Gure artean 85

Page 66

GURE ARTEAN 85. 2022ko ekaina

Elkarrekin eraikitzen Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak koordinatuta, Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren aurtengo edizioaren amaiera ekitaldia egin da ekainaren 14an. Azkoitiko eta Azpeitiko honako bost ikastetxek parte hartu dute proiektuan: Azkoitia BHIk, Floreaga Salestar Ikastetxeak, Iraurgi Ikastetxeak, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Urola Ikastolak. Bederatzigarren urtez gauzatu da proiektua. Guztira, 12 irakaslek eta 300 ikasle inguruk parte hartu dute, eta horiek 60 elkarrizketa eta azterketa lan baino gehiago egin dituzte bailarako 50 eragile ingururekin.

- 66 -

Besteak beste, osasun zentroekin zein lehen sektoreko ustiategietako arduradunekin elkartu dira. Iraurgi Berritzenen arabera, hiru dira proiektuaren helburu nagusiak: “Batetik, ikasleen artean iniziatiba, talde lana zein komunikazio gaitasuna sustatu nahi dira, eta hori bete ahal izateko, proiektuak irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskaintzen die. Azken helburua da ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea, etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin har ditzaten”.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Gure artean 85 by Floreaga Zezilio - Issuu