1 minute read

Udalbatza

Next Article
DBH4koen agurra

DBH4koen agurra

Udalbatza berezia egin dute maiatzaren 19an goizean Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten eskoletako ikasleek eta udal ordezkariek. Floreaga ikastetxeak, Azkoitia BHI-k, Izarraitz Lanbide Heziketak eta Bizilore Eskola Aktiboak hartzen dute parte egitasmoan, eta ikasturtean zehar landutako gaien harira, hainbat proposamen luzatu dizkiete ikasleek udal ordezkariei. Lehorreko ekosistemetako bizitza izan da aurten Azkoitiko ikastetxeetako ikasleek landu duten gaian, bereziki larreetan, zelaietan eta loreetan ezarri dute arreta. Hainbat konpromiso hartzeaz gain, proposamen zehatzak ere aurkeztu dizkiete horiek udal ordezkariei. Aurkezpenean izan dira ikastetxeetako ordezkariak, Javier Zubizarreta alkatea, Ana Azkoitia alkateordea eta Amaia Argarate Ingurumen teknikaria. Proposamen “egingarriak” direla nabarmendu du Alkateak.

Udalari zuzendutako Proposamenak hiru taldetan banatu dituzte: - Herrian berdegune gehiago sortzea, Munoaundiko proiektuarekin jarraitzea, Floreaga gaineko baso eremua modu seguruan erabili ahal izatea… - Herriko toki naturalak eta berdeguneak babestea, etxebizitza berriak egitean gune berdeak egiten direla bermatzea…

Advertisement

- Baserrien ekoizpena ekologikoa izan dadin bultzatzea, birziklatzearen truke dirua ematen duten vending estiloko makinak ezartzea eta kaleko zaborrontziei mantenu hobea eskaintzea…

Datorren ikasturteko programan energia izango dute hizpide. Udalak eskerrak eman dizkie Eskolako Agendan parte hartu duten 1.370 ikasleei.

This article is from: