
4 minute read
Sara Almendro
from Gure Artean 84
Sara Almendro Floreagako ikasle ohia da. Erizaintza arloko ikasketak egin ondoren, alor horretan, bereziki Odol Emaileekin, ari da lanean. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkariaren 84. alerako.
Zein dira zure txikitako oroitzapenak, familia, lagunak…?
Advertisement
Oroitzapen bereziki onak gordetzen ditut anai-arrebekin. Lau gara, eta gurean beti egon da soberan entretenimendua. Beti Kataluniako herri berdinera joaten ginen oporretan, eta hango oroitzapen ugari ditut, hondartzan jolasean beraiekin.
Zein da zure eskolako oroitzapenak?
Ditudan oroitzapen onenak lagunekin txangoetan joaten ginenekoak dira. Prestatzen genituen dantza eta antzerkiekin gogoratzen naiz... DBH4ko Madrilgo txangoa dut bereziki gogoan, agian azkena izan zelako. Autobusean bueltan oso ondo pasa genuela oroitzen naiz.
Floreagan ikasketak bukatu ondoren, zein ikasketa ibilbide egin duzu?
Floreaga amaitzerakoan batxillergo zientifi koa burutu nuen Azkoitian. Ondoren, Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean erizaintzako gradua burutu nuen. Azkeneko praktikak ZIU pediatriko eta neonatalean burutu nituen. Bereziki gustatu zitzaidan etapa hura, gustatuko litzaidake horren inguruan espezializatzea. Bestalde, laugarrengo urtean nengoela, odol-emaileen elkarteko erizainek eskaintzen zuten kurtso bat egin nuen; hor izan nuen haiekin nire lehenengo hartu-emana.
Nolakoa izan da zure orain arte zure erizaintza lana?
Nik suerte handia izan dut, karrera bukatu nuenetik leku berean bainago lanean. Hau arraroa izaten da gure esparruan, bereziki lehen urteetan leku askotatik ibiltzea izaten da ohikoena. Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentroan (TGEEZ) egiten dut lan. Hau Donostian aurkitzen da, Manuel Lekuona kalean Antiguoko auzoan. Bertan, odol emaileekin egiten dugu lan, odol ateratze eta aferesiak eginez. Hala ere, ni gehiago herrietako odol-ateraldietan ibiltzen naiz.

Odola ematea garrantzitsua da gure gizartean. Zein dira odol premiak?
Momentuaren araberakoa izaten da, adibidez, Gabon inguruan odol eskasi handiko denboraldi bat egon da, eta horri aurre egiteko deialdi bat egin da. “Maratoi” horretan 5000 odol emate lortzeko helburua jarri zen 15 egunetako epean, eta emaitza 5024koa izan zen. Oso erantzun ona izan da, baina garrantzitsua da jendeak ohitura mantentzea, pazienteek behar dutenean stockean egon dadin, bizi kalitatea mantentzeko eta organismoak funtzio bitalak egin ahal ditzan.
Azkoitian odol emaile talde handia dago. Nola ikusten duzu herriko talde hori?
Gipuzkoan odol gehien ematen duen herria Azkoitia da. Jendeak inplikazio handia dauka, bai odol- emaileek bai eta guztia organizatzen dutenek ere, hiru astero izaten baita odol-emate saioa Azkoitian. Azkoitia solidaritate eredua da, odol-emaile fi delizatuekin, horrek segurtasun transfusionala handitzen duelarik.
Zer esango zenioke odola eman ala ez pentsatzen ari den norbaiti’ Agian beldurtuta dagoen norbaiti?
Prozesu seguru eta azkarra da. Normalean 5-10 minututan egiten da ateraketa, eta zure denboraren tarte txiki horrekin hiru pertsonei laguntzeko aukera dago. Agian lehenengo aldiz datozenei, norbaitekin etortzeko esango nieke, betiere errazagoa baita norbait ondoan duzula pausoa ematea.
Bar Alejandro


Hala ere, erizaintza ekipoak prozesuan lagunduko die, galderak erantzunez, entretenituz, pertsonaren beharrak kontuan izanez. Unibertsitate eta FP zentroetan ere sesioak egiten ditugu eta bertan lehenengo aldiko jende ugari etortzen da. Esperientzia ona izaten da orokorrean eta jendea bueltatu egiten da.
Nola aldatu zuen lana COVID-19 dela eta?
Barne gestioan aldaketa batzuk izan ditugu, adibidez, orain aurretiazko txandarekin egiten dugu lan. Bestalde, ziurgabetasuna egon ohi da. Odol-emaileak COVIDa izaten dutenean, odola eman ezin duten epe bat egoten da, sintomatologia arina izanda ere, horrek odol erreserbak jaistea ekartzen duelarik. Bestalde, ekipoa osatzen dugunon artean ere bajak egon daitezke, ez dakigu nahikoak izango garen sesioak egiteko... Horrelako zalantzak sortu dizkigu gaixotasunak. Hala da, lau anai-arrebek Floreagan burutu genituen ikasketak, eta ilobek bide berdina jarraitzen dute. Floreagak eskaintzen duen gertutasuna dut gustuko, bai eta ikastetxean dagoen Alai Batzako taldea ere, umeentzat ekarpen oso ona egiten duela uste dut. Hobetze aldetik, garrantzi gehiago emango nioke osasun mentalari, heziketa psikologikoa indartuz.
Guraso eta ikasle askok irakurriko zure hitzak: zer aholkatuko zenieke, bai ikasleei, bai gurasoei? Eta koronavirusa dela eta, aholkurik bai?
Eguneroko gauza txikiengatik horrenbeste ez kezkatzea aholkatuko nieke. Askotan hain garrantzitsuak ez diren gauzei izugarrizko garrantzia ematen diegu. Koronabirusak momentua bizi behar dela ere erakutsi digu, momentuan dauden beharrei dauzkagun errekurtsoekin adaptatu behar dugula.
On Bosco jaia igaro da. Zer gustatzen zaigu On Boscoren bizitzan?
Gehien gogoratzen dudana umeei laguntzeko gogoa da. Gaur egun eredu hartu beharko genukeela uste dut, arlo horretan behintzat.
Inauteria ospatu dugu, mundua buruz behera jartzeko garaia. Gure gizartean zer aldatzea nahiko zenuke?
Aldatu, ez dakit, baina enpatikoagoak izatea guztiontzat onura izango litzatekeelakoan nago. Bestalde, lehen komentatu dudan moduan, osasun fi sikoari ematen zaion garrantzia emango nioke mentalari ere, bereziki gaur egun bizi dugun egoeran.
Jende askoren iritziz, erizainak pertsonak oso ondo zaintzen ahalegintzen zarete. Zer iruditzen zaizu? Zein dira erizainen ezaugarri garrantzitsuenak?
Zaintzeak esanahi asko ditu erizaintzan. Ez da berdina pertsona osasuntsu edo gaixoa zaintzea, ez eta sendatze prozesuan edo zainketa paliatiboen prozesuan dagoen pertsona baten ondoan egotea, edo bere jaioberria zainketa intentsiboen unitatean duten gurasoen ondoan egotea ere. Dudarik gabe erizainak behar dituen trebezia teknikoez aparte, ondoan egoten jakitea behar du erizainak, entzuten jakitea. Horregatik, n jendea eremu espezifi ko eta espezializaturik egotea garrantzitsua da, kalitatezko zainketak eskaini ahal izateko.
Eskerrik asko!
TESTA

Zein izaten dira zure lanarekin lotutako pozak eta tristezia aldiak?
Karrerako laugarren urtean nengoela erditze geletan praktikak egiteko aukera izan nuen. Jaiotza askotan izan nintzen, eta poztasun eta emozio handiko momentuak bezala gogoratzen ditut. Tristura handienak aldiz, kontsultetan bizi izan ditut, diagnostiko txarrak ematerako garaian.
Zure familiak lotura handia du Floreaga ikastetxearekin. Nola ikusten duzu Floreaga Ikastetxea? Zein dituzu gustuko gauzak? Eta zertan hobetu beharko genuke?
Edaria: Limoi ura Janaria: Patata frijituak Idazle bat: Alice Sebold Liburu bat: The Lovely Bones Mutil izen bat: Ian Neska izen bat: Gretta KIROLA: Yoga Pelikula bat: Un monstruo viene a verme Aktoresa bat: Elisabeth Moss Bidaia bat: Grezia MENDI BAT: Ogoño Hondartza bat: La Paella Herri edo hiri bat: Torredembarra Musikari bat: Birdy Museo bat: Louvre Kolore bat: Urdina Urtaro bat: Uda Zaletasunak: Bidaiatzea, toki berriak ezagutzea Pertsonaia historiko bat: Florence Nightingale
