Gure artean 85

Page 51

GURE ARTEAN 85. 2022ko ekaina

KIROLAK

Gipuzkoako nesken saskibaloia Gipuzkoako emakumezkoen harrobiak errendimendu bikaina eman du ostiraletik Valentzian ospatu den saski-baloiko erkidegoen arteko Mini Kopan eta IDK Euskotren txapeldunorde geratu da igande honetan, finalean Estudiantesen aurka 48-60 galdu ondoren. Aurrez 6-67 irabazi zuten La Seu taldearen aurka, 28-58 Gernikaren aurka, 62-15 Ferrolen aurka eta finalerdian Tenerife gainditu zuten 71-56. Taldea Gipuzkoako lau klubetako hamabi jokalarik osatzen dute, 2008 eta 2009an jaioak, eta horien artean dago Ada de la Quintana (Iraurgi) Floreagako DBH2Ako ikaslea. Zorionak!!!

Udaberri Txapelketa Martxoaren 26an Denis Galarza eta Ioritz Azkoitia Udaberri txapelketan, kadete mailako txapeldun gelditu ziren, Soraluzeko Caramanzana eta Ibarraren aurka Mailan 22-20 irabazi ondoren.

Jubenil 1. mailan bigarren sailkatu ziren Jon Etxaniz eta Alex Juaristi, Zazpi Iturriko Gorostidi eta Plazaolaren aurka. 22-8 galdu ondoren.

- 51 -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Gure artean 85 by Floreaga Zezilio - Issuu