1 minute read

Jaiki

Next Article
Pastorala

Pastorala

2021/22 ikasturteko ekintzei amaiera emateko azken hiru hilekoan bi ekintza izan ditugu. Maiatzean LH 1-2 eta 3. mailakoentzat eskulan tailerra izan genuen. Tailer horretan bi eskulan landu genituen, alde batetik goma-eva izeneko materiala erabiliz igel polit batzuk osatzea eta bestetik “hamma beads” izeneko materialarekin, norberaren izeneko letra irudikatzen zuen imanak egitea. Eta azkenik, oporrei hasiera eman aurretik, kurtso amaierako festa ospatu genuen HH3tik, hasi eta LH3rainoko ikasleekin. Bero itogarria egin zuen egun horretan eta ura oinarri hartuta hainbat jolasetan jardun genuen, baina batez ere, ur pistolak eta mangera erabilita beroari lagunartean aurre egin genion. Jolasetan galdutako indarra berreskuratu beharra zegoen, ordea, eta horretarako eguna merienda goxo batekin amaitu genuen. Orain deskantsatzeko garaia iritsi da, baina datorren ikasturtean ere izango da hainbat ekintzez gozatzeko aukera.

ONDO PASA OPORRAK!!

Advertisement

This article is from: