Gure artean 85

Page 46

GURE ARTEAN 85. 2022ko ekaina

PASTORALA

ADMA Martxoaren 26an, larunbata arratsaldean, Gipuzkoako ADMA (Maria Laguntzailearen deboziozko) taldeen bilera izan zen Floreagan. Alfonso Aldasoro salestarrak koordinatu zuen biera. Azkoitiko ADMA taldekoak goiz etorri ziren jangelan luntxa prestatzera. 16:30etan bilera izan zen bideo gelan: otoitza, Erretore Nagusiaren aurtengo gabonsaria edo aginaldoaren aurkezpena, taldeetan lana,... Ondoren meza Floreagako elizan eta, jarraian, luntxa jangelan. Denera 35 pertsona inguru elkartu ziren. Bilera oso ondo irten zen. Jexux Aranbarri salestarrak koordinatzen duen Azkoitiko taldea bikain portatu zen, ohi bezala. Ekainaren 3an, larunbatean, gure inguruko Salestar etxeetako ADMA taldeen erromesaldia izan zen Estibalitz santutegira. Denera 230 lagun elkartu ziren Ama Birjinaren oinetan.

Ingurune segurua San Jose de Floreaga ikastetxea Salestarren Kongregazioko Santiago el Mayor Inspektoriako partaidea da (www. salesianos.es). Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi, Errioxa, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Madril eta Gaztela Mantxako autonomia-erkidegoetan hedatutako hezkuntzakomunitateen multzo baten parte da. Gure etxearen onuradun edo hartzaile gehienak haurrak eta nerabeak dira, guztiak adingabeak. Don Boscoren Sistema Prebentiboa izeneko salestar sisteman hezten ditugu. Sistema hau honela garatzen dugu: •

Hezitzaile bakoitzaren presentzia, ezagutzatik eta errespetutik;

hurbiltasunetik,

• Hezkuntza-esperientzia zabala eskaintzea, proposamenetan aberatsa, adingabearentzako ingurumen seguruaren esparruan garatzen dena. Gure eginkizuna adingabeak babestea eta zaintzea da, salestarren hezkuntza-karisman oinarriturik. Gure etxeko hezitzaile guztiak konprometituta daude familiek gure esku utzi dituzten haurren eta gazteen sustapen osorako ingurumen-sistema seguru hau garatzera. Helburu horrekin,

- 46 -

prebentzio- eta prestakuntza-esperientziak garatzen ditugu, eta esku hartzeko uneak babesteko tokiko batzorde bat dugu. Jokabide-kode bat dugu, gure babes-politikaren balizko arau-hausteak eta gure etxean artatutako adingabeentzako ingurune seguruak sortzeko arauak finkatzen dituena. Gai honi buruzko gaietara jo ahal izateko etxeko posta honako hau da: ingurusegurua@floreaga.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.