2 minute read

Amaitzeko

Antolatu Ikasitakoa

Osatu eskema, «Gramatika» atalean ikasitakoa erabiliz.

HIZKUNTZALARITZA:

... aztertzen duen ... da.

Hainbat adar ditu; adar bakoitzak bere ikergaia du.

Ulertu Eta Aplikatu

1 Lotu galdera hauetako bakoitza Hizkuntzalaritzaren adar batekin. Arrazoitu erantzuna:

• Zein da Atsegin dut beldurrezko filmak ikustea perpausaren subjektua?

• Zer osaera du berregokitzapen hitzak?

• Esanahi bera dute itaun eta arrapostu hitzek?

• Nola ahoskatzen dira tx eta tz txistukariak?

• Zer da gizalegea eta zer dira kortesiazko esapideak?

• Zenbat fonema kontsonantiko ditu ingelesak?

2 Azaldu egoera hauek egokiak ala desegokiak diren, Pragmatika ren ikuspuntutik: a) Kaleko emakume ezezagun bati galdetu diozu postetxea non dagoen, hika erabiliz. b) Ikaskideari apunteak uzteko eskatu diozu; mesedez esan diozu. c) Oporretan non egon den galdetu diozu lagunari, eta jertse berria erosi duela erantzun dizu. d) Gizon bat sartu da banketxean, eta mehatxuka hitz egin dio langileari.

3 Adierazi zer ordenatan dauden perpaus hauek:

– Atzo DBH 4ko ikasleek irabazi zuten txapelketa.

Jonen lagunak mendira joan dira gaur.

– Orduantxe ohartu nintzen gertatutakoaz.

Amonak ilobei zenbait aholku eman zizkien.

– Etorri zatozela esan didate lagunek.

4 Aztertu aurreko ariketako mintzagaiak eta galdegaiak: a) Adierazi perpaus bakoitzaren mintzagaia. Egotekotan, zehaztu mintzagai hanpatua eta bigarren mailakoa. b) Azaldu nola markatu den galdegaia.

5 Aldatu perpauson galdegaia, parentesi barruko galderari erantzuteko. Beharrezkoa denean, indartu.

– Nagorek niretzat oparia ekarri du. (Norentzat?)

Osabarentzat erosiko nuke nik hori. (Zer?)

– Haiek berandu iritsi ziren festara. (Nor?)

Atzo autoa aparkatu nuen han. (Non?)

Institutuko alarmak joko du orain. (Noiz?) anayaharitza.es

6 Bilatu leiho, hodei eta txio hitzak Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta erantzun galdera hauei: a) Zenbat adiera ditu hitz bakoitzak? b) Zer esan daiteke hitz horien kategoriari buruz? c) Erreparatu leiho eta hodei hitzen bigarren adierari, eta txio hitzaren hirugarren adierari. Zertan dira berdinak? d) Zer jakintza-arlori dagozkio? Zer laburdura erabili da horren berri emateko?

7 Bilatu hitz hauen jakintza-arloak: atomo, arkitrabe, faringitis, mitokondria, tuberkulu, fonologia, hemistikio. Idatzi jakintza-arlo bakoitzaren laburdura.

8 Berridatzi, ikasitako puntuazio-markak erabiliz. Arrazoitu.

– «Izan ala ez izan, horra hor auzia». William Shakespeare, Hamlet

– «Sautrela» eta «Kontrapas» Linguae Vasconum Primitiae liburuko euskaraz idatzitako lehen liburuko olerkiak irakurri ditugu gaur.

– Diegok Txileko lagun kutunak 43 urte ditu.

– Idoiak telefonoa hartu zuen. Nora jo behar zuen?

9 Idatzi parentesiak antzerki-testu honetan: a rrosane Balkoia erdi irekiz. Nor da?

Cyrano eta Kristian elkarrekin, arrosaneren etxe aurrean. arrosaneren balkoiko leihoan argia ikusi dute. Kristianek besotik heldu dio C yrano ri.

K ristian : Arrosane da! Ikusten duzu?

C yrano : Ikaratuta. Leihoan!

K ristian : Nireak egin du, hiltzen ari naiz… Ahapeka. Bukatu da!

C yrano : Isilik, burugabe hori! Deitu behingoz!

K ristiane k harri-koskorrak jaurti ditu leihora. arrosane irten da.

Edmond Rostand, Cyrano de Bergerac. Espasa (moldatua).

Euskararen Historiaren Txokoa

10 Esan esaldi hauek egia (E) ala gezurra (G) dioten. Zuzendu gezurra diotenak

Euskararen jatorriari buruzko teoria guztiak ez dira zientifikoak.

– Tubalismoak euskara eta Afrikako hizkuntzak lotzen zituen.

Mitxelenak teoria eusko-iberiarra babestu zuen.

– Euskararen lurraldea, antzina, handiagoa zen.

– Zeltek aztarna handia utzi zuten euskaran.

– Latinak euskal lexikoan bakarrik eragin zuen.

11 Erreparatu euskal tribuen mapa honi, eta erantzun: a) Konparatu mapa hau oraingo mapa politikoadministratibo batekin: gaur egungo zer

IKASKUNTZA-EGOERA

HAUSNARTU ETA EGIAZTATU

Ikaskuntza-egoerako 1., 2. eta 3. ariketetan, gure literatura-ibilbidea diseinatzeari ekin diogu. Orain, banaka jarrita, egin hausnarketa zuen lanari buruz:

Alderdiak Erabat lortuta Nahiko lortuta Lortuta Ia lortuta

PROBATU ZURE KONPETENTZIAK

Egin anayaharitza.es webgunean dagoen konpetentzien araberako autoebaluazioa.

Nagusitu ahala, baina, aldatu egiten da besteekin harremanak izateko dugun modua. Denborarekin aldatu egiten dira gure gustuak, interesguneak eta nahiak, eta horiexen arabera sortzen dira harreman berriak, hain zuzen ere. Badira, halaber, txiki-txikitatik irauten dutenak ere. Harremanak pazientziaz eta maitasunez zaintzea da arrakastaren gakoa.

Hausnartu eta erantzun

Giza Harremanak

Esango zenuke pertsona soziala zarela?

Zertan dira desberdinak ingurukoekin dituzun harremanak?

Erraztasuna duzu beste pertsona batzuk ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko? Berdin erlazionatzen zara ikaskideekin, kuadrillako lagunekin, senideekin eta irakasleekin? Azaldu.

Zein da besteekin harreman ona izateko gakoa?

Zer datorkizu burura, asertibotasun, enpatia eta begirune hitzak entzutean?

Zer balioesten duzu zuk beste pertsonengan?

This article is from: