4 minute read

Jagoba Arenas

Next Article
DBH4koen agurra

DBH4koen agurra

Jagoba Arenas Floreagako ikasle ohia da. 2010ean amaitu zituen DBHko ikasketak Floreagan. . Azken ikasturte honetan ikastetxeko irakaslea da. Galdera batzuk egin dizkiogu Gure Artean aldizkarirako.

Zein dira zure umetako oroitzapenak?

Advertisement

Oroitzapen politak datozkit burura. Geldirik egon ezin daitezkeen haur horietako bat izan nintzen, baloia eta patinak hanketan itsatsita nituela bizi bainintzen. Donostia eta Azkoitia artean banatu nituen nire bizitzako lehenengo urteak. Izan ere, 8 urte nituela etorri ginen Azkoitira bizitzera. Hasiera batean gogorra egin zitzaidan Donostiko bizitza atzean uztea, lagunei agur esatea... Hala ere, denboratarte laburrean nintzen azkoitiarrez hizketan, eta adaptazio epe bat behar izan banuen ere, herrira nahiko azkar egin nintzela esango nuke.

Eta eskolako oroitzapenak?

Ikaskideak izan nituen lagunekin bazkari edo afariren bat egiten dugun bakoitzean honakoa errepikatzen dugu: “Oraintxe denboraren makina hartu eta Floreagako urte horietara bueltatxo bat ez zen ba gaizki egongo...”. Uste dut horrek asko esaten duela. Gustura joaten ginen eskolara, eta urteak aurrera joan ahala, garbi daukat Floreagak zentzu guztietan eskaintzen duen gertutasun horrek zerikusi handia izan zuela hori hala izan zedin.

Nola baloratzen zure ume denborako Alai Batza?

Izugarrizko giroa sortzen zen Alai Batzaren bueltan. Pingpongeko eta futbolineko partida horiek, Fifan jokatzeko txandaren zain egoteko uneak… Hala ere, gu gehiago ginen patioan baloiaren bueltan ibiltzekoak. Ederki antolatuta zegoen eta monitoreen lana ere azpimarratzekoa iruditzen zait. kanpusera hain justu. Bertan, Komunikazioko gradua ikasi nuen. Behin gradua amaituta, Kirol Psikologian aditua atera eta DBHn irakasle izateko gaitzen duen masterra egin nuen. Modu horretan, nire pasio profesionalak diren hiru arloak uztartu nituen: komunikazioa, psikologia eta irakaskuntza.

Floreagan irakasle zara ikasturte honetan? Zer ikasgai ematen dituzu?

Bai, hemen gara bueltan. Oraingoan irakasle gisa. Hala ere, esan beharra dut gaur-gaurkoz eginkizun horietan neu ere ikasle sentitzen naizela; lanbide honetan egunero ikasten baituzu zerbait berria, eta horretan gabiltza. Esperientzia benetan polita eta aberasgarria ari da izaten. Euskara ematen dut DBH1en. Horrez gain, euskararen “indartze” lanak egiten nabil etorkinak diren hainbat ikaslerekin. Bertan, euskararekin lehen harremanak dituzten ikasle horiek motibatzeko ahalegina egiten dut.

Zein dira, zure ustez, heziketan bai ala bai landu behar ditugun baloreak?

Baloreen inguruan hitz egiten denean, nik oso garbi dut honakoa: baloreak egunerokoan transmititu beharreko zerbait direla, eta ez dutela zerbait puntuala izan behar. Baloreak eguneroko gauza eta ekintza txikienetan transmititzen dira, eta gaztetxoek horietatik edaten dutela esango nuke. Gaztetxoak gazteak dira, baina ez horregatik tuntunak; eta uste duguna baino gauza gehiagoz jabetzen dira. Horregatik, bihotzez jarduten diren hezitzaileak behar direla uste dut. Maitasunez eta errespetuz tratatzen dituztenak ingurukoak. Benetako oinarria hori dela esango nuke. Behin hori izanda, eskutik emanda baitatoz hurrengoak: bizikidetza, enpatia, solidaritatea…

Floreagan DBH bukatu ondoren, ze ikasketa bide egin duzu?

Floreagako ibilbidea amaitu ondoren, batxilergoa egin nuen gaur egungo Azkoitia BHIn. Handik unibertsitatera egin nuen salto, Deustuko Unibertsitateak Donostin duen

Bar Alejandro

Nola ikusten duzu Floreagaren ekarpena herrian? Zein dira Azkoitiko herriaren ezaugarririk ederrenak zuretzat?

Floreaga Azkoitiko ekimen eta saltsa guztien erdian egoten dela iruditzen zait. Beti izan da herri ekimenetan partehartze handia izan duen ikastetxea; eta ez herri mailan bakarrik, baita herritik kanpo ere. Orotariko solidaritate kanpainetan lagundu izan du urteetan zehar, eta ziur orain ere esku artean izango direla hainbat egitasmo. Azkoitiko herriaren ezaugarri ederrenei dagokionez, berriz, bertan dugun lasaitasunarekin geratzen naiz. Munduko txoko askotan sinatuko lukete hemen dugun bakea eta bizi-kalitatea.

Eskola aldizkari hau, “Gure Artean”, zuen aita zenak, Jose Manuelek, jarri zuen martxan, beste irakasle batzuekin. Zer esanahi du honek zuretzat?

Niretzat betidanik izan da berezia aldizkari hau. Aita Donostiko El Carmelo eskolako “Lubarri” aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen baita ere, eta nahiz eta orduan oso txikia izan, ederki gogoratzen dut bi aldizkarietan jarria zuen ilusioa. Poza ematen dit aldizkaria oraindik ere martxa ederrean jarraitzen duela ikusteak eta aitaren aletxo bat oraindik ere Floreagan “Gure Artean” jarraitzen duela sentitzeak. Ziur bera ere harro egongo zela egiten ari zareten ibilbidearekin…Segi horrela!

• goxotegia •

688 850 174

San Joan bezperan mundua berritzen omen da. Suak gauza txarrak erretzen ditu eta goizeko ihintzak gauza onak berritzen. Zer nahiko zenuke “erretzea” eta “berritzea” gure gizartean?

Topikoa badirudi ere, mundu mailako gerrate, pobrezia, biolentzia zein injustizia mota guztiak erreko nituzke. Mundua berritze horretan, berriz, era guztietako desberdintasunak benetan onartzen eta errespetatzen dituen gizarte bat irudikatzen dut. “Berdina” ez dena begirada garbiarekin ikusten dakien gizarte bat. Gorroto gutxiago eta maitasun gehiago, horixe da gure gizarteak behar duena.

Mila esker, Jagoba.

TESTA

Edaria: Ura Janaria: Sagardotegiko menua Idazle bat: Paulo Coelho Liburu bat: Connemara gure bihotzetan Mutil izen bat: Ibon Neska izen bat: Alaia Kirola: Futbola Pelikula: La lista de Schindler Aktore bat: Bryan Cranston Aktoresa bat: Barbara Goenaga Bidaia bat: Sevilla Mendi bat: Aizkorri Hondartza bat: Zarautzekoa Nazio bat: Euskal Herria Herri edo hiri bat: Donostia Musikari bat: Ikaskidea izandako Izaro Andres Museo bat: Louvre Kolore bat: Gorria Urtaro bat: Uda Zaletasunak: Futbola, bidaiatzea eta bertsolaritza Pertsonaia historiko bat: Martin Luther King

This article is from: