2 minute read

Pastorala

Next Article
Kirolak

Kirolak

ADMA

Martxoaren 26an, larunbata arratsaldean, Gipuzkoako ADMA (Maria Laguntzailearen deboziozko) taldeen bilera izan zen Floreagan. Alfonso Aldasoro salestarrak koordinatu zuen biera. Azkoitiko ADMA taldekoak goiz etorri ziren jangelan luntxa prestatzera. 16:30etan bilera izan zen bideo gelan: otoitza, Erretore Nagusiaren aurtengo gabonsaria edo aginaldoaren aurkezpena, taldeetan lana,... Ondoren meza Floreagako elizan eta, jarraian, luntxa jangelan. Denera 35 pertsona inguru elkartu ziren. Bilera oso ondo irten zen. Jexux Aranbarri salestarrak koordinatzen duen Azkoitiko taldea bikain portatu zen, ohi bezala. Ekainaren 3an, larunbatean, gure inguruko Salestar etxeetako ADMA taldeen erromesaldia izan zen Estibalitz santutegira. Denera 230 lagun elkartu ziren Ama Birjinaren oinetan.

Advertisement

Ingurune segurua

San Jose de Floreaga ikastetxea Salestarren Kongregazioko Santiago el Mayor Inspektoriako partaidea da (www. salesianos.es). Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi, Errioxa, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Madril eta Gaztela Mantxako autonomia-erkidegoetan hedatutako hezkuntzakomunitateen multzo baten parte da. Gure etxearen onuradun edo hartzaile gehienak haurrak eta nerabeak dira, guztiak adingabeak. Don Boscoren Sistema Prebentiboa izeneko salestar sisteman hezten ditugu. Sistema hau honela garatzen dugu: • Hezitzaile bakoitzaren presentzia, hurbiltasunetik, ezagutzatik eta errespetutik; • Hezkuntza-esperientzia zabala eskaintzea, proposamenetan aberatsa, adingabearentzako ingurumen seguruaren esparruan garatzen dena. Gure eginkizuna adingabeak babestea eta zaintzea da, salestarren hezkuntza-karisman oinarriturik. Gure etxeko hezitzaile guztiak konprometituta daude familiek gure esku utzi dituzten haurren eta gazteen sustapen osorako ingurumen-sistema seguru hau garatzera. Helburu horrekin, prebentzio- eta prestakuntza-esperientziak garatzen ditugu, eta esku hartzeko uneak babesteko tokiko batzorde bat dugu. Jokabide-kode bat dugu, gure babes-politikaren balizko arau-hausteak eta gure etxean artatutako adingabeentzako ingurune seguruak sortzeko arauak fi nkatzen dituena. Gai honi buruzko gaietara jo ahal izateko etxeko posta honako hau da: ingurusegurua@fl oreaga.eus

Garizuma prestatzen

Otsailean eta martxoan Garizuma garaian sarturik egon gara. LHn Garizumako bidean, Jesus jarraipenari buruzko irudiak koloreztatu zituzten taldeka.

Pastoral Kanpaina. 3. zatia

2021-22 ikasturteko hirugarren hiruhilekoan “Bizipozez gainezka” pastoral kanpainak aurrera egin du. Ikasturteko 3. kartela ZAINTZA kontzeptuari lotuta dago. Bi eskuk bihotz bat osatzen dute, askotan egin ohi dugun keinu adierazgarrian… Eskuen atzean pizutako kandelaren marrazkia ikusten da: Kandela horrek fedea eta Jesus berpiztuaren gure arteko presentzia sinbolizatzen ditu.

Lehen Jaunartzeak

Maiatzean zehar Lehen Jaunartzeak ospatu dira Azkoitiko parrokian, hiru txandatan. Zorionak bihotzez, sakramentu honetan parte hartu duzuen guztioi, zuen etxekoei eta katekistei. Argazkiak Iñaki Garciak utzitakoak dira. Mila esker, Iñaki!!

This article is from: