Gure artean 85

Page 68

GURE ARTEAN 85. 2022ko ekaina

BERTSOAK

Bertso saioa Floreagako On Bosco aretoa bertsozalez bete zen maiatzaren 20aren gauean. Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Aitor Mendiluzek eta Beñat Gaztelumendik luze esperotako saioa eskaini zuten, Juan Inazio Sudupe gai jartzaile zutela. Saio hau Maxixatzen elkarteak (Maiatzeko Lorak egitasmoaren barruan), eta Floreaga Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatu dute, Azkoitiko Udalaren laguntzaz. Bertsolariek beraiek sarrerako agur bertsoetan gogoratu bezala, 2020an ziren berez Azkoitian elkartzekoak, baina COVID-19aren pandemiak nahi baino gehiago atzeratu ditu hasierako asmoak. 2021eko bigarren ahaleginean ere ezin, baina hirugarrenean bai, loratu ziren bertsoak Floreagako aretoan.

Saio ona izan zen, eta bertsolariek eurek ere jendearen “harrera beroa” asko estimatu zuten.

Naia Arrizabalaga Naia Arrizabalagak Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketako bigarren kanporaketan irabazi zuen apirilaren 1ean Azpeitiako Zelai Luze soziedadean. Finaleko Saioa apirilaren 29an izan zen Lasturren.

I. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa Azkoitiko Udalak martxan izan duen I. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketan 24 lan jaso diren, hitanoan gai eta neurri librean eginiko bertso sortak. Helduen mailan, Eli Pagola bertsolariak irabazi du lehiaketa, Aimar Goenagak eskuratu du bigarren saria eta Azkoitia saria Lide Rekondok jaso du Amonak bere bizitzaren errepasoa egiten dio bilobari izeneko bertso sortagatik. Gazteen mailan, Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarrak irabazi du lehen saria Eten punturik ez lanarekin. Oier

- 68 -

Juaristi izan da bigarren. Azkoitia saria, bestalde, Noa Break, Intza Arrietak eta Maddi Arrietak osatutako hirukoteak irabazi du Jakara bidaia izeneko lanarekin. Sariak Elkargunean banatuko dira ekainaren 30ean. Han Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso arituko dira bertsotan, Imanol Artola Felix gai-jartzaileak emandako gaiei erantzunez.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.