Gure artean 85

Page 8

GURE ARTEAN 85. 2022ko ekaina

Jagoba Arenas Jagoba Arenas Floreagako ikasle ohia da. 2010ean amaitu zituen DBHko ikasketak Floreagan. . Azken ikasturte honetan ikastetxeko irakaslea da. Galdera batzuk egin dizkiogu Gure Artean aldizkarirako. Zein dira zure umetako oroitzapenak? Oroitzapen politak datozkit burura. Geldirik egon ezin daitezkeen haur horietako bat izan nintzen, baloia eta patinak hanketan itsatsita nituela bizi bainintzen. Donostia eta Azkoitia artean banatu nituen nire bizitzako lehenengo urteak. Izan ere, 8 urte nituela etorri ginen Azkoitira bizitzera. Hasiera batean gogorra egin zitzaidan Donostiko bizitza atzean uztea, lagunei agur esatea... Hala ere, denboratarte laburrean nintzen azkoitiarrez hizketan, eta adaptazio epe bat behar izan banuen ere, herrira nahiko azkar egin nintzela esango nuke. Eta eskolako oroitzapenak? Ikaskideak izan nituen lagunekin bazkari edo afariren bat egiten dugun bakoitzean honakoa errepikatzen dugu: “Oraintxe denboraren makina hartu eta Floreagako urte horietara bueltatxo bat ez zen ba gaizki egongo...”. Uste dut horrek asko esaten duela. Gustura joaten ginen eskolara, eta urteak aurrera joan ahala, garbi daukat Floreagak zentzu guztietan eskaintzen duen gertutasun horrek zerikusi handia izan zuela hori hala izan zedin. Nola baloratzen zure ume denborako Alai Batza? Izugarrizko giroa sortzen zen Alai Batzaren bueltan. Pingpongeko eta futbolineko partida horiek, Fifan jokatzeko txandaren zain egoteko uneak… Hala ere, gu gehiago ginen patioan baloiaren bueltan ibiltzekoak. Ederki antolatuta zegoen eta monitoreen lana ere azpimarratzekoa iruditzen zait. Floreagan DBH bukatu ondoren, ze ikasketa bide egin duzu? Floreagako ibilbidea amaitu ondoren, batxilergoa egin nuen gaur egungo Azkoitia BHIn. Handik unibertsitatera egin nuen salto, Deustuko Unibertsitateak Donostin duen

Bar Alejandro

-8-

kanpusera hain justu. Bertan, Komunikazioko gradua ikasi nuen. Behin gradua amaituta, Kirol Psikologian aditua atera eta DBHn irakasle izateko gaitzen duen masterra egin nuen. Modu horretan, nire pasio profesionalak diren hiru arloak uztartu nituen: komunikazioa, psikologia eta irakaskuntza. Floreagan irakasle zara ikasturte honetan? Zer ikasgai ematen dituzu? Bai, hemen gara bueltan. Oraingoan irakasle gisa. Hala ere, esan beharra dut gaur-gaurkoz eginkizun horietan neu ere ikasle sentitzen naizela; lanbide honetan egunero ikasten baituzu zerbait berria, eta horretan gabiltza. Esperientzia benetan polita eta aberasgarria ari da izaten. Euskara ematen dut DBH1en. Horrez gain, euskararen “indartze” lanak egiten nabil etorkinak diren hainbat ikaslerekin. Bertan, euskararekin lehen harremanak dituzten ikasle horiek motibatzeko ahalegina egiten dut. Zein dira, zure ustez, heziketan bai ala bai landu behar ditugun baloreak? Baloreen inguruan hitz egiten denean, nik oso garbi dut honakoa: baloreak egunerokoan transmititu beharreko zerbait direla, eta ez dutela zerbait puntuala izan behar. Baloreak eguneroko gauza eta ekintza txikienetan transmititzen dira, eta gaztetxoek horietatik edaten dutela esango nuke. Gaztetxoak gazteak dira, baina ez horregatik tuntunak; eta uste duguna baino gauza gehiagoz jabetzen dira. Horregatik, bihotzez jarduten diren hezitzaileak behar direla uste dut. Maitasunez eta errespetuz tratatzen dituztenak ingurukoak. Benetako oinarria hori dela esango nuke. Behin hori izanda, eskutik emanda baitatoz hurrengoak: bizikidetza, enpatia, solidaritatea…


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.