
1 minute read
Ukraina: Bakearen aldeko otoitza
from Gure Artean 84
Martxoaren 2an, Hausterre egunean, Eliz atarian Azkoitiako kristau komunitateak deitutako elkarretaratze isila eta otoitz laburra izan ziren, Ukrainaren eta bakearen alde, arratsaldeko elizkizunaren ondoren.
“Gerrarik ez, Ukrainako herriarekin bat” lelopean elkartu ziren ehundaka pertsona eliz atarian. “Gerrarik ez!” zioen pankartaren bueltan elkartu eta bost minutu inguruko kontzentrazio isila egin zuten, kandelak piztuta. Amaieran, “Egin gaitzazu pakearen zerbitzari” abestia kantatu zuten.
Advertisement
Karpos frutategia
Ibaiondo kalea, 16 - TLF: 943 85 28 96
HARATEGIA
- Iñigo Urbistondo -
Trenbidearen Zumardia, 5 behea • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tel.: 943 02 50 66