
3 minute read
Bertsoak
from Gure artean 85
Bertso saioa
Floreagako On Bosco aretoa bertsozalez bete zen maiatzaren 20aren gauean. Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Aitor Mendiluzek eta Beñat Gaztelumendik luze esperotako saioa eskaini zuten, Juan Inazio Sudupe gai jartzaile zutela. Saio hau Maxixatzen elkarteak (Maiatzeko Lorak egitasmoaren barruan), eta Floreaga Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatu dute, Azkoitiko Udalaren laguntzaz. Bertsolariek beraiek sarrerako agur bertsoetan gogoratu bezala, 2020an ziren berez Azkoitian elkartzekoak, baina COVID-19aren pandemiak nahi baino gehiago atzeratu ditu hasierako asmoak. 2021eko bigarren ahaleginean ere ezin, baina hirugarrenean bai, loratu ziren bertsoak Floreagako aretoan. Saio ona izan zen, eta bertsolariek eurek ere jendearen “harrera beroa” asko estimatu zuten.
Advertisement


Naia Arrizabalaga
Naia Arrizabalagak Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketako bigarren kanporaketan irabazi zuen apirilaren 1ean Azpeitiako Zelai Luze soziedadean. Finaleko Saioa apirilaren 29an izan zen Lasturren.


I. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa
Azkoitiko Udalak martxan izan duen I. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketan 24 lan jaso diren, hitanoan gai eta neurri librean eginiko bertso sortak. Helduen mailan, Eli Pagola bertsolariak irabazi du lehiaketa, Aimar Goenagak eskuratu du bigarren saria eta Azkoitia saria Lide Rekondok jaso du Amonak bere bizitzaren errepasoa egiten dio bilobari izeneko bertso sortagatik. Gazteen mailan, Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarrak irabazi du lehen saria Eten punturik ez lanarekin. Oier Juaristi izan da bigarren. Azkoitia saria, bestalde, Noa Break, Intza Arrietak eta Maddi Arrietak osatutako hirukoteak irabazi du Jakara bidaia izeneko lanarekin.
Sariak Elkargunean banatuko dira ekainaren 30ean. Han Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso arituko dira bertsotan, Imanol Artola Felix gai-jartzaileak emandako gaiei erantzunez.

Erniarraitzeko gaztetxoen jaialdia
Erniarraitz Bertsozale Elkarteak ikasturte amaierako jaialdia egin zuen ekainaren 6an, astelehenean, hainbat ikasle gaztetxorekin. Kultur Etxeko areto nagusian izan zen ekitaldia, eta Azkoitiko bertso eskolan dabiltzan hainbat umek Euskal Herriko hainbat bertsolariren gaineko kontuak azaldu zituzten atzoko jaialdian. Horrez gain, hainbat bertso ere abestu zituzten ikasleek talde txikietan banatuta.



Bertso idatziak

Eriet Zubizarretaren, Ane Arrizabalagaren eta Enara Etxanizen bertsoak sarituak izan dira Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketan.
Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketako Urola Kostako eta Urolako sariak banatu zituzten atzo, Azpeitiko Basazabal jauregian. Aurten ere, online egin dute txapelketa, baina sariak aurrez aurreko saioarekin banatu dituzte. Aretoa jendez bete zen, eta lehen sarituek beraiek idatzitako bertsoak kantatu zituzten jendaurrean. Sariak banatzen hasi aurretik, Naia Arrizabalaga eta Mikel Iturrioz bertsolariek bertso saioa eskaini dute. Ondoren, Urolako eta Urola Kostako sariak banatu zituzten aurrez kantuan aritu ziren bi bertsolariek eta Nekane Artola Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Sarituen artean hiru azkoitiarrak izan ziren, hirurak Floreaga salestar ikastetxekoak. 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoen mailan Eriet Zubizarretak lehen saria eskuratu zuen. 2004 eta 2007 urtekoetan lan bakarra aurkeztu zen txapelketara, Ane Arrizabalagak egindakoa, eta hari eman zioten maila horretako lehen saria. 20102011 urteetan jalotakoen mailan, berriz, Enara Etxanizek aipamena jaso zuen.

1915ean ERAIKIA

Bertso saioak LH5-6
Aurten ere oparoa izan da bertsolaritzaren uzta Floreaga ikastetxean. Beti bezala gogotsu hartu dugu parte, Bertsozale elkarteak, udalaren laguntzaz, ikastetxeetan garatzen duen Ahozkotasun proiektuan. Eta emaitza ezin hobeak eman ditu proiektuak. Euskara lantzeko aparteko tresna dugun bertsolaritzak izugarrizko eragina du ikasleen motibazioan eta ondorioz baita erabileran ere.
Euskara egunerako, Santa Agedarako, Bertsometarako… egindako lanez gain, aurten bi jaialdi egin ditugu On Bosco aretoan: lehenbizikoa, bat-bateko koplak eta zortzikoak osatuz eta bigarrena, aurrez egindako bertsoak buruz ikasiz eta gurasoen aurrean abestuz. Biak ere arrakastatsuak, zalantzarik gabe.





Pol. Ugarte - Pab. 95 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa)

APE
terapia zentroa Koldo Aranbarri
• Refl exoterapia • Diafreo • Osteopatia
Jandonianiz 6b AZKOITIA 943 850 008 688 610 676 www.erromakozubia.com