6 minute read

San Jose Ipuin Lehiaketa

Next Article
Jaiki

Jaiki

Urtero bezala, 2022ko otsaila eta martxoan antolatu zen “SAN JOSE IPUIN LEHIAKETA”. Ezinbestekoa zen basoko bizia azaltzea edo adieraztea ipuinean, Eskolako Agenda 2030eko aurtengo gaiarekin bat eginez. Hona hemen irabazleen zerrenda. Jarraian saritutako ipuin batzuk dituzue: LH 3A Ane Amado, Nora Soraluce, Nahia Marmol, Luken Jimenez LH3B Zaida Exposito, Sara Tamayo, Ali Ahmed, Oihane Larrañaga LH 4A Lucia Ponce, Aines Fernandez, Romaissa Amou, Iratxe Alzas LH4B Eva Catalina, Aner Camarzana, Alain Iglesias, Ander Azpillaga

IGELA ETA BERE TRANPA

Advertisement

Baziren behin baso polit batean 8 animali zeude: zatorra, azeria, txoria, mofeta, okila, basurdea, arraina eta igela. Ez ziren oso ondo ematen, denbora osoan burruka egiten zeuden. Basoa oso haundia zen eta horregatik ez zeuden batera. Egun batean, postariak gutun dotore bat eman zion animali bakoitzari. Gutunean festa batera joateko gonbidapena zen. Animaliak pozik zeuden eta hurrengo egunean dotore jantzita festara joan ziren danak igela ezik. Festa gela baten omentzen baina gela horretara joan zienien animali osoak tranpa baten zeuden. Azeriak esaten zien txoriari: • Nahiago nuke basoa erretzea ni amen zuekin egotea baino. • Aizu ez izan gaiztoa. Orduan esan zuen mofetak: • Orain hori ez du importa mezedez zentratu egin behar gara ze tranpa honetaz erten egin behar gara bai edo bai. Orduan mofetak papel bat ikusi zuen lurrean eta hartu zuenean papel hori jartzen zuen ”tranpa honetaz ez zarete irtengo baino pista bakarra eukiko duzue elkartasuna”. Animaliak pentsatsen egon ziren “elkartasuna zer da elkartasuna? Pentzatzen eta pentzatzen egon ziren eta askenean mofetak esan zuen: - Leiho bat ikusi det eta hori izango da gu amen ertetzeko. Eta arrainak esan zion mofetari: - Bai noski baino hori torre eiffela baino handiagoa da! - Baina beitu pistan zer jartzeun elkartasuna. - Ta hori zertan laguntzeu? - Ba danok danon gainin jartze baldima gea leihora hailegatuko gara. Mofetak hori esan eta gero hori egin zuten eta oso ondo erten zuen.Danak pozik zeuden eta saltoka. Ertendakoan igela ikusi zuten. Eta azeriak esan zion igelari. - Kendu ezazu mezedez. Tranpa bat egin digute eta hori zeinek egin digute asmatu behar dugu. -Ni izan naiz. -Eta zergaitik egin duzu hau ? -Nahi nun danok lagunak izatea eta forma bakarra zan tranpa hau egitea. eta zuek batera egotea ordu bat. -Ordu bat ez gea egon. -Bai ordu bat egon zarete. Eta mofetak oso oso azarratuta esan zuen: - Nola izan zara kapaza hori egiteko ez dizut inoiz barkatuko. -Esan dizut danak lagunak izatea nahi nuen ze denbora osoan borrokan geuden eta hola ez genuen ezer lortuko. -Egia da, baina ezin zenuen ezan hasieratik hori ezan. -Ez, zenueten kazorik egingo. Eta orduen esan zuen okilak: - Goazen basora eta hor hitzegingo dugu. Basoan hitz egin eta elkar ezagutu zuten.Igelak bere beldurrak ezan zituen, txoriak abestea gustatzen zaiola ezan zuen, mofetak altuerari beldurra zuela esan zuen… Horrela egon ziren arratsalde osoan.

ESTACIÓN DE SERVICIO AZPEITIA - AZKOITIA, S.L.

Martin Deuna, 3 • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel. / fax: 943 85 14 07 %2ko deskontua gure txartelarekin

LH 5A Moosa Khalil, Adrian Nogales, Enara Osinalde, Jon Alberdi LH 5B Ane Peña, Iraide Romero, Unai Salgueiro, Aiora Larrañaga LH 6A Naroa Tena, Jone Lizarralde, Denis Aramendi, Jagoba Santesteban LH 6B Greta Etxaniz, Eneko Martin, Jare Jimenez, Paula Huertos DBH 1A Izan Camarzana DBH 1B Irene Nogales DBH 2B Irati Larrañaga

LH 5B

MEZU BATEKIN HARRITUTA

Bazen behin baso bat bertan animalia asko bizi ziren, denetarikoak, azeriak, txoriak, beleak, satorrak, arrainak, sakelak, basurdeak, mofetak, zaldiak… bizi ziren. Basoa oso alaia zen, koloretsua, lasaia… Baso osoa berdez jantzita zegoen, zuhaitz asko zeuden. Udazkena zen, egun lasaia zen, postaria iritsi zen arte, denak harritu egin ziren. Orduan postariak denentzak gutun antzekoak ekarri zituela ikusi zutenean, gogoa sartu zitzailen gutunak irakurtzeko. Postaria gutunak banatzen hasi zen eta irakurri zituztenean beren malkoetan tristura ikusi zen. Gutunak horrela esaten zuen:

ZEUSEN AUKERA

Egun hartan Zeus aspertuta zegoen eta pentsatzen hasia zen ea zer egin zezakeen ez aspertzeko. Orduan, bururatu zitzaiona animalien, landareen eta gizakien arteko joko bat antolatzea izan zen. Irabazleak sari gisa hiru aukera zeuzkan: alde batetik, diruaren boterea; bestetik, edertasuna eta lasaitasuna; eta azkenik, kultura izatea. Jokoaren emaitzarekin denek uste zutena gertatu zen, hau da, gizakiek irabazi zutela. Gizakiek jokoaren lehenengo postuan geratzeak berorrekin batera zekarren aukeratzeko pribilegioa izan zuten sari gisa, eta hauek inolako zalantzarik gabe diruaren boterea aukeratu zuten; landareek edertasuna eta lasaitasuna, eta animaliek gelditzen zen azken aukerarekin geratzea besterik ez zuten izan, kultura izatearekin hain zuzen. Gauzak horrela, gizakiek gerrak hasi zituzten eta espezie gorena izateagatik pentsatu zuten dena kontrolatuta zegoela. Landareek ez zuten eragin handirik izan munduan; hori bai, geroz eta ederrago zeuden eta lasaitasun osoa zuten. Animaliak, berriz, irakurtzen hasi ziren eta geroz eta adimen gehiago zuten. Horrenbeste gerra eta txikiziok gizakien desagertzea ekarri zuen arte. Gizakien desagertzearekin batera animaliak mundua mantentzen hasi ziren, guztia menderatzen… Modu horretan, azkenean espezie garrantzitsuenean bilakatu ziren. Azkenerako, animaliek mundua hobetu zuten. Gizakiak bezain adimentsuak izatera iritsi ziren. Zeus harrituta zegoen hau guztia ikusita eta animaliei beste aukera bat ematea erabaki zuen. Ordutik aurrera mundua hobetu egin zen eta horrela izan zen betirako.

Izan Camarzana Zubizarreta. DBH 1A

BELDURGARRIAK BAINA AUSARTAK

Baziren behin basoan oso gustura bizi ziren animalia batzuk. Basurdeak, mofetak, txoriak… Oso xelebreak ziren. Arropa arraroak jazten zituzten eta beraien zaletasuna liburuak eta gutunak irakurtzea zen. Egun osoa irakurtzen pasatzen zuten, besteekin hitz egin gabe. Beste batzuk urrutira joaten ziren bizikletak hartuta, liburuak irakurtzera joaten ziren, noski. Basoan beraiek bakarrik bizi ziren eta zerbait arraroa entzuten bazuten asko ikaratzen ziren eta gauzak ezkutatzen zituzten. Egun batean, basoko animaliak beraien gauzak egiten ari ziren. Gehienak irakurtzen ari ziren, baina beste batzuk jolasean, musika entzuten, elkarrekin hitz egiten… baina azeria basoko zuhaitz baten ondoan eserita zegoen, bakarrik. Zerbait kezkagarrian pentsatzen ari zela zirudien. Basurdea konturatu egin zen eta gerturatu egin zitzaion. Azeriak kontatu zion bere gauza denak galdu zituela: bere liburu gustukoenak, arropa… Basurdea harrituta geratu zen. Basoan ez zen beste inor bizi. Beste animaliek entzun

Iriarte Margolaria, 1 20720 AZKOITIA • (Gipuzkoa) Tel.: 943 85 20 52 • Faxa: 943 85 20 91 j.artetxe@fkkopistegia.es • www.fkkopistegia.es Kaixo baso honetako animaliak: Zuen jakinetarako pentsatuta daukagu baso honetan eraikin batzuk egin behar ditugu. Eraikin horien proiektua Martxoak 2an hasiko da, orduan 20 egun edukiko dituzue beste baso edo leku batera joateko. Gizakiak. Ez zekiten zer egin, denak urduri zeuden, triste. Maletak egiten hasi ziren, beraien bizi osoko etxea, lekua galtzeko zorian zeuden. Baina ez zekiten dena aldatuko zela. Egun batean haize indartsu bat etorri zen eta gizakien, etxeen mapa guztiak bota zituen eta urrutira joan ziren, orduan gizakiak amore eman zuten ezin zutelako beste ezer egin. Animaliak pozik zeuden eta zoriontsu bizi ziren.

LH 6A

egin zuten haien elkarrizketa eta batzuek esan zuten gauza batzuk falta zitzaizkiela. Aurreko egunetan gauza arraroak entzun zituztenez, pentsatu zuten gauean zehar norbait joaten zela basora beraien gauzak lapurtzera. Denak ikaratuta geratu ziren. Gau hartan, animalia guztiak oso urduri eta ikaratuta joan ziren lotara. Inork ezin zuen lo hartu, beldur handia zuten. Animalia guztiek lo hartu zuten azkenean, baina azeria esna geratu zen. Lo hartzen ari zela zerbait entzun zuen eta urrutian norbait ikusi zuen. Otso bat zen. Otso hura lasterka hasi zen, lehenbailehen gauzak hartzeko eta alde egiteko. Azeriak denak esnatu zituen eta otso maltzurrarengana gerturatzen hasi ziren. Poliki-poliki. Otsoa konturatu egin zen eta arineketan alde egiten hasi zen. Basurdeak bidea eten zion eta denen artean otsoa harrapatu zuten. Handik aurrera animaliak ez ziren hain beldurtiak eta basora joaten ziren denei aurre egiten zieten.

Irati Larrañaga. DBH 2B

This article is from: