euskara batuarekin.
Pedro Dagerre, «Axular»
Pedro Dagerre Azpilikueta «Axular» Urdazubiko (Nafarroako) Axular baserrian jaio zen, 1556an; baserriaren izenetik datorkio ezizena, hain zuzen ere. Salamancako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, baita Iruñean eta Lleidan ere; azken hiri horretan izendatu zuten diakono.

Donibane Lohizunen (Lapurdin) ibili zen abade, harik eta Sarako erretore izendatu zuten arte. 40 urte baino gehiago eman zituen han, eta 1644an hil zen. Axularren lan bakarra prosaz idatzitako Gero liburua da.
Gero
Axularren Gero Bordelen argitaratu zen, 1643an. Jatorrizko izenburua Gero: bi partetan partitua eta bereizia da, baina liburuaren bigarren zatia ez zaigu heldu. Aurrerago, beste bost edizio eta aldaketa ere izan ditu liburuak. Bigarren edizioan, adibidez, izenburua aldatuta ageri zaigu: Geroko gero.
Liburuaren bitartez, hau irakatsi nahi digu Axularrek: gerotik gerora ibiltzeak (hau da, egitekoak geroko uzteak) nolako kalte handia egiten duen. Lan moralizatzailea da, zalantzarik gabe. Euskarari buruzko zenbait gogoeta ere egiten ditu Axularrek. Liburua hiru zatitan banatuta dago:
• Gomendiozko karta : Axularrek eskerrak ematen dizkio Bertrand Etxauz babesleari.
• Irakurtzaileari: liburuaren hitzaurrea da. Liburua idazteko ideia nola sortu zitzaion azaldu, eta horrelako liburu bat euskaraz argitaratu beharra azpimarratzen du.
• 60 kapitulu. Horietan, alferkeriak gizakioi zer-nolako kaltea egiten digun erakusten du Axularrek. Kapitulu bakoitzean, auzi bat aurkeztu, eta horri buruzko argudioak ematen ditu, arrazoia erabiliz eta Bibliako eta beste liburu batzuetako adibideak jarriz.
Gero maisulana da euskal literaturan. Axularrek ordura arte erabili gabeko estiloa eta moldea erabili zituen. Lapurteraz idatzi zuen, herriko hizkeratik hurbil, baina estilo landua eta jantzia erabiliz. Haren estiloaren ezaugarri nagusiak hiperbatona, joskera-jokoak, sinonimia eta lexiko-aberastasuna dira.
ARIKETAK
4 Egiaztatu. Irakurri testua, eta erantzun galderei:
Baina ikusirik zein gauza guti edireiten den euskaraz eskribaturik, gogoan behartu naiz eta beldurtu, ez ziren bideak asko segur eta garbi.
Orain, badirudi euskara ahalke dela, arrotz dela, ez dela jendartean ausart, entregu , bithore eta ez trebe. Zeren are bere herrikoen artean ere, ez baitakite batzuek, nola eskriba eta ez nola irakur.
Baldin eta egon balitz euskaraz hainbat liburu, nola egin baita latinez, frantsesez edo bertze erdaraz eta hizkuntzaz, haiek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta baldin hala ez bada, euskaldunek berek dute falta, eta ez euskarak.
Ez dut liburutxo hau letratu handientzat egiten eta ez soil , deus ez dakitenentzat ere.
Pedro Dagerre «Axular», Gero. Guti: gutxi; edireiten: aurkitzen; ahalke: lotsatuta; entregu: gai, trebe; bithore : abil, gai; konplitu : osoa, perfektua; berek : haiek; letratu : jakintsu; soilik : bakarrik.
• Zer dio Axularrek euskarari buruz? Zergatik dio euskara «ahalke» dela?
• Zergatik ez dago euskara inguruko erdaren maila berean, egilearen ustez?
• Norentzat egin du liburua?
• Axularren estiloaren ezaugarrietako bat lexikoaberastasuna da. Bilatu horren adibideak testuan.
Munduko gauza guztiek kondenatzen dute alferra. Zeren hartzaz bertze guztiek enplegatzen baitute bere denbora, zertako eginak baitira, hartan. Iguzkiak arrazoinekin erran ahal diezaio beranduraino ohean datzanari: «Zerk aratza hor, alfer-nagia? Nik atzo, hik baino bide gehiago iragan nian, inguratu bainuen mundu guztia, eta orai ere, hi baino goizago jaiki nauk». Zuhaitzek ere erran ahal dezakete: «Ez dakusazue nola gu ez gauden behin ere geldirik eta ez alferrik? Nola hazten, handitzen, loratzen eta geure denboretan eta sasoinetan fruituz betatzen garen?».
Bada, animalia adimendurik ez dutenek ere, behintzat erleek eta xinaurriek, arrazoinekin erranen derakute, beha diazegula , heken nekeak, trabailuak eta joan-etorriak konsidera ditzagula, eta halatan, agian, ahalketurik bederen, geure eginbidearen egitera eta trabailatzera ernatuko eta erdutuko garela.
Erleak, hain gauza ttipiak eta flakoak, betatzen du mundua eztiz eztitzeko eta ezko z argitzeko. Eta gaitz litzateke kontatzea, nola gobernatzen diren erleak elkarren artean; nola duten bere erregea, eta obeditzen duten; nola zaharrak kofau en barrena etxeko lanen egiten egoiten
Ulertu testua
1 Azaldu testuaren gaia lerro batean.
2 Zer leporatu diezaiokete Eguzkiak eta zuhaitzek alferrari?
3 Zertarako begiratu behar die gizakiak erleei eta inurriei, Axularren ustez?
4 Zer dio erleei buruz? Azaldu intsektu horren zer ezaugarri goraipatzen dituen egileak.
Aztertu ezaugarriak
5 Zer egitura du testuak? Identifikatu atalak, ikasitakoa aplikatuz.
diren; eta gazteak, bere mantenuaren eta bizikaien garrion , kanpotik ari diren.
Bada, xinaurriaren gobernuaz, zuhurtziaz, trabailuaz, etorkizuneko egiten duen probisioneaz, hornizoinaz eta biltzen duen mantenuaz, nork zer erranen du? Nork ez du miretsiko eta gogoeta eginen? Espiritu Sainduak berak igortzen gaitu animalia ttipitto hunengana , zer egin behar dugun ikastera, erraiten duela: «Zoaz, nagia, xinaurriengana, eta konsidera itzazu haren bideak eta bidexkak, joan-etorriak eta itzulinguruak, nekeak eta trabailuak, eta ikasiko duzu zuk ere nola behar duzun aitzinerat eta betiere bizi, ibili eta gobernatu. Hark erakuslerik eta kidaririk gabe, berak bere buruz biltzen du udan, neguaren iragaiteko behar duen mantenua, bazka eta bihia».
Pedro Dagerre, «Axular», Gero. Euskaltzaindia (moldatua).
Aratza : hauka etzanda; dakusazue : ikusten duzue; betatzen: betetzen; beha diazegula: begiratu diezaiegula; heken: haien; ahalketurik: lotsaturik; erdutu: etorri; ezko: argizari; kofau : erlauntza; garrion: garraioan.
6 Bilatu pertsonifikazioaren adibideak testuan, eta azaldu egileak zertarako erabili duen baliabide hori.
7 Identifikatu lapurtera klasikoaren eta Axularren estiloaren ohiko ezaugarriak testuan.
Hausnartu
8 Zer mezu eman nahi dio Axularrek irakurleari testu honetan? Azaldu zure iritzia.
9 Alferkeria ohiko gaia da literaturan. Bilatu gai horri buruzko alegia ospetsu bat, eta azaldu bi testuek paralelismorik duten.
10 Ulerterraza ala zaila iruditu zaizu? Arrazoitu.

Antolatu Ikasitakoa
Osatu eskema, «Gramatika» atalean ikasitakoa erabiliz:
Aditza
Adberbioa
ADITZ-SINTAGMA
Osagarriak
Ulertu Eta Aplikatu
1 Kopiatu koadernoan perpaus hauetako aditzsintagmak, eta identifikatu atalak:
– Gutuna bidali dio izebak lehengusinari goizean.
– Laurehun euro eman dizkidate altzariaren truke.
– Udaletxeko idazkari nagusia haserre dago gaur.
– Igone ordezkari izendatu dute ikasleek.
– Dagoeneko zazpi bonboi jan ditut gaur.
2 Adierazi aurreko ariketako aditzak iragankorrak edo iragangaitzak diren.
3 Aukeratu aditz egokia, aspektua kontuan hartuz. Arrazoitu.
Ikusten dugu / Ikusiko dugu film bat?
Iaz Peru bisitatzen genuen / bisitatu genuen.
– Ekitaldia bost minutu barru hasten da / hasiko da.
– Igandero, Plentziara joan ohi naiz / joaten ohi naiz.
4 Osatu aditz-izenekin. Azaldu bakoitzaren erabilera.
– Ikasleak ohitu dira taldean …
Aspertuta nago beti musika bera …
– Ondo deritzot umeentzat jarduerak …
Hain lagun zoragarriak … harrotzen nau.
– Noiz arte itxaron beharko dut oporrak …?
Atributua: ...
5 Zuzendu postposizio hauetan egindako akatsak:
Museoko margolanen begira eman nuen goiz osoa.
– Bi orduren barru da azterketa.
– Frantziaz barrena ibili gara oporretan.
Anboto menditik bestaldean dago Aramaio.
– Versailles jauregia Parisen hurbil dago.
Politikari gehienak ekologismoari alde daude.
6 Azaldu esanahi-anbiguotasuna perpaus hauetan, atributuari buruz ikasi duzuna kontuan hartuz: a) Artzain joan zen. / Artzaina joan zen. b) Mekanikari ari da azkenaldian. / Mekanikaria ari da azkenaldian. c) Ordezkari aukeratu dute. / Ordezkaria aukeratu dute.
7 Idatzi falta den aditza, eta osatu perpausak: hondoa … lur … harira …
Ez eskatu txanda, mesedez, zuen galderak …
– 2020an, enpresak …, baina hobera egin du.
– Behe-lainoaren erruz, hegazkinak ezin izan zuen … interaktiboak aurkituko dituzu.
8 Berridatzi perpausak, esapide hauek erabiliz: eztanda egin , goia jo, bat etorri , ederra egin , adarra jo, aurpegia eman
– Txantxetan zabiltzate, ezta? Ez dut ezer ulertzen.
– Sekulakoa egin didazu, mutil!
– Ez ikaratu eta egin aurre arazoei
Onartu behar dut zure iritzi berekoa naizela
– Burtsa gaur inoizko mailarik altuenera iritsi da
Bonba zahar hura bat-batean lehertu zen
9 Ordenatu letrak, eta aurkitu hitzak: korc , af, misal , eratm, ueh, daikueslainzat, ctoslhokm, ober, adodisma, ney. Idatzi letra larria, beharrezkoa denean. Arrazoitu.
10 Bilatu eta idatzi: a) Europako lau errege-erregina historikoren izenak. b) Bi eskulturaren eta lau margolanen izenburuak. c) Bost gertakari historikoren izenak. d) Kontinente bakoitzeko ibairik luzeenaren izena.
Euskal Literaturaren Txokoa
11 Irakurri testua, eta erantzun galderei:
Euskaldunei
Miretsiko duzue agian nik (Euskal Herriko ez naizelarik) euskaraz eskribatzeko ausartziaren hartzea. Zeren Jainkoak niri hizkuntza honen ikasteko enze apur bat eman derautanaz geroz, iruditzen zait hoben nukeiela, baldin Euskal Herrian ikasia Euskal Herriko probetxutan enplegatu ez banu.
Eta nola lanak zimendutik behar baitu hasi, eta gure salbamenduko obraren zimendua baita Doktrina Kristiana, halatan nik ere, handik hasten naizela, hartu dut gogo liburutxo honen egiteko, eta jendartera ateratzeko.
Gainerakoan badakit Euskal Herria anitz moldez mintzatzen direla, eta nor bere herriko euskara zaikala ederrenik. Eta handik gogoka emaiten deraut ene eskribatzeko molde haur ez zaiela guztiei ongi idurituko: baina nahi dut jakin dezaten halakoek nik hizkuntza honetan dakidana Saran ikasi dudala, eta hango euskara ongi erabiltzen badut ez naizela gaitz erraiteko, eta ez arbuiatzeko, zeren ez baitakit hangoa baizen a) Bilatu Materraren biografia, eta lotu lehen lerroan dioenarekin. b) Azaldu zergatik erabaki duen egileak liburua idaztea. c) Kontatu, labur-labur, Materrak euskarari buruz zer dioen, eta egin loturak Sarako Eskolari buruz ikasitakoarekin.
Esteve Materra, Doktrina Kristiana (moldatua).
Enze : antze, gaitasun; derautanaz gero : didanez gero; hoben nukeila: hobe nuela; moldez: modutan; zaikala : zaiola; baizen : baizik.
IKASKUNTZA-EGOERA
HAUSNARTU ETA EGIAZTATU
Erronkaren 7., 8., 9., 10. eta 11. urratsetan, literaturaibilbidea diseinatzen jarraitu, eta argitaratu egin dugu. Hausnartu zure lanari buruz eta bete laukitxoak. Ondoren, komentatu ikaskideekin:
Alderdiak Erabat lortuta Nahiko lortuta Lortuta Ia lortuta
Testuak idazten eta podcastak sortzen parte hartu dut.
Saioan izan dudan partehartzearen autokritika egin dut.
Hobetzeko proposamenak egin ditut.
PROBATU ZURE KONPETENTZIAK
Egin anayaharitza.es webgunean dagoen konpetentzien araberako autoebaluazioa.


IKASKUNTZA-EGOERA
Portfolioa
Kontu Kontari
Hausnartu
Hiruhileko honetan, proiektu eder batean parte hartu duzue. Erronkaren aurkezpenean esan genuenez, bidaiatzea aitzakia paregabea izan daiteke literaturaz, kulturaz, arteaz eta ondareaz gozatzeko eta gehiago ikasteko. Literatura-ibilbideek, gainera, lurralde jakin bat hobeto ezagutzeko aukera ematen digute.
Beste proposamen batzuk
Hona hemen beste proposamen batzuk, zuen esperientzia aberasteko eta egindako lanari buruz hausnartzeko. Aukeratu gogokoen duzuena, eta ekin!
• Ireki ikuspegia! Konturatuko zinen hiruhilekoan zehar literaturarekin lotuta agertu zaizkigun zenbait leku, hala nola Bordele (Linguae Vasconum Primitiae liburuaren argitalpen-lekua) edo Arroxela (Joanes Leizarragaren lanen argitalpen-lekua) gure ibilbidetik kanpo gelditu direla. Ibilbidea osatu dezakezue, horiei buruzko informazioa erabiliz. Idatzi deskribapen-testuak, sortu podcastak edo argazkigaleriak, eta aberastu zuen literatura-ibilbidea!



Gauza bera egin dezakezue Juan Perez Lazarraga idazlearekin. Bilatu egilearen biografia eta eskuizkribuaren aurkikuntzari buruzko informazioa. Agian Madrilera bidaia egiteko zenbait aholku ere jaso ditzakezue!
• Bidaia-liburu literarioa. Sortu bidaia-liburu literarioa, zuen literatura-ibilbidea oinarri hartuta. Argazkiak ez ezik, antzinako grabatuak eta marrazkiak, oharrak, aholkuak eta gogoetak ere bildu ditzakezue.




Gainera, gaur egungo Ipar Euskal Herriko idazleak, bertsolariak eta antzerkigileak ere kontuan har ditzakezue bidaia-liburu literarioa osatzeko.

Berrikusi Zure Konpetentziak
Deskargatu www.anayaharitza.es webgunetik proiektu honi dagozkion konpetentzien errubrika. Adierazi zure ustez zer maila lortu duzun trebetasun bakoitzean, eta artxibatu zure portfolioan.
Konpetentzia Adierazlea 4. maila 3. maila 2. maila 1. maila Komunikazio-, hizkuntza- eta literaturakonpetentzia: hizkuntza eta literatura.

Kontzientzia eta kultura adierazpenen konpetentzia
Euskal literatura (bereziki Errenazimentukoa eta Barrokokoa), eta euskal kultura balioestea.
Literatura-ibilbide erakargarri bat sortzen parte hartzea, ikasitako edukiak erabiliz eta kulturaturismoa egiteko proposamenak eginez.
Biziki balioesten ditut euskal literatura (bereziki Errenazimentukoa eta Barrokokoa), eta euskal kultura.
Nire parte-hartzea bikaina izan da, eta primerako proposamenak egin ditut.
Balioesten ditut euskal literatura (bereziki Errenazimentukoa eta Barrokokoa), eta euskal kultura.
Nahiko pozik nago nire partehartzearekin, eta proposamen egokiak egin ditut.
BERRIKUSI NOLA PLANIFIKATU DUZUN LANA
Nolabait balioesten ditut euskal literatura (bereziki Errenazimentukoa eta Barrokokoa), eta euskal kultura.
Nire parte-hartzea onargarria izan da, eta proposamen onak egin ditut.
Ez ditut Errenazimientuko eta Barrokoko euskal literatura balioesten, ezta euskal kultura ere,
Nire ustez, partehartzea hobetu dezaket.
Deskargatu www.anayaharitza.es webgunetik lanen planifikazioa alderatzeko zerrenda, eta osatu, proiektua nola planifikatu duzun zuk zeuk ebaluatzeko.
Alderatzeko zerrenda: taldearen barruan egin dudan lanaren analisia
Adierazlea Ehunekoa Bai Ez
Euskal literatura klasikoari buruzko edukiak gogoratu ditut. % 20
Literatura-ibilbidean erabili beharreko informazioa adostu dut. % 20
Parte-hartze aktiboa izan dut prozesu osoan zehar. % 10
Ondo antolatu dut denbora, proposatutako ariketa guztiak egin ahal izateko. % 10
Literatura-ibilbidea sortzen parte hartu dut, egokitu zaidan lana eginez. % 10
Puntuazioa
BERRIKUSI TALDE-LANA
Deskargatu www.anayaharitza.es webgunetik talde-lana denon artean ebaluatzeko errubrika, eta ebaluatu taldean jarraitu duzuen prozesuaren urratsak. Taldekide bakoitzak galdera hauei erantzungo die, eta emaitza denon arteko ebaluazioa izango da.
Alderdiak Erabat lortuta Nahiko lortuta Lortuta Ia lortuta
Kontuan hartu dira taldekide bakoitzaren trebetasunak eta zaletasunak, lanak taldekideen artean banatzeko.
Ahalik eta adostasunik handiena bilatzen saiatu gara, egin beharreko lanari buruzko erabakiak hartzeko.
Lankidetzan aritu gara, eta arduraz jokatu dugu, proposaturiko erronka betetzeko eta amaierako produktua sortzeko.
Taldekide guztiek parte hartu dute, elkarri lagunduz.
Komunikazioa ona izan da; argi eta begirunez komentatu ditugu ideiak.