GURE ARTEAN 85. 2022ko ekaina
MARIA LAGUNTZAILEA Maria Laguntzailea. Maiatzaren 24a egun berezia da gure ikastetxean eta Salestar etxe guztietan: Maria Laguntzailearen festa ospatu dugu. Aspaldiko partez denok elkartu gara eta ekintza desberdinak egin ditugu: jolasak, pintxo lehiaketak, ginkanak, txapelketak… Egun batzuk lehenago hasi txapelketak egiten eta 24an jokatu ditugu finalak. Horrenbeste ekintza gero, indarrak berreskuratzeko, fruta mordo bat jateko aukera izan dugu. Oso egun polita pasatu dugu, txiki eta handi, guztiok elkarrekin jolastuz eta gozatuz.
LARRAMENDI JAUREGI Julio Urkijo 13 behea 20720 Azkoitia - Gipuzkoa Tlf. 943 851 961 jilarramendi@euskalnet.net www.larramendijauregui.com
- 32 -
Elizkizunak ere egin ditugu, HHkoek Maria loreak eskaintzea… LHkoek meza (bi taldetan). DBHkoen mezetan, DBH4ko neska eta mutilei eskola “pin”a eman diegu oroigarri… Gainera, Igor Ignacio irakasleak udan Mexikora joango dela esan digu, salestar misio boluntario gisa, Ciudad Juarez hirian gaztetxo behartsuenei laguntzera.