5 minute read

Oihane Arozena García

Next Article
DBH4koen agurra

DBH4koen agurra

Oihane Arocena Garcia Floreagako ikasle ohia da. Bibliotekologia eta Artxibologia alorreko ikasketak egin zituen Zaragozan. Orain gutxi KARPOS izeneko fruta eta barazki denda bat hartu du. Galdera batzuk egin dizkiogu GA aldizkariaren 85. alerako.

Zein dira zure ume garaiko oroitzapenak? Familiakoak, eskolakoak, eta abar…

Advertisement

Beti izan gara kirolzaleak etxean, baina ez dugu Diegok atletismoarekiko sentitzen zuren pasioa. Nire senarra izan da bakarra urtero nire osabaren lasterketa egin duena. Hasiera batean lasterketa motza, eta azken bi urteetan erdi maratoia egin du. Nire osaba Manuelek txirrindularitza oso gogoko du eta ahal duen lehiaketa guztietan parte hartzen du.

Orain gutxi jokatu da Azkoitia-Azpeitia erdi-maratoia. Nola ospatzen duzue gertakizun handi hori zuen etxean?

Egia esan oso haurtzaro ona izan dut. Nire familia beti egon da oso batuta. Bizi osoa nire osaba eta aitona/amonekin bizi izan naiz etxe berdinean. Asko galdu dugu bidean, baino beti jakin izan dugu elkarrekin izaten eta bata bestearen euskarria izaten. Gehien gogoratzen dudana txabolan pasatzen genituen uneak dira. Igandeak bertan pasatzen genituen, familia guztia eta guretzat familia bezala ziren jendearekin. Gure familiak beti izan du harreman handia animaliekin; bai txabolan ditugun ardi eta oiloak, baita etxean bizi osoan izan ditugun animalia guztiak ere. Beraz igandeak oso garrantzitsuak ziren guretzat. Eskolatik dudan oroitzapen guztiak ere oso onak dira. Gehien faltan botatzen dudana lagun eta irakasleekin izaten genuen harremana da. Orain bakoitzak bere bizimodua du, bide desberdinak hartu ditugu eta ez daukagu lehen genuen denbora elkarrekin egoteko.

Zein dira gehien admiratzen dituzun pertsonak?

Oso txikitatik estimu handia izan diot nire amona Josefari, betitik “tata” deitzen nion. Umea nintzenean, nire bi gurasoek lan egiten zuten, beraz berak hartu zuen ni hezteko lana. Denbora asko pasatzen genuen batera eta berak kontatzen zizkidan istorio guztiak liluratuta uzten ninduten. Oso bizi gogorra izan zuen, gerra eta goseteekin. Berarentzat golpe handia izan zen bi seme galtzea hain gazte. Beti esaten zidan bera zaintzen zuten bi aingeruak zirela. Oso emakume gogorra izan zen, iritzi sendokoa. Gure bizitzak gidatzen dituen balio gehienak berak irakatsi zizkigun. Orain dela bi urte hil zen, eta bera gogoratzeko tatuaje bat egin dut beti ikusiko dudan toki batean. “TɑTΩ” jartzen du. Oso emakume erlijiosoa zen, beraz alfa eta omega letrak ibili ditut, biblian Jainkoari erreferentzia egiten diotenak, guztiaren hasiera eta amaiera.

DBH ondoren, zer ikasketa egin dituzu?

Batxilerra bukatu eta Zaragozara joan nintzen unibertsitatera. Bertan “Informazio eta dokumentazio” (bibliotekonomia) gradua egin nuen.

Zure familiak izen handia du kirol alorrean, bereziki zure osaba Diego Garciarengatik. Nola bizi duzue kirola etxean?

Sentimendu ugariko egunak dira familia osoarentzat. Diegoren irudia asko gogoratzen diren egunak dira, beraz sentimenduak azalean daude. Baina beste alde batetik oso egun bereziak dira guretzat. Gure etxea egun horietan mundu guztiarentzat irekita dago eta korrikalari askori ongi etorria ematen diegu. Diegoren lagun onenak gurekin pasatzen dituzte egun horiek. Oso urrun bizi dira, beraz urtean behin bakarrik ikusteko aukera dugu. Aurten, tamalez, Alejandroren falta asko sumatu dugu.

“Karpos” fruta eta barazki denda hartu duzue. Nola animatu zineten proiektu honetan sartzera?

Ieltxuk bertan egiten zuen lana. Lehengo jabeak komentatu zion bera dendarekin geratzea nahi al zuen, uzteko asmoa baitzuten, eta berak niri egin zidan denda biok elkarrekin hartzeko proposamena. Bagenekien oso zaila eta neketsua izango zela, baina oso aukera polita ikusten genuen biok.

Nola doa “Karpos”eko eguneroko martxa?

Fruta-denda bat egunero aurrera eramatea nahiko neketsua da. Fruta egunero kamaran sartu eta atera behar da ahal den freskoena irauteko. Hala ere bi pertsonak eskuz esku lan egiten dugunez eramangarriago egiten da. Azken fi nean fruta-denda hartu dugunak oso lagun onak gara, beraz oso giro onean egiten dugu lana.

Pandemia garaia ezkondu zineten Aitor Larrañaga eta zu? Nola bizi izan duzue Covid19 pandemia?

Aitor eta ni 2020ean ezkontzeko asmoan ginen. Beraz pandemiak genituen plan guztiak atzeratu zituen. Bi/ hiru aldiz atzeratu ostean, 2021ean ezkondu ginen. Oraindik ez dugu eztei-bidaia egiteko aukerarik eduki. Gure asmoa Japonera joatea da, baina covid-a dela eta oraindik ez dute ireki turistentzat. Gora-behera handiko

ezkontza izan da, baina azkenean dena ondo irten zen eta Juan Inaziori eskerrak eman nahi dizkiogu elizkizuna hain pertsonala egiteagatik eta eman digun laguntza guztiagatik.

Ezer ikasi al dugu gure gizartean Covid19arekin?

Oso gai zaila eta oso egoera kontraesankorra iruditzen zait. Alde batetik egia da gizarte bezala alderdi batzuetatik indartu eta batu egin gaituela Baina iruditzen zait beste alderdi batetik berekoiagoak eta pazientzia gutxikoak bihurtu gaituela. Iruditzen zait pandemia hasi aurretik onak ziren pertsonak, egoera guzti honek oraindik eta pertsona hobeagoak eta solidarioak bihurtu dituela. Baina beste alde batetik, txarrak edo kaskarrak zirenak, asko okertu eta txartu dituela. Eta bizitza honetan (bidezkoa ez izan arren) iruditzen zait batzuetan gaitzak zarata gehiago egiten duela.

Erreza egiten al da lan gogorra eta bikote bizitza bateratzea?

Egia da zaila dela bikote bizitza eramatea eta aldi berean biak egun osoan lanean egotea. Azkenean urte asko daramazkigu batera, 18 urte bete nituenetik, orduan oso harreman ona daukagu eta ez dugu 24 ordutan batera egon behar. Azkenean egunean momentuak topatzea da; elkarrekin bazkaldu, lanetik irtendakoan paxira bat eman txakurrarekin, oheratu aurretik eguna nola joan zaigun kontatzea elkarri... Azken fi nean kontua da elkarrekin gauden momentu denei, txikia izan arren, balioa ematea da.

Hezkuntzan, eskolan, zeri ematen diozu garrantzi handiena?

Iruditzen zait haurrak hezteko orduan garrantzia eman behar zaiola etorkizunean nolako pertsona izango diren zehaztuko duten balioei. Elkar errespetatzea funtsezkoa iruditzen zait, bai beraien artean, bai irakasle eta helduak errespetatzea. Baita ere iruditzen zait funtsezkoa dela irakasleak haurren hezkuntzan parte izatea. Irakasleak beraien bizitzan oinarrizkoa izan behar du, ematen duen hezkuntza oso garrantzitsua izango baita ikaslearen etorkizunerako. Trukean ezer espero gabe partekatzen ikasi behar dugu eta besteekiko errespetu handiagoa izaten, berekoikeria alde batera utzita.

San Joan bezperan mundua berritzen omen da. Suak gauza txarrak erretzen ditu eta goizeko ihintzak gauza onak berritzen. Zer nahiko zenuke “erretzea” eta “berritzea” gure gizartean?

Gaur egungo gizartearen alderik txarrena pertsona batzuen jokaera da. Gutizia eta inbidia eguneroko platerak bihurtu dira gure gizartean. Gure oinetakoetatik haratago ez ikustera ohitzen ari gara.

Mila esker

TESTA

Edaria: Tea Janaria: Pasta Idazle bat: Stephen King Liburu bat: Tan poca vida, Hanya Yanagihara Mutil izen bat: Aaron Neska izen bat: Alana Kirola: Atletismoa Pelikula: La princesa prometida Aktore bat: Benedict Cumberbatch

Aktoresa bat: Helen Bonham Carter

Bidaia bat: Japon Mendi bat: Izarraitz Hondartza bat: La Concha Nazio bat: Andorra Herri edo hiri bat: Donostia Musikari bat: Elton John Museo bat: Madame Tussauds Kolore bat: Berdea Urtaro bat: Negua Zaletasunak: Irakurtzea eta puzzleak egitea Pertsonaia historiko bat: Julio César

Karpos frutategia

Ibaiondo kalea, 16 - TLF: 943 85 28 96

This article is from: