
1 minute read
Jaiki
from Gure Artean 84
Gabonetako tailerrak izan zuen harrera ikusirik, negua amaitu aurretik beste eskulan tailer bat egin genuen, otsailaren 19an, larunbatean. Oraingoan, bi eskulanekin osatu genuen eguna. Alde batetik erabilera anitzeko kristalezko potetxoak apaindu genituen decopatch teknika erabiliz. Bestetik, gure irakurketarako baliagarri diren, orri muga pertsonalizatu batzuk apaindu genituen norberen irudimenari bidea libre utzita.
Pandemiaren egoera kontuan izanda, momentuz tailerrak LH1-8-3 mailetara bakarrik eskaini ahal izan ditugu. Baina ea laster kurtso gehiagotara zabaltzeko modua dugun eta beste mota batzuetako ekintzei ere tartetxo bat egiten diegun.
Advertisement




