Gure Artean 84

Page 7

GURE ARTEAN 84. 2022ko martxoa

Sara Almendro Sara Almendro Floreagako ikasle ohia da. Erizaintza arloko ikasketak egin ondoren, alor horretan, bereziki Odol Emaileekin, ari da lanean. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkariaren 84. alerako. Zein dira zure lagunak…?

txikitako

oroitzapenak,

familia,

Oroitzapen bereziki onak gordetzen ditut anai-arrebekin. Lau gara, eta gurean beti egon da soberan entretenimendua. Beti Kataluniako herri berdinera joaten ginen oporretan, eta hango oroitzapen ugari ditut, hondartzan jolasean beraiekin. Zein da zure eskolako oroitzapenak? Ditudan oroitzapen onenak lagunekin txangoetan joaten ginenekoak dira. Prestatzen genituen dantza eta antzerkiekin gogoratzen naiz... DBH4ko Madrilgo txangoa dut bereziki gogoan, agian azkena izan zelako. Autobusean bueltan oso ondo pasa genuela oroitzen naiz. Floreagan ikasketak bukatu ondoren, zein ikasketa ibilbide egin duzu? Floreaga amaitzerakoan batxillergo zientifikoa burutu nuen Azkoitian. Ondoren, Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean erizaintzako gradua burutu nuen. Azkeneko praktikak ZIU pediatriko eta neonatalean burutu nituen. Bereziki gustatu zitzaidan etapa hura, gustatuko litzaidake horren inguruan espezializatzea. Bestalde, laugarrengo urtean nengoela, odol-emaileen elkarteko erizainek eskaintzen zuten kurtso bat egin nuen; hor izan nuen haiekin nire lehenengo hartu-emana.

Nolakoa izan da zure orain arte zure erizaintza lana? Nik suerte handia izan dut, karrera bukatu nuenetik leku berean bainago lanean. Hau arraroa izaten da gure esparruan, bereziki lehen urteetan leku askotatik ibiltzea izaten da ohikoena. Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentroan (TGEEZ) egiten dut lan. Hau Donostian aurkitzen da, Manuel Lekuona kalean Antiguoko auzoan. Bertan, odol emaileekin egiten dugu lan, odol ateratze eta aferesiak eginez. Hala ere, ni gehiago herrietako odol-ateraldietan ibiltzen naiz. Odola ematea garrantzitsua da gure gizartean. Zein dira odol premiak? Momentuaren araberakoa izaten da, adibidez, Gabon inguruan odol eskasi handiko denboraldi bat egon da, eta horri aurre egiteko deialdi bat egin da. “Maratoi” horretan 5000 odol emate lortzeko helburua jarri zen 15 egunetako epean, eta emaitza 5024koa izan zen. Oso erantzun ona izan da, baina garrantzitsua da jendeak ohitura mantentzea, pazienteek behar dutenean stockean egon dadin, bizi kalitatea mantentzeko eta organismoak funtzio bitalak egin ahal ditzan. Azkoitian odol emaile talde handia dago. Nola ikusten duzu herriko talde hori? Gipuzkoan odol gehien ematen duen herria Azkoitia da. Jendeak inplikazio handia dauka, bai odol- emaileek bai eta guztia organizatzen dutenek ere, hiru astero izaten baita odol-emate saioa Azkoitian. Azkoitia solidaritate eredua da, odol-emaile fidelizatuekin, horrek segurtasun transfusionala handitzen duelarik. Zer esango zenioke odola eman ala ez pentsatzen ari den norbaiti’ Agian beldurtuta dagoen norbaiti? Prozesu seguru eta azkarra da. Normalean 5-10 minututan egiten da ateraketa, eta zure denboraren tarte txiki horrekin hiru pertsonei laguntzeko aukera dago. Agian lehenengo aldiz datozenei, norbaitekin etortzeko esango nieke, betiere errazagoa baita norbait ondoan duzula pausoa ematea.

Bar Alejandro

-7-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Gure Artean 84 by Floreaga Zezilio - Issuu