
1 minute read
Martxoaren 8a, kronika
from Gure Artean 84
Martxoak 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, ikastetxean “ITXURAREN” gaia lantzen aritu gara aurten Emakundek atera duen “Benetan? Hau da guretzat nahi duzuena?” lelopean. Emakumeak pairatzen duen “itxura ona” izatearen jazarpena azalarazi nahian.
Aurten udaletxetik 2 lehiaketa proposatu zizkiguten Daitekeren eskutik, kartel lehiaketa eta txapa lehiaketa, bietan ikastetxeko ikasleak saritu suertatu direlarik.
Advertisement
DBH3ko ikasleek “Egunon bereziak” prestatu dituzte LHko ikasleentzat. DBHko beste mailetan ere, gela bakoitzeko ikasle talde batek landu ditu DBH3koek prestatutako aurkezpenak. Horrez gain, LHko ikasleek historiako emakume esanguratsuei buruzko lanketa bat egin dute, hauen irudiak ikastetxeko kortxoetan apaindu eta egun garrantzitsu hau aldarrikatuz. Ikasleek lan ikaragarria egin dute! Ospatu dezagun guztion artean martxoaren 8a!


Suspentsioak. Diagnosi unibertsala. Elektromekanika. Olio aldaketa
dtmazp@arrakis.es Urola kale, 6 AZPEITIA Tel .: 943 15 12 60 - Fax: 943 15 73 76






