
4 minute read
Naroa Cabanillas Machado
from Gure artean 85
Naroa Cabanillas Machado Floreagako ikasle ohia eta Alai Batzako monitorea da. Bere ibilbidea loturik dago Alai Batzarekin eta ADS taldeekin. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkariaren 85. alerako.
Zein dira zure eskolako oroitzapenak?
Advertisement
Oroitzapen oso goxoak ditut nire eskola garaiko urteetatik. Asko gustatzen zitzaidan lagunekin eskolara joatea eta jolastea. Izugarri gustatzen zitzaidan Matematika eta Natur Zientziak ikastea. Hala ere, barnean daramadan oroitzapenik onena, LH3ko txangoa Barriara da; oso ondo pasa nuenaren oroitzapena dut, eta berriro itzuliko nintzateke.
Zein da zure oroitzapenak Alai Batza eta ADS taldeen inguruan?
Urte asko daramatzat Alai Batzan sartuta, ume zein monitore gisa. Gauza asko aldatzen da batetik bestera, baina hala ere, inoiz une onak eta ahaztezinak atzean utzi gabe. Umetan izugarri ondo pasatzen nuen Alai Batzan, lagunekin elkartuz, mahai jolasetan ibili, eskulanak egin, … Baina guzti hauen gainetik, dantzak oso gustura oroitzen ditut; lagunen artean dantzak prestatu eta entseiatzea, eta azkenik “Kantaldi Jaialdin” elkarrekin parte hartu eta ondo pasatzea. Monitore bezala dudan oroitzapenik onena berriz, “AB gaua” dela esango nuke, hura prestatu eta txikien ilusio aurpegiak ikustea gurekin batera disfrutatu eta eskolan gaua pasatzeko. pentsatu ez zituzten gaien inguruan gogoetak egiten dituzte, beraiek galderak eta pentsamenduak kanpora ateraz; taldearen arteko konfi antza eta errespetua sustatuz.
Nola deskribatuko zenuke Alai Batzako monitoreen arteko giroa?
Paregabea! Ez dago beste hitzik hobeto deskribatuko lukeenik. Elkar asko ezagutzen gara eta elkarren arteko harremana oso ona da. Honen ondorioz, lana gustura eta giro onean egitea lortzen dugu, benetan garrantzitsua denean atentzioa jarriz eta emaitza onak lortuz. Leku guztietan bezala. gora berak daude, baina hala ere, elkarri lagunduz eta elkar entzunez egiten dugu aurrera, eta hori da garrantzitsuena.
Alai Batzan urte batzuk daramazu monitore gisa. Zein dira, zure iritziz Alai Batzaren arlo sendoak, edota gauza onenak?
Nire iritziz, duen alde onena, haurrei eskaintzen dien lekua da. Haiek dira protagonistak, haientzat prestatzen da guztia, aste osoa eskolan egon eta gero, beraiek disfrutatzeko eta deskonektatzeko leku bat da. Gainera, ADS momentuetan ere, hauei hitza hartu eta gai ezberdinen inguruan hausnartzeko une bat ematen zaie, nire iritziz, bereziki garrantzitsua dena. Izan ere, bertan agian lehenago

Logroño eta Somalo kanpaldietan parte hartu duzu inoiz, bai monitore gisa, eta lehenago, zure LH eta DBH ikasle garaian. Zer balore dituzte kanpaldiek?
Bai, LH4tik DBH4ra kanpaldi guztietara joan izan nintzen. Errespetua, lagunartekotasuna eta inklusioa. Guztiok onartuak garen leku bat dela esango nuke, guztion iritziak entzuten direna. Bertan ingurukoak errespetatzen ikasten da, eta gure gizartean pil-pilean dauden gai ezberdinen inguruan hausnartzen da; bakoitzaren adinera egokituta noski. Oso oroitzapen onak ditut, lagun asko egiten nituen eta oso harreman politak eraman izan ditut handik beti. Denbora oso laburrean, kanpaldiek magia egiten dute, ezezagunak bat-batean lagun bilakatzea, elkarren arteko elkarrizketa, hausnarketa eta jolasen bidez.
Zure iritziz, “Uztaila Jolasean” ekimenak zer eman die Azkoitiko ume eta familiei?
Udan ondo pasatzeko leku bat. Egunero burutzen ziren ekintza ezberdinen bidez, txikienek udaz gozatu eta lagun berriak egiteko gune bat zela esango nuke.
San Joan bezperan mundua berritzen omen da. Suak gauza txarrak erretzen ditu eta goizeko ihintzak gauza onak berritzen. Zer nahiko zenuke “erretzea” eta “berritzea” gure gizartean?
Gerrak eta gizarteko fobia guztiak erretzea gustatuko litzaidake, gizarte berri bat sortuz, guztiok onartuak garen eta batiz bat, errespetatuak garen jendartea. Eta berritzeari dagokionez, jende askok duen zintzotasuna eta hurkoari laguntzeko duen grina sekula ez amaitzea nahiko nuke; hori baita, gizarte honi aurrera egiten lagundu ahal dion gauza bakarra.

Covid19ak asko baldintzatu du eguneroko bizimodua. Nola eragin dio Alai Batzari bi urte hauetan?
Eragin handia izan du, guztiongan izan duen moduan. Izan ere, COVID-19aren oztopoak zirela eta, haurren artean taldeak nahastea debekatu zen, denbora guztian haurren burbuilak mantenduz. Honek jolas eta dinamika asko egitea edota birmoldatzea ekarri du. Hala ere, ondo moldatu garela esango nuke, eta haurren jarrerak ere asko lagundu digu, beti oso eskertuta eta alai agertu izan baitira. Hasiera batean egoera oso aldapatsua izan bazen ere, orain bertatik ateratzen ari gara, eta azken larunbatetan, txikiak elkarren artean jolasteko eta ondo pasatzeko denbora izan dute.
Floreagan DBH4 bukatu ondoren, zer ikasi duzu eta zer ikasten ari zara orain?
Floreagan ikasketak bukatu ondoren, Azkoitia BHIn batxilergo teknologikoa egin nuen. Garai hartan nirea marrazketa zela oso ziur banengoen ere, EHUko ate irekietan Magisteritzako graduak atentzioa deitu zidan eta une hauetan Donostiako EHU unibertsitatean Lehen Hezkuntzako graduko hirugarren mailara bidean noa; azken mailan, heziketa berezian espezializatzeko asmoz.
Azkoitiko herria. Zer da gehien gustatzen zaizuna eta faltan botatzen duzuna?
Gure herritik gehien gustatzen zaidana, duen alaitasuna eta giroa da. Izugarri gustatzen zait asteburutan kalera atera eta hauek jendez beterik ikustea.
Mila esker!!

TESTA
Edaria: Ura Janaria: Pasta Idazle bat: Javier Castillo Liburu bat: El juego del alma Mutil izen bat: Kader Neska izen bat: Lia Kirola: Igeria Pelikula: Saw Aktore bat: Johnny Depp Aktoresa bat: Amanda Seyfried Bidaia bat: Menorca Mendi bat: Kakute Hondartza bat: Zumaia Nazio bat: Italia Herri edo hiri bat: Azkoitia Musikari bat: Eñaut Elorrieta Museo bat: Louvre Kolore bat: Urdina Urtaro bat: Udara Zaletasunak: Zinema eta bidaiatzea Pertsonaia historiko bat: Frida Kahlo
