4 minute read

Kristina Arrizabalaga

Next Article
Selma

Selma

Kristina Arrizabalaga Floreagako ikasle ohia da. Alai Batzaren hasieran parte hartu zuen. Orain ikastetxeko bi neska-mutilen ama da. Eta Zubillagan lanean ari da. Galdera batzuk egin dizkiogu “Gure Artean” aldizkariaren 84. alerako

Zein dira zure txikitako oroitzapenak?

Advertisement

Atte ta amakin egiten genituen pasioak eta mendi bueltak. Gero askotan afari merienda egiten genuen etxetik kanpo, Martitten, Urrategin, Txerlokuen…

Eta eskolakoak?

Hamabi urte nituela mutilekin nahastu ginela lehenengo aldiz ikastetxe berrian. Guretzat aldaketa oso handi izan zen, neskak bakarrik eta monjekin egoten ohituta izanik, salestarren dinamikan sartzea. Dena oso desberdina.

Floreaga eskola utzi ondoren, zer ikasketa egin dituzu?

Azpeitiko institutora joan nintzen, orduko BUP eta COU ikastera eta ondoren Kimikan lizentziatu nintzen.

Zein dira, zure ustez, eskolan transmititu behar diren giza baloreak?

Errespetua eta berdintasuna dira nire ustez garrantzitsuenetakoak. Inor ez da besteak baino ez gehiago ez gutxiago, eta hori ikasi beharra degu, baino ez eskolan bakarrik, denok eguneroko bizitzan. Hitzez denok ezagutzen ditugu balore horiek baino gero praktikan…

Nola ikusten duzu irakasleen eta gurasoen elkarlana eskolan?

Nire ustez gurasoak ez gera gehiegi inplikatzen. Nire kasuan, beste askoen kasuan bezala, denboragatik da. Etxetik kanpo lana egiteak denbora asko lapurtzen dizu eta askotan nekatuegia sentitzen zara edozein gauza egiteko etxetik kanpo.

Zein izan da zure lan ibilbidea?

Ikasten ari nintzen bitartean klase partikularrak ematen nituen, diru pixka bat lortzeko. Gero, karrera amaitzen ari nintzela praktikak egin nituen Oñeder enpresan eta han bertan pare bat ordezkapen egin ondoren, 2000 urtean Sidenor-ren hasi nitzen (Zubillagan) eta han jarraitzen det.

Alai Batzaren hasierako taldeko partaide izan zara. Zein dira garai hartatik gordetzen dituzun oroitzapenak?

Oroitzapen ederrak. Gazteak ginen eta ilusio osoz hartu gendun proposatu ziguten partaidetza hura. Gauza berri bati hasiera eta forma emateko gure laguntza nahi zuten. Gainera, jende pila bat ezagutzeko aukera izan nuen, ume eta heldu.

Mutil eta neska baten ama zara… Zuen seme-alabentzat Floreaga ikastetxea aukeratu duzue. Zergatik? Nola sentitzen duzu?

Nik ume umetatik bizi izan dut salestar giroa etxean, aitagatik. Ondoren neuk izan nuen aukera mundu horretara gerturatzeko eta nire seme alabak hezkuntza hori ezagutzea nahi nuen eta senarrak eragozpenik jarri ez zuenez, hemen dira biak.

Zure iritziz, zein dira Floreagaren arlo sendoak eta hobetu beharrekoak?

Arlo sendoa, dudarik gabe, salestar ildoa jarraitzea. Ume eta gazteekin gauzak egitea eskola orduetatik kanpo, ikasleek jolas orduetan irakaslegoa gertu sentizea. Ta hobetzekotan, agian, teknologia aldetik bultzadatxo bat ematea hezkuntzari, liburu eta paper gutxiagorekin. Ikusi dugu pandemia honetan posible dala. Ez da erreza, gauzak aldatzeko denbora behar da, baina hasiera bat izan duenez, jarraitu daiteke lantzen.

Nola lortzen da enpresan lana egitea eta etxeari eustea, aldi berean?

Ez da erreza, baina etxeko denok gara kontziente dugunarekin, eta ahal den mailan denok jartzen dugu gure aldetik gauzak aurrera ateratzeko. Azken denboran, telelana egin dudan honetan, konturatzen zera horrelako aukerekin errazagoa dela “famili kontziliazio” deritzoten hori lortzea, baina herrialde honetan ez dugu ardura gehiegi gai horiekin momentuz, oraindik lan asko dago egiteko.

• goxotegia •

688 850 174

Nola ikusten duzu Azkoitiko herria, bere nortasunean eta gauza onetan?

Nire ustez gaur egun bizi dugun indibidualismo delako hori nabarmentzen da. Gero eta jende gutxiago inplikatzen da elkar lanean edo ekimen kolektiboetan parte hartzera, ez dakit nola esan, herri txiki kutsu hori galtzen ari da.

Covid19aren egoera xelebrean gaude. Nola ikusten duzu? Ba al duzu mezurik emateko alor honetan?

Egoera hau luze doa, eta uste det denok aspertzen ari garela, lehen ezagutzen gendun bizitzara bueltatzeko gogoa dugu. Bakoitzak bere ideiak izateko eskubidea du eta defendatzeko, baina hori ere errespetu baten barnean. Mezua, ba pazientzia, espero dudala laster lehenera bueltatzea.

On Bosco jaia igaro da. Zer gustatzen zaizu On Boscoren bizitzan?

Ba ume eta gazteekiko hartu zuen ardura hori. Egia da askotan pentsatzen dugula bizitzako etapa hau errezena dela eta alaiena, baina beti ez da horrela, haur edo nerabe bakoitza mundu bat da, bere arazoekin, bere pozekin, eta norbait hor egotea, norbaiten laguntza gertu sentitzea beharra dezun momentu horietan oso garrantzitsua da eta On Boscok hortik jo zuen, eta gainera arazo guztiei aurre irrifar batekin eginez. Edaria: Ura Janaria: Ensaladilla rusa Idazle bat: Ken Follet Liburu bat: El Clan del Oso Cavernario (saga bat da) Mutil izen bat: Haritz Neska izen bat: Maddi Kirola: Hipika Pelikula: El misterio de la bruja de Blair Aktore bat: Christopher Lambert Aktoresa bat: Meryl Streep Bidaia bat: Finlandia Mendi bat: Pirineoak Hondartza bat: Mundaka Nazio bat: Euskal Herria Herri edo hiri bat: Azkoitia Musikari bat: Leonard Cohen Museo bat: National Gallery, Londres Kolore bat: Berdea Urtaro bat: Udazkena Zaletasunak: Musika eta sukaldaritza Pertsonaia historiko bat: Gandhi

Inauteria ospatu dugu, mundua buruz behera jartzeko garaia. Gure gizartean zer aldatzea nahiko zenuke?

Gaur egun Inauteririk gabe ere nahiko hankaz gora dabil gure mundu hau. Gustatuko litzaidake errespetua izatea denontzat balore garrantzitsuena, ez egin besteari zeuri egitea nahi ez duzun hori, ta horrela gauzak beste era batetara egingo genituzke.

Eskerrik asko!

Masailaria

This article is from: