
5 minute read
Kirolak
from Gure artean 85
Gipuzkoako nesken saskibaloia
Gipuzkoako emakumezkoen harrobiak errendimendu bikaina eman du ostiraletik Valentzian ospatu den saski-baloiko erkidegoen arteko Mini Kopan eta IDK Euskotren txapeldunorde geratu da igande honetan, fi nalean Estudiantesen aurka 48-60 galdu ondoren. Aurrez 6-67 irabazi zuten La Seu taldearen aurka, 28-58 Gernikaren aurka, 62-15 Ferrolen aurka eta fi nalerdian Tenerife gainditu zuten 71-56. Taldea Gipuzkoako lau klubetako hamabi jokalarik osatzen dute, 2008 eta 2009an jaioak, eta horien artean dago Ada de la Quintana (Iraurgi) Floreagako DBH2Ako ikaslea. Zorionak!!!
Advertisement
Udaberri Txapelketa
Martxoaren 26an Denis Galarza eta Ioritz Azkoitia Udaberri txapelketan, kadete mailako txapeldun gelditu ziren, Soraluzeko Caramanzana eta Ibarraren aurka Mailan 22-20 irabazi ondoren. Jubenil 1. mailan bigarren sailkatu ziren Jon Etxaniz eta Alex Juaristi, Zazpi Iturriko Gorostidi eta Plazaolaren aurka. 22-8 galdu ondoren.



Atano III.a Txapelketa
Telmo Deun taldeko arraunlariak
Apirilaren 2an, goizean, Gurea pilotalekuan jokatu dituzte fi nalak Oteiza elkarteko pilotari gazteek. Jon Azpiazuk, Oihan Mendizabalek, Julen Azpiazuk, Unax Oteizak eta Pello Alkortak jantzi dituzte txapelak. Atano III.a pilota txapelketaren XLVII. edizioaren fi nalak izan dira gaur, zapatua, Gurea pilotalekuan. 10:00etan hasita, buruz buruko bost fi nal jokatu dituzte Oteiza pilota elkarteko kirolari gazteek. Giro bikaina izan da frontoian. Lehen norgehiagoka, aurre-benjaminen mailakoa, Jon Azpiazuk eta Eneko Martijak jokatu dute, eta Azpiazu 16 eta 11 nagusitu da. Ondoren, benjamin mailako Oihan Mendizabalek eta Ian Juaristik neurtu dituzte indarrak, eta Mendizabal izan da garailea, 16 eta 4 emaitzarekin. Hirugarren neurketan, benjaminen 2. mailakoan, Julen Azpiazu eta Jakes Kortadi aritu dira nor baino nor, eta Azpiazuk lortu du txapela, Kortadi 16 eta 10 garaituta. Lehen mailako alebinetan, berriz, Ibai Zamora eta Unax Oteiza aritu dira, eta Oteizak irabazi du partida; 9 eta 16 bukatu da lehia. Azken fi nala, alebinen bigarren mailakoa, Pello Alkortak eta Erik Ariztegik jokatu dute, eta Alkorta izan da nagusi: 16 eta 7 egin dute. (Argazkiak: Oteiza pilota elkartea)


Zumaiako Telmo Deun arraun elkartean aritzen dira Floreagako DBH2ko Naroa Galarraga eta Eriet Zubizarreta. Infantil mailako neska arraunlari azkoitiarrek Gipuzkoako Batel Ligako bandera eskuratu zuten apirilaren 2an, eta Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten apirilaren 3an, igandean, Pasaiako (Gipuzkoa) badian. Euskadiko Txapelketa jokatzeko aukera dute orain. Telmo Deun elkartean, mutiletan, aritzen dira Jakes eta Xabier (Dbh2B) Larrañaga Donoso anaiak.



Dantza eta gimnasia erritmikoa
Igeriketa txapelketa
Gimnasia erritmikoan, Infantil banakako mailan Amaia Sudupe (Dbh2B) irabazle gelditu zen Gipuzkoako Gimnasia Erritmiko Txapelketan. Lehenbizikoa gelditu zen aroan, pilotarekin eta sailkapen orokorrean.
Maiatzaren 28-29ko aste-bukaeran, txapelketa bat eduki genuen Galizian. Zehazki hiru txapelketa ziren: Zapatuan bat, nazionala, eta igandean beste bi: goizean internazionala eta arratsaldean nazionala. Bi talde joan ginen, bat “Different explosion” izenekoa, 13-14 urteko gazteak gara. Beste taldeak “Dance machines” izena du eta 11-13 urteko gazteak dira. Jenny Calerokin ikasten dugu Born to Dance eskolan eta baita UPA (Un Paso Adelante) taldean ere bagaude. Different explosion taldeak hiruretan lehenengo postua irabazi dugu. Dance machine taldeak irabazle izan dira bi txapelketa nazionaletan eta bigarren internazionalean. Ostiral arratsaldean joan ginen Galiziara, eta gaueko 00:30 inguruan ailegatu ginen eta bueltatu 02:30 inguruan. Bakoitza bere kotxetan. Lagun giro oso ona dugu gure artean, txikitatik batera egon baikara. Gure lehenengo txapelketa zen. Eta asko entseatu dugu eta dedikazio handia jarri diogu emaitza hauek ateratzeko. Oso gogorra egiten zen batzuetan, egunero o ia egunero dantzan geunden, eta aste-bukaera denetan goiz esnatzen ginen entrenatzera joateko. Gurasoen babesa ere eduki dugu denbora osoan. Batean, diru aldetik, txapelketa koste handiak baititu: soinekoak egin, Galiziara bidaia, hotela alokatu,... Eta baita ere guk nahi duguna egiten apoiatu gaituztelako.. Oso zaila da, astebukaera normal batean Galiziara joatea; ikasteko denbora gutxi daukazu: nik adibidez, kotxean ikasi eta eskolako lanak egin nituen. Gainera, gurasoak nekatuta egoten dira eta aste-bukaera horretan ezin dute atsedenik hartu.
Amaitzeko, oso gustura gaude gure esfortzu eta emaitzekin eta orain aurrera begiratuta, Espainiako txapelketara begira gaude.
Naia Agirretxea Eizagirre (DBH2A)


Eskolarteko txapelketa jokatu zuten maiatzaren 14-15ean Zubiaurreko igerilariek. Neskak zein mutilak hirugarren postuan sailkatu ziren Legazpin jokatutako txapelketan. Taldeak, guztira, bigarren postua lortu zuen. Zubiaurre igeriketa klubak emaitza bikainak eskuratu zituen joan den igandean, Legazpiko (Gipuzkoa) Bikuña kiroldegian. Gipuzkoako Igerilari Osoa txapelketa jokatu zuten han, eta banaka nahiz taldeka aritu ziren 2010 eta 2011 urteetan jaiotako benjamin mailako neskamutilak. Guztiek egindako lanari esker, bigarren postuan sailkatu ziren azkoitiarrak, Bidasoa XXI igeriketa taldearen atzetik. Nesken taldeak eta mutilen taldeak, bakoitzak bere aldetik, hirugarren postua eskuratu zuten, eta banakako emaitza oso onak lortu zituzten. Gipuzkoa osoko hamalau igeriketa taldek parte hartu zuten txapelketan.

Anaitasuna F.C.
1go Infantil mutilek Euskadiko XXXIX. Eskolarteko Kirol Jokoen Txapelketa jokatuko dute gipuzkoako ordezkari bezala txapeldun atera ostean.
Neurketa bihar 10:30etan jokatuko da Lakua 03 futbol zelaian, Gasteizen. Aurkaria Urgatzi taldea izango da.

Eskubaloia
Urola Eskubaloia taldeak Gipuzkoako Kopako txapeldun titulua lortu zuen maiatzaren 29an, azken partidaren faltan. Talde horretan aritzen dira Floreagako DBH eta LHko hainbat ikasle. Zorionak!!!



MERTZERIA
Guardia, 7 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel.: 943 85 07 31

Karate
Apirilaren 3an Manex Platero Uzkudun (Dbh4A) Gipuzkoako Txapeldun gelditu zen Hondarribian, kata eta kumiten
Anaitasuna Kanku Karate taldeko neska eta mutilek izugarrizko maila azaldu dute Gipuzkoako txapelketan Zorionak!!
Xake
Anaitasuna Kakute xake taldeko Lucia Valorrek Emakume Mugakideen Txapelketan parte hartu zuen apirilaren 3an, igandean, Iruñean. 54 xakelari aritu ziren lehian, eta azkoitiarra hamabosgarren postuan sailkatu zen. 14 urtez azpikoen artean, gainera, bigarren onena izan zen Valor; jokatu zituen zazpi partidetan 4,5 puntu eskuratu zituen hark. Xake jokalari ezkutuaren aurka partida azkar batzuetan lehiatzeko aukera izan dute Azkoitiko xake-jokalari batzuk. Gutxigatik izan bazen ere, jokalari ezkutuak partida guztiak irabazi zituen.
Ekainaren 12ko goizean, Azkoitiko Anaitasuna-Kakute Xake Taldeak antolatu du GXF Sustapena Xake Txapelketaren fi nala Elkarguneko areto nagusian, Gipuzkoako Xake Federazioarekin elkarlanean.





Pala Txapelketa
Azkoitia Gomazko Paletako Gipuzkoako txapeldun izan da aurten, bigarren urtean jarraian, Gurea frontoian fi nalea Donostiari irabaziz. Zorionak!!!