2 minute read

Selma

“Selma” (Ava DuVernay, 2014) drama fi lm estatubatuarra da. Selmatik Montgomeryra egin ziren beltzen boto eskubideen aldeko martxetan oinarrituta dago. Martin Luther King Jr. da protagonista nagusia. Common rap kantariaren “Glory” abestiak Oskar saria jaso zuen. Dbh4n ikusi da Erlijioko ikasgaiaren barruan. Hona hemen Intza Garatek blogean idatzitako iruzkina.

“SELMA” pelikulan Martin Luther King Jr.-en bizitza kontatzen da. “I have a dream” hitzaldia eta Bakearen Nobel Saria jaso ondorengo bizitza eta borroka (biolentziarik erabili gabe). Bere bizitzan zehar hainbat hitzaldi eman zituen beste beltz batzuen aurrean. Guztiak injustiziei eta betetzen ez diren eskubideei buruz (boto-eskubidea). Johnson Presidentearekin ere hitz egiten du. Etxe zurira ere joaten da. Hainbat esaldi interesgarri esaten ditu: “No viviremos la vida plenamente si no estamos dispuestos a morir por los que queremos”. Esaldia hau berak eman zuen bigarren hitzaldian, poliziak gizon bat tiroz hil ondoren. Beti hiltzeko beldurrez bizi ziren, oso gertu ikusten zuten heriotza. Hori dela eta, bere emazteak honako esaldi hau esan zuen: “No puedo acostumbrarme a al muerte, a la cercanía de la muerte”.

Advertisement

Borrokak irauten zuen bitartean, poliziak Martin Luther King Jr. ikertu zuen: telefono deiak, bisitatzen dituen lekuak... guztiak ze ordutan gertatzen diren kontuan hartuta. Hainbat manifestu ere egin zituzten beraien eskubideen alde. Manifestu baten ondoren, beltz asko kartzelan sartu zituzten. Selmatik Montgomeryra joan nahi zuten boto eskubidea bermatzeko. Horretarako, zubi bat igaro behar zuten. 500 beltz baino gehiago elkartu ziren. Tartean jende asko hil zen eta zauritu asko egon ziren. Oso irudi gogorrak iruditu zaizkit. Zubiaren beste aldean, zuriak “¡Fuera de aquí!” deiadarka zeuden. Beste martxa bat ere egin nahi zuten. Horretarako akordio bat eskatu zion presidenteak, martxa atzeratu behar zuen baina hark ez zuen onartu eta indikatu ez bezala, martxa aurrera atera zuen. Berriro zubi berdinean zeuden, baina oraingo honetan zuriak eta beltzak batera zeuden; beste aldean, berriz, militarrak. Hauek separatzeko agindua jaso zuten eta bidea ireki zioten baina Martin atzera bota eta azkenean, ez zuten zeharkatu. Beste guztiak haserretu egin ziren, aukera bikain bat galdu zutela pentsatuz. Zuri batzuk hil egin zituzten beltzen alde agertu zirelako. Martinek nahi zuena boto eskubidea lortzea zen, ondorengoei mundu hobe bat uzteko. “Tenemos que votar, no manifestarnos” esaldiarekin garbi utzi zuen beraien helburua. Biktimak auzietara joan ziren eta manifestua onartu zitzaien. Boto eskubidea lortu nahi zuten eta tratu txarrekin amaitu. Goi-karguetakoek uste zuten beltzak inoiz ez zirela asebete sentitzen. Hala ere, lege bat onartzea lortu zuten barrerak kentzeko (boto eskubidea onartuz). “No pensaré en lo que quiero hoy, pensaré en lo que quiere Dios” esaldia ere esan zuen.

Azkenean, guztiak batera zubia zeharkatzen agertzen dira. Oso pozgarria iruditzen zait momentu hori ikustea. Izan ere, amaieran agertzen denez, 13 urteko borroka bat izan zen, oso gogorra. Zoritxarrez, 39 urterekin soilik hil zuten M. L. King. Iritzia: Filma, orokorrean gustatu zait. Nahiko interesgarria iruditu zait jakitea boto eskubidea lortzeko egin behar izan zuen guztia. Hitzaldi, zein manifestazioak. Oso gogorra egin zait, ordea, jasaten zituzten tratu txarrak ikustea. Batzuetan ez ditugu kontuan hartzen dauzkagun eskubide guztiak eta ez litzateke gaizki egongo besteen azalean jartzea gure bizitza baloratzeko. Horrelako pelikulak horretarako balio dutela esango nuke.

Intza Garate (DBH4B)

This article is from: