
1 minute read
Santa Ageda
from Gure Artean 84
Otsailaren 4n, Santa Ageda bezperan, kopla kantari ibili ginen. Makila hartu eta natura esnatzen saiatzeaz gain, gure herriko agintari, saltzaile eta herritarrak zirikatzen ibili ginen, ohiturari jarraituz. Covid-a dela eta ezin izan genuen guk nahiko genukeen bezala ospatu, baina esan beharra dago, giro alaian, gozatuz, ospatzea lortu genuela. Txikienak ikastetxean gelditu ziren eta, bakoitzak bere burbuila mantenduz, betiko koplak abestu zituzten. LHko ikasle batzuk, berriz, irakasle bakoitzarentzat koplak prestatzen aritu ziren aurreko asteetan eta 4an abestu zizkieten; irakasleren bat erantzutera animatu zen bat-batean!
Eta azkenik, zaharrenak, DBH4koak herrian zehar Santa eskean ibili ziren eguerdi aldean. Herrira jaitsi eta alkateari, erretoreari, baserritarrei, harakinei, tabernariei, herritarrei… kopla kantari aritu zitzaizkien. Alaitasunez eta ilusioz, guztioi geure kultura transmititzen jarrai dezagun!
Advertisement
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!




