
4 minute read
Haur Hezkuntza
from Gure artean 85
Floreagako Haur Eskolaren eskaintza
Floreagako Haur Eskolaren helburua 0-3 urte bitarteko haurren heziketa osoa bultzatzea, eta, era berean, haur bakoitzaren garapen egokia bideratzen laguntzea da. Egiten duten lan pedagogikoa, Konfi antzaren Pedagogian sustraitua, haurren heziketa integrala lortzera zuzenduta dago, eta, horretarako, hezitzaile profesionalen laguntza goxo eta atseginarekin hezteko aukera eskaintzen dute. Konfi antzaren pedagogiak garatzeko eta ZORIONTSU izateko behar duen guztiaz hornitutako gizaki moduan ikusten du pertsona. Hezitzailearen eta ingurunearen eginkizuna konfi antza ematea da, bere buruaz fi o dadin eta ondorioz, modu ezin hobean garatzeko aukera izan dezan. Floreagako Haur Eskola hamaika hilabetez dago zabalik; irailetik uztailaren amaierara arte, hain zuzen ere (baita bi urteko umeentzat ere). Ordutegiari dagokionez, goizeko 7:30etik 18:30ak arte zabalik egoten da.
Advertisement
Ez dago matrikulazio eperik. Abuztuan izan ezik, urteko edozein momentutan matrikula daiteke. Hala ere, plaza ziurtatzearren, ekainean, uztailean eta irailean matrikulatzea aholkatzen dugu. Bi urteko gelek ezaugarri bereziak dituzte.
Edozein informaziorako fl oreaga@fl oreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 85 30 43 telefono zenbakira dei dezakezue. Idazkaritzako ordutegia, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara da.
Ikastetxeko webgunea www.fl oreaga.eus.
HH ur jolasak
Bero handiari aurre egiteko, ur jolasak dira erremediorik egokiena. Haur Eskola eta Hezkuntzako patioak ikusi du zein ondo igaro dugun, fresko eta jostari.




HE negua
Neguko hosto galtzeak eta elurrak irudikatu ditugu, marrazkietan eta paper jolasetan. Hori bai!! Dena txukun-txukun utzi dugu gero eta erabilitako paperak birziklatu ditugu.








HH sukaldea
Gu bai onak sukaldean!! Ez dago gu bezalako Master Chefi k!!! Janari sanoak eta gozoak prestatu eta dastatu ditugu. Gu ere sukaldari!!




Elkar zaintzen HH
Zer garrantzitsua den inguruan medikuak eta zaintzaileak izatea! Are eta gehiago garai hauetan! Horrexegatik izan ditugu mediku, erizain eta zaintzaile bereziak gure eskolan. Maiatzaren hasieran, HH4ko hainbat neska eta mutil osasun lankide bihurtu dira.
Primerako lana egin dute eta gaixo zeuden guztiak sendatzea lortu dute. Hori bai, lehendabizi giza eskeletoa nolakoa den ezagutu eta ikasi dugu guztiok beraiekin batera. Ez joan urrutira, agian berriro beharko zaituztegu eta!



HH Orion
Kurtso bukaera iritsi zaigu eta honekin batera ibilaldia egiteko eguna, ekainaren 3an, ostiralean. Covid-a zela eta bi urte ibilaldirik gabe egon gara, baina aurten bai, hau da poza!!! Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoek egun pasa bat egin dugu. Goizean autobusa hartu eta Oriora, han hondartza ondoan dagoen parke batean jolasean ibili gara. Eguerdian ondoko zelaian bazkaldu eta ondoren han inguruko hegaztiak ikustera joan gara. Berriro autobusa hartu eta Izar Parkera. Autobusean sartu eta Azkoitira neka-neka eginda. Zer ongi pasatu dugun!!!



Suspentsioak. Diagnosi unibertsala. Elektromekanika. Olio aldaketa
dtmazp@arrakis.es Urola kale, 6 AZPEITIA Tel .: 943 15 12 60 - Fax: 943 15 73 76




HH. Laburpena
Ikasturtean oso ondo pasatu dugu HE eta HHko umeak. Hona hemen egindako hainbat ekintzaren argazkiak, eta HE2ko neska eta mutilen ORLA zoragarria.





